Osasuna futbol kluba: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
40. lerroa: 40. lerroa:
}}
}}
[[Fitxategi:Deporosasuna.JPG|thumb|right|300px|Lehen mailako partida [[Real Club Deportivo de La Coruña|Coruñan]].]]
[[Fitxategi:Deporosasuna.JPG|thumb|right|300px|Lehen mailako partida [[Real Club Deportivo de La Coruña|Coruñan]].]]
'''Club Atlético Osasuna''' [[Iruñea|Iruñeko]] eta [[Nafarroa Garaia|Nafarroa Garaiko]] [[futbol]] talde nagusia da. [[Espainiako futbol ligako lehen maila|Espainiako Lehen mailara]] jitzuli da aurten. Iruñean sortu zen, [[Gazteluko plaza]]n zegoen Cafe Kutz zaharrean, [[1920]]ko [[urriaren 25]]an, [[Sportiva]] eta [[New Club]] taldeak batzean. Nolanahi ere, gerora egindako ikerketa biografikoek data hori zalantzan jarri dute, eta urte bereko urriko lehen asteetara aurreratu.
'''Club Atlético Osasuna''' [[Iruñea|Iruñeko]] eta [[Nafarroa Garaia|Nafarroa Garaiko]] [[futbol]] talde nagusia da. [[Espainiako futbol ligako lehen maila|Espainiako Bigarren mailara]] bueltatu da aurten. Iruñean sortu zen, [[Gazteluko plaza]]n zegoen Cafe Kutz zaharrean, [[1920]]ko [[urriaren 25]]an, [[Sportiva]] eta [[New Club]] taldeak batzean. Nolanahi ere, gerora egindako ikerketa biografikoek data hori zalantzan jarri dute, eta urte bereko urriko lehen asteetara aurreratu.


== Historia ==
== Historia ==

13:52, 4 maiatza 2017ko berrikusketa

Osasuna artikuluak hona birzuzentzen du. Ongizateari buruzko artikulua ikusteko: osasun
Club Atlético Osasuna
Ezizena(k)Gorritxoak
Sorrera1920ko urriaren 25a (103 urte)
Futbol zelaiaSadar estadioa
edukiera: 18.761 lagun
inaugurazioa: 1969
PresidenteaEuskal Herria Luis Sabalza
EntrenatzaileaSerbia Petar Vasiljević
LigaLehen Maila
2015-162. mailan, 6.a (igo egin da)
Webguneawww.osasuna.es
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Lehen mailako partida Coruñan.

Club Atlético Osasuna Iruñeko eta Nafarroa Garaiko futbol talde nagusia da. Espainiako Bigarren mailara bueltatu da aurten. Iruñean sortu zen, Gazteluko plazan zegoen Cafe Kutz zaharrean, 1920ko urriaren 25an, Sportiva eta New Club taldeak batzean. Nolanahi ere, gerora egindako ikerketa biografikoek data hori zalantzan jarri dute, eta urte bereko urriko lehen asteetara aurreratu.

Historia

1920-1940

Taldeek bat egin eta 15 urte geroago, 1935-36ko denboraldian, Osasunak Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailan jokatu zuen lehen aldiz. Honakoa izan zen estreinako hamaikako hori: Bergara, Arana, Ruiz, Iturralde, Irastorza, Ilundain, Zarraonandia, Insausti, Catachu eta Bienzobas anaiak. Sasoi amaieran, ordea, 12 taldetik, azken postuan geratu zen Osasuna. Donibane auzoko Donibane futbol zelaian jokatutako 11 partidetatik zazpi irabazi ahal izan zituzten (Sasoi horretako Betisi sartutako 6-0ekoa da oraindik ere nafarrek Lehen Mailan lortutako gol sortarik handiena), baina etxeko beste lau partidez gain, etxetik kanpo jokatutako 11ak ere galdu zituzten Emilio Urdirozek zuzentzen zuen taldeak. Bilboko Athleticek irabazi zuen txapelketa horretan, azken postuan amaitu ziren Iruñekoak, Atletico Madrilekin batera maila galduta. Sasoi horretan ere, Julian Bergara aurrelariak oraindik ere gainditzeke dagoen marka ezarri zuen, hogeita bi partidatan hogei gol sartu baitzituen.

Espainiako Gerra Zibila zela kausa, hiru urteko etena izan zen. Oviedok hirugarren postuan amaitu zuen gerra aurretik jokatutako azken denboraldia, baina haien futbol zelaia bonbardaketen ondorioz erabat txikituta geratu zenez, Asturiaskoek uko egin zioten jokatzeari, eta 1935-36ko denboraldiko azken bi sailkatuak ziren toki hura hartzeko hautagaiak. Atletico Madrilek (Atletico Aviacion izenarekin) eta Osasunak, beraz, jokatu zuten partida horretan (1939ko azaroaren 26an), 3-1 atera zen garaile Madrilgo taldea. Gainera, gerra osteko lehen bi txapelketak irabazi zituen. Osasunak, ordea, urte luzeak igaroko zituen Lehen Mailara itzuli ezinda.

1940-1970

1953-54ko denboraldia izan zen bueltarena. Tomas Arnanzek zuzentzen zuen taldeak lehendabiziko sasoian galdu zuen maila, ordea. Bi urtez Bigarren Mailan aritu ondoren, Baltasar Albenizen agindupean, Lehen Mailara itzuli ziren nafarrak. Sabino Andonegi aurrelari mutrikuarraren urterik gozoenak ziren. Oraindik ere inork ez du hautsi 1953 eta 1963 bitartean Osasunak Lehen Mailan egindako zazpi denboraldietan mutrikuarrak ezarritako gol marka: Osasunarekin 57 gol Lehen Mailan.

Andonegi, aldiz, ez zen hamarkada hartan nabarmendu beharreko jokalari gorritxo bakarra izan: Albistegi, Marañon, Glaria anaiak, Egaña, Esparza, Rekalde, Marañon, Eizagirre edo Zoko ere gogoan dituzte osasunzale zaharrek. 1956tik 1959ra, seigarren, bosgarren eta zortzigarren postuetan sailkatu ziren 16 taldek osatutako Lehen Maila horretan. 1959-60koan, ostera, jaitsi ziren. 1961-62koan bueltan zeuden, eta, larri ibili arren, mailari eutsi ahal izan zioten. 1962-63koan, ordea, denbora luze baterako esan zioten agur gorritxoek Espainiako futbolaren lehiaketa nagusiari.

Donibane auzoko futbol zelaia saldu eta Sadarrerako bidea hartu zuen klubak 1967an. Garai latzak ziren zalearentzat. Lehen Mailan gozatutako garaiak urrun zeuden jada, eta Bigarren Mailaz gain, Hirugarren Maila ere dastatu behar izan zuten nafarrek.

Fermin Ezkurraren garaia

Fermin Ezkurra 1971-72ko denboraldian iritsi zen klubeko presidentetzara. Taldea Hirugarren Mailatik Lehen Mailara zortzi urtetan igo zuen. Orotara, 22 denboraldi ibili zen Ezkurra Osasunako presidente.

1980-81eko denboraldian Lehen Mailan zen Osasuna berriz, aurreko urteko azken jardunaldian Murtzian lortutako garaipenari esker. Bikuña, Etxeberria, Martin, Irigibel (bi aldiz Bigarren Mailako golegilerik onena izandakoa), Esparza, Castañeda (Osasunarekin Lehen Mailan partida gehien jokatu duena: 350 partida 1980 eta 1991 urte bitartean), Dioni, Basauri, Lumbreras, Ripodas, Sola eta gainerakoen garaiak ziren. Lehendabiziko hiru denboraldietan sailkapenaren erdialdean geratu zen Osasuna, Pepe Alzate entrenatzailearekin.

Ivan Brzic jugoslaviarraren aginduetara jaistetik gertu izan ziren laugarren sasoian, baina 1984-85 denboraldia, seigarren postuan amaitu zuen taldeak, eta, historian lehendabiziko aldiz, Europan aritzeko aukera izan zuten. Hurrengo denboraldian, aldiz, Brzici gauzak okertu zitzaizkion, eta Pedro Mari Zabalzaren txanda iritsi zen 1986ko azaroaren 2an. 1993ko abenduaren 19a arte jarraitu zuen bere jardunean, zortzi denboraldiz jarraian.

Taldea Lehen Mailan finkatuta zegoen, eta Taxoareko harrobiak bere etekinak ematen jarraitzen zuen: Bustingorri, Ziganda, Goikoetxea, Larrainzar anaiak, Roberto, Ibañez... Atzerritarrak ere iritsi ziren: Agirre, Robinson, Sammy Lee, Urban, Kosecki eta abar. Osasuna hazten joan zen. 1987-88ko denboraldia bosgarren postuan amaitu zuen. Reala bigarrena izan zen, eta Athletic, laugarren. Biak UEFArako sailkatu ziren, baina, Osasuna, 1984-85koan baino emaitza hobea lortu arren, ez.

1990-91ko denboraldian, ordea, sasoi amaieran laugarren postuan utzi zuen taldea Pedro Mari Zabalzak. Orduan, UEFAn berriro ikusi ahal izan zuten zaleek. Gogoragarria da, aldi berean, sasoi horretan Santiago Bernabeu zelaian Real Madrilen kontra lortutako 0-4koa. Jan Urban poloniarrak hiru gol sartu zituen norgehiagoko horretan (laugarrena Iñigo Larrainzarrek), eta, 13 golekin, Ligako golegilerik onenen artean bukatu zuen txapelketa.

Bozkarioak ez zuen luze iraungo. 1993-94ko denboraldian, azken postuan amaitu zuen Liga Osasunak. Fermin Ezkurrak berak dimititu zuen, taldearen norabidea zuzendu ezinean. Pedro Mari Zabalzaren azken urtea ere bazen, Enrique Martinek bere lekuan eserita.

Azken urteak

Sakontzeko, irakurri: «Osasunaren ibilbidea Europan»

Zazpi denboraldi eman zituen Osasunak Bigarren Mailan, eta tartean, komeni baino entrenatzaile zein presidente asko iragan ziren. 1996-97 denboraldian Bigarren B Mailara jaisteko zorian egon zen, baina azken bost jardunaldieetan Enrique Martinen taldeak lortutako lau garaipenei esker mailari eutsi ahal izan zion.

1999-2000 denboraldian Javier Miranda presidenteak Migel Anjel Lotina entrenatzaile meñakarra ekarri zuen. Huelvako Recreativoren aurkako partida ahantziezinean, Pablo Orbaizek eta Miroslaw Treciak poloniarrak sartutako golei esker Lehen Mailara igo zen taldea. Mailari eusteko ardura ere meñakarraren esku geratu zen. Kostata, baina azken jardunaldian Anoeta estadioan partida polemikoa irabazi ostean (donostiarrei behar bezain gogotsu aritu ez izana leporatu zieten), lortu zuen. Ivan Rosado huelvarrak 14 gol egin zituen sasoi hartan, aro modernoan Osasunarekin Lehen Mailan inork lortutako markarik onena.

Miranda-Lotina bikotearen agurreko denboraldia izan zen 2001-02koa. Patxi Izko presidente berriak Javier Aguirre jokalari ohia entrenatzaile izendatu zuen. Taldea lehen mailan finkatuta, emaitzarik hoberenak lortu zituzten: 2005ean Espainiako Kopa finalerako sailkatu zen taldea. Betisen aurka galdu arren, hirugarren aldiz UEFArako txartela eskuratu zuten gorritxoek.

Balentria hura errepikatzeak zaila zirudien, baina hurrengo denboraldia are oparoagoa izan zen. Lehen Mailako liderra hiru jardunalditan eta ia Liga osoa Champions League-ko postuetan aritu zen taldea. Azken jardunaldian, Valentziari irabazita, laugarren postuan sailkatu ziren, eta Europako klub hoberen artean jokatzeko aukera eskuratu zuten. Kanporaketan aurrera egin ez arren, UEFA txapelketan historiako emaitzarik onenak lortu dituzte, finalerdietara sailkatu baitira.

Handik aurrera estuago ibili zen, sarritan azkenengo jardunaldian salbatu baizen. 2011-12 denboraldian ordea UEFAko postuetara iristeko zorian izan zen baina puntu bakarrarengatik 7. postuarekin konformatu behar izan zuen. Hurrengo urtean larriago ibili zen, baina azken aurreko partidan salbazioa lortu ondoren 16. postuan bukatu zuen.

2014ko maiatzaren 18an Osasuna futbol taldeak Sadar estadioan Betisi 2-1 irabazi arren, ezin izan zion lehen mailari eutsi; ondorioz bigarren mailara jaitsi zen.[1] Gainera, gorritxoentzako zoritxarreko egun hartan, hegoaldeko harmailetako hesiak erori eta gutxienez 68 lagun zauritu ziren.[2]

2014ko azaroan Nafarroako Parlamentuak Osasunak Nafarroako ogasunarekin zeukan 53 milioiko zorra ondarearekin ordaintzea onartu zuen.[3] Europako Batzordeak erabaki honen legezkotasunari buruz galdetu zuen.[4]. 2014ko abenduan Luis Sabalza Osasunako presidentea bilakatu zen.[5]. Denboraldi gogorraren ondoren Sabadellen azken partidan luzapenean sarturiko golari esker bigarren mailan mantentzea lortu zuen.

Lehen mailara itzulera

2015-16 denboraldia lidergoan hasi zuen baina ligaren erdialdean txakalaldia izan zuen eta azken partidan Oviedon 0-5 irabazita 6. postua lortu zuenez igoera play-offak jokatu zituen. Nastic eta Girona kanporatu ondoren Lehen mailara itzuli zen. Denboraldia ez du ordea ondo hasi eta 11. jardunaldian Enrique Martín Monreal entrenatzailea kanporatu behar izan du. Joaquín Caparrosek hartu zuen ardura baina bi hilabetetan partidarik ez du irabazi eta hau ere kaleratua izan da.

Uniformea

Osasuna futbol klubaren uniformea hasiera hasieratik elastiko gorria eta galtza urdinak izan dira, taldearen armarrian agertzen diren koloreak hain zuzen ere.

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2009-2010
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2010-2011
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2013-2014
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2014-2015
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2015-2016
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2016-2017

Ereserkia

Sakontzeko, irakurri: «Osasunaren ereserkia»

Estadioak

Taldearen datuak

Orokorrak

2012/2013ko denboraldiraino kontuan hartuta, hauek dira klubaren daturik garrantzitsuenak:

  • Denboraldiak 1. mailan: 37
  • Denboraldiak 2. mailan: 35
  • Denboraldiak 2. B mailan: 0
  • Denboraldiak 3. mailan: 13
  • Ligako posturik onena: 4. lehen mailan (1990-91 eta 2005-05 denboraldietan)

Kirol lorpenak

Nazioartean (0)

Sakontzeko, irakurri: «Osasunaren ibilbidea Europan»
  • Txapeldunen Liga:
    • Parte hartze bat 2006-07an.
  • UEFA Europa League:
    • Finalerdiak (1): 2007
    • Final zortzienak (1): 1991
    • Parte hartzeak (4): 1985-86, 1991-92, 2005-06, 2006-07
  • Munduko talderik onena (2006ko abenduan)

Espainian (10)

Beste txapelketa batzuk

Azken urteetako ibilbidea

Urtea Maila Postua Errege Kopa Europa
1999-00 Bigarren maila 2.a 1/4
2000-01 Lehen maila 15.a 1/16
2001-02 Lehen maila 17.a 1/16
2002-03 Lehen maila 11.a 1/2
2003-04 Lehen maila 13.a 1/8
2004-05 Lehen maila 15.a 2.a
2005-06 Lehen maila 4.a 1/8 1/32 (Europa League)
2006-07 Lehen maila 14.a 1/4 1. itzulia (Txapeldunen Liga)
Final erdiak (Europa League)
2007-08 Lehen maila 17.a 1/16
2008-09 Lehen maila 15.a 1/8
2009-10 Lehen maila 12.a 1/4
2010-11 Lehen maila 9.a 1/16
2011-12 Lehen maila 7.a 1/8
2012-13 Lehen maila 16.a 1/8
2013-14 Lehen maila 18.a (jeitsi) 1/8
2014-15 Bigarren maila 18.a 2. itzulia
2015-16 Bigarren maila 6.a (igo) 2. itzulia
2016-17 Lehen maila 1/8

Markak

Taldearen sailkapenak ikusteko, sakatu hemen.

Denboraldiak

2016-17 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 37
  • Denboraldiak 2. mailan: 36
  • Denboraldiak 2. B mailan: 12
  • Denboraldiak 3. mailan:
  • Ligako posturik onena: 4.a Lehen mailan (1990-91, 2005-06)

Lehen mailako estatistikak

  • Lehen mailan aritutako denboraldiak: 37
    • Partidak guztira, 2007ko otsailaren 25a arte: 1.000 partida (339 irabazi, 242 berdindu, 419 galdu). 1.167 gol sartu eta 1.365 jaso.
    • Gol tarterik handiena alde: 6-0, Betisen aurka (1935-36).

Jokalariak

  • Partida gehien aritutako jokalariak:
  1. Javier Castañeda 350 partida
  2. Eugenio Bustingorri 317 partida
  3. Pepin 244 partida
  • Golegile onenak:
  1. Julian Bergara 20 gol 22 partidatan (1935-36)
  2. Ivan Rosado 14 gol 38 partidatan (2000-01)
  3. Sabino Andonegi 13 gol 30 partidatan (1954-54 eta 1957-58)

Entrenatzaileak

  • Entrenatzailerik iraunkorrenak:
  1. Pedro Mari Zabalza 279 partida (1987tik 1994ra)
  2. Javier Aguirre 142 partida (2002tik 2006ra)
  3. Ivan Brzic 113 partida (1983tik 1987ra)

Presidenteak

Entrenatzaileak

XX. mendeko entrenatzaileak

Osasunako XX. mendeko entrenatzaileen zerrenda[6]
Urtea Entrenatzaileak (1922-1964)   Urtea Entrenatzaileak (1964-2000)
1922 - 1924 Navaz eta Joaquín Rasero 1963 - 1964 Baltasar Albeniz (2. zikloa) / Miguel Gual (2. zikloa)
1924 - 1925 Walter Gerbat 1964 - 1965 Miguel Gual/ Luis Aranatz
1925 - 1928 Walter Harris 1965 - 1966 Luis Aranaz / Miguel Blanco
1928 - 1929 Mariano Sagaseta 1966 - 1967 García de Andoain / Miguel Blanco (2. zikloa) / Julio Martialai
1929 - 1930 Mariano Sagaseta / Emilio Urdirotz 1967 - 1968 Julio Martialai / Miguel Blanco (3. zikloa) / Casimiro Benavente
1930 - 1931 Francisco Pagazaurtundua 1968 - 1969 Juan Otxoa
1931 - 1933 Martin Jose Mugiro 1969 - 1970 Juan Ochoa / Sabino Andonegui - Miguel Blanco (4. zikloa)
1933 - 1936 Emilio Urdirotz (2.zikloa) 1970 - 1971 José Ignacio Goñi Romero / Baltasar Albéniz
1939 - 1940 José María Peña 1971 - 1972 Perico Egiluz / Miguel Blanco (5.zikloa)
1940 - 1941 Ramon Urritzalki 1972 - 1973 Manuel Fernández Mora
1941 - 1942 Juanín eta Ramon Urritzalki 1973 - 1974 M. Fdez. Mora / Miguel Blanco (6. zikloa) / Antonio Barrios / Luis Ziaurritz
1942 - 1943 Ramon Urritzalki 1974 - 1975 Luis Ziaurritz
1943 - 1944 Emilio Urdirotz (3. zikloa) 1975 - 1976 Luis Ziaurritz / Pepe Altzate
1944 - 1945 Seve Goiburu / Emilio Urdirotz (4. zikloa) 1976 - 1977 Enrique Pérez Díaz "Pachín"
1945 - 1946 Ramon Urritzalki (2º ciclo) / F. Florenza 1977 - 1979 Javier García Verdugo
1946 - 1948 Amadeo Labarta 1979 - 1980 Streten Petkovic / Pepe Altzate (2. zikloa)
1948 - 1949 José María Peña / Martín González Rizo 1980 - 1983 Pepe Altzate
1949 - 1950 Martín González Rizo 1983 - 1986 Iván Brzic
1950 - 1952 Cuqui Bienzobas 1986 - 1987 Iván Brzic / Pedro Mari Zabalza
1952 - 1954 Tomás Arnaz 1987 - 1993 Pedro Mari Zabalza
1954 - 1955 Tomás Arnaz / Baltasar Albeniz 1993 - 1994 Pedro Mari Zabalza / M. Monreal
1955 - 1957 Baltasar Albeniz 1994 - 1995 Txetxu Rojo / Manolo Los Arcos
1957 - 1959 Sabino Barinaga 1995 - 1996 "Paquito"
1959 - 1960 Ignacio Eizagirre / Jesús Salvatierra / Miguel Gual 1996 - 1997 Rafael Benítez / P.M Zabalza (2 .zikloa) / Miguel Angel Sola / M. Monreal (2. zikloa)
1960 - 1962 Miguel Gual 1997 - 1999 M. Monreal
1962 - 1963 Enrique Orizaola 1999 - 2000 Miguel Ángel Lotina

XXI. mendeko entrenatzaileak

Osasuna taldeko XXI.mendeko entrenatzaile zerrenda [7]
Urtea Entrenatzaileak Urtea Entrenatzaileak
2000 - 2002 Miguel Ángel Lotina 2011 - 2013 Jose Luis Mendilibar
2002 - 2006 Javier Aguirre 2013 - 2014 Jose Luis Mendilibar / Javi Gracia
2006 - 2008 "Cuco" Ziganda 2014 - 2015 Jan Urban / J.M. Mateo / M. Monreal
2008 - 2009 "Cuco" Ziganda / José Antonio Camacho 2015 - 2016 Enrique Martín Monreal
2009 - 2010 José Antonio Camacho 2016 - M. Monreal / Joaquín Caparrós / Petar Vasiljević
2010 - 2011 José Antonio Camacho / Jose Luis Mendilibar

Presidenteak

Lehen mailako taldekideak

Denboraldi ezberdinetako lehen taldeko kideak.

Harrobia

Ikus gainera

Erreferentziak

  • Asier Legarda Ereño: "1.000 partida onenen artean" in 2007ko otsailaren 21eko Berria, 28-29 or.
  1. Osasuna Bigarren Mailara jaitsi da. 2014ko maiatzaren 18a. Eitb.com
  2. 68 lagun zauritu dira Sadarren, harmaila erorita. 2014ko maiatzaren 18a. Eitb.com
  3. Osasunaren zorraren berregituraketa onartu du Nafarroako Parlamentuak eitb.eus 2014-11-27
  4. Bruselas investiga el rescate fiscal de Osasuna elpais.es 2014-12-16 (Gaztelaniaz)
  5. Luis Sabalza, Osasunako presidente berria eitb.eus 2014-12-09
  6. Club Atletico Osasuna, ed. Osasunako entrenatzaileen zerrenda. (Noiz kontsultatua: 2010eko otsailaren 2).
  7. Club Atletico Osasuna, ed. Osasuna taldeko entrenatzaile zerrenda. (Noiz kontsultatua: 2010eko otsailaren 2).

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Osasuna futbol kluba Aldatu lotura Wikidatan


2023-24 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailako taldeak
Alavés | Almería | Athletic | Atlético Madril | Bartzelona | Betis | Cádiz | Celta Vigo | Getafe | Girona | Granada
Las Palmas | Mallorca | Osasuna | Rayo Vallecano | Real Madril | Real Sociedad | Sevilla | Valentzia | Villarreal