Igor Elortza: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
wikitu eta erreferentzia falta
5. lerroa: 5. lerroa:

== Biografia ==
== Biografia ==
{{wikitu}}
{{Erreferentzia falta}}
Durangon jaio zen eta kale-giroan hazi, jatorri baserritarreko langile familia batean: tornularia zen aita eta euskara irakaslea ama. Umetan ikasi zuen bertsotan: Kurutziaga ikastolan Jon Lopategirekin eta Durangoko bertso eskolan Santi Belarrekin. Eskolarteko txapelketetan nabarmendu ondoren, oso gazterik hasi zen helduekin ere lehian eta plazan.

18:11, 4 maiatza 2017ko berrikusketa

Igor Elortza

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIgor Elortza Aranoa
JaiotzaDurango1975eko abuztuaren 18a (48 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Mondragon Unibertsitatea
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Irakaslea(k)Jon Lopategi
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria
Artikulu hau bertsolariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Elortza (argipena)».

Igor Elortza Aranoa (Durango, Bizkaia, 1975eko abuztuaren 18a) bertsolaria da.

Biografia

Durangon jaio zen eta kale-giroan hazi, jatorri baserritarreko langile familia batean: tornularia zen aita eta euskara irakaslea ama. Umetan ikasi zuen bertsotan: Kurutziaga ikastolan Jon Lopategirekin eta Durangoko bertso eskolan Santi Belarrekin. Eskolarteko txapelketetan nabarmendu ondoren, oso gazterik hasi zen helduekin ere lehian eta plazan.

1991tik hasita, hiru hamarkadatan beste hainbeste belaunalditako bertsolariekin jardun du. Artearen zaletasunetik eta ardura sozialetik bizi du sorkuntza, eta bertsogintza berritu duten egitasmoetan ez ezik bestelako adierazpide batzuetan ere jardun du lanean: bertso doinu berriak, bertso-musika taldeak, bertsotramak, antzerki eta telebista gidoigintza, gazte literatura, artikulugintza, publizitatea, markagintza...

Bi mila saiotik gora egin ditu honezkero, bost bider izan da Bizkaiko txapeldun, eta Euskal Herriko hiru finaletan lehiatu da. Kultur eragiletzan ere jarduten da: Bertsozale Elkarteko eta Plateruena Durangoko kafe antzokiko zuzendaritzakide izan da, eta Euskal Herri mailako zein tokiko talde eta elkarte ugarirekin elkarlanean ere hainbat egitasmotan hartu du parte.

Sorkuntza du lanbide. Wordker moduan gustatzen zaio aurkeztea bere burua: berbagin, palabrador, parolétarien. Ingeniaritza Teknikoa Topografian titulua atera zuen EHUn, Euskal Kulturaren Transmisioa graduondokoa egin zuen MUn eta Enpresa eta Erakundeen Komunikazio Zuzendaritza masterra UABn.

Bertsogintza

Lehen urratsak

Lehen plaza Gernika izan zuen 1988an, 13 urterekin, Bizkaiko Eskolarteko Txapelketan.

Kobratutako lehen saioa Durangoko bertso-eskolakoekin egin zuen, Izurtzan, 1989ko udaberrian, 1.000 pezeta jasoz.

Txapelketak

  • Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa:
    • 1989: txapeldun orde (txikitan).
    • 1990: txapeldun orde (handitan).
    • 1991: txapeldun orde (handitan).
    • 1993: txapeldun (?) (handitan).
    • 1997: gai-jartzaile eta aurkezle.
    • 1998: gai-jartzaile eta aurkezle.
    • 1999: gai-jartzaile eta aurkezle.
    • 2000: gai-jartzaile eta aurkezle.
    • 2001: gai-jartzaile eta aurkezle.
  • Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa:
    • 1988: finalista (txikitan)
    • 1989: txapeldun (txikitan)
    • 1990: finalista. Handien mailan
    • 1991: txapeldun orde
    • 1992: finalista (handitan)
    • 1993: txapeldun (handitan).
  • Araba-Bizkaiko txapelketa:
    • 1990 : finalista (seigarren)
    • 1992 : finalista (laugarren)
    • 1994 : finalista (laugarren)
    • 1996 : finalista (hirugarren)
    • 1998: txapelduna.

Lorpenak

Diskografia

Kanpo loturak

Ikus, gainera

Erreferentziak