Margarita Valoiskoa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Biografia: Barne lotura zuzenketa: Elisabet Valoiskoa (1546-1568)
61. lerroa: 61. lerroa:
[[Kategoria:1553ko jaiotzak|Margarita Frantziakoa]]
[[Kategoria:1553ko jaiotzak|Margarita Frantziakoa]]
[[Kategoria:1615eko heriotzak|Margarita Frantziakoa]]
[[Kategoria:1615eko heriotzak|Margarita Frantziakoa]]
[[Kategoria:Frantziako dukesak]]

12:16, 15 maiatza 2017ko berrikusketa

Artikulu hau Henrike III.aren emazteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Margarita Nafarroakoa».

Txantiloi:Agintari infotaula

Margarita Frantziakoa edo Margarita Valoiskoa (Saint-Germain-en-Laye, 1553ko maiatzaren 14 - Paris, 1615eko maiatzaren 27), Margot erregina ezizenaz ere ezaguna, 1572-1599 bitartean Nafarroako erregina ezkontidea eta 1589-1599 bitartean Frantziako erregina zen.

Biografia

Henrike II.a Frantziakoaren eta Katalina Mediciren zazpigarren alaba zen. Bere hiru neba Frantziako errege izan ziren: Frantzisko II.a, Karlos IX.a eta Henrike III.a. Ahizpa bat, Elisabet, Filipe II.a Espainiakoaren hirugarren emaztea izan zen, eta beste bat, Klaudia, Karlos III.a Lorenakoarekin ezkondu zen.

Nafarroako errege Henrike III.arekin (1599tik aurrera Henrike IV.a izenez Frantziako errege izan zena) ezkondu zen 1572ko abuztuan. Sei egun geroago San Bartolome eguneko sarraskia baino egun batzuk lehenago, eta badirudi berari esker irten zela senarra bizirik ataka hartatik. Senar-emazteak berex bizi izan ziren luzaroan eta guztiz ospetsuak bihurtu ziren Parisen Margot erreginaren amodiozko ibilerak. Eskandalu haiek ezin eramanik, Auverniako Ussongo gazteluan itxiarazi zuen senarrak 1587an, zeuzkan maitale guztien izenak banan-banan esanarazi ondoren. 1605 arte eduki zuten itxirik. 1599an egin zuten senarra Frantziako errege eta 1600ean lortu zuen dibortzioa errege berriak, emazteak ondorengorik eman ez ziola eta. 1605ean utzi zuten aske Margarita Valoiskoa eta Parisen bizi izan zen azken urteetan. Kultura handiko emakumea zen eta oroitzapen liburu bat (Mémoires) eta poemak idatzi zituen.

Ezkontza eta seme-alabak

1572ko abuztuaren 18an, Parisen, Henrike III.a Nafarroakoa, Frantziako Henrike IV.a izango zenarekin ezkondu zen. Bien arteko harremanak txarrak ziren eta ez zuten seme-alabarik izan. 1600an Henrikek ezkontza banatzeko baimena lortu zuen. Horren ondoren ez zen berriro ezkondu.

Artea

Liburu eta film asko bere bizitzan oinarriturik daude:

Erreferentziak

Kanpo loturak


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Margarita Valoiskoa