Eritrea: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
47. lerroa: 47. lerroa:
== Geografia ==
== Geografia ==
Eritrea [[Afrikako Adarra|Afrikako Adarrean]] dago, [[Ekialdeko Afrika]]n, 12° eta 18°N [[latitude]]en, eta 36° eta 44°E [[longitude]]en artean. Mugakide ditu [[Sudan]] mendebaldean, [[Etiopia]] hegoaldean eta [[Djibuti]] hego-ekialdean. Ipar-ekialde eta ekialdean 1.151 kilometroko kostaldea du [[Itsaso Gorria]]n.
Eritrea [[Afrikako Adarra|Afrikako Adarrean]] dago, [[Ekialdeko Afrika]]n, 12° eta 18°N [[latitude]]en, eta 36° eta 44°E [[longitude]]en artean. Mugakide ditu [[Sudan]] mendebaldean, [[Etiopia]] hegoaldean eta [[Djibuti]] hego-ekialdean. Ipar-ekialde eta ekialdean 1.151 kilometroko kostaldea du [[Itsaso Gorria]]n.
[[Fitxategi:Un-eritrea.png|thumb|left|340px|Eritrearen mapa.]]


=== Erliebea ===
=== Erliebea ===
[[Fitxategi:Un-eritrea.png|thumb|left|320px|Eritrearen mapa.]]
Lau alderdi bereiz daitezke: [[Itsaso Gorri]]ko kostalde zelaia, erdialde-hegoaldeko goi-lautada, iparraldeko eta erdialde-mendebaldeko mendiak, eta mendebaldeko lautada zabalak. Itsaso Gorriaren ertzak 1.000 kilometro baino gehiago ditu (itsasoaren izenetik dator herrialdearen izena; greko latinizatuan, ''erythraea'' gorria da). Lur-zerrenda estu bat da, oso euri gutxi izaten da, eta oso-oso beroa da. [[Danakilgo sakonunea]], hego-ekialdean, itsas maila baino beherago dago, eta munduko tenperatura beroenetakoak izaten ditu. Kostaldetik mendebaldera lurraldeak gora egiten du bat-batean, eta 1.830-2.440 metro bitarteko goi-lautada bat eratzen du. Kostan baino askoz euri gehiago egiten du han. Iparraldeko eta mendebaldeko mendiak 760-1.370 metroko garaiera dute, eta goi-lautadak baino euri gutxiago hartzen dute. Lautada zabalak daude [[Baraka]] ibaiaren mendebaldean eta Setit-en iparraldean.
Lau alderdi bereiz daitezke Eritrean: [[Itsaso Gorri]]ko kostalde zelaia, erdialde-hegoaldeko goi-lautada, iparraldeko eta erdialde-mendebaldeko mendiak, eta mendebaldeko lautada zabalak.

Itsaso Gorriaren ertzak 1.000 kilometro baino gehiago ditu (itsasoaren izenetik dator herrialdearen izena; greko latinizatuan, ''erythraea'' gorria da). Lur-zerrenda estu bat da, oso euri gutxi izaten da, eta oso-oso beroa da. [[Danakil sakonunea]], hego-ekialdean, itsas maila baino beherago dago, eta munduko tenperatura beroenetakoak izaten ditu. Kostaldetik mendebaldera lurraldeak gora egiten du bat-batean, eta 1.830-2.440 metro bitarteko goi-lautada bat eratzen du. Kostan baino askoz euri gehiago egiten du han. Iparraldeko eta mendebaldeko mendiak 760-1.370 metroko garaiera dute, eta goi-lautadak baino euri gutxiago hartzen dute. Lautada zabalak daude [[Baraka]] ibaiaren mendebaldean eta Setit-en iparraldean.

[[Soira]] da punturik gorena (3.018 metro), herrialdearen erdialdean kokatua. Beherena, [[Afar sakongunea]] (−75 metro), hego-ekialdean dago, Eritrea, Etiopia eta Djibutiren arteko elkargunean<ref name="cia"></ref>.


=== Hidrografia ===
=== Hidrografia ===

16:28, 28 maiatza 2017ko berrikusketa

Eritreako Estatua
Hagere Ertra
ሃገረ ኤርትራ
دولة إرتريا
Dawlat Iritriya
Ereserkia: Ertra, Ertra, Ertra (en) Itzuli
Goiburua: Inoiz Ez Belaunikatu

flag of Eritrea (en) Itzuli

emblem of Eritrea (en) Itzuli
Eritrea (Africa orthographic projection).svg
Geografia
Hiriburua
eta hiri handiena
Asmara
15°19′48″N 38°55′12″E
Azalera117.600 (101.)
Punturik altuenaSoira
Punturik sakonenaLake Kulul (en) Itzuli (−75 m)
KontinenteaAfrika
MugakideakSudan, Djibuti, Etiopia eta Arabiar Liga
Administrazioa
PresidenteaIsaias Afewerki
Eritreako presidenteaIsaias Afewerki
LegebiltzarraNational Assembly (en) Itzuli
Harreman diplomatikoak Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria3.497.000 (2019) (116.)
−2.836.135 (2013)
Dentsitatea29,74 bizt/km² (154.)
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 18
Emankortasun-tasa4,284 (2014)
Eskolaratu gabeko umeak968.035 (2015)
Bizi-itxaropena65,092 (2016)
Giza garapen indizea0,492 (2021)
Ekonomia
BPG nominala2.607.739.837,3984 $ (2011)
490.700.325,20325 (2010)
BPG per capita582 $ (2011)
100 (2010)
BPG erosketa botere paritarioa6.758.835.465 nazioarteko dolar (2011)
667.052.004 (2010)
BPG per capita EAPn1.510,459 nazioarteko dolar (2011)
123,074 (2010)
BPGaren hazkuntza erreala3,7 % (2016)
Erreserbak114.795.759 $ (2011)
646.174 (2010)
Inflazioa9 % (2016)
0 (2015)
Historia
Sorrera data: 1993ko maiatzaren 24a
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+291
ISO 3166-1 alpha-2ER
ISO 3166-1 alpha-3ERI
Ordu eremua
Elektrizitatea230 V. 50 Hz.Europlug (en) Itzuli eta Type L (en) Itzuli
Internet domeinua.er
shabait.com…

Eritrea (tigrinyeraz: ኤርትራ), izen ofiziala Eritreako Estatua[1], ipar-ekialdeko Afrikako Adarreko estatua da. Iparraldean Sudan du, Etiopia hegoaldean, Djibuti hego-ekialdean, eta Itsaso Gorria ipar-ekialde eta ekialdean. 117.600 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2016an 5,8 milioi biztanle zituen[2]. Hiriburua Asmara da.

Izena

Eritrea izena Itsaso Gorriaren grezierako izenetik dator (antzinako grezieraz: ἐρυθρὰ Θάλασσα erythra thalassa; ἐρυθρός, erythros adjektiboak «gorri» esan nahi du.

Geografia

Eritrea Afrikako Adarrean dago, Ekialdeko Afrikan, 12° eta 18°N latitudeen, eta 36° eta 44°E longitudeen artean. Mugakide ditu Sudan mendebaldean, Etiopia hegoaldean eta Djibuti hego-ekialdean. Ipar-ekialde eta ekialdean 1.151 kilometroko kostaldea du Itsaso Gorrian.

Erliebea

Eritrearen mapa.

Lau alderdi bereiz daitezke Eritrean: Itsaso Gorriko kostalde zelaia, erdialde-hegoaldeko goi-lautada, iparraldeko eta erdialde-mendebaldeko mendiak, eta mendebaldeko lautada zabalak.

Itsaso Gorriaren ertzak 1.000 kilometro baino gehiago ditu (itsasoaren izenetik dator herrialdearen izena; greko latinizatuan, erythraea gorria da). Lur-zerrenda estu bat da, oso euri gutxi izaten da, eta oso-oso beroa da. Danakil sakonunea, hego-ekialdean, itsas maila baino beherago dago, eta munduko tenperatura beroenetakoak izaten ditu. Kostaldetik mendebaldera lurraldeak gora egiten du bat-batean, eta 1.830-2.440 metro bitarteko goi-lautada bat eratzen du. Kostan baino askoz euri gehiago egiten du han. Iparraldeko eta mendebaldeko mendiak 760-1.370 metroko garaiera dute, eta goi-lautadak baino euri gutxiago hartzen dute. Lautada zabalak daude Baraka ibaiaren mendebaldean eta Setit-en iparraldean.

Soira da punturik gorena (3.018 metro), herrialdearen erdialdean kokatua. Beherena, Afar sakongunea (−75 metro), hego-ekialdean dago, Eritrea, Etiopia eta Djibutiren arteko elkargunean[2].

Hidrografia

Mareb (edo Gash), Baraka eta Anseba ibaiak goi-lautadatik mendebaldera doaz, Sudan aldera; Falkat, Wadi Laba eta Alighede ibaiak, berriz, iparraldeko mendietatik Itsaso Gorrira. Ibai gehienek euri-sasoian bakarrik izaten dute ura.

Klima

Mendiguneetan klima epela da urte osoan; behe-lautadetan, berriz, agorra edo erdi-agorra da, Goialdeetan udan izaten da euri-sasoia, eta kostaldean, berriz, neguan.

    Datu klimatikoak (Eritrea, 14 hiri oinarri harturik)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 27.3 28.3 29.8 32.3 33.3 33 32 31.5 32.3 31.8 30 28.3 31
Batez besteko tenperatura (ºC) 20 20.8 22.5 24.3 25.6 26 25.1 24.7 24.4 23.8 22.1 20.5 23.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 17.8 17.3 18.3 21 23.3 24.4 24.4 24.5 23.3 22.3 20 18.3 20.8
Pilatutako prezipitazioa (mm) 6.7 6.9 9 14.8 20.3 26.5 100 99.7 25.4 8.6 11.9 9.4 347
Iturria: weatherbase[3]

Historia

Sakontzeko, irakurri: «Eritreako historia»
Afrika K. a. 400. urtean. Dʿmt edo Damot Erresuma zegoen Eritrean.

Kristautasunaren aroko lehen mendeetan, Aksumgo Erresuma koptoaren mendeko lurraldea izan zen Eritrea. Eritreako kultura K. o. VI. eta VII. mendeetan Eritrean eta egungo Etiopiaren iparraldean garatu zen. Aksumgo zibilizazioaren eragina izan zuen; zibilizazio kristau hori barnealdeko Afrikaren eta Mediterraneo aldeko zibilizazioen arteko zubia izan zen. XVI. mendearen hasieran, musulmanak jabetu ziren Abisiniako lurralde guztiez. Mende horretan bertan hasi ziren kolonizatzaile portugesak kostalde haietara hurbiltzen.

1869. urtean konpainia italiar batek erosi zuen Eritrea; Italiako gobernuak 1882an konpainiari eskubideak erosi zizkion, eta 1935. urtean Etiopiako konkistari ekin zioten bertatik. 1890ean Eritrea italiarren kolonia bihurtu zen, eta Ekialdeko Afrika Italiarraren sei herrialdeetako bat izan zen. 1941. urtean, armada britainiarra sartu zen bertan, eta 1952. urtean Etiopia eta Eritrea federazio berean egotea erabaki zuen Nazio Batuen Erakundeak, autonomia eta berezko gobernuz hornituta betiere.

30 urteko gerra

1961. urtean, Eritrearen Askapenerako Frontea sortu zen, Eritrearen independentziaren aldekoa eta, 1962an, Haile Selassie Etiopiako Negus edo erregeak, erantzun gisa, Etiopiako probintzia soil bihurtu zuen Eritrea. 1970ean, Eritreako milaka lagunek utzi behar izan zuten etxea eta herria, Etiopiako armadaren napalm-bonbardaketek eragindako izugarrikerietatik ihesi. 1971ean, bitan banatu zen Eritrearen Askatasunerako Frontea baina, handik aurrera, Etiopiako armadak benetako gerra bati eutsi behar izan zion.

1976an, Haile Selassie hil ondorengo urtean, Etiopiako militarrak nagusitu eta nolabaiteko bide negoziatua eskaini zieten Eritreako abertzaleei: autonomia eta amnistia. Baina, aldi berean, etiopiarrek inbasio bat prestatu zuten, Marokoko Hassan II.ak Mendebaldeko Saharan egin zuen bezala; ibilaldi gorriak direlakoak porrot handia izan zuen, ordea, eta, bestalde, entzungor segitzen zuten nazioartean Eritreako genozidioa salatzen ari ziren ahots guztien aurrean. 1977tik aurrera, Sobietar Batasunak eta Kubak laguntza eskaini zioten Etiopiako gobernuari eta, negoziaziorik ezean, Eritreako talde armatuek zailtasun handiak izan zituzten Etiopiako armadaren erasoei eusteko.

Goseak eta krisiak jo zituzten Etiopia eta Eritrea eta, 1988tik aurrera, EAHF Eritrearen Askapenerako Herri Fronteak erasoari ekin eta 1991an garaipena lortu zuen. 30 urte (1961-1991) iraun zuen XX. mendeko Afrikako gerra luzeen hark, baina oraindik zalantzaz beterik dago Eritrea burujabearen etorkizuna.

Burujabetasuna

EAHFren behin-behineko gobernu berriak, nazioarteko herrialdeen eta Etiopiako gobernu berriaren onespenarekin, burujabetasunari buruzko erreferenduma deitu zuen 1993ko apirilean, eta eritrearrek burujabetasunaren aldeko erabakia hartu zuten aho batez (%99,8). 1993ko maiatzaren 28an, Nazio Batuek beren kideen artean onartu zuten Eritreako estatua. 1994ko otsailean, EAHF alderdi politiko bihurtu zen, Demokrazia eta Justiziarako Herri Frontea, eta oraingoz hori da dagoen alderdi bakarra. Ondoko urteetan lehortea eta Sudanekiko tirabirak izan dira aurrera egiteko oztopo nagusiak. Tirabira horiek Sudanen dauden milioi erdi iheslariak aberriratzea eragotzi zuten. 1995eko urrian Eritreako gobernuko buruak, Isaias Afwerkik, armak eskaini zituen Khartumgo erregimenari aurre egingo zion edozein talderentzat. Biztanle gehienak behartasun gorrian bizi ziren bitartean, turismoa bilakatu zen diru-iturri nagusietako bat.

1999ko otsailean, berriro hasi zen Etiopiarekin borrokan, mugak zirela-eta. 100.000 jende hil zituen gerra horrek, eta beste ehunka milaren ihesa eragin. Gerra hori ez zen jokatu, Afrikako beste asko bezala, aihotz eta AK-47 fusilez, artileria eta tankeez baizik. Aditu batzuek azpimarratzen dute Lehen Mundu Gerra gogorarazten zuela, lubaki borroka eta guzti[4]. Nazioarteko Justizia Auzitegiak bi estatuen arteko mugak zehaztu zituen 2002an, baina harremanak ez ziren hobetu.

Gobernua eta administrazioa

Politika

Eritrearen Askapenerako Herri Frontea (EAHF) da Eritreako alderdi politiko bakarra, gainerakoak debekaturik daude. Nazio Biltzarrak 150 aulki ditu, eta 75 EAHF-ren esku daude. Isaias Afwerki izan da presidentea herrialdeak independentzia lortu zuenetik; haren agintea autoritarioa eta zapaltzailea izan da[2].

Banaketa administratiboa

Sakontzeko, irakurri: «Eritrearen banaketa administratiboa»

Eritrea sei eskualdetan (zoba) eta 24 barrutitan (sub-zoba) banaturik dago.

Fitxategi:Pizap.com14540992240031.jpg
Eritreako eskualdeak
Zenbakia Eskualdea (ዞባ) Barrutiak (ንኡስ ዞባ)
1 Maekel
(ዞባ ማእከል)
Berikh, Ghala-Nefhi, Semienawi Mibraq, Serejaka, Debubawi Mibraq, Semienawi Mi'erab, Debubawi Mi'erab
2 Anseba
(ዞባ ዓንሰባ)
Adi Tekelezan, Asmat, Elabered, Geleb, Hagaz, Halhal, Habero, Keren, Kerkebet, Sel'a
3 Gash-Barka
(ዞባ ጋሽ ባርካ)
Agordat, Barentu, Dghe, Forto, Gogne, Haykota, Logo-Anseba, Mensura, Mogolo, Molki, Guluj, Shambuko, Tesseney, La'elay Gash
4 Debub
(ዞባ ደቡብ)
Adi Keyh, Adi Quala, Areza, Debarwa, Dekemhare, Mai Ayni, Mai Mne, Mendefera, Segeneiti, Senafe, Tserona
5 Semenawi Keyih Bahri
(ዞባ ሰሜናዊ ቀይሕ ባሕሪ)
Afabet, Dahlak, Ghel'alo, Foro, Ghinda, Karura, Massawa, Nakfa, She'eb
6 Debubawi Keyih Bahri
(ዞባ ደቡባዊ ቀይሕ ባሕሪ)
Are'eta, Central Dankalia, Southern Dankalia, Assab

Atzerriko harremanak

Eritrea eta Etiopiaren arteko harremanak mingotsak izan dira betidanik. Eritreak Etiopiako erresuma zaharrari Itsaso Gorrirako bidea ixten dio. Kostaldea turkiar otomanoen esku mende luzez egon ondoren, XIX. mende bukaeran italiarrek eskuratu zuten. Bigarren Mundu Gerra arte, Italiak gobernatu zituen batera Eritrea eta Etiopia. Gerra bukatutakoan, Nazio Batuen Erakundeak deskolonizazio prozesua martxan jarri eta erabaki zuen Eritreak Etiopia barruko estatu federatu bat izan behar zuela. Haile Selassie etiopiar erregeak, ordea, federazioa desegin eta Eritrea Etiopiako probintzia soil bihurtu zuen[4].

1960an gertatu zen anexioa. Urte berean hasi zuten Eritreako jendeek 30 urtez luzatuko zen askapen gerra. 1991n bukatu zen: eritrearrek -etiopiar matxinoek lagunduta- Etiopiako armada mendean hartu zuten. Garaipenaren tamaina adierazteko, hona bi zifra: 4,5 milioi biztanleko herria da Eritrea, eta Etiopiak 73 milioi ditu[4].

Demografia

Biztanleria

Tigrinya etniako emakumeak janzkera tradizionalarekin.

2016an Eritreak 5.869.869 biztanle zituen, 51,8 biztanle kilometro koadroko dentsitatearekin[2]. Biztanleen %22,6 baizik ez da hirietan bizi; gehienak artzaintza edo nekazaritzatik bizi dira, herrietan. Adineka, berriz, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak %40,7, 15-24 urte bitartekoak %19,4, 25-54 urte bitartekoak %32,3, 55-64 urte bitartekoak %3,7 eta 65 urtetik gorakoak %3,9[2]. Bizi itxaropena 64,9 urtekoa da, 62.4 urtekoa gizonezkoena eta 67,5 urtekoa emakumezkoena (2016ko zenbatespenak)[2].

Biztanle gehienak lur garaietan bizi dira, epelagoak eta euritsuagoak baitira. Etiopiaren aurkako gerrak eta XX. mendearen bukaerako gosete izugarriek biztanleak lekuz aldatzera behartu zituen. Burujabetasuna lortu zuenean, biztanleriaren %20k bizilekuz aldatu behar izan zuen; 500.000 inguru iheslari joan ziren Sudanera, 40.000 inguru Europara eta 14.000 Estatu Batuetara. Emakumeek 4,07 seme-alaba izaten dituzte, batez beste. Biztanleen %73,8 daude alfabetaturik (2015)[2].

Banaketa etnikoa

Saho etniako emakumeak.

Eritrearrak bederatzi etniatan banatuta daude: tigrinyak, tigreak, bilenak, afarrak, sahoak, kunamak, narak, hedarebak eta rashaidak. Etnia nagusiak lehenengo biak dira: tigrinyak, biztanleriaren %55[2], hegoaldean bizi dira, eta tigreak, biztanleriaren %30[2], iparraldean. Etnia bakoitzak bere hizkuntza eta bere kultura ditu.

Tigrina hizkuntza erabiltzen duten musulmanak iparraldeko kostaldean eta mendebaldeko lur behereetan bizi dira; sahoak, berriz, Mesewatik hurbil bizi dira, kostaldean. Bilena hizkuntza erabiltzen duten herri gehienak Keren aldean bizi dira; musulmanak dira, afarak bezala, eta hego-ekialdeko kostan eta Dahlak uharteetan bizi dira. Hedarebek, ipar-mendebaldeko eta ipar-ekialdeko nomadak, beja hizkuntza erabiltzen dute, eta musulmanak dira gehienak. Narak eta kunamak hego-mendebaldean bizi dira, eta haiek ere musulmanak dira, baina hizkuntza nilotiko bat erabiltzen dute; Eritreako gainerako etniek, berriz, afro-asiar hizkuntzak erabiltzen dituzte. Aniztasun handi hori gorabehera, etnien arteko istiluak ez dira arazo handia izan; etiopiarrei elkarrekin aurre egiteak batasun handia eman die. Estatuak, beraz, ez du batasunik ez etnian ez hizkuntzan, eta italiarren mendean egon zen garaian ezarritakoak ditu egungo mugak.

Hizkuntzak

Hizkuntza nagusiak tigrinyera, tigrea eta arabiera dira; italiera eta ingelesa ere zabal erabiltzen dira (ingelesa, irakaskuntzan).

Erlijioa

Biztanleen erdiak, gutxi gorabehera, kristauak dira eta beste erdiak musulmanak.

Hiri nagusiak

Ekonomia

Eritrean nekazaritza izan da bizibide nagusia goi-lautadan, iparraldean eta mendebaldean, euri gehiago egiten duelako horretarako baldintza egokiagoak dituzten lurretan hain zuzen. Kostalde zelaian eta iparraldeko eta mendebaldeko eremu lehorretan, berriz, abeltzaintza izan da bizibide nagusia. XIX. mendean eta XX. mendearen hasieran, lurraldea italiarren eta britainiarren mendean egon zen garaian, lehengaien produkzio ahalik eta handienari eta esportazioari begira egin zen ekonomia. Denbora horretan, industria arina ezarriz joan zen Asmara eta Mesewa inguruetan.

1952an Etiopiarekin federazioa eratu zuenean, Eritrearen ekonomia-hazkundea Etiopiarena baino handiagoa izan zen, baina, Eritrea Etiopiaren mendean geratu zenean, industriaren hazkundea urrituz joan zen, lantegi asko bertan behera utzi ziren, edota Etiopiara eraman ziren. 1974. urteaz gero, Etiopiako erregimen marxistak estatuaren mendean utzi zuen industria gehiena. Eritreako ekonomiari, beraz, kalte handia egin dio Etiopiarekiko harremanak eta gerrak, 1960tik aurrera, eta orobat aldian behin pairatzen dituen lehorte luzeek eta horren ondoriozko goseteek ere. Herrialdeak burujabetasuna lortu zuenerako, herrialdearen industria-oinarria hondakinetan zen, eta biztanleen % 75 nazioarteko laguntzaren beharrean zegoen bizitzeko. Errepide-sarea erabat hondatuta zegoen, eta baita burdinbidea ere. Gerrako hondamendiaren ondoren, plangintza on baten premian zegoen, oneratuko bazen: zituen baliabide urriak banatu, nazioarteko laguntza jaso, biztanleei etxebizitza eman, behar beste janari lortu, garraio-azpiegitura berreraiki, eta abar. Gobernuak herrialdea aurrera bideratzeko programa bat proposatu du irizpide kapitalistetan oinarrituta eta sektore estatala pribatizatuz.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
  2. a b c d e f g h i Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman cia izeneko erreferentziarako
  3. .
  4. a b c Zubiria, Kamino, Pello. Net Hurbil: Eritrea-Etiopia, gerra eginez ospatu «Afrikaren urtea». argia.eus, 2006-02-05, CC-BY-SA lizentzia (Noiz kontsultatua: 2017-05-28).
  5. Eritrea - Largest Cities, geonames.org

Kanpo-loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eritrea Aldatu lotura Wikidatan