Amable Arias: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
44. lerroa: 44. lerroa:
Oleoetan "urrezko ogiak", hondarra, lurra, purpurina eta eztainua sartu ohi zituen. Euskarritzat kartoia erabili zuen 13 alditan, mehategietako materialaz baliatuta margotu zuenean, eta beste 14 alditan, beira, baina pieza batzuk apurtu egin ziren oso hauskorrak baitziren.
Oleoetan "urrezko ogiak", hondarra, lurra, purpurina eta eztainua sartu ohi zituen. Euskarritzat kartoia erabili zuen 13 alditan, mehategietako materialaz baliatuta margotu zuenean, eta beste 14 alditan, beira, baina pieza batzuk apurtu egin ziren oso hauskorrak baitziren.


Nahiz eta Amablesek teknika jakin bat erabilita irudimeneko pertsonaiak irudikatu, horrek ez zuen esan nahi pertsonaia horien bizitzak amaituta zeudenik, alderantziz, handik denbora batera, barruko migrazio batean bezala, pertsonaiak suspertu egiten ziren, zenbait prozeduraren bitartez. Horren adibide dira Los Tupamaros en sobres, los Sartres, los Tupamaros en libros, eta abar.
Nahiz eta Amablesek teknika jakin bat erabilita irudimeneko pertsonaiak irudikatu, horrek ez zuen esan nahi pertsonaia horien bizitzak amaituta zeudenik, alderantziz, handik denbora batera, barruko migrazio batean bezala, pertsonaiak suspertu egiten ziren, zenbait prozeduraren bitartez. Horren adibide dira ''Los Tupamaros en sobres'', ''los Sartres'', ''los Tupamaros en libros'', eta abar.
[[File:14 Obra plástica - En función de libertad, serie Papeles chinos, polvo de pastel sobre papel, año 1975-1982.jpg|thumb|"En función de libertad", Txinatar paperak seriea, pastel ahutsa paperean, 1975-1982|center|344x344px]][[File:15 Obra literaria - Portada del libro Sobre el vaivén de las cortinas, edita Instituto de Estudios Bercianos, año 2003.jpg|thumb|"Sobre el vaivén de las cortinas" liburuaren azala, Instituto de Estudios Bercianos argitaratuta, 2003|left|310x310px]]
[[File:14 Obra plástica - En función de libertad, serie Papeles chinos, polvo de pastel sobre papel, año 1975-1982.jpg|thumb|"En función de libertad", Txinatar paperak seriea, pastel ahutsa paperean, 1975-1982|center|344x344px]][[File:15 Obra literaria - Portada del libro Sobre el vaivén de las cortinas, edita Instituto de Estudios Bercianos, año 2003.jpg|thumb|"Sobre el vaivén de las cortinas" liburuaren azala, Instituto de Estudios Bercianos argitaratuta, 2003|left|310x310px]]
== Literatura-obra ==
== Literatura-obra ==


Gaztetandik hasi zen idazten, baina plazaratutako lehen lanak askoz ere beranduago heldu ziren. Hordago edizioak bi lan plazaratu zituen artista artean bizirik zegoela: La mano muerta (1980) eta 23, 1981ean argitaratutako talde-liburua.
Gaztetandik hasi zen idazten, baina plazaratutako lehen lanak askoz ere beranduago heldu ziren. [[Hordago (argitaletxea)]] bi lan plazaratu zituen artista artean bizirik zegoela: ''La mano muerta'' ([[1980]]) eta 23, [[1981]]ean argitaratutako talde-liburua.


Hil ondoren (1984) artistaren hiru poemario plazaratu ziren: Sobre el vaivén de las cortinas (2003), La mano muerta -zabaldu eta zuzendutakoa- (2012) eta Encantamiento y desencantamiento (2016); baita ahozko liburu bat, izan ere, ez zuen idatzi diktatu baizik, Sherezades (2005, bere bizitzan garrantzia izandako emakumeei buruzkoa); eta Cuadernos experimentales de Arte (2007) izenbereko obra testual eta plastikoaren birsorkuntza.
Hil ondoren ([[1984]]) artistaren hiru poemario plazaratu ziren: ''Sobre el vaivén de las cortinas'' ([[2003]]), ''La mano muerta'' -zabaldu eta zuzendutakoa- ([[2012]]) eta ''Encantamiento y desencantamiento'' ([[2016]]); baita ahozko liburu bat, izan ere, ez zuen idatzi diktatu baizik, ''Sherezades'' ([[2005]], bere bizitzan garrantzia izandako emakumeei buruzkoa); eta ''Cuadernos experimentales de Arte'' ([[2007]]) izenbereko obra testual eta plastikoaren birsorkuntza.


Ezezaguna den bere obra zabala da, hala ere, batere ortodoxoa ez zen ortografiaren ezaugarri bereziak (laburdura pertsonalak, Bembibre eskualdeko hitz egiteko era) eta ad eternum atzeratutako zuzenketak direla eta, lan horiek plazaratzea edizio lan zail eta delikatua da.
Ezezaguna den bere obra zabala da, hala ere, batere ortodoxoa ez zen ortografiaren ezaugarri bereziak (laburdura pertsonalak, [[Bembibre]] eskualdeko hitz egiteko era) eta ad eternum atzeratutako zuzenketak direla eta, lan horiek plazaratzea edizio lan zail eta delikatua da.


== Soinudun obra ==
== Soinudun obra ==
Obra osoa kasetean grabatu zuen, eta ondo zehaztutako bi ildo ditu: artistikoa eta ebokatiboa.
Obra osoa kasetean grabatu zuen, eta ondo zehaztutako bi ildo ditu: artistikoa eta ebokatiboa.
[[File:16 Obra sonora - Cintas grabaciones espacios poéticos y poemas fonéticos.jpg|thumb|Grabaketak soinudun espazioak eta olerkiak|right|310x310px]]
[[File:16 Obra sonora - Cintas grabaciones espacios poéticos y poemas fonéticos.jpg|thumb|Grabaketak soinudun espazioak eta olerkiak|right|310x310px]]
Artistikoa honako elementuez osatuta dago: Espacios poéticos (soinu instrumentalekin eta giza ahotsekin egindako 38 eskuhartze); Poemas foneticos (giza ahotsekin eta poema bakoitzaren hasieran zerrendatutako mota guztietako soinudun tramankuluekin egindako 36 saio); eta Poemas afónicos y de la voz recobrada poema laburrak. Grabazio prozesuan Maru Rizoren kolaborazioa erabakiorra izan zen.
Artistikoa honako elementuez osatuta dago: ''Espacios poéticos'' (soinu instrumentalekin eta giza ahotsekin egindako 38 eskuhartze); ''Poemas foneticos'' (giza ahotsekin eta poema bakoitzaren hasieran zerrendatutako mota guztietako soinudun tramankuluekin egindako 36 saio); eta ''Poemas afónicos y de la voz recobrada'' poema laburrak. Grabazio prozesuan [[Maru Rizo]]ren kolaborazioa erabakiorra izan zen.


Beste lerroa, soilki fonetikoa, eta ez instrumentala, oroimen ariketa mardula da, 28 ordu urauten du eta bertan Amablek bere haurtzaroaz dihardu, 10 urte bete arte. Lan horrek balio bikoitza du: bere bizipen pertsonalei lotutako interes biografikoarekin eta Bierzoko dokumentu antropologiko gisa.
Beste lerroa, soilki fonetikoa, eta ez instrumentala, oroimen ariketa mardula da, 28 ordu urauten du eta bertan Amablek bere haurtzaroaz dihardu, 10 urte bete arte. Lan horrek balio bikoitza du: bere bizipen pertsonalei lotutako interes biografikoarekin eta [[Bierzo]]ko dokumentu antropologiko gisa.


== Museoak eta bildumak ==
== Museoak eta bildumak ==

17:21, 29 maiatza 2017ko berrikusketa

Amable Arias
Bizitza
JaiotzaBembibre1927ko ekainaren 29a
Herrialdea Espainia
HeriotzaDonostia1984ko otsailaren 29a (56 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakartista

Amable Arias Yebra (Bembibre, Leon 1927ko ekainaren 29a - Donostia, 1984ko otsailaren 29a) artista polifazetikoa izan zen, eta pintura, poesia, saiakera eta soinuak artegintzan izan zitzakeen aukera anitzak landu zituen. Oso lan pertsonala eta politikoki eta sozialki konprometitua garatu zuen. Nahigabeez betetako bizitza izan zuen. Hala ere, haren ekoizpenak, oro har, ezaugarri nagusi bat du: suntsitzailea zenari aurre egin eta irudimenetik abiatuta mundu berri eta emankorrak sortzea. 56 urte zituela hil zen, koma nefritikoz.

Biografia

Bembibren jaioa (Leon), 1936an, bederatzi urte zituela, istripu bat izan zuen: tren estazio batean jolasten ari zela, irteerarik gabeko trenbide batean zegoen bagoiak harresi baten kontra zanpatu zuen. Ebakuntza ugari egin behar izan zizkioten, eta ondorioz, herren geratu eta makuluak erabili behar izan zituen bere bizitzan barrena.

Fitxategi:2 biografia - Amablek lau urte zuenean, 1931 urtea - Kaleko argazkilaria hartutako irudia.jpg
Amable, lau urte zuenean, 1931 - Kaleko argazkilaria egindako irudia

1942an, Amable zenaren familia Donostiara joan zen bizitzera. Tristura, pobrezia eta itxialdi urteak izan ziren: gurasoek ez zuten Amable eskolaratu eta aitak mutikoa eta ama jotzen zituen. Nolanahi ere, agindu judizial bat tartean zela eta, aitak hiria utzi behar izan zuen. Lasaitu ederra hartu zuen Amablek aitarenganako harremana erabat etendakoan. Estraperloz erositako penizilinari esker, osatzen hasi zen, eta tarteka-marteka akuarela eskolak jasotzen hasi zen Ascensio Martiarenarekin. Horiei esker, bere bokazio piktoriko eta literarioa biziberritu, eta atzera ezineko erabakia bilakatu zen.

50eko hamarkadan, Amableren amak lana aurkitu zuen Donostiako Antzoki Zaharreko arropazaindegian, eta amari jantziak bueltatzen laguntzen zion artistak. Mundu berri bat zabaldu zen gaztearen begi aurrean. Tramoiara sartu eta aktore, musikari, vedette, komiko, abeslari eta bestelakoekin egon ohi zen, eta askotan horiek hartzen zituen erretratatzeko.

Eskarmentu horri esker, bere kultura eskasiaz jabetu eta goiz eta arratsaldez joan ohi zen udal liburutegira irakurtzeko, eta beti liburu gosea ase ezinik ibili ohi zen. Aukeraketa zorrotzik ez zuen egiten: ezagunak egiten zitzaizkion egileak aukeratu ohi zituen edo euren fisonomia zela eta, erakargarriak egiten zitzaizkionak. 25 urteren atarian tebeoetako mundutik filosofia, zientzia eta literaturara egin zuen salto.

1956an lehen olio-pinturak margotu zituen, Bembibreko paisaiak. Lau urte beranduago bere bakarkako lehen erakusketa egin zuen, baina zapuztu egin zen, etekin ekonomiko eskasarengatik.

Fitxategi:3 Biografia - De los 10 erakusketaren kartela, 1960 urtea.jpg
"De los 10" erakusketaren kartela, 1960
Fitxategi:4 biografía - Amable en su exposición individual en Neblí, año 1965.tif
Amable bere erakusketan.

1963an "Espacios Vacios" erakusketa paratu zuen Donostiako Udaleko aretoetan, baina ikusleek ez zuten ulertu, izan ere, ez zeuden lan esperimentalekin ohituta, eta horrek hiriko giroa harrotu zuen. Orduntxe jaio zen Amable artista marginala eta ez konziliatzailea izatearen fama. 1970ean, Maru Rizo bere bikotekide eta kolaboratzailearekin elkartu zenean, estudio txiki bat hartu zuen errentan, Donostiako Parte Zaharrean. Bertan zuen irudimen aberatsa eta buruan atzera eta aurrera zituen ideiak gauzatzen hasi zen. Jarduera publikoetatik urrundu eta bere obran zentratu zen. Bien bitartean, estamentu ofizialen baztertzea jasan zuen "margolari madarikatuaren" estereotipoa nagusi izan baitzen Amablek urratutako ibilbidean.

Fitxategi:5 Biografia - Amable en la inauguración de Gaur en la Galería Barandiarán, con Zumeta y Oteiza, año 1966.tif
Amable, Gaur taldeko inagurazioan, Barandiaran galerian, 1966

Artistaren azken urteak iragarritako heriotzaren gertutasunaz zipriztindu ziren, eta horrek denboraz probesteko gogo bizia txertatu zion. Hala, garai horretan jarduera artistiko oparoa izan zuen. Garaiko artista eta intelektual aurrerakoi ia guztiek bezala, Francoren aurkako jarrera argia agertu zuen, eta bere gogoeta ideologiko eta teorikoa zela eta, muturreko marxismoaren lerroan kokatu zen.

Koma nefritikoz hil zen, Ategorrietako etxean (Donostia), 1984ko otsailaren 29an, 56 urte zituela.

Orduz geroztik, Maru Rizo bikotekidea eta bere ondarearen administraria, lan handia egiten ari da bere obra katalogatu, zaindu eta transkribitzen, etorkizunean artistaren erakusketak antolatu eta argitalpenak plazaratzea errazteko. Carmen Alonso-Pimentel arte historialari eta Amablesen biografia egilea eta Gonzalo Sanchez galerista, kolaboratzaile izan zituen Maruk garai batean ia isilpekoa izan zen eta gaur egun mirestutakoa den artista berreskuratzeko lanetan. Horren adibide haren obra plastiko eta soinudunekin gauzatutako erakuskaldi ugariak eta plazaratutako liburuak; El Café de Amable, artista zenaren omenez egindakoa, tartean. Baita haren jaioterriak ahobatez seme kuttuna izendatu izana eta bertako kale bati haren izena eman izana ere.

Lan plastikoa

Fitxategi:6 Biografía - Maru Rizo fotografiada por Amable, año 1974.jpg
Maru Rizo, Amablek atera zion argazkian, 1974
Fitxategi:7 obra plastica - Carretera desde coto Wagner, óleo sobre lienzo, 81x100 cm, año 1960-61.jpg
"Carretera desde coto Wagner", olio ehunean, 1960-61

30 urteko ibilbide artistikoan (1954-1984) paperean garatutako lan grafikoak ugariak dira. Alderantzizkoa gertatu da olio-pinturekin; eskasak dira (303), izan ere, mihiseak oso garestiak ziren.

Amable Ariasen kasuan, bizitza eta obra estu lotuta daude: Teatro Principal seriea lotuta dago antzoki horretan egindako lanarekin; La guia izenekoa, gida turistiko batek egin zion enkarguarekin; Bodegones lana, espazioarekin eta lagunekin zuen harremanarekin; Bembibre, haurtzaroarekin berriro elkartzearekin; Las manitas, irrealaren izana aldarrikatzeko zuen joerarekin;

Papeles de fumar, arintasunarekiko zuen lilurarekin; Quimera bere borrokarekin, beti itxaropenez betea…

Fitxategi:9 Obra plástica - De lo invisible I y De lo invisible II, diptico óleo sobre lienzo, 195x514 cm, año 1972.jpg
"De lo invisible I" eta "De lo invisible II", olio ehunean diptikoa, 195x514 cm, 1972

Bere lehen erakusketarako (Donostiako Aranaz Darras aretoa, 1958) hiru kristo handi egin zituen. Nahiz eta muturreko katolizismoan hezi, ordurako bazterrean utzita zuen ideia erlijioso oro.

Fitxategi:8 Obra Plastica - a minúscula, óleo sobre lienzo, 114x195 cm, año 1966-67.jpg
"a minúscula", olio ehunean, 114x195 cm, 1966-67

Bi urte beranduago, 1960ean, hiriko arte lerro ofizialari bizkarra emanda De los 10 izeneko talde-erakusketa antolatu zuen, lagun batek utzitako sotoan. Honako hauek parte hartu zuten: Miguel Angel Alvarez, Nestor Basterretxea, Carlos Bizkarrondo, Gonzalo Chillida, Mari Paz Jimenez, Jose Maria Ortiz, Rafael Ruiz Balerdi, Jose Antonio Sistiaga, Juan Francisco Villagarcia eta Amable bera.

Fitxategi:10 Obra plástica - Sin título, serie Teatro Principal, acuarela sobre papel, año 1954-1957.jpg
Izenik gabe, Printzipal Antzokia seriea, akuarela paperean, 1954-1957

1961ean, Gipuzkoako elkarte artistikoko presidente izan zen, eta elkartea kultura eta plastika erakusketa zentroa bihurtzen saiatu zen. Gerora Bierzora egindako bidaietan Amable gero eta abstraktuago bilakatzen ari ziren paisaietan zentratu zen. Obra gogor eta adierazkorra da, haren izaera intimoarekin bat egiten duen grafia, beste behin.

Fitxategi:11 Obra plástica - Sin título, serie Tintas oxidadas, tinta sobre papel, año 1978-1980.jpg
Izenik gabe, Tintak ugertuta seriea, tinta paperean, 1978-1980

Espacios Vacíos erakusketa (Donostiako Udaleko sotoak, 1963) ulertu ezina izan zen obra esperimentalekin ohituta ez zegoen publikoarentzat; besteak beste, Amablek utsik zeuden bost marko ipini zituen. Gauzak horrela, hiria erabat sumindu zen eta alkateak debekatu egin zuen "antzeko edozein adierazpen".

Pixka bat beranduago, 1966an, Gaur (artista-taldea) osatu zen. Amablek ideiaren sortzaile Sistiagarekin izandako solasaldiari esker sortu zen taldea eta gorpuztu egin zen Remigio Mendiburu, Eduardo Chillida, Jorge Oteiza, Jose Luis Zumeta, Nestor Basterretxea eta Rafael Ruiz Balerdirekin. Emen, Orain, Danok, Bizkaia, Araba eta Nafarroako taldeekin Euskal Eskola osatu zuten. Batasun laburra izan zen, denboran, baina erabakigarria, izan ere, Euskal Herriko belaunaldi berrien ildo artistikoak marraztu zituen.

1966 eta 1967 urteetan atomoaren pinturan zentratu zen. Bertan materia desegin zuen, ikutu txikien bitartez. Hutsak eremu handiak hartu zituen. Garai horrek arte historialarien jakinmina piztu zuen, antzekotasun estetikoak atzeman baizitzakeen bolada horretan AEBetan garatzen ari zen minimalismo mugimenduarekin.

Fitxategi:12 Obra plástica - El pijama de flores, serie Retratos pastel, pastel Rembrandt sobre papel, año 1974.jpg
"El pijama de flores", Pastel erretratuak seriea, Renbrandt pastela paperean, 1974
Fitxategi:13 Obra plástica - Biblioteca de Amable, retrato de Marx, tinta sobre un libro de Nicolaïevski.jpg
Amableren liburutegia, Marxen erretratua, tinta Nicolaïevskiren liburuan

1970ean pintura abstraktutik aldendu zen, horrek iraultzailetik zuena galduta zegoen ustean, eta hortik aurrera ez zuen mugarik izango: abstraktuak eta figuratiboak biziraun zuten haren obran, nahastuta. Horrela, Amablesen lanetako askoren atzealde abstraktutik bere lanek elikatu ohi zituzten iruditeriko pertsonaiak sortu ohi ziren, humus sortzaile batek bizia eman izan balitzaien bezala.

Beti bide berriak urratu nahian ("margotua izateko edo margotzeko balio ez duena nahi dut" esan ohi zuen), batzuetan modu erraz batean eta beste batzuetan esperimentatzeko, ohiko tresnez baliatu ohi zen, horiei beste status bat emateko: pentsamentu eta umore objetuak, berpizte objetuak, salaketarako eta ebokaziorako objetuak, antimilitaristak, arinak… Horren abidide dira Biblioteca de Amable (liburuak), Posaderas bulevarianas (aipuak), Sobres sorpresa (zoriak), Historia de Euskal Herria (maketak zuriz), Copiador mil hojas (fotokopien aurreko artxiboak), Macabros (bere heriotzaren berri izanda egindakoa), Homenaje a Puigmiquel (antitesia), Huellas de un azul eléctrico (bulegoko tanpoiak)…

Beste batzuetan metodo klasikoagoez baliatu zen, collage, biñeta, urmargo, pastel… tintetan erabilitakoak bezala, baina beti ere berezko moduz erabilita. "Me gusta ir lego de técnicas", esan ohi zuen.

Oleoetan "urrezko ogiak", hondarra, lurra, purpurina eta eztainua sartu ohi zituen. Euskarritzat kartoia erabili zuen 13 alditan, mehategietako materialaz baliatuta margotu zuenean, eta beste 14 alditan, beira, baina pieza batzuk apurtu egin ziren oso hauskorrak baitziren.

Nahiz eta Amablesek teknika jakin bat erabilita irudimeneko pertsonaiak irudikatu, horrek ez zuen esan nahi pertsonaia horien bizitzak amaituta zeudenik, alderantziz, handik denbora batera, barruko migrazio batean bezala, pertsonaiak suspertu egiten ziren, zenbait prozeduraren bitartez. Horren adibide dira Los Tupamaros en sobres, los Sartres, los Tupamaros en libros, eta abar.

Fitxategi:14 Obra plástica - En función de libertad, serie Papeles chinos, polvo de pastel sobre papel, año 1975-1982.jpg
"En función de libertad", Txinatar paperak seriea, pastel ahutsa paperean, 1975-1982
Fitxategi:15 Obra literaria - Portada del libro Sobre el vaivén de las cortinas, edita Instituto de Estudios Bercianos, año 2003.jpg
"Sobre el vaivén de las cortinas" liburuaren azala, Instituto de Estudios Bercianos argitaratuta, 2003

Literatura-obra

Gaztetandik hasi zen idazten, baina plazaratutako lehen lanak askoz ere beranduago heldu ziren. Hordago (argitaletxea) bi lan plazaratu zituen artista artean bizirik zegoela: La mano muerta (1980) eta 23, 1981ean argitaratutako talde-liburua.

Hil ondoren (1984) artistaren hiru poemario plazaratu ziren: Sobre el vaivén de las cortinas (2003), La mano muerta -zabaldu eta zuzendutakoa- (2012) eta Encantamiento y desencantamiento (2016); baita ahozko liburu bat, izan ere, ez zuen idatzi diktatu baizik, Sherezades (2005, bere bizitzan garrantzia izandako emakumeei buruzkoa); eta Cuadernos experimentales de Arte (2007) izenbereko obra testual eta plastikoaren birsorkuntza.

Ezezaguna den bere obra zabala da, hala ere, batere ortodoxoa ez zen ortografiaren ezaugarri bereziak (laburdura pertsonalak, Bembibre eskualdeko hitz egiteko era) eta ad eternum atzeratutako zuzenketak direla eta, lan horiek plazaratzea edizio lan zail eta delikatua da.

Soinudun obra

Obra osoa kasetean grabatu zuen, eta ondo zehaztutako bi ildo ditu: artistikoa eta ebokatiboa.

Fitxategi:16 Obra sonora - Cintas grabaciones espacios poéticos y poemas fonéticos.jpg
Grabaketak soinudun espazioak eta olerkiak

Artistikoa honako elementuez osatuta dago: Espacios poéticos (soinu instrumentalekin eta giza ahotsekin egindako 38 eskuhartze); Poemas foneticos (giza ahotsekin eta poema bakoitzaren hasieran zerrendatutako mota guztietako soinudun tramankuluekin egindako 36 saio); eta Poemas afónicos y de la voz recobrada poema laburrak. Grabazio prozesuan Maru Rizoren kolaborazioa erabakiorra izan zen.

Beste lerroa, soilki fonetikoa, eta ez instrumentala, oroimen ariketa mardula da, 28 ordu urauten du eta bertan Amablek bere haurtzaroaz dihardu, 10 urte bete arte. Lan horrek balio bikoitza du: bere bizipen pertsonalei lotutako interes biografikoarekin eta Bierzoko dokumentu antropologiko gisa.

Museoak eta bildumak

Bibliografia

  • Alonso-Pimentel, Carmen. 1997, Amable Arias. Deustoko Unibertsitatea. Donostia.
  • Andina, Jovino. 2016, Nuevo poemario de Amable Arias, Diario Bembibre Digital, 2016-05-2, Bembibre, Leon.
  • Beti, Iñaki (†). 2005, Sherezades liburuaren sarrera, Amable Arias, Bassarai Argitalpenak, Vitoria-Gasteiz.
  • Blanco, Pilar. 2014, Mundo, vida, niños, Bembibre, Bembibre erakusketaren katalogoa, estekizkako kurutzapenak Amable Ariasen artelanean, Bembibreko Casa de las Culturas eta Ponferradako Casa de la Cultura.
  • Blanco, Rogelio. 2016, Amable Arias: ¿Encantamientos y desencantamientos?, Encantamiento y desencantamiento liburuari epilogoa, Amable Arias, Eolas Argitalpenak, Seinne bilduma, Leon.
  • Bonet, Juan Manuel. 2002, Levedad de lo leve (Descubrir a Amable Arias), Arte y Parte arte aldizkariaren 39. zenbakia, Santander.
  • Castellano, Rafael. 2012, Peripato con muletas, Amable Arias erakusketaren katalogoa, Tintas japonesas, Ekain Arte Lanak, Donostia.
  • Fernandez, Alicia. 2004, Amable Arias, Bosteko 04 ibiltari erakusketaren katalogoa, Bizkaiko Foru Aldundia/Diputación Foral de Bizkaia argitaratua, Bilbo.
  • Fernandez Vazquez, Vicente. 2004, Historia del arte en el Bierzo, El Bierzo, arte, naturaleza y vida liburukoa, Lancia S.A. argitaletxea, Leon.
  • Gancedo, Emilio. 2016, Pintor, pensador, poeta… y Amable, Diario de León, 2016.03.15, Leon.
  • Golvano, Fernando. 2013, Dar forma al caos y al azar, Amable Arias Kaosari eta zoriari forma/Dar forma al caos y al azar erakusketaren katalogoa, Koldo Mitxelena Kulturunea, Donostia.
  • Guimon, Jose. 2016, Cuerpo y creatividad. Frida Kahlo y Amable Arias, Arte y salud mental ¿Existen las terapias artísticas? liburutik, Eneida argitaletxea, Puntos de vista/41, Madrid.
  • Hernando Carrasco, Javier. 2003, Lleno y vacío. El espacio en la pintura de Amable Arias, Amable Arias ibiltari erakusketaren katalogoa, La pasión reflexiva, Valladolid, Leon, Avila, Burgos, Palencia, Zamora.
  • Huercanos, Juan Pablo. 2012, La resistencia del trazo, Amable Arias erakusketaren katalogoa, Huellas de un azul eléctrico y Macabros, Menchu Gal erakusketa-aretoa, Irun.
  • Marcos, Bruno. 2016, Lo maravilloso y lo tonto, Diario La Nueva Crónica, 2016-04-14, Leon.
  • Merino, Jose Luis. 2005, Amable Arias, 70 artistas liburutik, Avance argitaletxea, Bilbo.
  • Palmero, Jesus. 2009, Una aproximación a La jirafa cuadrada, Amable Arias erakusketaren katalogoa, La jirafa cuadrada, Bierzoko Museoa, Ponferrada.
  • Rizo, Maru. 2016, Amable Arias, La palabra eclipsada, Encantamiento y desencantamiento liburuaren sarrera, Amable Arias, Eolas Argitalpenak, Seinne bilduma, Leon.
  • San Martin, Francisco Javier. 2007, Experimentando arte con cuadernos, Cuadernos experimentales de arte liburuaren sarrera, Amable Arias, Leongo Unibertsitatea argitaratua, Plástica & Palabra bilduma, Leon.
  • Viar, Javier. 2003, Ojos de vigilia o avive el seso y despierte, Amable Arias Dibujos erakusketaren katalogotik, De lo invisible, Bilboko Arte Ederren Museoa, Arte Ederren Museoa argitaratua, Bilbo.

Kanpoko esteak