Isca!: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artikulu berria Isca! antolakundeari buruz
(Ez dago alderik)

17:09, 1 ekaina 2017ko berrikusketa

Isca! Galiziako gazte antolakunde ezkertiar antikapitalista, nazionalista galiziarra eta independentista da.

Antolakundea

Compostelako Donejakuen edo ezagunagoa den Santiago de Compostelan sortu zen 2006-ko ekaikaren 16an. Isca!-n BNG-ko, ikasleri mugimenduko, Galiza Novako sektore kritikoek eta UMG-ko eszisio batek militantzen dute eta bere lehen agerpen publikoa 2006-ko uztailaren 25eko Galiziako egun nazionalean izan zen, BNGk deituriko manifestazio batean.

Isca! BNG-ren parte den Sozialismorako Galiziar Mugimendua deituriko alderdi komunista eta independentistako gazte antolakundea da.

Helburuak eta jarduera

Isca!-k gazte mugimendu asanbladazalea eta demokratiko bezala definitzen du bere burua. Bere jarduera politikoa independentziara eta sozialismo/komunismora bidean Galiziako gazteri iraultzaile osoa antolatu eta batzean datza. Gazteriaren formakuntza teorikoa lantzen du ekintza praktikoetara eta eraikuntza kolektibora bideratzeko.

Galiziako nazionalismoa eta marxismoa uztartzen duen gazte antolakundea da eta bere lan ildo nagusienak alternatiba sozialista eratzea, galiziar hizkuntza mugarik gabe garatzea eta independentziarako beharrak azaleratzea dira.

Patriarkatua eta kapitalismoa gaindituko duen galiziar estatu independente, sozialista, feminista eta galiziarra du helburu Isca! antolakundeak.

Gizarte mugimenduetan lana

Jardun propio eta autonomoa eramateaz gain, BNG-ko koalizioan ere jardun politiko eratzailea egiten du eta baita Galiziako herri mugimendu eta ikasleria mugimenduetan ere, esate baterako Galiziako ikasleria ligan presentzia eta jarduera sakona du.

Kanpo loturak