Jaleo!!!: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
+Kategoria:Gazte erakundeak
No edit summary
13. lerroa: 13. lerroa:


== Nazioarteko antolakunde aliatuak ==
== Nazioarteko antolakunde aliatuak ==
[[Andaluzia|Andaluziako]] ezker soberanistan aliatuak izateaz gain, oso harreman estuak ditu [[Ernai]] ([[Euskal Herria]]), [[Arran (antolakundea)|Arran]] ([[Katalan Herriak]]), [[Isca!]] ([[Galizia]]), [[Briga (gazte antolakundea)|Briga]] ([[Galizia]]), [[Yesca (gazte antolakundea)|Yesca]] ([[Gaztela]]), [[Purna (gazte antolakundea)|Purna]] ([[Aragoi]]) eta gainontzeko antolakunde [[Independentzia|independentista]], [[Sozialismo|sozialista]] eta [[Feminismo|feministekin]]
[[Andaluzia|Andaluziako]] ezker soberanistan aliatuak izateaz gain, oso harreman estuak ditu [[Ernai]] ([[Euskal Herria]]), [[Arran (antolakundea)|Arran]] ([[Katalan Herriak]]), [[Isca!]] ([[Galizia]]), [[Briga (gazte antolakundea)|Briga]] ([[Galizia]]), [[Yesca (gazte antolakundea)|Yesca]] ([[Gaztela]]), [[Purna (gazte antolakundea)|Purna]] ([[Aragoi]]) eta gainontzeko antolakunde [[Independentzia|independentista]], [[Sozialismo|sozialista]] eta [[Feminismo|feministekin]].
{{Alderdi politiko infotaula|Izena=Jaleo!!!|Herria=Andaluzia|Sorrera=1996|Esparru politikoa=Ezker independentista, ezker iraultzailea|Ideologia=Independentismoa, komunismoa, marximo-leninismoa, feminismoa, nazionalismo andaluziarra, internazionalismoa}}
{{Alderdi politiko infotaula|Izena=Jaleo!!!|Herria=Andaluzia|Sorrera=1996|Esparru politikoa=Ezker independentista, ezker iraultzailea|Ideologia=Independentismoa, komunismoa, marximo-leninismoa, feminismoa, nazionalismo andaluziarra, internazionalismoa}}
.
.

10:38, 2 ekaina 2017ko berrikusketa

Jaleo!!! Andaluziako nazio askapenerako mugimenduaren barruan kokatzen den gazte antolakunde independentista, marxista-leninista, feminista, ekologista eta internazionalista da, 1996. urtean sortua.

Jardun politikoa

Jaleo!!!-ren jarduna kapitalismotik, patriarkatutik eta estatu espainiarretik kanpo egongo den estatu andaluziar libre, sozialista, komunala eta feminista lortzeko formakuntza teorikoan eta ekintza praktikoan oinarritzen da.

Jaleo!!! Andaluziak pairatzen duen zapalkuntza hirukoitzaz jabetuta dago eta eguneroko borrokaz eta bizimodu alternatiboaz nazio, genero eta klase zapalkuntzak gainditzeko esparruak eraikitzen dihardu, beti ere auzolan eta autogestioaren praktikarekin.

Independentziaren alde borrokatzen du askapen nazionala muturreraino eramateko. Sozialismoa ezinbesteko lanabes gisa ulertzen dute beti ere azkeneko urratsera iristeko, azkeneko urrats hori gizarte komunista izango dela defendatzen du Jaleo!!! gazte antolakundeak.

Bere azkeneko helburua nazio libre eta independenteez eta gizarte komunistan zein feministan oinarritutako mundua izango litzateke. Hori lortzeko bidean, Andaluziako estatu independente, sozialista eta feministaren helburua ezinbesteko herramintatzat dute.

Ezker soberanistaren indar metaketa eta aliantzak giltzarritzat jotzen du helburu politikoak etapaka erdiesten joateko.

Nazioarteko antolakunde aliatuak

Andaluziako ezker soberanistan aliatuak izateaz gain, oso harreman estuak ditu Ernai (Euskal Herria), Arran (Katalan Herriak), Isca! (Galizia), Briga (Galizia), Yesca (Gaztela), Purna (Aragoi) eta gainontzeko antolakunde independentista, sozialista eta feministekin.

{{{izena}}}
{{{webgunea}}}

.

Kanpo loturak

- Jaleo!!! ko webgune ofiziala