Lotario I.a: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: reemplazo de categoría Karolingiar leinua por Karolingioak
77. lerroa: 77. lerroa:
[[Kategoria:Karolingioak]]
[[Kategoria:Karolingioak]]
[[Kategoria:Bavariako erregeak]]
[[Kategoria:Bavariako erregeak]]
[[Kategoria:Lotaringiako dukeak]]

22:56, 3 ekaina 2017ko berrikusketa

Txantiloi:Agintari infotaula Lotario I.a[1] (795 - Prümeko abadia, 855eko irailaren 29a) Italiako erregea izan zen 818-855 bitartean, Mendebaldeko enperadorea 840-855 bitartean eta Erdialdeko Frantziako erregea 843-855 bitartean[2].

Bizitza

Luis Errukitsua enperadorearen eta Ermengarda Hesbayekoaren seme nagusia zen. 815ean, Bavariako agintari bilakatu zen[3]. Bi urte beranduago, aitak Ordinatio Imperii kapitularra promulgatu zuen, Lotario izendatzen zuena inperioaren oinordeko bakar[4]. 822an Italiako errege izendatua izan zen, eta 823an Paskoal I.a aita santuak enperadore-kide koroatu zuen. 824ko azaroan, Constitutio Romana promulgatu zuen, enperadorearen eta aita santuaren arteko harremanei buruzkoa, aginpide gorena enperadoreari ematen ziona[3].

Begi txarrez ikusi zuen Karlos anaia erdiari aitak eman nahi zion ondarea, eta 833an, Pepin eta Luis anaiekin elkar harturik, aitaren aurkako konplota burutu zuen; baina 834an, aitak koroa berreskuratu zuelarik, Italiara erbesteratu behar izan zuen[5].

Aita 840an hil zenean, inperio osoa bereganatzen saiatu zen, baita enperadore koroa ere, baina Karlos Burusoila eta Luis Germaniarra elkartu ziren haren aurka. Fontenoy-en-Puisayeko gudu erabakigarrian garaitua izan ondoren, Verdungo Hitzarmena onartu behar izan zuen[3]. Lotariok, enperadore tituluaz gain, Erdialdeko Frantzia, jaso zuen: Italiar penintsulako iparraldea eta Frisiatik Proventzarainoko lur zerrenda. Frisian normandiarren aurka borrokatu behar izan zuen, eta Italian sarrazenoen aurka[5]. 855ean, eri zegoela, erresuma semeen artean banatu zuen:

Ondoren, Prümeko abadiara erretiratu zen; bertan hil zen, 855eko irailaren 29an[5].

Ezkontza eta seme alabak

821ean Ermengarda Toursekoarekin ezkondu zen; zortzi seme alaba izan zituzten:

  • Luis (825–875), Italiako erregea eta Mendebaldeko enperadorea. Engelbergarekin ezkondu zen.
  • Hiltrude (826–865), Berengario Spoletokoarekin ezkondu zena.
  • Ermengarda (825 aldean–849).
  • Berta (830 aldean–852).
  • Gisela (830 aldean–856), Bresciako San Salvatoreko abadesa.
  • Lotario (835–869), Lotaringiako erregea. Teutbergarekin ezkondu zen.
  • Rotrude (840 aldean), Lamberto III.a Nanteskoarekin ezkondu zena.
  • Karlos (845–863), Burgundia Behereko erregea izan zena.

Sasiko seme bat ere izan zuen:

  • Karloman (853 aldean-?).

Erreferentziak

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. a b c Lothair I.. in: 1911 Encyclopædia Britannica, Volume 17. en.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2016-05-29).
  4. Carolingian (Frankish) Empire. historyfiles.co.uk (Noiz kontsultatua: 2016-05-30).
  5. a b c Lothaire Ier. larousse.fr (Noiz kontsultatua: 2016-05-29).


Aurrekoa
Luis Errukitsua
Erdialdeko Frantziako erregea
840-855
Ondorengoa
Lotario II.a eta Karlos Proventzakoa


Aurrekoa
Luis Errukitsua
Mendebaldeko enperadorea
840-855
Ondorengoa
Luis II.a Italiakoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lotario I.a Aldatu lotura Wikidatan