Alde Zaharra (Iruñea): berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 42°49′05″N 1°38′38″W / 42.818058°N 1.643892°W / 42.818058; -1.643892
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Musde H (eztabaida | ekarpenak)
16. lerroa: 16. lerroa:
== Kokapena ==
== Kokapena ==
[[Irudi:Alde Zaharra, Iruñea, Euskal Herria.jpg|250px|thumb|left|Iruñeko Alde Zaharraren aireko ikuspegi orokorra.]]
[[Irudi:Alde Zaharra, Iruñea, Euskal Herria.jpg|250px|thumb|left|Iruñeko Alde Zaharraren aireko ikuspegi orokorra.]]
Iruñeko Alde Zaharra hiriaren erdigunean eta hiria beraren zati handi bat dagoen [[ordoki]]a eta [[Iruñerria]]ren gain kokatua dago. Gainontzeko auzo berriekin ongi komunikatua dago, [[Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioa|''Billabesa'' edota ''Atarrabiarra'']] hiri-autobus zerbitzuaren linea gehienak auzoaren mugetan geltokiak baidituzte (nagusiki [[Sarasate pasealekua]]n), [[14. linea (Iruñerriko EHG)|14. linea]] alde zaharrean barneratzen delarik ([[Iruñeko Udala|Iruñeko udaletxearen]] atzealdean geltokia baitu). Gaur egun linea batzuk Alderdi Zaharrera hurbiltzeko egitasmoaren hausnarketa ere badago, auzoko dendariek hala eskatuta.
Iruñeko Alde Zaharra hiriaren erdigunean eta hiria beraren zati handi bat dagoen [[ordoki]]a eta [[Iruñerria]]ren gain kokatua dago. Gainontzeko auzo berriekin ongi komunikatua dago, [[Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioa|''Billabesa'']] hiri-autobus zerbitzuaren linea gehienak auzoaren mugetan geltokiak baidituzte (nagusiki [[Sarasate pasealekua]]n), [[14. linea (Iruñerriko EHG)|14. linea]] alde zaharrean barneratzen delarik ([[Iruñeko Udala|Iruñeko udaletxearen]] atzealdean geltokia baitu). Gaur egun linea batzuk Alderdi Zaharrera hurbiltzeko egitasmoaren hausnarketa ere badago, auzoko dendariek hala eskatuta.


Alde Zaharra oinezkoen gunea da, horregatik bertara garbiketa, mantenimendu edo garraio ibilgailuak edota auzoaren barnean aparkalekua duten auto pribatuak bakarrik sar daitezke. Gainontzeko ibilgailu eta autoentzat sarrera galerazi edo debekatua dago, auzoa oinezkoentzako gunea izan dadin.
Alde Zaharra oinezkoen gunea da, horregatik bertara garbiketa, mantenimendu edo garraio ibilgailuak edota auzoaren barnean aparkalekua duten auto pribatuak bakarrik sar daitezke. Gainontzeko ibilgailu eta autoentzat sarrera galerazi edo debekatua dago, auzoa oinezkoentzako gunea izan dadin.

14:47, 5 ekaina 2017ko berrikusketa

Alde Zaharra
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaIruñea
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°49′05″N 1°38′38″W / 42.818058°N 1.643892°W / 42.818058; -1.643892
Demografia

Alde Zaharra Iruñeko auzo bat da, hiriko zaharrena, bertan jatorria duelarik. Hiriaren bihotzean dago, Iruñerriko ordokiaren erdian dagoen muino edo zatirik garaienean, bertan hiriko monumentu historiko nagusienak daudelarik.

Kokapena

Iruñeko Alde Zaharraren aireko ikuspegi orokorra.

Iruñeko Alde Zaharra hiriaren erdigunean eta hiria beraren zati handi bat dagoen ordokia eta Iruñerriaren gain kokatua dago. Gainontzeko auzo berriekin ongi komunikatua dago, Billabesa hiri-autobus zerbitzuaren linea gehienak auzoaren mugetan geltokiak baidituzte (nagusiki Sarasate pasealekuan), 14. linea alde zaharrean barneratzen delarik (Iruñeko udaletxearen atzealdean geltokia baitu). Gaur egun linea batzuk Alderdi Zaharrera hurbiltzeko egitasmoaren hausnarketa ere badago, auzoko dendariek hala eskatuta.

Alde Zaharra oinezkoen gunea da, horregatik bertara garbiketa, mantenimendu edo garraio ibilgailuak edota auzoaren barnean aparkalekua duten auto pribatuak bakarrik sar daitezke. Gainontzeko ibilgailu eta autoentzat sarrera galerazi edo debekatua dago, auzoa oinezkoentzako gunea izan dadin.


Mugak

Auzo honetako mugak honako hauek dira:

Historia

Sakontzeko, irakurri: «Iruñeko burguak», «Nabarreriako Gerra» eta «Batasun Pribilegioa»

Antzinako hiria Antzinako Erromaren garaian gaur egun Nafarreria auzoan zegoen baskoi herrixka bat kokatua zegoen lekuan sortu eta garatzen hasi zen, herrixka eta hiriaren sorleku hau auzoaren ipar edo ipar-ekialdean, babesean eta Arga ibaiaren inguruan zegoelarik. Kokaleku estrategiko hau handituz joan eta Erdi Aroan beste bi gune gehitu zitzaizkion, haietako biztanleak nagusiki Okzitania eta Frantziako hegoaldekoak zirelarik, bai eta beste hainbat jatorriko jendea ere, aldiz, Nafarreriako biztanleak nagusiki euskaldun edo nafarrak ziren, hortik Nafarreria izena.

Hiru gune hauek Nafarreria, San Zernin burgua eta San Nikolas burgua. 1423an, Karlos III.a Nafarroakoaren erregealdian eta hiru burguak mendeetan liskarrak izan eta Nabarreriako Gerran elkarren artean borrokatu ondoren, Batasun Pribilegioaren bidez administrazio bakar baten menpeko hiri bakar batean elkartu ziren. Gaur egun, batasun hura gauzatu zen auzoaren gunean hiru burguen arteko mugak ikusgai daude, host, Iruñeko udaletxearen plazan.

Egitura

Sakontzeko, irakurri: «Iruñeko burguak» eta «Batasun Pribilegioa»
Iruñeko udal plazan dagoen Iruñeko burguei buruzko plaka ikusgai.

Auzoak Erdi Aroko egitura du, kale estuak, solairu irregularrak, biztanleri dentsitate handia, eraikin estuak, hutsune bertikal handiak, balkoiak, egurrezko aleroiak, eta abarrek osatzen dutelarik. 1890. urterarte hiriaren azalera guztia barne hartzen duen (Arrotxapea kendurik), ondorioz monumentu eta eraikin historiko ugariren kokalekua da.

1423an Batasun Pribilegioaren bidez hiria eratu zuten hiru auzo edo burgu historikoak ongi nabarmendu daitezke:

Batasun hori gauzatu zenean Iruñeko udaletxea eta auzo honetako plazak eraiki ziren, tartean Gazteluko plaza ospetsua. Beste plaza txikiagoak, auzoaren barnean daude eta aurreko eraikinen erausketatik sortuak izan ziren. Auzoaren ipar eta mendebaldean XVI. mendeko Iruñeko harresiak ia osorik daude (hain zuzen ere, Nafarroako konkistaren ondoren eraikiak).

Ondarea

Iruñeko Alde Zaharreko monumentu eta eraikin garrantzitsuenak honakoak dira:

Iruñeko Andra Maria Errealaren katedrala.
Barnealdean, Karlos III.a Noblea bera eta bere emazte Leonor Trastamarakoaren mausoleo bikaina dago (Jean Lomme de Tournairen lana, 1416), errezelpean dauden bi irudi jesarriez eta 28 iruditxo erregutzailez osatua, guztia polikromia eta metalezko xehetasunekin apaindurik.
Absideko kaperak XV. mendeko aurrealdeko aldarea eta 1530. urteko harlanduzko bikainezko korua du. Klaustrora «Ate Ederrean» barna gurutzaduraren eskuinaldetik sartzen da, mainelean historiatutako hiru txapitel eta Ama Birjina ditu, eta tinpanoan XIV. mendeko Maria Lotiaren irudi polikromatua.
Klaustro gotikoa, gotiko estiloaren maisu lana da (XIV-XV. mendea). Zulodun trazeriazko arku laukoitz dotoreak ditu. Hainbat kapera eta Iruñeko Elizbarrutiko Museoa.
Iruñeko harresiak eta Frantziako atea edo Zumalakarregiren atea.
Zaldi Zuriaren Txokoa.

Plazak

Gazteluko plaza gauez.

Kaleak

Jaiak

Azpiegiturak eta garraioa

Autobusa

Iruñeko Alde Zaharran Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioak honako autobus-linea hauek eskaintzen ditu:

Línea Ibilbidea Ordutegia Maiztasuna Oharrak
Udaletxea - Arrotxapea - Artika 06:40 - 22:20 21 zerbitzu eguneko

Bestelakoan, Alde Zaharretik kanpo, baina aldamenean, autobus zerbitzu berdinak Sarasate pasealekua eta Takonerako aldapan hiriko linea ugarien geltokiak ditu.

Igogailua

Bestalde, Alde Zaharreko iparraldean Iruñeko harresietako igogailua, honen bidez Alde Zaharra eta Arrotxapea auzoa lotzen dira, bien arteko malda modu erosoan igo eta jaitsiz, eta Santo Domingoko aldapa saiestuz.

Argazkiak

Ikus, gainera

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea