Bizi estralurtar: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
bandalismoa desegin
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
20. lerroa: 20. lerroa:


== Teoria ez-zientifikoak ==
== Teoria ez-zientifikoak ==
[[Fitxategi:Alienigena.jpg|thumb|right|100px|Izaki estralurtar baten irudi tipikoa, Roswelleko estralurtarrarena]]
[[Fitxategi:Alienigena.jpg|thumb|100px|Izaki estralurtar baten irudi tipikoa, Roswelleko estralurtarrarena]]
Ufologoek kontatutako estralurtarrak:
Ufologoek kontatutako estralurtarrak:
'''Grisak:''' [[Zeta Reticuliti]]k etorriak [[gris]] [[kolore]]a duten [[androide]] estralurtarrak dira, 9 dm / 15 dm bitartekoak. Buru handikoak eta ahulak, Roswelleko estralurtarra izenez ere ezagunak.
'''Grisak:''' [[Zeta Reticuliti]]k etorriak [[gris]] [[kolore]]a duten [[androide]] estralurtarrak dira, 9 dm / 15 dm bitartekoak. Buru handikoak eta ahulak, Roswelleko estralurtarra izenez ere ezagunak.

13:33, 8 ekaina 2017ko berrikusketa

Bizi estralurtarra Lurra planetatik kanpo sortutako bizia da. Hipotesi hutsa baino ez da, zientzialariek ez baitute horren zantzurik aurkitu.

Baldin eta bizi estralurtarra badago, zientzialariek uste dute unibertsoko hainbat toki ezberdinetan sortu zela, elkarren eraginik gabe. Panspermia teoriak, berriz, dio toki batean sor litekeela eta hortik beste planeta bizigarri batzuetara hedatu ahalko litzatekeela. Dena den, bi teoria horiek ez dute elkar baztertzen. Bizi estralurtarraren ikerketa eta teorizazioa astrobiologia, exobiologia edo xenobiologia deitzen da.

Bizi estralurtarra garatu ahalko luketen toki iradokiak ondoko hauek izan dira: Marte, Jupiterren eta Saturnoren sateliteak (Europa, Enzelade edo Titan), eta, azkenaldian, Gliese 581 c, zein eguzki sistematik kanpoan bere izarraren eremu bizigarrian dagoen planeta ezagun bakarra den. Gainera, iragarri da ur likidoa izatekoa dela.

Bizi estralurtarraren formaren gaineko espekulazioak[1] bakteria mailatik izaki adimentsuetara joaten dira. Izan ere, zientzia-fikzioaren garapenarekin batera, lagun frankok adierazten dute UFOak, gailu hegalari identifikatu gabeak, edo izaki estralurtarrak berak ikusi dituztela. Kultura popularrean (telebistan, zineman, komikietan, literaturan...) estralurtarraren irudia oso zabalduta dago.

Bizia dagoela (edo egon zela) uste diren planetak

Teoria ez-zientifikoak

Izaki estralurtar baten irudi tipikoa, Roswelleko estralurtarrarena

Ufologoek kontatutako estralurtarrak: Grisak: Zeta Reticulitik etorriak gris kolorea duten androide estralurtarrak dira, 9 dm / 15 dm bitartekoak. Buru handikoak eta ahulak, Roswelleko estralurtarra izenez ere ezagunak.

Narrastitarra: Alpha Draconis sistematik etorriak, Lurra beraien jatorrizko planeta zen dinosauroen aroan, eta batzuen ustez, badago planetoide bat 30 milioi narrastitarrez dagoena.

Dropa: Himalaia mendikatean lurreratu ziren androide txikiak ziren.


Erreferentziak

  1. Ana Galarraga Aiestaran: "Estralurtarren eboluzioa. Gizontxo berdeetatik sistema ezezagunetara". Elhuyar Zientzia eta Teknologia, 2014/10/01, 312. zenbakia.

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bizi estralurtar Aldatu lotura Wikidatan