Burdinola: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
1. lerroa: 1. lerroa:
[[Fitxategi:PSM V38 D183 A forge trip hammer.jpg|thumb|right|300px|'''Burdinola''' batean lanean.]]
[[Fitxategi:PSM V38 D183 A forge trip hammer.jpg|thumb|300px|'''Burdinola''' batean lanean.]]
'''Burdinola''' edo '''ola''' [[burdin]] [[mineral]]a landu eta burdina ekoizteko antzinako lantegia da.<ref name="harluxet">{{eu}}[http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=burdinola Harluxet Hiztegi Entziklopedikoko sarrera]</ref> Euskal Herriko historian garrantzi handiko jarduera izan zen, bereziki XIV. mendetik XVIII. mendera. Tradizio horren lekuko dira euskal mitologian burdingintzari buruzko testigantza ugariak. XIX. mendetik aurrera, ordea, [[Industria Iraultza]]rekin batera, burdinolen gainbehera hasi zen, [[labe garai]]en garapenarekin batera.
'''Burdinola''' edo '''ola''' [[burdin]] [[mineral]]a landu eta burdina ekoizteko antzinako lantegia da.<ref name="harluxet">{{eu}}[http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=burdinola Harluxet Hiztegi Entziklopedikoko sarrera]</ref> Euskal Herriko historian garrantzi handiko jarduera izan zen, bereziki XIV. mendetik XVIII. mendera. Tradizio horren lekuko dira euskal mitologian burdingintzari buruzko testigantza ugariak. XIX. mendetik aurrera, ordea, [[Industria Iraultza]]rekin batera, burdinolen gainbehera hasi zen, [[labe garai]]en garapenarekin batera.


11. lerroa: 11. lerroa:


== Erdi Aroko burdingintza: zeharrolak ==
== Erdi Aroko burdingintza: zeharrolak ==
[[File:Bedia presa 001.png|thumb|right|350px|Presa arkuduna. Bedia]]
[[File:Bedia presa 001.png|thumb|350px|Presa arkuduna. Bedia]]
[[Erdi Aroa]]n zeharrolak garatu ziren, burdinola hidraulikoak, ibai eta errekako uraren indarraz energia eskuratzen zutenak alegia. Aurrerapen teknologiko handia izan ziren. Zeharrolak burdin totxo handiak (12-15 [[Arroa (masa-unitatea)|arroa]] bitartean) lantzen zituzten burdinola handiak ziren. <ref name="harluxet"/>
[[Erdi Aroa]]n zeharrolak garatu ziren, burdinola hidraulikoak, ibai eta errekako uraren indarraz energia eskuratzen zutenak alegia. Aurrerapen teknologiko handia izan ziren. Zeharrolak burdin totxo handiak (12-15 [[Arroa (masa-unitatea)|arroa]] bitartean) lantzen zituzten burdinola handiak ziren. <ref name="harluxet"/>



13:05, 8 ekaina 2017ko berrikusketa

Burdinola batean lanean.

Burdinola edo ola burdin minerala landu eta burdina ekoizteko antzinako lantegia da.[1] Euskal Herriko historian garrantzi handiko jarduera izan zen, bereziki XIV. mendetik XVIII. mendera. Tradizio horren lekuko dira euskal mitologian burdingintzari buruzko testigantza ugariak. XIX. mendetik aurrera, ordea, Industria Iraultzarekin batera, burdinolen gainbehera hasi zen, labe garaien garapenarekin batera.

Aurrekari historikoak

Burdin Aroa K. a. 600 urtearen inguruan garatu zen Euskal Herrian. Orduko burdin produktuak armak eta eskuko erremintak ziren, eta horien aztarnak ugariak dira hildakoen gorpuen errautsak gordetzeko trikuharrietan.

Lehen burdinolak: haizeolak

Lehen burdinolak haizeola edo agorrola izenekoak ziren. Mendietan kokaturik zeuden, bertan burdin minerala eta egur ikatza egiteko beharrezkoa zen egurra zeudelako. Labeak harrizkoak ziren, 3 bider 1 metrokoak eta lur azpikoak. Gaur egun haietatik aurki daitezkeen zepa izeneko egiturak besterik ez dira, burdingintzaren hondakinak.

Egurrikatzaren errekuntza egokia egiteko airearen injekzioa modu ezberdinetan egiten zen (abearen berezko "tiroa" , hauspoak erabiliz edota tokiko haizea barnealdera bideratuz). Garai hontako aztarna gutxi aurkitzen da Euskalerrian, euri eta haizearen eraginean dauden tokitan eraiki zirenez, hormak behera erori eta desagertu direlako gehienak.

Erdi Aroko burdingintza: zeharrolak

Presa arkuduna. Bedia

Erdi Aroan zeharrolak garatu ziren, burdinola hidraulikoak, ibai eta errekako uraren indarraz energia eskuratzen zutenak alegia. Aurrerapen teknologiko handia izan ziren. Zeharrolak burdin totxo handiak (12-15 arroa bitartean) lantzen zituzten burdinola handiak ziren. [1]

Euskal Pirinioetako burdinola edo zeharrolen zati edo osagarri nagusiak modu honetan eraturik zeuden.

  • Grabitate-presa, harlangaitzezkoa, burdinolatik ubidean gora berrehun edo mila metrora kokaturikoa.
  • Presak bildutako urak, desnibel txikiko ubide estu eta luze batetik, biltegi erregulatzaile gisa balio zuen ataurrera eramaten ziren.
  • Ataurre honen ondoan, eta honen maila berean, kezuraska izeneko beste biltegi txiki bat izaten zen;
  • handik balbula moduko gailura, txinbora, bidaltzen zen ura;
  • eta hemendik lortzen zen eskuz erruedaren edo gurpil hidraulikoaren birak aldatzea,
  • gurpil hidraulikoak ardatza nagusi edo egurrezko ardatz handi baten bidez mekanikoki eragiten zuen gabia edo mailua, aldi berean.

Ardatz honek lau edo bost hortza handi –maisukariak– zituen erro handi batean txertatu edo sarturik, hauek altxatzen zuten gabia edo mailua beren mugimendu zirkularretan. Burdin mineralaren murrizketa egur-ikatzez egiteko, prozesu kimikoan beharrezkoa zen airea zurez eta larru tolestuz eginiko hauspo handi batez sartzen zen labean; horretarako ardatz nagusiari zuzenean erantsitako gurpil hidrauliko bidez eragiten zitzaion.

Labea lau hormez eratutako esparru laukizuzen bat zen; lauak ziren hiru horma, baina laugarrena labearen barru aldera ganbila edo konkorduna. hikoa zen, burdinolek tximiniarik ez edukitzea, eta, keari irteera emateko, sabaian zulo soil bat besterik ez zuen izaten.

Burdinolen inguruko zuzenbidea

Burdinolek forua izan zuten historian zehar. Foru horrek eskubide eta erraztasunak ematen zituen olagizonentzat, bai burdinoletarako egurikatza lortzeko eta bai burdinola berriak eraikitzeko. Halaber, erraztasunak meategietan lanerako behar zituzten sailak erabiltzeko. Liskarrik edo eztabaidarik sortzen zenerako bazen autoritate bat: Burdinoletako Alkatea zeritzana.

Burdinolak Aro Modernoan

XIV. mendean hasi zen uraren indarra erabiltzen, mendietatik ibai-ertzeetara mugituz burdinolak. Burdinolen urrezko garaia XVI. mendean izan zen, ontzigintza zibil eta militarraren beharrek eraginda, baina XVII. mendean euren gainbehera hasi zen, ingeles eta suediarren teknologia aurreratuagoei aurre egin ezin zietela. Beste leku batzuetan, inguruko basoen gehiegizko ustiaketak eraman zituen burdinolak desagertzera, basoekin batera burdinolek erabiltzen zuten erregaia (zura) desagertu zelako. Dena den, azken burdinolek XIX. mendera arte iraun zuten.

Aro Modernoko burdinola bereziak

Fanderia

Sakontzeko, irakurri: «Fanderia»

Fanderietan edo ijezketa-lantegietan burdinazko totxoak xafla bihurtzen zituzten. Hau lortu ahal izateko, burdinazko barrak bi zilindro lauren artean estutzen ziren. Horren ondoren, zilindro ildaskatu baten bidez zerrenda finetan mozten zen xafla.

Sistema honen asmakizuna Leonardo da Vincirekin lotzen da. Sistema geroztik garatu egin zen.

Iberiar penintsulan ezagutu zen lehen fanderia Durangon eraiki zen, eta 1591. urtean hasi zen lanean.

Oreretan 1769. urtean eraiki zen fanderia da Gipuzkoako lehen eredua. Irandako Markesaren laguntzaz egin zen eta horretarako Alemaniatik ekarri behar izan ziren langileak. Euskal Herriko Hiztegi Historiko-Geografikoan aipatzen denez, mota horretako enpresatan bakarra zen bera, erreberberozko bi labe zituena. Hori zela-eta, lana bikoiztu zitekeen. Enpresa horren garaikidea zen Egaña idazleak dio, 150.000 libra xafla baina ez zituela saltzen, eta kopuru hori astean atera zitekeenaren herena zen.

Aingurak

Aingurategiak Gipuzkoan kokatu baziren, Juan Fermin Guillisastik erakutsitako trebetasunari esker izan zen. Izan ere, honek benetako industria-espioitza egin ondoren, ainguragintzan Holandan erabiltzen zen metodoa ekarri zuen. Eta, hala, metodo hori Orioko San Pedro auzoko Arrazubia burdinolan erabili zuen.

Jarduera berri horren ekarpenez, armadarako aingurak egiteko enpresa sortu zen Hernanin, Urumearen eskuinaldeko ibaiertzean. Lantegi hori Fagollagan 1751. urtean hasi zen lanean. Aingurak, berriz, Urumea ibaian zehar garraiatzen ziren Donostiako Santa Katalina porturaino.

Aingura-enpresa izan zen tokian porlan-enpresa baten aztarnek ikus daitezke gaur egun.

Kanoien zulaketak

Kanoientzako ginbalet-lantegiak asko izango ziren, ziur asko. Mota honetako enpresa hidraulikoei buruzko ikerketa egiteke egon arren, ezagutzen dira hainbat kokagune, Deba ibarrean eta, zehatzago esateko, Arrasaten eta Elgoibarren. Horrez gain, jakin badakigu halako enpresak arma-enpresei loturik zeudela. Gertakizun horren data modernoa da, dirudienez; izan ere, idatzietan XVIII. eta XIX. mendeetako aipamenak baino ez dira egiten.

Burdinolen gainbehera

XIX. mendearen hasieran burdinolak desagertzen hasi ziren eta, mendea bukatzerako, ez zen jada bakarren bat besterik gelditzen.

Burdinolak erabat desagertzeko arrazoirik nagusienak hauek izan ziren:

  • Labeak berotzeko behar zen egur-ikatza egiteko landatuak ziren basoak etengabe eta neurrigabe moztea.
  • Behar ekonomikoek eraginda, burdina eta altzairua ateratzeko burdingintzan harrikatza erabiltzen hasi izana.
  • Burdin oxidoz aberatsak ziren meategi-haztegiak agortu izana.
  • Ibaien goi-ibarretako arroa estuetan garraiorako zailtasunak.
  • Totxoak edo arrobioak egiteko labe garaiak kokatu izana, eta
  • beste kontrako baldintza zenbait.

Ekoizpen zikloa

Mirandaolako burdinola. Legazpi (Gipuzkoa).

Urteko lan kanpaina euriaren araberakoa izaten zen burdinoletan eta, ondorioz, ibaietako ur-emariak baldintzaturikoa; horregatik, azaro aldera hasi ohi zen, eta apirila nahiz maiatz aldean amaitzen zen.

Urriaren bukaera aldera olagizonek idi gizen bat, inguruetako gizenena, hiltzeko ohitura zuten, urteko lan-kanpaina hasi aurretik, eta gaziturik, zezinan egiten zuten beren otorduetarako. Gainerako urtezatian, berriz, gehienetan beste lan hauek egiten zituzten: zuhaitz eta txara nahiz sasiak moztea basoan, labe eta sutegietan behar zuten ikatza egiteko; meategietatik burdinkia ateratzea, urtzea eta oletara eramatea.

Lonjak eta errenteriak

Itsas portuetan eta ibaiak itsasoratzen diren tokietan baziren etxe berezi batzuk, errenteria izeneko saltokiak, adibidez: Errenterian (hain zuzen, hortik datorkio izena herriari), Donostian, Orion, Zestoako Beduan, Bilboko San Anton zubiaren ondoan eta abar; batez ere, burdin eta gainerako ekoizpenak bertan pilatzeko izaten ziran, baita ikertzaileek aztertu ondoren hainbat destinoetarako ontziratzeak ere.

Langileak

Bertako langileak izenez olagizonak ziren, eta hauek izaten ziran gehienetan:

  • labeak zaindu eta burdina urtzeaz arduratzeko, bi urtzaile;
  • beste bi jotzaile edo tiratzaile, ieleak;
  • laguntzaile edo peoi bat, deituraz pealea, baina baita gatzemaile ere, bere esku zuelako eltzea gazitu eta zaintzea.

Olajaun delakoarekin egiten zuten iele eta urtzaileek beren lanituna, gehienetan ateratako burdin kintal bakoitzeko erreal bina, larunbatetan pisatuta. Urteko lan-aldiaren amaieran egiten zuten ordainketa, baina tartean ere ordaindu ohi zuten gerokoa aurreratuz.

Galdaketa prozesua

Urtzaileak bere lan berezia egiteko, meatokitik ekarritako burdinkia bereizi behar izaten zuen lehenik, labea betetzeko behar zuen tonaerdia osotu arte. Mailuz joka zatitu edo txikitu behar zituen, bakoitza sei zentimetro baino handiagoa izango ez zen moduan utziz; berehala galbahetu egiten zen, hauts, apur eta zentimetroa baino txikiagoko puskak alde batera bereizteko. Lan honetan laguntzaile izaten zuen pealea.

Ondoren labea bete ohi zuen, burdin mea eta ikatza txandaka sartuz; labea piztean, berriz, haizea eman behar zion hauspoz, indartsu eman ere, su-gar urdinak ateratzea lortu arte.

Lehen ere esan dugunez, gasek murrizten eta aldatzen zuten burdin mea, benetan burdinki edo burdin bihurtu arte.

Adierazi den bezala, Gasek murrizten zuten burdin mea edo burdin oxidoa honako egoeretatik igaroz:

  • lehenik, oxido magnetiko egoerara,
  • ondoren, protoxido egoerara
  • eta, azkenik, haren metal edo burdin egoerara.

Baina burdinki ez zen guztia bereizi eta, ordu pare baten ostean, ziar-zulo zeritzan zuloan barrena kanporatzen zuten ziarrak edo zirelakoak.

Berotasun oso handian eta murrizketa giroan, burdinak ikazkaia bereganatzen duelako, edota biak elkartzen direlako, burdina hoztu eta gogortzean zatikor edo hauskor gertatzen da. Horregatik, trebetasun eta esku bereziak behar zituen urtzaileak, kako luze baten bidez burdinkiak elkarri itsasteko eta labeko bazterrik oxidatzaileenera biltzeko: horrela lotzen zuen burdinari ikazkaia murriztea eta agoa burdintsuago bihurtzea.

Agoaren eraketa

Labea piztu eta lauzpabost ordura hasi ohi zen urtzailea, burruntzi edo su-hagaren bídez, labean barrena sakabanaturik zeuden burdinki puska harro-harroak bata besteari itsasten; horrela pilatu eta itsatsitako mukulu edo pila gori-goria zen agoa, ehun eta berrogeita hamar kilotik berrehunerako burdin konkorra.

Bost olagizonek burdinaga eta kurrikak izeneko suhatz handiez atera, eta gabiaren ingude gainera eramaten zuten; hantxe gabiaren mailukadaz lantzen zuten, ziarrak kendu eta burdinari purutasun handiagoa emanez.

Gaur egungo labe garaietan ez bezala, burdina urtu gabe lantzen zuten zeharroletan, galdaketa prozesu edo fasetik pasa gabe.

Forjaketa eta kalibreak

Gabiaren ingude gainean ipini orduko agoa, 900º eta 1.000º bitarteko berotasuna galdu baino lehen hasten zen ielea joka hura lantzen eta tiratzen, trinkotu heinean arbastatze karratu nahiz totxo tankera emanez.

Atera behar zuen burdinazatia lodia bazen, berotu aldi batez burutu ohi zuen bere lana; baina ebaketa txikiagoko burdin profilak atera behar zituenean, totxo gorituak taiel batez mozten zituzten; eta gelditutako zatiak ondoren behar adina bider gorituz forjatzen zituen.

Emaitza: burdina gozoa eta altzairua

Egiten zituzten haga edo barrak bitarikoak izan ohi ziren: burdina gozoa edo burdina biguna batetik eta altzairu naturala bestetik, karbono proportzioa %0,2-%1era bitartean alda zitekeelarik.

Denbora. Kontsumoa eta errendimendua

Burdingaia labean kargatzetik, forjaketan burdina profilak atera bitarteko lanaren ziklo osoa, aldakorra izaten zen zeharrolak zuen garrantziaren arabera; gehienetan bospasei orduko lana izaten zen. Tonaerdi bat burdinki eta ia beste hainbeste ikatz kontsumitzen zen. Hala, bataz beste, ehun eta berrogeita hamar kilo burdina lortzen zen.

Ekoizpena. Kalitatea manufakturarako

Zeharroletan landutako burdina kalitate oso onekoa zen erabilitako materialen purutasunagatik eta ganga fosfororik gabea izateagatik; baina baita sufrerik gabeko egur-ikatzetan goritzen zutelako ere. Bestalde homogeneotasun gutxikoa eta garbitasun gutxia ere izaten zen, zilarrak guztiz kentzea zailegi gertatzeaz gain, karrakaz jateko zailak ziren altzairu-zati gogorrak izaten zituelako tartetan. Alderantziz, altzairu gozoa, karbono gutxikoa zenez, erraza gertatzen zen forjaketarako nahiz beroketa eta soldadura goria egiteko, aingurak bezalako pieza handietan.

Kostua

Neke handikoak, garestiak eta errendimendu txikikoak ziren antzina burdina-lanak, gure gaur egungo ikuspegiaz alderatuta. Beraz, hasierako zeharrola haietan, erregaien edo ikatzaren kontsumoa, ateratzen zuten burdina-kopuruari zegokionean, %300 eta %500 bitartekoa izaten zen; burdina bera ere sartutako ikatzaren erdira jaitsi ohi zen pisuan. Hain zuzen ere, zepa arre harro pilak, burdinaz aberats eta burdinoletako meatzeetan eta ibaiertzetan pilatzen zituztenak berriro erabili egiten ziren, XX. mendean ere.

Monumentu izendaturiko burdinolak

Erreferentziak

  1. a b Harluxet Hiztegi Entziklopedikoko sarrera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Burdinola Aldatu lotura Wikidatan
Wikiliburuetan liburu bat dago honi buruz:
Burdinolak