Erretina: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
1. lerroa: 1. lerroa:
[[Fitxategi:Human eye cross-sectional view grayscale.png|thumb|right|350px|[[Erretina]], makula eta odol-hodiak atzean dituena.]]
[[Fitxategi:Human eye cross-sectional view grayscale.png|thumb|350px|[[Erretina]], makula eta odol-hodiak atzean dituena.]]

'''Erretina''' edo '''begi sarea''' [[begi]]aren muina barrutik estaltzen duen geruza da, argiarekiko sentibera. Begiaren barreneko segmentuan dago, [[konjuntiba]]ren barrualdean, [[humore beirakara]] inguratuz. [[Ikusmen]]a ahalbidetzen duten zati nagusietako bat da. [[Begi|Begi globoa]] osatzen duten hiru mintzen artean barrukoena da; [[esklerotika]] eta [[koroidea]] dira besteak.

17:59, 8 ekaina 2017ko berrikusketa

Erretina, makula eta odol-hodiak atzean dituena.

Erretina edo begi sarea begiaren muina barrutik estaltzen duen geruza da, argiarekiko sentibera. Begiaren barreneko segmentuan dago, konjuntibaren barrualdean, humore beirakara inguratuz. Ikusmena ahalbidetzen duten zati nagusietako bat da. Begi globoa osatzen duten hiru mintzen artean barrukoena da; esklerotika eta koroidea dira besteak.

Nerbioz osatutako mintz sentikorra da erretina; bertan antzematen zaio argiari, eta osatzen da gauzen irudia. Erretina begi nerbioaren bitartez lotzen da garunaren ikusmenguneekin. Zenbait mintzez osatua dago, baina horietako batek besterik ez du argia sentitzen, horretarako zelula bereziak baititu. Zelula horiek bi eratakoak dira: makilak eta konoak. Bai egituran eta baita zereginean ere bereizten dira; argi mota desberdinak antzematen ditu zelula mota bakoitzak. Makilak nagusi dira gauean dabiltzan animalien begietan; gizonari gauez ikusteko baliagarri zaizkio. Konoak nagusi dira, berriz, batez ere egunez dabiltzan animalien begietan, gizona tartean, eta ikusmen zehatzerako eta koloreen bereizketarako beharrezkoak dira.

Erretinari lotutako gaixotasunak

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak