Gamla Stan: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
1. lerroa: 1. lerroa:
[[Fitxategi:Gamla Stan swe.jpg|thumb|right|300px|Gamla Stan auzoaren ikuspegia.]]
[[Fitxategi:Gamla Stan swe.jpg|thumb|300px|Gamla Stan auzoaren ikuspegia.]]
[[Fitxategi:Lundgrens karta över Gamla Stan 1885.jpg|thumb|right|300px|1885eko planoa.]]
[[Fitxategi:Lundgrens karta över Gamla Stan 1885.jpg|thumb|300px|1885eko planoa.]]
'''Gamla Stan''' ("Hiri zaharra") edo '''Staden mellan broarna''' ("Zubien arteko hiria") [[Suedia]]ko [[Stockholm]] hiriburuko alde zaharra da.
'''Gamla Stan''' ("Hiri zaharra") edo '''Staden mellan broarna''' ("Zubien arteko hiria") [[Suedia]]ko [[Stockholm]] hiriburuko alde zaharra da.



19:59, 8 ekaina 2017ko berrikusketa

Gamla Stan auzoaren ikuspegia.
1885eko planoa.

Gamla Stan ("Hiri zaharra") edo Staden mellan broarna ("Zubien arteko hiria") Suediako Stockholm hiriburuko alde zaharra da.

Historia

Suediako aurreko hiriburua Sigtuna izan zen baina sarritan erasotzen zuten eta erregeak hiriburu berri bat sortzea erabaki zuen. Kondairak dioenez enbor bat hustu eta barruan altxor guztiak ezarri zituzten eta uretan jitoan joan zen harik eta uharte batetara irtitsi zen arte. Stockholm izena eman zioten uharte hari, "egurraren uhartea".

XIII mendean Stockholmek gaur egungo Gamla Stan-en azalera hartzen zuen. Hurrengo mendeetan hiria handituz joan zen eta suburbioak bere baitan hartu ahala XX mendearen hasieran hiriaren alde zaharrenak Gamla Stan izena hartu zuen.

Geografia eta egitura

Stadsholmen uhartean kokaturik dagoen arren inguruko Riddarholmen, Helgeandsholmen eta Strömsborg uharte txikiak ere hartzen ditu bere baitan.

XIII mendeko herriaren egitura mantentzen du. Stortorget enparantza handia dauka erdian eta ertzetan merkatarien etxe zaharrak daude, bai eta Suediako Burtsaren eraikina ere.

Ondasun nabarmenak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gamla Stan Aldatu lotura Wikidatan