Huno: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
5. lerroa: 5. lerroa:

[[IV. mendea|IV.]] eta [[V. mendea|V. mendeetan]], hunoen tribu batzuek [[Europa]] inbaditu zuten, batez ere [[Atila]] beren buruzagia zenean. [[Volga|Volga ibaiaren]] mugaraino iritsi ziren IV. mendean, eta lehendabizi Volga eta Don ibaietako ibarretan bizi ziren [[alano]]ak menderatu zituzten; gero [[ostrogodo]]en inperioa bereganatu zuten, 376an gaurko [[Errumania]]ko lurraldeetan bizi ziren [[bisigodo]]ak mendean hartu zituzten, eta [[Erromatar Inperioa]]ren muga zen [[Danubio|Danubio ibairaino]] iritsi ziren.

[[Fitxategi:Huns_empire.png|thumb|right|300px|Hunoen inperioaren hedadura Europan.]]
[[Fitxategi:Huns_empire.png|thumb|300px|Hunoen inperioaren hedadura Europan.]]
432. urterako hunoek germaniarren herri asko mendean zituzten, eta erromatarren kontra eraso egiten hasiak ziren. Urte horretan errege bakarra zuten hunoen taldeek: Rua. Rua hil zenean 434. urtean, haren ilobek, [[Bleda]]k eta [[Atila]]k, hartu zuten erregetza. 441. urtean erromatarrek [[Marguseko bakea]] sinatua zuten hunoekin, eta hala erabaki zuten erromatarrek hunoei ordainketak egingo zizkietela, baina hitza bete ez zutenez gero, Atilak eraso handia egin zuen Danubioko mugatik aurrera erromatarren kontra. 445. urtean Atilaren bigarren erasoa izan zen Erromako Ekialdeko inperioaren kontra, eta [[Balkanak|Balkanetatik]] [[Grezia]]raino iritsi zen. 451. urtean erromatarrek eta bisigodoek Atila menderatu zuten. Atila 453. urtean hil zen, haren semeek elkarren arteko borrokak izan zituzten, eta inperioa zatitu egin zuten. Ekialdeko Erromako gobernuak hunoei muga itxi zienez gero, pixkanaka indarra galdu zuten.

22:05, 8 ekaina 2017ko berrikusketa

Hunoek, Atila buruan, Europa inbaditu zuten.

Hunoak[1] Erdialdeko Asiako tribu nomada edo erdi-nomaden konfederazioa izan zen, turkieraren familiako hizkuntza batean mintzatzen zen aristokraziak zuzenduta. Deskribapen zaharrenetan esaten denez, ez etxe finkorik ez erregerik ez zuten hunoek, eta nekazaritza ez zuten ezagutzen; arkua ongi menderatzen zuten, zaldi gainean oso trebeak ziren, eta ausartak eta basatiak ziren borrokan.

K.o. 370. urtean Europari eraso zion herri nomada bateko kidea. Hunoek Asiako erdialdean zuten jatorria, eta Europan erasoa hasi eta ondorengo zazpi hamarkadetan inperio handi bat eratu zuten.

IV. eta V. mendeetan, hunoen tribu batzuek Europa inbaditu zuten, batez ere Atila beren buruzagia zenean. Volga ibaiaren mugaraino iritsi ziren IV. mendean, eta lehendabizi Volga eta Don ibaietako ibarretan bizi ziren alanoak menderatu zituzten; gero ostrogodoen inperioa bereganatu zuten, 376an gaurko Errumaniako lurraldeetan bizi ziren bisigodoak mendean hartu zituzten, eta Erromatar Inperioaren muga zen Danubio ibairaino iritsi ziren.

Hunoen inperioaren hedadura Europan.

432. urterako hunoek germaniarren herri asko mendean zituzten, eta erromatarren kontra eraso egiten hasiak ziren. Urte horretan errege bakarra zuten hunoen taldeek: Rua. Rua hil zenean 434. urtean, haren ilobek, Bledak eta Atilak, hartu zuten erregetza. 441. urtean erromatarrek Marguseko bakea sinatua zuten hunoekin, eta hala erabaki zuten erromatarrek hunoei ordainketak egingo zizkietela, baina hitza bete ez zutenez gero, Atilak eraso handia egin zuen Danubioko mugatik aurrera erromatarren kontra. 445. urtean Atilaren bigarren erasoa izan zen Erromako Ekialdeko inperioaren kontra, eta Balkanetatik Greziaraino iritsi zen. 451. urtean erromatarrek eta bisigodoek Atila menderatu zuten. Atila 453. urtean hil zen, haren semeek elkarren arteko borrokak izan zituzten, eta inperioa zatitu egin zuten. Ekialdeko Erromako gobernuak hunoei muga itxi zienez gero, pixkanaka indarra galdu zuten.

Bestalde, Txinari eraso zioten nomadak ere, xiongnuak deiturikoak, hunoak zirela uste da. K. a. II. mendean hasi ziren Qin dinastiari erasotzen eta IV. mendeko Han dinastiaraino luzatu ziren erasoak. Persiari eta Indiari ere eraso zieten IV. mendetik VI. mendera "huno zuriak" izena hartuta.

Azken hunoak Kaukasian bizi izan ziren VIII. mendean.

Erreferentziak