Ingeles lorategi: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
1. lerroa: 1. lerroa:
[[Fitxategi:Prior Park Bath Palladian Bridge.jpg|thumb|right|300px|Prior Park, [[Bath]].]]
[[Fitxategi:Prior Park Bath Palladian Bridge.jpg|thumb|300px|Prior Park, [[Bath]].]]
[[Fitxategi:Blenheim PalaceDE.jpg|thumb|right|300px|[[Blenheim jauregia]].]]
[[Fitxategi:Blenheim PalaceDE.jpg|thumb|300px|[[Blenheim jauregia]].]]
[[Fitxategi:Claude Lorrain Apollo Muses.jpg|thumb|right|300px|[[Claude Gellée|Claude Lorrainen]] margolanak inspirazio-iturri izan ziren, ingeles lorategiak diseinatzeko.]]
[[Fitxategi:Claude Lorrain Apollo Muses.jpg|thumb|300px|[[Claude Gellée|Claude Lorrainen]] margolanak inspirazio-iturri izan ziren, ingeles lorategiak diseinatzeko.]]
'''Ingeles lorategia''' [[XVIII. mendea]]ren hasieran [[Ingalaterra]]n sorturiko [[lorategi]]-estilo bat da, geroago [[Europa]] osoan lorategi-estilo nagusi gisa hedatu zena, [[frantses lorategi]]ari gaina hartuz.
'''Ingeles lorategia''' [[XVIII. mendea]]ren hasieran [[Ingalaterra]]n sorturiko [[lorategi]]-estilo bat da, geroago [[Europa]] osoan lorategi-estilo nagusi gisa hedatu zena, [[frantses lorategi]]ari gaina hartuz.



22:30, 8 ekaina 2017ko berrikusketa

Prior Park, Bath.
Blenheim jauregia.
Claude Lorrainen margolanak inspirazio-iturri izan ziren, ingeles lorategiak diseinatzeko.

Ingeles lorategia XVIII. mendearen hasieran Ingalaterran sorturiko lorategi-estilo bat da, geroago Europa osoan lorategi-estilo nagusi gisa hedatu zena, frantses lorategiari gaina hartuz.

Ezaugarriak

Ingeles lorategiak natura idealizatu bat eraikitzen du, maiz Claude Lorraine eta Nicolas Poussin pintoreen paisaietan inspiratua. Lorategi-estilo honetan aurkitu ohi diren elementuak dira laku bat, gorabehera leunak egiten dituzten malda apaleko belardi zabalak, tenplu klasikoen itxurako eraikuntzak, zubitxoak eta bestelako elementu arkitektonikoak, landa-paisaia idiliko bat eskaintzeko asmoz diseinatuak.

XVIII. mendera arte, Ingalaterra lorategi-estilo frantsesaren eraginpean egon zen. Estilo hori izugarri formala, egituratua, simetrikoa eta geometrikoa zen, eta natura domestikatu bat eskaintzea zuen helburu. Estilo horrekiko erreakzio modura, bestelako estetika bat nagusitu zen, lehentasuna ematen ziona naturaren berraurkikunde bati, bere alderdi basati eta poetikoari erreparatuta. Helburua jadanik ez zen natura kontrolatzea, baizik eta naturaz gozatzea.

Ingeles lorategiaren antolaera irregularra, lorategi frantsesaren erregulartasunari, forma artifizialei eta simetriei hain kontrajarria, askatasunaren aldeko aldarrikapen gisa ere ulertzen da, Frantziako Iraultzaren bidetik, monarkia absolutuarengandiko askapen gisa.

Bestalde, industrializazioari ekiten ari zitzaion garai hartan, lantegietako zurruntasunen aurkako erreakzio gisa ere hartu ohi da forma irregularrak nagusi dituen lorategi-estilo hau.

Ingeles lorategian garrantzi handikoa da pintoresko kontzeptua. Izenak berak aditzera ematen duenez, kontzeptu hau lotuta dago pinturarekin; alegia, margolanekin. Izan ere, ingeles lorategiak zeharkatzen dituzten bidexka bihurgunetsu eta kiribilduak antolatu ohi dira halako moduan non ibiltariari aukera ematen baitiote elementu natural deigarri bat (eta, beraz, margolari bati bere koadroan irudikatzeko modukoa irudituko litzaiokeena) ondo ikusteko: zuhaitz arraro bat, edo kolore bereziko hostoak dituena, urmael bat, belaze bat, erreka bat, amildegi bat, eta abar. Bideak antolatuta daude ibiltariari elementu horien ikuspegirik gozagarriena eskaintzeko moduan. Eta ikuspegi hori lantzen da margolan bateko arau berberei jarraituz: bolumenak orekatzea bilatuz, koloreen eta landareen barietatea eta bat etortzea...

Ingeles lorategia horrelako ikuspegiak eskaintzen dituzten behatokien arabera antolatuta dagoenez, lorategi-estilo honen diseinatzaileek, lurzoruaren ezaugarriak "zuzendu", "egokitu" edo "txukundu" egin beharrean, ezaugarri horiei etekina ateratzen diete. Horrela, erliebe handiko puntuak behatoki bihurtzen dituzte, eta hondoraturiko tokiak, kobazulo.

Ingeles lorategian, helburua da ibiltaria askatasunez mugitzea alde batera eta bestera, "eguraste poetiko" batean; horregatik, ez dago lerro zuzeneko etorbiderik, ibiltariaren nondik-norakoa gidatzen duenik; aitzitik, bideak bihurgunetsuak dira, eta sorpresari eta toki ezberdinen deskubrimenduari ere garrantzia eta zeresana ematen zaio.

Lorategi-estilo honek ibiltariari toki itxi bat ez, baizik eta paisaia ireki bat eskaini nahi dio. Paisaia lantzen da. Natura imitatzen da.

Urtaroaren eta eguneko unearen arabera, ingeles lorategiak sentsazio eta ikuspegi ezberdinak eskaintzen ditu. Elementuen metamorfosiaren ondorioz, etengabe berritzen ari den tokia da lorategia.

Bilakaera historikoa

Aitzindariak Sir John Vanbrugh (1664-1726) eta Nicholas Hawksmoor (1661?-1736) izan ziren. Parke handiak sortu zituzten Castle Howard jauregian, Blenheim jauregian eta Claremont House jauregian.

Parke horien osagaiak ziren zelai zabalak, basoak eta zenbait arkitektura-elementu, hala nola Hawksmoor-ek Castle Howard-en diseinaturiko mausoleo klasikoa. Konposizioaren erdian etxea kokatzen zen; horren atzean, lorategi formalak eta simetrikoak, lorategi frantsesaren estiloari jarraitzen ziotenak, beren tamaina eta itzeltasunarekin bisitaria hunkitzeko asmoz diseinatuak, Versaillesko jauregiko lorategien ildotik.

Baina ingeles lorategi izenarekin ezagun egin zen estilo berriaren sortzaileak William Kent (1685?-1748) eta Charles Bridgeman (1690-1738) paisaia-diseinatzaileak izan ziren.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ingeles lorategi Aldatu lotura Wikidatan
Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.