Burbuila Lokala: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «thumb|300px|'''Burbuila Lokala'''ren irudikapen artistikoa. Bere barnean [[Eguzkia eta Murzim (β Canis Majoris) dituena, eta '''Loop I Burbuil...»
(Ez dago alderik)

16:41, 9 ekaina 2017ko berrikusketa

Burbuila Lokalaren irudikapen artistikoa. Bere barnean Eguzkia eta Murzim (β Canis Majoris) dituena, eta Loop I Burbuila, Antares (α Scorpii) barnean duena.

Burbuila Lokala Esne Bideko Orionen besoko izararteko eremuan dagoen barrunbe bat da. Gutxienez 300 argi urteko diametroa du, eta bere hidrogeno neutro dentsitatea gure galaxiako izararteko eremuan bataz beste dagoen 0,5 atomo zm3ren hamarrena da. Burbuila Lokaleko gas bero eta hedatuak x izpiak igortzen ditu.

Gure eguzki sistema Burbuila Lokaletik bidaiatzen aritu da azkeneko 3 milioi urtetan zehar. Gaur egun Izararteko Laino Lokalean dago, Burbuilaren barneko material dentsoagoko eskualde bat, Burbuila Lokalak eta gertuko beste burbuila bat den Loop I Burbuilak topo egin zuten tokian eratua. Izararteko Laino Lokaleko gasak zentimetro kubikoko 0,1 atomoko dentsitatea du.

Astronomo gehienek Burbuila Lokala duela zenbait ehundaka milaka urte eta zenbait milioika urte arteko epean eratu zela uste dute. Uste denez, gertuko supernoba baten eztandak hautsa eta gasa izararteko eremutik bultzatu zuen, beroa eta dentsitate txikiagokoa den material bat utziz. Supernobaren hondar bezala hautagairik probableena Geminga da, Gemini konstelazioko pultsar bat.

Burbuila Lokala ez da esferikoa, eta estuagoa dirudi plano galaktikoan, arraultza forma edo eliptikoa duelarik. Plano galaktikotik gora eta behera zabalago egiten dela dirudi, eta, beraz, bere forma hondar erloju baten antzekoa izango litzateke.

Burbuila Lokalak euren dentsitatea ere izararteko eremukoa baino txikiagoa den beste burbuila batzuekin muga egiten du. Zehazkiago, Loop I Burbuila Scorpius-Centaurus Elkartean dago, gure eguzkitik 500 argi urteko distantziara. Antares (α Scorpii), burbuila honen barnean dago. Burbuila Lokalarekin muga egiten duten beste burbuila batzuk Loop II Burbuila eta Loop III Burbuila dira.

Ikus, gainera

Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Burbuja Local» artikulutik itzulia izan da, 2015-11-19 data duen 87036605 bertsioa oinarritzat hartuta. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.