Izar azpinano: berrikuspenen arteko aldeak
Orri berria: «thumb|280px|[[Hertzsprung-Russell diagrama:<br />Abzisak: Espektru mota./ Ordenatuak: Magnitude absolutua<br />0, Ia, Ib Supererraldoia...» |
|||
14. lerroa: | 14. lerroa: | ||
! width="160px"|Nombre!!width="150px"|[[Henry Draper katalogoa|HD]] Zenbakia!!width="150px"|[[Konstelazioa]]!!width="100px"|[[Espektru mota]]!!Distantzia ([[argi urte]]ak) |
! width="160px"|Nombre!!width="150px"|[[Henry Draper katalogoa|HD]] Zenbakia!!width="150px"|[[Konstelazioa]]!!width="100px"|[[Espektru mota]]!!Distantzia ([[argi urte]]ak) |
||
|- |
|- |
||
| [[ |
| [[Kapteynen izarra]] |
||
| [[HD 33793]] |
| [[HD 33793]] |
||
| [[Pictor]] |
| [[Pictor]] |
23:40, 10 ekaina 2017ko berrikusketa
Izar azpinano bat Yerkesen espektru sailkapenean VI klaseko argitasuna duena da. Batzuetan sd aurrizkiarekin adierazten da. Azpinano hitza Gerard Peter Kuiperrek sortu zuen 1939an aurretik "tarteko nano zuri" bezala sailkatuak izan ziren espektru anomalodun izar batzuei erreferentzia egiteko.
Izar azpinanoek sekuentzia nagusiko espektru mota bereko izarrek baino 1,5 eta 2 magnitude gutxiago argitasuna dute, azken hauek baino metaltasun txikiagoa bait dute. Hertzsprung-Russell diagraman sekuentzia nagusiaren azpian agertzen dira, irudian ikus daitekeen bezala.
Azpinano hotzak
Sekuentzia nagusiko izar normalek bezala, azpinano hotzek (G eta M arteko espektru motakoak) euren energia hidrogenoaren fusio nuklearraren bidez sortzen dute. Ohi II populazioko izar zaharrak dira, eta Esne Bideko haloko izarrak, gure eguzkiarekin alderatuta abiadura espazial altua dutenak. I populazioko izarrekin alderatuta argi ultramore portzentaia handiagoa igortzen dute, euren metaltasun txikiagoaren ondorioz, erradiazio mota honen proportzio handiago batek ihes egitea ahalbidetzen duena. Honela, izarraren kanpo geruzen opakotasun txikiagoak erradiazio presioa murrizten du, eta, beraz, masa jakin baterako izar txikiago eta beroagoak dira.
Izar azpinano garrantzitsuenak
Honako taulan mota honetako izarrik ezagunenetako batzuk agertzen dira:
Nombre | HD Zenbakia | Konstelazioa | Espektru mota | Distantzia (argi urteak) |
---|---|---|---|---|
Kapteynen izarra | HD 33793 | Pictor | M1 VI | 12,8 |
Mu Cassiopeiae | HD 6582 | Casiopea | G5 VI / M5 V-VI* | 24,6 |
Groombridge 1830 | HD 103095 | Ursa Major | G8 VI | 29,7 |
SSSPM J1549-3544 | — | Lupus | K5 VI | 372 |
V391 Pegasi | — | Pegaso | B VI | 4570 |
* Mu Cassiopeiae izar bitar bat da
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Estrella subenana» artikulutik itzulia izan da, 2016-02-04 data duen 88923234 bertsioa oinarritzat hartuta. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria. |