Giltzurrun gaineko guruin: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
Josu (eztabaida | ekarpenak)
8. lerroa: 8. lerroa:
Muinaren [[zelula|zelulek]] nerbio-jatorria dute, eta [[kromo]]- gatzekin erraz tindatzen direnez zelula kromafinak deitzen dira.
Muinaren [[zelula|zelulek]] nerbio-jatorria dute, eta [[kromo]]- gatzekin erraz tindatzen direnez zelula kromafinak deitzen dira.


Giltzurrungaineko azalaren aldean, muina oso inerbatuta dago, nerbio-bukaera ugari baititu. Honek, eta baita bere nerbio-jatorriak ere, egitura honen eta [[nerbio-sistema]] sinpatikoaren arteko lotura estua azaltzen du. Izan ere, muinak jariatzen dituen hormonek ([[adrenalina]] eta [[noradrenalina]]) nerbio-sistema sinpatikoaren estimulazioak eragiten duen efektu bera dute: gorputzaren prestaketa alarma egoera baten aurrean erantzun azkarra emateko.
Giltzurrungaineko azalaren aldean, muina oso inerbatuta dago, nerbio-bukaera ugari baititu. Honek, eta baita bere nerbio-jatorriak ere, egitura honen eta [[nerbio-sistema sinpatiko]]aren arteko lotura estua azaltzen du. Izan ere, muinak jariatzen dituen hormonek ([[adrenalina]] eta [[noradrenalina]]) nerbio-sistema sinpatikoaren estimulazioak eragiten duen efektu bera dute: gorputzaren prestaketa alarma egoera baten aurrean erantzun azkarra emateko.


Muinak ekoiztutako bi hormonak ([[adrenalina]] eta [[noradrenalina]]) [[katekolamina]]k dira. [[Tirosina]] aminoazidotik abiatuta sintetizatzen dira, eta haien efektuen artean hauek dira aipagarrienak: [[bihotz]]-taupadak azkartu, odoleko [[glukosa]] maila igo, giharrak uzkurtu eta odol-presioa handitu, besteak beste.
Muinak ekoiztutako bi hormonak ([[adrenalina]] eta [[noradrenalina]]) [[katekolamina]]k dira. [[Tirosina]] aminoazidotik abiatuta sintetizatzen dira, eta haien efektuen artean hauek dira aipagarrienak: [[bihotz]]-taupadak azkartu, odoleko [[glukosa]] maila igo, giharrak uzkurtu eta odol-presioa handitu, besteak beste.

17:31, 13 ekaina 2017ko berrikusketa

Giltzurrungaineko guruinak ("adrenal glands")

Giltzurrungaineko guruinak edo guruin suprarrenalak giltzurrun bakoitzaren gainean dauden guruin endokrinoak dira, triangelu-itxura dutenak.

Giltzurruingaineko guruin bakoitzak bi zati ditu: azaleko zatia edo giltzurrungaineko azala eta barneko zatia, muina deritzona. Zati bakoitzak berezko hormonak ekoiztu eta jariatzen ditu.

Giltzurrungaineko muina

Muinaren zelulek nerbio-jatorria dute, eta kromo- gatzekin erraz tindatzen direnez zelula kromafinak deitzen dira.

Giltzurrungaineko azalaren aldean, muina oso inerbatuta dago, nerbio-bukaera ugari baititu. Honek, eta baita bere nerbio-jatorriak ere, egitura honen eta nerbio-sistema sinpatikoaren arteko lotura estua azaltzen du. Izan ere, muinak jariatzen dituen hormonek (adrenalina eta noradrenalina) nerbio-sistema sinpatikoaren estimulazioak eragiten duen efektu bera dute: gorputzaren prestaketa alarma egoera baten aurrean erantzun azkarra emateko.

Muinak ekoiztutako bi hormonak (adrenalina eta noradrenalina) katekolaminak dira. Tirosina aminoazidotik abiatuta sintetizatzen dira, eta haien efektuen artean hauek dira aipagarrienak: bihotz-taupadak azkartu, odoleko glukosa maila igo, giharrak uzkurtu eta odol-presioa handitu, besteak beste.

Hipotalamoaren estimulazioak ere katekolaminen jariaketa eragiten du. Hipotalamoak loturak ditu nerbio-sistema sinpatikoarekin, giltzurrungaineko muina inerbatzen duen horrekin, hain zuzen.

Giltzurrungaineko azala

Azalak hiru geruza ditu, kanpotik barrura aipatuak:

  • alde glomeruluarra (kanpokoa): mineralokortikoideak jariatzen ditu.
  • alde faszikularra (ertainekoa): glukokortikoideak jariatzen ditu.
  • alde erretikulatua (barnekoa): testosterona bezalako androgenoak ekoizten ditu.

Mineralokortikoideen artean aldosterona da garrantzitsuena. Glukokortikoideen taldean kortisol eta kortisona dira aipagarrienak. Denak esteroideak dira.

Giltzurrungaineko azala ez dago inerbatua, beraz hormona kortikoideen jariaketaren kontrola ez dago nerbio-sistemaren menpe, beste hormona batzuen menpe baizik (hipofisiak ekoizten duen ACTH hormonaren menpe, batez ere).

Kortisol eta kortisona hormonek gluzidoen metabolismoan parte hartzen dute. Aldosteronak, berriz, sodio eta potasioaren kontzentrazioa erregulatzen du giltzurrunetan.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giltzurrun gaineko guruin Aldatu lotura Wikidatan