CONMEBOL Libertadores: berrikuspenen arteko aldeak
t Kovox90 wikilariak «CONMEBOL Libertadores» orria «CONMEBOL Libertadores de América» izenera aldatu du, birzuzenketaren gainetik |
t 2x2leax wikilariak «CONMEBOL Libertadores de América» orria «CONMEBOL Libertadores» izenera aldatu du, birzuzenketaren gainetik |
(Ez dago alderik)
|
18:53, 25 ekaina 2017ko berrikusketa
Antolatzailea | CONMEBOL |
---|---|
Sorrera | 1960 |
Eremua | Hego Amerika |
Parte hartzaileak | 38 talde |
Garaipen gehien | Club Atlético Independiente (7) |
2016ko Txapelduna | Atlético Nacional |
Webgune ofiziala |
Libertadores Kopa urtero Hego Amerikan jokatzen den futbol txapelketa da, futbol kluben artean jokatzen den garrantzitsuena. CONMEBOLek antolatzen du eta irabazlea FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa jokatzeko sailkatzen da.
Historia
1960an abiatu zen txapelketa eta Club Atlético Independiente talde argentinarra da garaipen gehien lortu dituena.
30. hamarkadan jokatu izan zen Río de la Platako Kopan du abiapuntua. Orduan Argentina eta Uruguayko txapeldunen arteko partida jokatu izan zen. 1948an Hego Amerikako Txapeldunen Kopa jokatu zen Txilen eta CR Vasco da Gama brasildarra izan zen nagusi.
Azkenik 1960an gaur egungo txapelketari hasiera eman zitzaion. XXI mendean Mexikoko taldeek ere parte hartu dute gonbidatu gisa.
2004 artean Munduko talderik onena aukeratzeko Libertadores Kopako txapeldunak Kontinente arteko Futbol Kopa jokatu zuen Europako txapeldunaren aurka baina 2005etik aurrera Kontinente guztietako txapeldunen aurka jokatzen du.
Palmaresa
- (pen), Penalti jaurtiketak.
Garaipenak
Taldeka
Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
CA Independiente | 7 | 1964, 1965, 1972, 1973, 1974, 1975, 1984 |
Boca Juniors | 6 | 1977, 1978, 2000, 2001, 2003, 2007 |
CA Peñarol | 5 | 1960, 1961, 1966, 1982, 1987 |
Estudiantes de La Plata | 4 | 1968, 1969, 1970, 2009 |
Nacional de Montevideo | 3 | 1971, 1980, 1988 |
Club Olimpia | 3 | 1979, 1990, 2002 |
São Paulo FC | 3 | 1992, 1993, 2005 |
Santos FC | 3 | 1962, 1963, 2011 |
River Plate | 3 | 1986, 1996, 2015 |
Grêmio Porto Alegre | 2 | 1983, 1995 |
Cruzeiro EC | 2 | 1976, 1997 |
SC Internacional | 2 | 2006, 2010 |
Atlético Nacional | 2 | 1989, 2016 |
Hainbat | 1 | Racing de Avellaneda (1967), CR Flamengo (1981), Argentinos Juniors (1985), Vélez Sarsfield (1994), CR Vasco da Gama (1998), Once Caldas (2004), Liga de Quito (2008), SC Corinthians (2012), Atlético Mineiro (2013), San Lorenzo de Almagro (2014) |
Herrialdeka
Postua | Herrialdea | Txapeldun | Finalista |
---|---|---|---|
1 | Argentina | 24 | 9 |
2 | Brasil | 17 | 15 |
3 | Uruguai | 8 | 8 |
4 | Kolonbia | 3 | 7 |
5 | Paraguai | 3 | 5 |
6 | Txile | 1 | 5 |
7 | Ekuador | 1 | 3 |
8 | Mexiko | 0 | 3 |
9 | Peru | 0 | 2 |
Ikus, gainera
Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz)(Portugesez)(Ingelesez) Webgune ofiziala