Wawel: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
29. lerroa: 29. lerroa:
* Wawelgo Altxorrak
* Wawelgo Altxorrak


[[Kategoria:Wawel]
[[Kategoria:Wawel]]
[[Kategoria:Krakoviako barrutiak]]
[[Kategoria:Krakoviako barrutiak]]
[[Kategoria:Krakoviako eraikinak]]
[[Kategoria:Krakoviako eraikinak]]

12:39, 17 uztaila 2017ko berrikusketa

Wawel, Vistula ibaitik ikuspegia
Wawel Gaztelua (eskuinean) eta Katedrala (ezkerrean)

Wawel (polonieraz: [vavɛl]) Krakoviako (Polonia) Vistula ibaiaren ezkerraldeko ibarran, kareharri baten gainean, mende askotan zehar eraikitako gune arkitektoniko gotortua da, 228 metroko altueran.

Guneak eraikin eta gotorleku ugari ditu. Horien artean handiena eta ezagunena errege gaztelua eta Wawelgo Katedrala (San Estanislao eta San Wentzeslaoren basilika) dira. Wawel-en harrizko eraikinik zaharrenetako batzuk, hala nola, Ama Birjinaren biribilgunea, K.o. 970 urtekotzat jo daieke. IX. mendekotzat jo daitezken gunearen egurrezko piezarik ere badaude. Gaztelua bera "Europako gaztelu guztietan zoragarrienetako bat" izendatua izan da.

Wawel poloniar herriarentzako esangura handikoa da. K.o. lehenengo milurteko amaierako botere gune politikoa izan zen eta IX. mendean, Vistular tribuaren kastro gotortua (Polonieraz: Wiślanie). Piast dinastiako Miezislao I.a Poloniako lehenengo errege historikoa (K.o. 965–992) eta bere oinordekoen: Boleslaw I.a Ausartak (Polonieraz: Bolesław I Chrobry; 992-1025) eta Miezeslao II.ak (1025-1034) aukeratu zuten Wawel beren egoitzetako bat izateko. Aldi berean Wawel kristautasun poloniar gune nagusietako bat bihurtu zen. Lehen eraikin erromaniko goiztiarrak eraiki zituzten han, esaterako harrizko katedrala, Krakoviako gotzaindegiaren zerbitzurako, 1000. urtean. Kasimiro I.a Berrezarlearen erregealditik (1034-1058) aurrera, Wawel Poloniako Estatuaren politika eta administrazio gunerik garrantzitsuena bihurtu zen.

1611. urtera arte, Wawel poloniar monarkiaren egoitza ofiziala izan zen; Krakovia Poloniako hiriburua izan zen 1038tik 1569ra bitartean eta 1569tik 1596ra Poloniar-Lituaniar Batasunarena. Geroago, Krakovia hiri askea bihurtu zen 1815etik 1846ra. Krakoviako Dukerri Handia 1846tik 1918ra; eta Krakoviako Voivoderria XIV. mendetik 1999. urtera arte. Gaur egun, Polonia Txikiko Voivoderriko hiriburua da. Hori dela eta, hiria bisualki menderatzen duenez, gotorlekuaren Wawelgo gunea maiz izan da boterearen egoitzatzat hartuta. Wawelgo katedrala ez zen bakarrik Poloniako erregeen koroatze lekua, baizik eta haien mausoleoa ere. Geroago, panteoi nazional bihurtu zen.

XX. mendean zehar Wawel Poloniako presidentearen egoitza izan zen; Poloniako inbasioaren ondoren, Bigarren Mundu Gerraren hasieran, Krakovia Alemaniako Gobernu Nagusiaren egoitza bihurtu zen. Wawel ondoren, Hans Frank gobernadore naziaren egoitza bihurtu zen. Gudarosteen etenaren ondoren, Wawel zaharberritu zen eta berriro ere museo nazional bihurtu zen, gurtza eta Poloniako historia konplexua irudikatzeko gunea.

Ikuspegia

Wawelgo gunearen ikuspegia
Wawelgo gunearen ikuspegia

Ikus, gainera

Gehiago irakurri