Murgia: berrikuspenen arteko aldeak
t →Murgiar ospetsuak: tipografikoa |
|||
46. lerroa: | 46. lerroa: | ||
== Murgiar ospetsuak == |
== Murgiar ospetsuak == |
||
* [[Luis Alava Sautu]] ([[1890]]-[[1943]]), politikaria. |
* [[Luis Alava Sautu]] ([[1890]]-[[1943]]), politikaria. |
||
* [[Mikel Landa]], |
* [[Mikel Landa]], txirrindularia. |
||
== Erreferentziak == |
== Erreferentziak == |
13:39, 17 uztaila 2017ko berrikusketa
Murgia | |
---|---|
Euskal Herria | |
Murgiko erdigunea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Zuia |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 42°57′25″N 2°49′15″W / 42.9569°N 2.8208°W |
Demografia |
Murgia[1] Arabako iparraldean dagoen herria da, Zuiako Kuadrillan kokatua. Gainera, Zuiako udalerria eratzen duten herrietariko bat da. Udalerriko herririk handiena da, eta han daude kokaturik udaletxea eta zerbitzu gehienak.
Murgia hiribildua izan zen. Historikoki, biztanleak bidearen alde bietan kokatuak izan dira Murgian. Gaur egun, ordea, bidea Domingo Sautu kalea da, eta herria asko hedatu da aldeetara. Goba ibaiak Gurutzeko auzoa (El Barrio) eta herrigunea bera bereizten ditu.
2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 1.169 biztanle ditu.
Izena
Euskarak inguru horretan izandako eragin sakonaren erakusgarri, gaztelaniaz ere herriaren izenak hiru silaba ditu eta i letra da azentu nagusia daramana.
Murgia izenaren bukaerako -a hori artikulua da.[1] Beraz, Bizkaia izenaren antzera deklinatzekoa dugu: Murgia, Murgian, Murgiaren... baina Murgiko, Murgitik, Murgira...
Mugakideak
Iparraldean Sarria, ipar-ekialdean Zarate, hego-ekialdean Jugo, hego-mendebaldean Bitoriano eta mendebaldean Ametzaga mugakide ditu, denak Zuiako auzoak ere badirenak.
Ondasun nabarmenak
Murgiak XIX. mendeko bukaeratik aurrera eraikitako etxe dotoreak biltzen ditu, herriaren prestigio historikoaren lekukoak direnak,
Erlijio-ondareari dagokionez, Karitateko Ahizpen komentua, Aita Pauldarrena eta Karmeldar Oinutsena aipatzekoak dira.
Azkenik, Murgiko eztiaren museoa nabarmentzekoa da.
Demografia eta biztanleria
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
704 | 789 | 875 | 1.016 | 1.086 | 1.113 | 1.134 | 1.169 |
Murgiar ospetsuak
- Luis Alava Sautu (1890-1943), politikaria.
- Mikel Landa, txirrindularia.
Erreferentziak
- ↑ a b Euskaltzaindia: Zuia toponimoa, Euskal Onomastikaren Datutegia.
Ikus, gainera
Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz)Murgia Zuiako udal webgunean
Zuiako herriak | ||
---|---|---|
Altube • Ametzaga • Aperregi • Bitoriano • Domaikia • Gillerna • Jugo • Lukiano • Markia • Murgia • Sarria • Zarate • Ziorraga |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |