Takiji Kobayashi: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
+bizialdia +beste
t formatua
28. lerroa: 28. lerroa:


== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
{{erreferentzia_zerrenda|2}}


{{bizialdia|1903ko|1933ko|Kobayashi, Takiji}}
{{bizialdia|1903ko|1933ko|Kobayashi, Takiji}}

09:55, 19 uztaila 2017ko berrikusketa

Takiji Kobayashi

Bizitza
JaiotzaŌdate (en) Itzuli1903ko urriaren 13a
Herrialdea Japonia
Lehen hizkuntzajaponiera
HeriotzaTokio1933ko otsailaren 20a (29 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Hezkuntza
HeziketaOtaru University of Commerce (en) Itzuli
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta eleberrigilea
Enplegatzailea(k)Hokkaido Takushoku Bank (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Mugimenduaproletarian literature (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Japoniako Alderdi Komunista
IMDB: nm0462065 Edit the value on Wikidata

Takiji Kobayashi (japonieraz: 小林 多喜二 Kobayashi Takiji?, 1903ko urriaren 13a1933ko otsailaren 20a) literatura proletarioaren idazle japoniarra izan zen. 1929an argitaratutako "Kanikōsen" nobela laburra da bere lanik ezagunena; besteak beste, azaltzen du nola hasi ziren arrantzaleak antolatzen sindikatuak sortzeko. Gazterik hil zen, Tokkō poliziaren eskuetan tortura bortitzak jasan ondoren.[1]

Biografia eta obra

Kobayashi Japoniako Akita prefeturako Odate hirian jaio zen. Lau urte zituelarik, familia Hokkaido prefeturako Otaru hirira joan zen bizitzera. Familiak ez zen diruduna, baina osabak eskola-gastuak ordaindu zizkion, eta unibertsitate-mailako enpresa-ikasketak egin ahal izan zituen. Ikasle garaian ekin zion idazteari, eta berak idatzitako lanak literatura-aldizkarietara bidali zituen; horrez gain, eskolako ikasle-ohien elkarteko aldizkariaren erredakzio-batzordean lan egin zuen, eta bere lanak ere aldizkari horretan argitaratu zituen. Kobayashiren irakasleetako bat Nobuyuki Okuma ekonomialari, kritikari eta poeta izan zen. Sasoi hartan, zailtasun ekonomikoak eta garaiko atzeraldi ekonomikoa zela-eta, Kobayashik langileen mugimenduarekin bat egin zuen.[2]

Lizentziatu ondoren, lanean hasi zen Hokkaido Takushoku bankuaren Otaruko sukurtsalean. 1928ko hauteskunde orokorretan, Kobayashik Kenzo Yamamoto hautagaiaren kanpainan parte hartu zuen laguntzaile gisa, eta hautagaiak Yōtei mendiaren oineko herrixka batean eman zuen hitzaldi batera joan zen. Gerora, bizipen hura Higashikutchankō (japonieraz: 東倶知安行?) liburuan islatu zuen. Urte berean, "1928ko martxoaren 15a" liburua argitaratu zuen Senki literatura-aldizkarian, zatika; orduko hartan, Tokkō goi-mailako polizia bereziaren torturak irudikatu zituen, eta gobernuko ofizialak haserrarazi zituen.[erreferentzia behar]

1929an, "Kanikōsen" eleberria argitaratu zuen Senki aldizkarian, arrantza-ontzi batean batean lanean diharduten eta nagusi bihozgabearen aurka matxinatzeko prest dauden langileei buruzkoa. Laster egin zen ezaguna, eta langileei zuzendutako literatura marxistaren aintzindari bihurtu zen ("Kanikōsen" 2008an berrargitaratu zuten, eta milioi bat eta erdi aletik gora saldu ziren; urte hartan lehertutako finantza-krisia zela-eta, gazteeek, nonbait, beren burua islatuta ikusi zuten 80 urte lehenagoko kontakizun horretan[3]). Urte hartako uztailean antzerkirako egokitu zuten, eta Lorategi Inperiala Antzokian antzeztu zuten, North of latitude 50 degrees north (japonieraz: 北緯五十度以北?) (Ipar latitudea 50 gradu Iparraldera) izenburupean. 1948ra arte, Japonian ezinezkoa zen "Kanikōsen" osorik eskuratzea. Hori dela eta, hiru aldiz argitaratu da ingelesera itzulita, hiru izenburu desberdinekin: "The Cannery Boat" (1933), "The Factory Ship" (1973) eta "The Crab Cannery Ship" (2013). Poliziak (bereziki Tokkō poliziak) zaintzapean jarri zuen Kobayashi. Urte berean "Nagusia kanpoan bizi da" (japonieraz: 不在地主 Fuzaijinushi?) saiakera argitaratu zuen Chūōkōron aldizkarian, eta, horren ondoren, bankutik kaleratu zuten.[4]

1930eko udaberrian, Kobayashi Tokiora joan zen bizitzera, eta Japoniako Idazle Proletarioen Elkarteko idazkari izendatu zuten. Maiatzaren 23an atxilo hartu zuten, Japoniako Alderdi Komunista diruz lagundu izana leporatuta, eta ekainaren 7an behin-behineko askatasuna eman zioten. Ekainaren 24an Tokiora itzuli zen, eta berriz atxilotu zuten. Uztailean, inperioaren kontrako karguak egotzi zizkioten. Abuztuan, 1900eko Ordena Publikoaren eta Poliziaren Legea aintzat hartuta auzipetu zuten, eta Toyotama kartzelan espetxeratu zuten. 1931ko urtarrilaren 22an askatu zuten, fidantza ordainduta. Kartzelatik irtenda, Kobayashi Kanagawa prefeturako Nanasawa ur termalera erretiratu zen. 1931ko urrian, legez kanpoko Japoniako Alderdi Komunistako kide ofizial izendatu zuten.[5] Azaroan Naoya Shiga idazlearen etxean izan zen bisitan, Nara Prefeturan, eta 1932ko udaberrian ezkutatu egin zen.

1933ko otsailean, Kobayashi Akasaka hirira joan zen Alderdi Komunistako kide batekin, aurrez adostutako hitzordu batera; kide hura, gerora jakingo zenez, Tokkō poliziaren espioi bat zen.Tokkō polizia Kobayashiren zain zegoen, eta, ihes egiten saiatu bazen ere, atzeman eta atxilotu egin zuten. Tsukiji polizia-etxera eraman zuten, eta tortura bortitzak jasanarazi zizkioten. Biharamunean, Kobayashi bihotzekoak emanda hil zela iragarri zuten polizia-agintariek.[6] Ospitale bat bera ere ez zen ausartu autopsia egitera, Tokkō poliziaren beldurrez.[erreferentzia behar]

Kobayashiren lan garrantzitsuenak hainbat hizkuntzatara itzuli dira; hizkuntza horien artean daude errusiera, txinera, ingelesa, koreera, gaztelania, italiera, portugesa, alemana, frantsesa, poloniera eta norvegiera.

Euskaraz

Ikus, halaber

Erreferentziak

  1. [1] Prominent people of Minato City
  2. .
  3. (mp4) Katakrak argitaletxearen aurkezpena ETBko Ahoz Aho saioan. (Noiz kontsultatua: 2017/07/19).
  4. Keene 1998 : 621
  5. .
  6. The Japan Press 2003 Feb 9 issue