Douglas DC-3: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «{{Infobox hegazkin |izena=Douglas DC-3 |irudia=Douglas_DC-3,_SE-CFP.jpg |mota=hegazkin komertziala eta garraiokoa |bidaiariak= |eraikitzailea= {{banderaikur|AEB}} Douglas A...»
(Ez dago alderik)

00:57, 25 abuztua 2017ko berrikusketa

Douglas DC-3
Motahegazkin komertziala eta garraiokoa
EraikitzaileaAmeriketako Estatu Batuak Douglas Aircraft Company
DiseinatzaileaArthur E. Raymond
Lehenengo hegaldia1935eko abenduaren 17a
Zerbitzu hasiera1936
EgoeraZerbitzuan
Prudukzio urteak1936-1942, 1950
Unitate eraikiak607
Salneurria79,500 dolar (2016ko 1.388.742 dolar)
AldaerakDouglas C-47 Skytrain
Lisunov Li-2
Showa/Nakajima L2D
Basler BT-67
Conroy Turbo Three
Conroy Tri-Turbo-Three

Douglas DC-3, AEBetako hegazkin komertzial bat da. Douglas Aircraft Company hegazkinlaritza enpresak ekoitzia eta Arthur E. Raymond buru zuen ingeniaria talde batek diseinatua, 1930eko hamarkada eta 1940ko hamarkadako hegazkinlaritza komertzialen sekulako iraultza eragin zuen, 333 kilometro orduko abiadura harrapatu eta 2.400 kilometroko distantziak bidaiatu baizitzazkeen. Bere garairako diseinu guztia aurreratua zuen, eta lehenbiziko hegaldia burutu eta 80 urtetara ere hegan egiten jarraitzen duten hegazkinak badaude.

Douglas DC-2 hegazkina eredutzat hartuz garatu zen, era berean, DC-3 hegazkinak aldaera ugari izan zituen, batzuk baita militar erabilerako ere: Douglas C-47 Skytrain, Lisunov Li-2, Showa/Nakajima L2D, Basler BT-67, Conroy Turbo Three eta Conroy Tri-Turbo-Three.

Douglas DC-3 hegazkina.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Douglas DC-3 Aldatu lotura Wikidatan