Jump to content

Nabigazio menua

«John Ashbery»: berrikuspenen arteko aldeak

→‎Bizitza: lanbideak erantsi
t (Kategoria:Arte kritikariak gehitua HotCat bitartez)
(→‎Bizitza: lanbideak erantsi)
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''John Lawrence Ashbery''' ([[1927]]ko [[uztailaren 28]]a – [[2017]]ko [[irailaren 3]]a) estatubatuar poeta izan zen. Hogei poesia-liburu baino gehiago argitaratu zituen, eta AEBetako poesia-sari gehienak irazi zituen; horien artean, [[Pulitzer saria]] 1976an, ''Self-Portrait in a Convex Mirror'' ("Autoerretratua ispilu konbexu batean") lanagatik. Bere poesia-lanaren ezaugarririk behinenak dotorezia, originaltasuna eta hermetismoa dira. Adituen arabera, AEBetako poetarik esanguratsuenetako bat izan zen, eta Europako lirikan ere eragin handia izan du. Arte-kritikaria eta unibertsitateko irakaslea ere izan zen.
 
== Bizitza ==
1951 eta 1955 bitartean erredaktore ibili zen publizitatearen eremuan<ref name=":1">{{Cite web|url=https://www.britannica.com/biography/John-Ashbery|izenburua=|sartze-data=2017-09-04|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>, eta 1950eko hamarkadaren erdialdetik 1965era bitartean Frantzian bizi izan zen. Besteak beste, arte-kritikaria izan zen Herald Tribune egunkariaren Europako edizioan, bai eta Art News aldizkarian ere.<ref name=":1" /> Bestalde, erailketa misteriotsuei buruzko liburuak itzuli zituen frantsesetik ingelesera. Garai hartan Perre Martory poeta frantziarrarekin bizi zen; gerora, haren zenbait liburu ere itzuliko zituen ingelesera.
 
1963ko udazkenean, Ashberyk Andy Warhol ezagutu zuen New Yorkeko Literary Theatre-eko poesia-irakurraldi batean. Elkarren ezagutza egin aurretik ere, Ashberyk Warholen arte-lanari buruzko kritika idatzia zuen. Urte berean, margolariak ''Flowers'' erakusketa apailatu zuen Pariseko Ileana Sonnabend Galeriangalerian, eta Ashberyk haren kritika egin zuen, esanez, besteak beste, Parisera egindako bisita harekin Warholek “Oscar Wilde-k 1890eko hamarkadan Buffalora kultura eraman zuenez geroztik ezagututakogeroztiko zalaparta transatlantikorik handiena” eragin zuela.<ref>{{cite web|url=http://www.flowchartfoundation.org/tc/advanced_search.php?reorder=yes&sortfield=publicationdate&sorttype=desc&se_type=EX&pg=20&/|title=Ashbery Research Center archive|publisher=|accessdate=3 September 2017}}</ref>
 
1965. urtearen amaieran, Ashbery New Yorkera itzuli zen. Warholek ongietorriko jai handi bat prestatu zion “The Factory” estudioan, eta Ashbery beraren laguntzaile Gerard Malanga-ren lagun handia egin zen, zeinaren poesian eragin handia baitzuen. AEBetara itzulita, Ashberyk arte-kritikari lanetan jarraitu zuen New York eta Newsweek aldizkarietan, eta ARTNews erredakzio-batzordean ere jardun zuen 1972. urtera arte. 1976 eta 1980 bitartean, ostera, Partisan Review aldizkarian jardun zuen.<ref>{{cite web|url=http://www.flowchartfoundation.org/tc/advanced_search.php?reorder=yes&sortfield=publicationdate&sorttype=desc&se_type=EX&pg=20&/|title=Ashbery Research Center archive|publisher=|accessdate=3 September 2017}}</ref>