Arbroatheko Aldarrikapena: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
5. lerroa: 5. lerroa:


== Testuingurua ==
== Testuingurua ==
Ingelesak eskoziarren kontra borrokan ziren, ingelesen erregeak herrialde horren gaineko nagusitza bilatzen zuen, eta eskoziarrek kolokan ikusten zuten beren independentzia, [[Ingalaterrako Eduardo II.a]]ren erasoarengatik. [[Plantagenet]] leinuko errege ingelesak, baina, ez zuen gerrarako dohain berezirik erakutsi, eta amarru politiko bat bilatu zuen: aita santuaren babesa. Une horretan, [[Joan XXII.a]] aita santuak [[Europa]]<nowiki/>ko errege guztien kristau batasuna bilatzen zuen, musulmanen kontrako [[Gurutzadak|Gurutzada]] aldarrikatzeko. Eskoziarrei zurrumurrua heldu zitzaien Eduardo II.ak aita santuari haien irudi iluna helarazi ziela, haien arteko gerren errudun egin zituela eta aita santuak Roberto erregea eskumikatu zuela.<ref name=":0">Oliver, Neil. 2009, 148-149. or.</ref><ref group="oh">Ingeles apaiz orori egunero hiru meza egin eta horietan Robertoren izena madarikatzeko agindua ere eman zitzaien; ikus Oliver Neil, 2009, 149. or.</ref>
Ingelesak eskoziarren kontra borrokan ziren, ingelesen erregeak herrialde horren gaineko nagusitza bilatzen zuen, eta eskoziarrek kolokan ikusten zuten beren independentzia, [[Ingalaterrako Eduardo II.a]]ren erasoarengatik. [[Plantagenet]] leinuko errege ingelesak, baina, ez zuen gerrarako dohain berezirik erakutsi, eta amarru politiko bat bilatu zuen: aita santuaren babesa. Une horretan, [[Joan XXII.a]] aita santuak [[Europa]]<nowiki/>ko errege guztien kristau batasuna bilatzen zuen, musulmanen kontrako [[Gurutzadak|Gurutzada]] aldarrikatzeko. Eskoziarrei zurrumurrua heldu zitzaien Eduardo II.ak aita santuari haien irudi iluna helarazi ziola, eta haien arteko gerren errudun egin zituela;<ref name=":0">Oliver, Neil. 2009, 148-149. or.</ref><ref group="oh"> izan ere, Roberto de Bruce, bere ordezkariak, eta eskoziar apezpikuak eskumikatuta zeuden. Ingeles apaiz orori egunero hiru meza egin eta horietan eskoziar erregearen izena madarikatzeko agindua ere eman zitzaion; ikus Oliver Neil, 2009, 149. or.</ref>


== Agiria ==
== Agiria ==

16:25, 9 iraila 2017ko berrikusketa

Arbroatheko Aldarrikapenaren (1320) erreprodukzioa.

Arbroatheko Aldarrikapena 1320eko apirilaren 6ean Arbroathen 51 jauntxok sinatutako Eskoziako Erresumaren independentzia aldarrikapen bat izan zen. Aldarrikapen hori Joan XXII.a aita santuari igorritako eskutitz batean adierazi zen, eta bertan eskatu zioten eskoziar herria zein Roberto I.a Eskoziakoak eskoziar lurraldearen gain zuen subiranotasuna aintzat har zitzan.

Testua, latinez idatzia, Eskoziako agiri ospetsuena da, eta askok eskoziar nazioaren sorrera agiritzat dauka.[1]. Historiaren aldetik, garrantzi handiko agiritzat jotzen da, gerora Eskoziako Pizkundeko erreformaren garaiko covenanter mugimenduaren ideologian eta Estatu Batuetako independentzia mugimendu eta testuetan izandako eraginagatik.

Testuingurua

Ingelesak eskoziarren kontra borrokan ziren, ingelesen erregeak herrialde horren gaineko nagusitza bilatzen zuen, eta eskoziarrek kolokan ikusten zuten beren independentzia, Ingalaterrako Eduardo II.aren erasoarengatik. Plantagenet leinuko errege ingelesak, baina, ez zuen gerrarako dohain berezirik erakutsi, eta amarru politiko bat bilatu zuen: aita santuaren babesa. Une horretan, Joan XXII.a aita santuak Europako errege guztien kristau batasuna bilatzen zuen, musulmanen kontrako Gurutzada aldarrikatzeko. Eskoziarrei zurrumurrua heldu zitzaien Eduardo II.ak aita santuari haien irudi iluna helarazi ziola, eta haien arteko gerren errudun egin zituela;[2][oh 1]

Agiria

Arbroatheko abadiaren aztarnak

Eskozian haserrea zabaldu zen, eta 1320ko apirilean zaldun mandatari bat bidali zuten Erromara, aldean hiru eskutitz zekartzala: bata Roberto erregearena zen, beste bat apezpikuena, eta azkena eskoziar jauntxoena. Horietatik, baina, bakarra gorde da gaurdaino: jaunena. Segur aski Arbroatheko abadian idatzi zuten. Eduardo II.a erregearen azpilanari emandako erantzun bat da eta, Neil Oliverren arabera, Bernard abadeak ondu zuen, Eskoziako kantzelariak.[2]

Agiria moldatzeko orduan, oso hizkera literarioa erabili zen, entzuteko atsegina, Baldred Bissetek aipatutako eskoziarren antzinako jatorriaren mitoak landuz eta Erromarekiko duten lotura nabarmenduz. Gero, 1309ko Elizjendearen Adierazpena ekartzen du gogora: bertan, Roberto de Brucek eskoziarrak ingelesen uztarpetik askatu zituela aipatzen da. Are, tonua igoz, adierazten da erregeak ingelesen menpe jartzeko ideia izango balu, hura bota eta gaitasuna duen norbait hautatuko luketela trukean[2] eta, beraz, ez da erregea "Jainkoaren graziaz".[1] Bi agiriok ere argi erakusten dute Joan Duns Eskotoren pentsamenduaren marka.[3]

« Zinez ez dugu borrokatzen aintzagatik, ondasunengatik, ohoreagatik, baizik eta askatasunagatik, horregatik bakarrik, ezein gizon zintzok ez baitio hari uko egingo, bizitzaren truke ez bada.[4] »


Ondoren, aita santuari erregutzen dio Eduardo II.a erregearekin Eskoziaren alde, "Erromaren alaba kuttuna"ren (Eskoziaren) alde, bitartekari lana egiteko, "gu, eskoziarrak, bakean utz gaitzan". Bukatzeko, aita santuari eskoziarren larruan jartzeko eskatzen zaio, baita adierazi ere ingelesek eragotzi egiten zutela eskoziarrek beren armada musulmanen kontra bidaltzea, eta eskoziarrek beren buruaren jabe, independente nahi zutela. Are, gauzak konpontzeko ezer egingo ez balu, agiriak aita santua egiten du errudun "kristauak hiltzen jarraitzeagatik eta arimak galtzeagatik". Guztiagatik ere, ez zuten Avignongo eliza agintariaren iritzia aldatu, ez berehala behintzat,[4][1] are, eskoziar erregea eskumikatuta egoten jarraitu zuen.[1]

Garrantzia

Neil Oliver historialariaren arabera, gaurko begietatik ikusita, Arbroatheko Aldarrikapena agiri harrigarria da, parerik gabeko independentzia aldarrikapena. Eskoziarren Europako zilegitasun politikoa indartu zuen. Gerora, sinbolismo nazional handiko ikur historikoa izaten jarraitu du eskoziarrentzat, Arbroatheko abadiarekin batera.[5]

Agiriak argi uzten du erregea 'herria'ri zor zaiola,[oh 2] eta trukean, behar bezala jokatuz gero, herriak babestu egingo zuela erregea, hura primus inter pares den neurrian.[4][3] Agiri horrek ezarritako erregearen botere absolutuaren eta hura kontrolpean edukitzearen arteko dialektikak, halaber, XVI. mendeko presbiterianismo indartsuaren gorakada (covenanters) harrotu zuen, erregea 'herria'ren aurrean erantzule izatearen beharraz: bien arteko hitzarmenaren ideia da.[5][1] Alde horretatik, eragin handia izan zuen Amerikako Estatu Batuetako independentziarako mugimenduan, adibidez, Independentzia Aldarrikapenean, zati batean Arbroatheko Aldarrikapenean oinarrituta,[1] eta Konstituzioan.

Oharrak

  1. izan ere, Roberto de Bruce, bere ordezkariak, eta eskoziar apezpikuak eskumikatuta zeuden. Ingeles apaiz orori egunero hiru meza egin eta horietan eskoziar erregearen izena madarikatzeko agindua ere eman zitzaion; ikus Oliver Neil, 2009, 149. or.
  2. Elizjendearen Aldarrikapenean bezala, testuinguru honetan, 'herria' erresumako jaun eta elizgizon nabarmenak ziren: Erresumako Erkidegoa.

Erreferentziak

  1. a b c d e f Wars of Independence: The Declaration of Arbroath. BBC
  2. a b c Oliver, Neil. 2009, 148-149. or.
  3. a b Oliver, Neil. 2009, 174. or.
  4. a b c Oliver, Neil. 2009, 150. or.
  5. a b Oliver, Neil. 2009, 235. or.

Bibliografia

(Ingelesez)

Ikus, gainera

Kanpo loturak