Untzue: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 42°39′48″N 1°37′12″W / 42.66337141°N 1.61989336°W / 42.66337141; -1.61989336
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t actualización datos
t actualización datos
99. lerroa: 99. lerroa:
=== Alkateak ===
=== Alkateak ===
{| class="taulapolita"
{| class="taulapolita"
| align=right| 2007-2011 || José Javier Jaurrieta Elkano || [[Untzue Bizirik]]
| align=right| 2015-2019 || Encarna Ducun Izpura || [[Agrupación Independiente Unzué]]
|-
|-
| align=right| 2011-2015 || José Luis Irisarri Galar || [[Untzue Bizirik]]
| align=right| 2011-2015 || José Luis Irisarri Galar || [[Untzue Bizirik]]
|-
|-
| align=right| 2007-2011 || José Javier Jaurrieta Elkano || [[Untzue Bizirik]]}
|}


== Euskara ==
== Euskara ==

07:49, 23 iraila 2017ko berrikusketa

Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Unzué/Untzue (argipena)».
Unzué/Untzue
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Untzue, izen bereko haitza atzean duela.

Bandera

Untzueko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Erriberri
EskualdeaOrbaibar
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Unzué
AlkateaEncarna Ducun Izpura
(Agrupación Independiente UNZUE)
Posta kodea31396
INE kodea31238
Herritarrauntzuetar
Geografia
Koordenatuak42°39′48″N 1°37′12″W / 42.66337141°N 1.61989336°W / 42.66337141; -1.61989336
Azalera18,5 km²
Garaiera649 metro
Distantzia21 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria158 (2023:  1)
alt_left 66 (%41,8)(2019) (%49,4) 78 alt_right
Dentsitatea8,54 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 19,63
Ugalkortasuna[1]‰ 55,56
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 4,76 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 6,60 (2018: %1,74)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.unzue.es


Untzue[3] Nafarroako erdialdean eta Orbaibarreko eskualdean dagoen udalerria da. Erriberriko merindadeko herri honek 127 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.

Nafarroako hiriburutik 21 kilometrora dago.

Geografia

Inguru naturala eta kokapena

Untzue Barasoaindik ikusia.

Herria, Nafarroa erdialdean kokatzen da, Erriberriko merindadearen iparreko muturrean eta Erriberriko merindadea Zangoza eta Iruñeko merindadeekin batzen den tokian.

Herria Untzueko haitzaren magaleko haranean dago. Mendiak 990 metroko altuera du; herria, berriz, 649 metroan dago batez beste. Horrez gain, udalerriak, erdigunetik banandutako auzo bat dauka El Carrascal deritzona. Auzo hori erdigunetik bi kilometrora dago, antzinako tren geltokitik hurbil.

Untzuek Tebas-Muru Artederretarekin egiten du muga iparraldean, Oloritzekin ekialdean eta hegoaldean, Biurrun-Olkotzekin mendebaldean eta Barasoainekin hegoaldean.

Klima eta landaredia

Altuera eta kokapenaren arabera aldaketak dauden arren, udalerriaren batez besteko balioak honakoak dira: Tenperatura 8 eta 13 gradu bitartekoa, prezipitazioa 600 eta 1.000mm bitartekoa, eta egun euritsuak 90 inguru. Udak nahiko lehorrak izaten dira, eta neguak euritsu eta hotzak, batez ere iparraldeko zierzo haizeak jotzen duenean. Klima, oro har, mediterraneoa edo azpimediterraneo kontinental motakoa da.

Untzueko baso bakanetan, birlandaturiko pinuak, haritzak eta arteak daude, eta horrez gain, nahiko ondo kontserbatu diren 23 hektarea pago (Alaitzen).

Auzoak

Untzueko herriguneaz gain, udalerriak Carrascal izeneko auzoa dauka, herrigunetik bi kilometrora, antzinako tren geltokiaren ondoan.

Historia

Katalain

Vianako printzearen fundazioak, Katalaingo monumentu gunea berrituko zuela esan zuen 2008an. Katalain Garinoaingo herri hustua da, eta bertan estilo erromaniko berantiarreko eliza, monasterioa, etxea eta landetxea daude, denak XIII. mende eta XV. mendea bitartean eraikiak. Eliza 1981. eta 1984. urteen artean berreraiki zen eta Vianako printzearen erakundeak gainontzeko eraikinak berrituko omen ditu.

Gunea berritzeko lanek 200.000 euroko aurrekontua dute eta 2009an Izarbeibarko sei herrik Katalainen gune osorako azpiegitura eta zerbitzuak ezartzeko proiektu komuna aurkeztu zuten Espainiar estatuko gobernuak emandako diru-laguntzei esker. Horrela, Garinoain, Leotz, Oloritz, Orisoain, Puiu eta Untzueko udalek, plagintza horretako diru-laguntzak batu eta 140.000 euro biltzea lortu zuten, eta, Mairaga-Erdialdea mankomunitatearen barnean, espainiar estatuko Gobernuari laguntza eskatu zioten.

Ekonomia

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako parke eolikoak»

Udalerriaren iparraldean, Alaizko mendilerroan, Nafarroako gobernuak eraikitako bi parke eoliko daude "Etxague" eta "Alaitz" izenekoak. Etxaguekoak 24,60 megawatteko potentzia dauka eta Alaizkoak 33,09 megawatteko potentzia. Parkeen jabea Acciona da gaur egun.

Demografia

Untzueko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, ez da etorkinik bizi Untzuen.

Politika

Udal hauteskundeak

Azken agintaldietan Untzueko alkate karguan Untzue Bizirik sentsibilitate progresista eta euskaltzaleko taldeko kideak egon dira. 2007an (Agrupación Independiente Unzue Bizirik AIUB izenarekin) José Javier Jaurrieta Elkano aukeratu zuten alkate; udalbatzako kideak zerrenda irekien bidez aukeratzen den herri honetan hautagairik bozkatuena Agrupación Independiente de Unzué (AIU) talde eskuindarreko María Encarnación Dukun Izpura izan zen baina bere taldeak udaleko bost ordezkarietatik bi besterik ez zituen lortu; Untzue Bizirikek beste hirurak lortzen zituen. Baliogabeko boto bakarra izan zen (botoen %0,96) eta ez zen boto zuririk eman. Abstentzioa %25,71ekoa izan zen.

Untzueko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Maria Encarnacion Dukun Izpura (AIU) 62 Bai
Raul Irisarri Amatriain (AIUB) 55 Bai
Jose Javier Jaurrieta Elkano (AIUB) 49 Bai
Francisco Javier Erripa Goikoetxea (AIUB) 44 Bai
Idoia Zabaltza Martinez (AIU) 42 Bai

2011ko udal hauteskundeetan ere bi zerrenda berak aurkeztu ziren. Antzeko emaitza izan zen, Untzue Bizirik taldeak 3 zinegotzi eta alkatetza (José Luis Irisarri Galarrentzat) lortu zituen; 2007an bezala, Agrupación Independiente de Unzué (AIU) zerrendak bi hautetsi erdietsi zituen[4].

Udaletxea

Hiru solairuko eraikina da, eta beheko solairua udalaren zerbitzuetarako erabiltzen da. 1960ko hamarkadan eraiki zen. XX. mendean berregituratu zen azken aldiz, eta beheko solairuko bulegoen eta gelen banaketa eraberritu egin zen. Lan horiek 4,3 pezetako aurrekontua izan zuten eta Nafarroako gobernuaren diru-laguntzari esker egin ziren. Udala alkateak eta lau zinegotzik osatzen dute.

Untzueko udaletxeko idazkaria, Oloritz, Orisoain, Puiu, eta Garinoaingo idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Arizu Plaza, 7

Alkateak

2015-2019 Encarna Ducun Izpura Agrupación Independiente Unzué
2011-2015 José Luis Irisarri Galar Untzue Bizirik
2007-2011 José Javier Jaurrieta Elkano Untzue Bizirik}

Euskara

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Untzue eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %5,19k zekien euskaraz hitz egiten.

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Untzue) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena[5].

2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.

Zerbitzuak

Untzue, Mairaga-Erdialdea mankomunitateko kidea da.

Ondasun nabarmenak

  • Andre Mariaren eliza
  • Cabo de Armeria jauregia

Untzuetar ezagunak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Untzue
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa

Txantiloi:Tafallaldeko udalerri aurkibidea