Deustu: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 43°16′15″N 2°56′49″W / 43.27083°N 2.94694°W / 43.27083; -2.94694
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
bandalismoa desegin
1. lerroa: 1. lerroa:
{{argitzeko|Bilboko barrutiari|Deustu (argipena)}}
{{Bilboko auzo infotaula
| izena = Deustu (1)
| izena = Deustu (1)
| barrutia = [[Fitxategi:Flag of Bilbao.svg|23px]] [[Bilbo]]
| irudia = Deustu.jpg
| irudia = Deustu.jpg
| oina = [[Tigrearen eraikina]].
| oina = [[Tigrearen eraikina]].
11. lerroa: 14. lerroa:
| postakodea =
| postakodea =
| probintzia = Bizkaia
| probintzia = Bizkaia
| udalerria = Bilbo
| dn= 43
| dn= 43
| mn= 16
| mn= 16
19. lerroa: 23. lerroa:
| kokapena = kokapenmapa
| kokapena = kokapenmapa
}}
}}
1. barrutia da, [[Ibaizabal]]en eskuinaldean kokatua. ''Deusto'' (izen ofiziala) eta ''Deustua'' izenak ere erabili ohi dira, euskal izen arautua Deustu bada ere.<ref>[http://www.euskaltzaindia.net/eoda/bilatu.asp?nonkodea=2.5.01.05&hizkuntza=eu Euskaltzaindiaren onomastika datutegia]</ref>
'''Deustu''' [[Bilbo]]ko ([[Bizkaia]]) 1. barrutia da, [[Ibaizabal]]en eskuinaldean kokatua. ''Deusto'' (izen ofiziala) eta ''Deustua'' izenak ere erabili ohi dira, euskal izen arautua Deustu bada ere.<ref>[http://www.euskaltzaindia.net/eoda/bilatu.asp?nonkodea=2.5.01.05&hizkuntza=eu Euskaltzaindiaren onomastika datutegia]</ref>


[[Fitxategi:Escudo de Bilbao-Deusto.svg|thumb|left|100px|Deustuko elizatearen armarria]]
[[Fitxategi:Escudo de Bilbao-Deusto.svg|thumb|left|100px|Deustuko elizatearen armarria]]

12:07, 25 iraila 2017ko berrikusketa

Artikulu hau Bilboko barrutiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Deustu (argipena)».

Deustu (1)

Tigrearen eraikina.
Herrialdea
Probintzia
Udalerria
 Euskal Herria
 Bizkaia
Bilbo
Auzoak Arangoiti, Deustuko San Pedro, Elorrieta, Erribera, Ibarrekolanda eta San Ignazio
Azalera 49,511 km²
Biztanleria 52.277 (2005)
Bilbo erdigunea
Deustu (1) is located in Euskal Herria
Deustu (1)
Deustu (1)
Deustu (1) is located in Bizkaia
Deustu (1)
Deustu (1)
Deustu (1) is located in Bilbo
Deustu (1)
Deustu (1)
Koordenatuak: 43°16′15″N 2°56′49″W / 43.27083°N 2.94694°W / 43.27083; -2.94694

Deustu Bilboko (Bizkaia) 1. barrutia da, Ibaizabalen eskuinaldean kokatua. Deusto (izen ofiziala) eta Deustua izenak ere erabili ohi dira, euskal izen arautua Deustu bada ere.[1]

Deustuko elizatearen armarria

Nahiz eta gaur egun Bizkaiko hiriburuaren auzoa izan, 1925arte Deustu elizate independentea zen. Udaletxea, San Pedro elizaren ondoan zegoen, eta frontoia gaur egun Bilboko Hizkuntza Eskola Ofiziala dagoen tokian. Gaur egun ere badira Deustu berriz herri independente bihurtzea bultzatzen duten herri plataformak, hala nola Deustu Herria Aurrera.

Barrutia auzo txikiagoetan banatzen da: Arangoiti, Deustuko San Pedro, Elorrieta, Erribera, Ibarrekolanda eta San Ignazio. Denak Bilboko lehen barrutiaren barnean. Deustuk izena ematen dio barruti honi.

Deustuarrei tomateroak deritze, auzo guztian zehar antzina ugari baitziren tomate soroak. Soro haietako azkenak Deustuko kanala eraikitzerakoan desagertu ziren.

Deustuko eraikinik ezagun eta nabarmenenak Deustuko Unibertsitatea (eklektizismo arte motakoa), Botika Zaharra parkea, Deustuko zubia, San Pedro eliza eta plaza, Deustuko kanala, Bidarte jauregia, Bidarte dendagunea eta Tigrearen eraikina dira.

Bilboko metroak badu geltokia Deustun bi irtenbideekin: Bata Iruña kalean eta bestea Agirre Lehendakariaren etorbide luzean. Baita Sarrikon (Euskal Herriko Unibertsitatearen aurrean), eta San Inazion bi irtenbideekin. Gaztelaniazko aldaera mantentzen duen geltoki bakarra da, Deusto, hain zuzen.

Biztanleria

Deustuko barrutiak 495,11 hektarea dauzka, eta 52.277 biztanle. Deustu auzoak 188,94 hektarea dauzka, eta 22.625 biztanle.

Biztanleria (1987-2004)
Errolda
urtea
Biztanleria

1987 58.274
1988 58.298
1989 58.042
1990 57.773
1991 55.407
1992 55.336
1993 55.942
1994 55.573
1995 55.363
1996 54.063
1997 53.997
1998 54.088
1999 53.791
2000 53.690
2001 53.599
2002 53.517
2003 53.285
2004 52.783
2005 52.277

Unibertsitatea

Sakontzeko, irakurri: «Deustuko Unibertsitatea»

Deustuko Unibertsitatea (DU) auzoan dagoen Jesusen Lagundiaren unibertsitatea da, mundu mailan ezaguna.

Bigarren hezkuntzako ikastetxeez gain, jesulagunek goi mailako ikasketen zentro bat ere sortu nahi zuten. Horrela, 1881eko urriaren 26an, Bilbon industria goraka zihoan une horretan, Jesusen Konpainiaren buruak Bilbon goi mailako ikasketen zentro bat sortzea onartu zuen. 1916an "Unibertsitate Komertziala" deritzana sortu zen, ikasketa ekonomikoetara bideratutako fakultatea eraikitzeko asmoz. Bi ildoren inguruan antolatu zen: merkataritzako aholkularitza eta enpresen zuzendaritza. Hastapen horietan A. Luis Chalbaud-ek hartu zuen parte. Jesulagun izateko ikasketak eta Deustuko ikasketak amaitu ondoren, ikasketa ekonomikoen proiektu bat aurkeztu zuen 1912an, AEBetan, Erresuma Batuan, Alemanian eta Italian sortutakoen ildotik. Agirre Bizkaitar Fundazioak finantzatu zuen Espainian aitzindari izan ziren ikasketa hauek sortzeko proiektua.

Zerbitzu publikoak

Liburutegiak

Udal-sarearen parte diren bi liburutegi ditu: Deustukoa eta San Inaziokoa. Lehena 1998an inauguratu zen eta erietxe zaharrean kokatzen da. Bestalde, San Inazioko liburutegia sareko zaharrenetako da, bere inaugurazioa 1966an izan baitzen. 1986an eta 1996an birmoldaketak jasan zituen, bere azalera handitu zuen. Biak Lehendakari etorbidean aurkitzen dira eta bien artean ia 40.000 dokumentu, aldian behingo argitalpen eta ikus-entzunezko materiala aurki daitezke.

Kirol-instalazioak

Deustun eta San Inazio-Elorrietan aurki daitezke dauden bi kiroldegiak. Lehenengoa, Deustuko Kiroldegia Euskalduna zubiaren kontra dago, eta 1987an eraiki zen; 2004an birmoldatu zuten. Gimnasio-zona, estalitako pabiloia, belarretako kirol anitzeko pista, eta sauna dauka. San Inazio-Elorrietako kiroldegiak teniseko pista, futbolean aritzeko belarrezko zelaia, gimnasioa eta ballet saloia dauzka.

Elkarteak

Historia

Deustuko udaletxea eta San Pedro eliza

Deustuk, Bizkaiko gainerako udalerriak bezala, ahots propioa zuen Gernikako Batzar Nagusietan. OrdezkariakElizatean aukeratzen ziren, batzar irekian.

Bilboko anexioak herriaren nortasuna erabat desitxuratzeko hirigintza politika ekarri zuen.[2]

Gaur egun ere, ohituraz erabili izan den Deustuko Erribera auzoaren izenaren ordez, Udalak Zorrotzaurre izenez ordezkatu nahi du,[3] nahiz eta izen hau Zorrotza aurrean kokatzen den zatia izendatzeko baino ez den erabili historikoki.

Argazki galeria

Ikus gainera

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Deustu Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo

Bibliografia

Deustuko historia eta bizitza jaso dituzten liburuak:

  • (Gaztelaniaz) Pueblos que mueren (Deusto). J. de Gaztañaga, Deustuko Udalaren idazkaria. 1925
  • (Gaztelaniaz) Deusto del ayer y de hoy. Ignacio Villota Elejalde eta Txomin Altue Altube. 1987
  • Deustuko argazkiak 1: Deustuko Elizatea. Txema Luzuriaga. 2005
  • Deustuko argazkiak 2: Herria. Txema Luzuriaga. 2006
  • (Gaztelaniaz) La II República y la Guerra Civil en Deustu. Borja Sarrionandia-Ibarra. 2012