Edurne Larraza: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
35. lerroa: 35. lerroa:
[[Kategoria:Emakume informatikariak]]
[[Kategoria:Emakume informatikariak]]
[[Kategoria:Altsasuarrak]]
[[Kategoria:Altsasuarrak]]
[[Kategoria:Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleak]]

14:11, 29 iraila 2017ko berrikusketa

Edurne Larraza

Edurne Larraza Mendiluze, 2017an
Bizitza
JaiotzaAltsasu1976ko apirilaren 25a (47 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Donostia
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Donostiako Informatika Fakultatea
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea
E-makumeak

Edurne Larraza Mendiluze (Altsasu, Nafarroa) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da Informatika Fakultatean, Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia sailean. UEUko Informatikako kidea da eta sailburua ere izan da urte batzuetan.

Ikerlaria

Tesia 2014an amaitu zuen konputagailuen arkitektura eremuan, sarrera/irteera azpisistema ikasleek nola ulertzen duten aztertuz.[1] [2][3] Orain lehen eta bigarren hezkuntzan informatikaren irakaskuntzak izan dezakeen eragina ikertzen eta dinamizatzen dihardu.[4][5] Edurne Larrazak nazioarteko 20 bat argitalpen ditu aldizkari zein kongresutan, gutxienez.[6] Informatika nola lantzen den ertaineko irakaskuntzan aztertu izan du

UEUkidea

UEUkidea da informatika Fakultateko lehen mailako ikasle zenetik. Ohiko parte-hartzailea izan da ordudanik Informatikako sailean, hasieran ikasle moduan, baina 1998tik irakasle moduan ere bai. Geroa eta parte hartze handiagoa hartzen joan zen eta horren frogak dira, 2014an Informatika sail horren sailburua bihurtu zela eta Informatikari Euskaldunen Bilkuretako arduraduna izan dela 2003an eta 2015ean.

Dibulgazioa

Hainbat mediotan aritzen da maiz teknologien inguruko iritzi-artikulurekin eta informatikari buruz dibulgazioa egiten, besteak beste, Gaur astekarian eta sarean.eus atarian.[7] Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, bere 5 hitzaldi baino gehiago bildu dira. I. Informatikaren irakaskuntza lehen eta bigarren hezkuntzan mintegiaren koordinatzaile izan da.

e-makumeak

Informatikako Ingeniaritzan emakumeek duten egoeraz informazioa biltzeko eta zabaltzeko e-makumeak bilguneko partaidea izan da hainbat urtez. [8][9] Larrazak azpimarratu izan du emakume informatikariek beren lana azaltzen dutenean gehienetan agertu dela zein garrantzitsua zaien jendearekiko harremana. Historian zehar izan diren emakume informatikari ospetsuen lana argitara ekartzeaz gain, gaurko emakume informatikari moderno ospetsuen lanak ere azpimarratu izan ditu, baita eguneroko lanean lan informatiko isil eta eraginkorra egiten dutenena ere.[10]

Erreferentziak

  1. BerritzeguneNagusia. (2016-03-11). Edurne Larraza sarrera irteera subsistema azaltzen. (Noiz kontsultatua: 2017-08-17).. Bideoa Youtuben.
  2. The Computer Input/Output Subsystem Education in an undergraduate introductory course: a Multiperspective Study. Donostiako Informatika Fakultatea, UPV-EHU, 2014eko otsaila.
  3. (Gaztelaniaz) Una Propuesta de Impartición de Competencias Asociadas a la Entrada/Salida del Computador desde el Punto de Vista Colaborativo - Edurne Larraza Mendiluze. (Noiz kontsultatua: 2017-08-17).. Bideoa, Vigoko unibertsitatea.
  4. «Edurne Larraza: “Garrantzitsua da gure gazteak teknologia berrien erabiltzaile soilak ez izatea, eta ulertzea horien atzean zer dagoen”» Guraso.eus 2015-12-07 (Noiz kontsultatua: 2017-08-17).
  5. «JolasMATIKA proiektua Tolosako ikastetxeetan // Proyecto JolasMATIKA con centros de Tolosa» DIFusio@ (Noiz kontsultatua: 2017-08-17).
  6. Edurne Larraza Google Scholar Citations webgunean
  7. Edurne Larraza, Author at Sarean .eus. (Noiz kontsultatua: 2017-08-17).
  8. e-makumeak Informatikako Ingeniaritzan emakumeek duten egoeraz informazioa biltzeko eta zabaltzeko bilgunea.
  9. «Atzoko eta gaurko emakume informatikariak - Sarean.eus» Sarean .eus 2017-03-08 (Noiz kontsultatua: 2017-08-17).
  10. Edurne Larraza eta Iñaki Alegria emakume informatikariez. (Noiz kontsultatua: 2017-08-17).

Ikus, gainera

Kanpo loturak