Kirmen Uribe: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
13. lerroa: 13. lerroa:
[[Fitxategi:Kirmen Uribe (Bilbao-New York-Bilbao).ogg|thumb||263px|Kirmen Uribe, ''Bilbao-New York-Bilbao'' liburuaren pasarte bat irakurtzen.]]
[[Fitxategi:Kirmen Uribe (Bilbao-New York-Bilbao).ogg|thumb||263px|Kirmen Uribe, ''Bilbao-New York-Bilbao'' liburuaren pasarte bat irakurtzen.]]
{{sakontzeko|Bilbao-New York-Bilbao}}
{{sakontzeko|Bilbao-New York-Bilbao}}
2008an argitaratu zuen azkenik bere lehenengo nobela, [[Bilbao-New York-Bilbao]]. Jakinmin handia piztu zuen liburuak. Kritika Saria eta Espainiako Literatura Saria (Narratiba alorrean) jaso zituen. 2010ean garai berean argitaratu ziren gaztelaniazko, galizierazko eta katalanerako itzulpenak. Nobelak egileak berak Bilboko Loiu aireportutik New Yorkeko JFKra egiten duen alegiazko bidaia du ardatz. Hegaldi horretan idazkizun duen nobelari buruz egingo du gogoeta idazleak. Balizko nobela hori itsasoari lotutako familia bateko hiru belaunaldiri buruzkoa da. Bilbao-New York-Bilbao nobelak ez du ohiko tramarik. Sare itxurako egitura du, eta sare horretan hiru belaunaldietako pertsonen bizipenak tartekatzen dira hainbat hausnarketa, analogia eta zeharkako istorioekin.<ref>{{erreferentzia|izena=CARMEN|abizena=LOPEZ PALACIOS|izenburua=Bilbao-New York-Bilbao: Kirmen Uribe|hizkuntza=es|data=2009-10-14|url=http://www.hispanocubana.org/archivos_pdfs/20120606_183554_revistas_id7_revista_hc_37.pdf]|aldizkaria=Revista hispano cubana, ISSN 1139-0883, Nº. 37, 2010, págs. 207-208|sartze-data=2017-09-30}}</ref>
2008an argitaratu zuen azkenik bere lehenengo nobela, [[Bilbao-New York-Bilbao]]. Jakinmin handia piztu zuen liburuak. Kritika Saria eta Espainiako Literatura Saria (Narratiba alorrean) jaso zituen. 2010ean garai berean argitaratu ziren gaztelaniazko, galizierazko eta katalanerako itzulpenak. Nobelak egileak berak Bilboko Loiu aireportutik New Yorkeko JFKra egiten duen alegiazko bidaia du ardatz. Hegaldi horretan idazkizun duen nobelari buruz egingo du gogoeta idazleak. Balizko nobela hori itsasoari lotutako familia bateko hiru belaunaldiri buruzkoa da. Bilbao-New York-Bilbao nobelak ez du ohiko tramarik. Sare itxurako egitura du, eta sare horretan hiru belaunaldietako pertsonen bizipenak tartekatzen dira hainbat hausnarketa, analogia eta zeharkako istorioekin.<ref>{{erreferentzia|izena=Carmen|abizena=López Palacios|izenburua=Bilbao-New York-Bilbao: Kirmen Uribe|hizkuntza=es|url=http://www.hispanocubana.org/archivos_pdfs/20120606_183554_revistas_id7_revista_hc_37.pdf]|aldizkaria=Revista hispano cubana, ISSN 1139-0883, Nº. 37, 2010, págs. 207-208|sartze-data=2017-09-30}}</ref>

{{Erreferentzia|izena=JAVIER RODRÍGUEZ|abizena=MARCOS|izenburua=Premio Nacional de Narrativa busca editor|hizkuntza=es|data=2009-10-14|url=https://elpais.com/cultura/2009/10/14/actualidad/1255471203_850215.html|aldizkaria=EL PAÍS|sartze-data=2017-08-24}}



== Haur eta gazte literatura ==
== Haur eta gazte literatura ==

17:43, 30 iraila 2017ko berrikusketa

Kirmen Uribe

Kirmen Uribe New Yorkeko Ledig House egoitzan (2015) (2015)
Ahotsa
Bizitza
JaiotzaOndarroa1970eko urriaren 5a (53 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta, saiakeragilea eta idazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoaolerkigintza
saiakera
eleberria
Haur eta gazte literatura

Inguma: kirmen-uribe-urbieta Literaturaren Zubitegia: 159 Musikasten: kirmen-uribe

Kirmen Uribe Urbieta (Ondarroa, Bizkaia, 1970eko urriaren 5a) euskal idazlea da.

Arrantzale familia batean jaio zen. Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen eta Literatura Konparatuko graduondoko ikasketak egin zituen Trenton (Italia). Intsumiso agertzeagatik kartzelan zegoela jaso zuen 1995 urtean lehenengo literatur sari handia: Becerro de Bengoa Saria, Jon Elordirekin batera moldatu zuen Lizardi eta erotismoa lanagatik.[1] 2008an, Espainiako Kritika Saria Euskarazko nobelaren alorrean jaso zuen Bilbao-New York-Bilbao nobelarengatik eta 2009ko urrian, Espainiako Literatur Saria liburu beragatik.

Olerkia eta multimediak

Jon Kortazar kritikariaren aburuz[2], Kirmen Uriberen Bitartean heldu eskutik (2001) poema-liburuaren agerpena iraultza lasaia izan zen euskal literaturaren munduan. Kritika Saria lortu zuen eta lehenengo edizioa hilabete batean agortu zen. Liburua gaztelaniara (2003), frantsesera (2006), inglesera (2007), katalanera (2007) eta errusiarera (2007) itzuli zen. Elizabeth Macklin idazle estatubatuarrak euskaratik zuzenean egin zuen ingeleserako itzulpena. Lehen aldia zen euskaratik zuzenean itzulitako testu bat Amerikako Estatu Batuetako argitaletxe komertzial batean agertzen zena. Liburua finalista geratu zen 2007an Estatu Batuetan argitaratutako poesia itzulpen onenaren sarian (PEN Award for Poetry in Translation).

Uribek literatura bestelako arteekin uztartzen dituzten hainbat ikuskizunetan hartu du parte. 2000 urtean Bar Puerto jarri zuen abian Mikel Urdangarin eta Josu Eizagirrerekin batera. Taula gainean poesia, musika, bideoa eta ahozko historia biltzen ziren, errepide bat egiteko bota zuten auzo zahar bateko biztanleen bizipenak kontatzeko. 2003an Zaharregia, txikiegia agian (Gaztelupeko hotsak) CD-liburua argitaratu zuen Mikel Urdangarin, Bingen Mendizabal eta Rafa Rueda musikariak eta Mikel Valverde ilustratzailearekin batera. Urte berean New Yorken eman zituzten errezital batzuen ondorioz sortu zen lana, eta izenburuak euskarari buruz egiten du galdera, ea gure hizkuntza ez ote den zaharregia eta txikiegia globalizazioaren garaietarako. Arkaitz Basterra zinegileak Agian izeneko dokumentala grabatu zuen taldearen ibilbidean oinarrituz. Agian 2006ko Donostiako Zinemaldian estreinatu zen. Bitartean heldu eskutik liburuaren frantseserako itzulpena zela eta, Entre-temps donne moi la main izeneko ikuskizuna sortu zuen 2006an Francois Mouget Bordeleko dramaturgoarekin batera.

Bilbao-New York-Bilbao

Kirmen Uribe, Bilbao-New York-Bilbao liburuaren pasarte bat irakurtzen.
Sakontzeko, irakurri: «Bilbao-New York-Bilbao»

2008an argitaratu zuen azkenik bere lehenengo nobela, Bilbao-New York-Bilbao. Jakinmin handia piztu zuen liburuak. Kritika Saria eta Espainiako Literatura Saria (Narratiba alorrean) jaso zituen. 2010ean garai berean argitaratu ziren gaztelaniazko, galizierazko eta katalanerako itzulpenak. Nobelak egileak berak Bilboko Loiu aireportutik New Yorkeko JFKra egiten duen alegiazko bidaia du ardatz. Hegaldi horretan idazkizun duen nobelari buruz egingo du gogoeta idazleak. Balizko nobela hori itsasoari lotutako familia bateko hiru belaunaldiri buruzkoa da. Bilbao-New York-Bilbao nobelak ez du ohiko tramarik. Sare itxurako egitura du, eta sare horretan hiru belaunaldietako pertsonen bizipenak tartekatzen dira hainbat hausnarketa, analogia eta zeharkako istorioekin.[3]

Haur eta gazte literatura

Era berean, haur eta gazteentzako hainbat liburu eman ditu argitara. Ezagunenak dira XIX. mendean Amerikara artzain gisa lan egitera joan eta pistolari bihurtzen den Garmendiaren abentura barregarriak. Hiru nobelatxo ditu orain arte Garmendia bildumak: Garmendia eta Zaldun beltza (2003), Garmendia errege (2004) eta Garmendia eta Fanyren sekretua (2006). Garmendia errege izenekoak Liburu Berria Saria lortu zuen bigarren hezkuntzako gaztetxoen bozkei esker.

Txikiagoentzat Guti (2005) itsasontzirik gabe geratzen den txakur arrantzalearen istorioa eta Ez naiz ilehoria, eta zer? (2004) idatzi ditu. Azken horrek Amira izeneko neskato marokoar baten kezkak jasotzen ditu, zailtasunak dituelako Gasteizen lagunak egiteko. Kukubiltxo antzerki taldearen 20. urteurrena zela medio Mikel Zarateren Ekidazu ipuina moldatu zuen antzerkirako, eta Kukubiltxok eta Oskorrik eraman zuten taula gainera 2002an.

Multimedia egitasmoak

Musika, literatura eta irudiaren loturan oinarritutako hainbat egitasmotan parte hartu du.[4]

Nazioarteko ibilbidea

Kirmen Uribek nazioarteko hainbat literatura jaialditan parte hartu du eta munduko hainbat unibertsitatetan eman ditu hitzaldiak. Halaber, bere olerkiak entzute handiko aldizkarietan eta nazioarteko antologiatan agertu dira. "Uriberen literaturak Euskal Herrian ditu erroak baina zeharo unibertsala da" esan du berari buruz Harvard unibertsitateko The Harvard Book Review aldizkariak.

  • 2017— Iowako Unibertsitateko International Writing Program-en egonaldia egiteko hautatua. [5]

Sariak

  • 2009— Premio Nacional de Narrativa Saria, 2009, Bilbao- New York- Bilbao lanagatik.[4]

Bibliografia

Bilduma

Poesia

Haur eta gazte-literatura

Saiakera

Eleberria

Musika-literatura

Erreferentziak

  1. Kortazar, Jon: "Bitartean New York: Kirmen Uriberen literaturgintza". Utriusque Vasconiae, 2011. 9. orld.
  2. Kortazar, Jon: "Bitartean New York: Kirmen Uriberen literaturgintza". Utriusque Vasconiae, 2011. 32-80. orld.
  3. (Gaztelaniaz) López Palacios, Carmen. [1] «Bilbao-New York-Bilbao: Kirmen Uribe»] Revista hispano cubana, ISSN 1139-0883, Nº. 37, 2010, págs. 207-208 (Noiz kontsultatua: 2017-09-30).
  4. a b (Gaztelaniaz) MARCOS, JAVIER RODRÍGUEZ. (2009-10-14). «Premio Nacional de Narrativa busca editor» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2017-08-24).
  5. .

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kirmen Uribe Aldatu lotura Wikidatan