Araba: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
129. lerroa: 129. lerroa:
1833an, berriz, [[Lehen Karlistaldia]] piztu zen, [[Hego Euskal Herria|Hego Euskal Herri osoan]] errotua. Zumalakarregiren indarrak Araba osotik zabaldu ziren, eta denbora luzean lurraldearen kontrola izan zuten, Gasteizena Karlistek gerra galdu zuten 1839an, 1841ean Baldomero Espartero liberalaren aurkako altxamendu bat izan zen, eta espainiar buruzagiak armada bidali zuen Araba, Gipuzkoa eta Bizkaira. 1841eko urrian, Gasteiz okupatutik, foruak baliogabetzen zituen dekretua eman zuen. Aldiz, Arabako Aldundi Nagusiak eta foruek indarrean jarraitu zuten. Modernitatearen sinbolo bat, burdinbidea, 1862an heldu zen Mirandatik Ziordiaraino. Handik gutxira, Bigarren Karlistaldia piztu zen eta gerraren amaierak foruen behin betiko galera ekarri zuen (1876). Biztanleriaren gainbehera gertatu zen hurrengo hamarkadetan. Araba nekazari lurralde bat izaten jarraitu zuen, industrializaziorik gabe. 1936ko uztailean, militarren estatu kolpea garaile atera zen Gasteizen eta Araba gehienean, eta bataila bakarra Legution izan zen urte bereko azaroan.1937an Gipuzkoak eta Bizkaiak ez bezala, Arabak ez zuen itun ekonomikoa galdu gerra ondoren. 60ko eta 70eko hamarkadan hirigintzaren eta industriaren garapen handia izan zen, Gasteizen oso zentratuta. [[Lizarra]] eta Bergara lotzen zituen [[Anglo-Vasco-Navarro trenbidea|Euskal-Nafar Burdinbide]] historikoa 1967an desmuntatu zuten, errepideko garraioaren indarrak alboratuta. Haran Atlantikoetan industria asko garatu zen. Aldi berean, Espainiako etorkinen emari handia izan zen urte horietan, bereziki Gasteizera.
1833an, berriz, [[Lehen Karlistaldia]] piztu zen, [[Hego Euskal Herria|Hego Euskal Herri osoan]] errotua. Zumalakarregiren indarrak Araba osotik zabaldu ziren, eta denbora luzean lurraldearen kontrola izan zuten, Gasteizena Karlistek gerra galdu zuten 1839an, 1841ean Baldomero Espartero liberalaren aurkako altxamendu bat izan zen, eta espainiar buruzagiak armada bidali zuen Araba, Gipuzkoa eta Bizkaira. 1841eko urrian, Gasteiz okupatutik, foruak baliogabetzen zituen dekretua eman zuen. Aldiz, Arabako Aldundi Nagusiak eta foruek indarrean jarraitu zuten. Modernitatearen sinbolo bat, burdinbidea, 1862an heldu zen Mirandatik Ziordiaraino. Handik gutxira, Bigarren Karlistaldia piztu zen eta gerraren amaierak foruen behin betiko galera ekarri zuen (1876). Biztanleriaren gainbehera gertatu zen hurrengo hamarkadetan. Araba nekazari lurralde bat izaten jarraitu zuen, industrializaziorik gabe. 1936ko uztailean, militarren estatu kolpea garaile atera zen Gasteizen eta Araba gehienean, eta bataila bakarra Legution izan zen urte bereko azaroan.1937an Gipuzkoak eta Bizkaiak ez bezala, Arabak ez zuen itun ekonomikoa galdu gerra ondoren. 60ko eta 70eko hamarkadan hirigintzaren eta industriaren garapen handia izan zen, Gasteizen oso zentratuta. [[Lizarra]] eta Bergara lotzen zituen [[Anglo-Vasco-Navarro trenbidea|Euskal-Nafar Burdinbide]] historikoa 1967an desmuntatu zuten, errepideko garraioaren indarrak alboratuta. Haran Atlantikoetan industria asko garatu zen. Aldi berean, Espainiako etorkinen emari handia izan zen urte horietan, bereziki Gasteizera.


[[Francisco Franco|Franco]] diktadorea hil ondoren (1975) zabaldu zen aro politiko berrian, Araba [[Eusko Kontseilu Nagusia|Euskal Kontseilu Nagusia]]<nowiki/>n, lehenik, eta [[Euskal Autonomia Erkidegoa|Euskadiko Autonomia Erkidegoan]], ondoren, sartu zen, Gipuzkoa eta Bizkaiarekin batera. Lehenengo ikastolen haziak erein ziren Arabako hainbat herritan: Agurain, Gasteiz, Amurrio, Oion, Labastida, etab. 1980tik, berriz, Eusko Jaurlaritza eta Eusko Legebiltzarra Gasteizen finkatu ziren eta, era berean, Araba erkidego berrian eroso sentitzeko, 25 eserleku esleitu zitzaizkion Eusko Legebiltzarrean, beste lurraldeek baino askoz biztanleria txikiagoa izan arren. EHUk hainbat fakultate ezarri zituen bertan. Aldi berean, ordea, handia zen kalean politika arloko aztoramendua eta langile protestak, baita ETAren eta erregimenari atxikitako legez kanpoko taldeen eraso armatuak ere. 1976an, Gasteizko martxoaren 3ko sarraskia gertatu zen, polizia indarrek eraginda. Urte hauetan, hobekuntza handiak izan ziren azpiegituretan. Aldundian, EAJ eta PP gailendu ziren alderdi politiko nagusien artean eta, Gasteizen, [[Jose Angel Cuerda]]<nowiki/>k izan zuen hiriburuko alkatetza 1979tik 1999ra. Nafarroan bezalako erregionalismo espainiartzale bat, [[Unidad Alavesa]], 1989an indartsu sortu bazen ere, ez zen errotu eta, 2005ean, desegin egin zen. Bestalde, Gaztela-Leongo gobernuek ukatzen jarraitu zuten Trebiñuk gehiengoz Araban sartzeko egindako ahalegin guztiak. Horrekin batera, Garoña zentral nuklearraren kontrako borroka piztu zen, arabar alderdi gehienek babestua; lurraldean poz handia sortu zuen hura ixteko aginduak 2017an. Urteotan, sendotu egin da Gasteizen nagusitza beste herrien aldean, baina hiriburua gainerako eskualdeekin lotzeko azpiegitura sare bikain batez konpentsatua.
[[Francisco Franco|Franco]] diktadorea hil ondoren (1975) zabaldu zen aro politiko berrian, Araba [[Eusko Kontseilu Nagusia|Euskal Kontseilu Nagusia]]<nowiki/>n, lehenik, eta [[Euskal Autonomia Erkidegoa|Euskadiko Autonomia Erkidegoan]], ondoren, sartu zen, Gipuzkoa eta Bizkaiarekin batera. Lehenengo ikastolen haziak erein ziren Arabako hainbat herritan: Agurain, Gasteiz, Amurrio, Oion, Labastida, etab. 1980tik, berriz, Eusko Jaurlaritza eta [[Eusko Legebiltzarra]] Gasteizen finkatu ziren eta, era berean, Araba erkidego berrian eroso sentitzeko, 25 eserleku esleitu zitzaizkion Eusko Legebiltzarrean, beste lurraldeek baino askoz biztanleria txikiagoa izan arren. EHUk hainbat fakultate ezarri zituen bertan. Aldi berean, ordea, handia zen kalean politika arloko aztoramendua eta langile protestak, baita [[Euskadi Ta Askatasuna|ETA]]<nowiki/>ren eta erregimenari atxikitako legez kanpoko taldeen eraso armatuak ere. 1976an, [[Gasteizko martxoaren 3ko sarraskia]] gertatu zen, polizia indarrek eraginda. Urte hauetan, hobekuntza handiak izan ziren azpiegituretan. Aldundian, EAJ eta PP gailendu ziren alderdi politiko nagusien artean eta, Gasteizen, [[Jose Angel Cuerda]]<nowiki/>k izan zuen hiriburuko alkatetza 1979tik 1999ra. Nafarroan bezalako erregionalismo espainiartzale bat, [[Unidad Alavesa]], 1989an indartsu sortu bazen ere, ez zen errotu eta, 2005ean, desegin egin zen. Bestalde, [[Gaztela eta Leon|Gaztela-Leon]]<nowiki/>go gobernuek ukatzen jarraitu zuten Trebiñuk gehiengoz Araban sartzeko egindako ahalegin guztiak. Horrekin batera, [[Santa Maria de Garoñako zentral nuklearra|Garoñako zentral nuklearra]]<nowiki/>ren kontrako borroka piztu zen, arabar alderdi gehienek babestua; lurraldean poz handia sortu zuen hura ixteko aginduak 2017an. Urteotan, sendotu egin da Gasteizen nagusitza beste herrien aldean, baina hiriburua gainerako eskualdeekin lotzeko azpiegitura sare bikain batez konpentsatua.


== Kultura ==
== Kultura ==

23:13, 5 urria 2017ko berrikusketa


Araba
Arabako Lurralde Historikoa


Arabako armarria
Araba_Euskal_Herrian-2.jpg
Geografia
HiriburuaGasteiz
42°50′48″N 2°40′23″W
Hiririk handienahiriburu
Azalera3.311,98
Punturik altuenaGorbeia (1.482 m)
Punturik sakonenaLaudio (130 m)
MugakideakBurgosko probintzia, Bizkaia, Gipuzkoa, Q31844097 Itzuli eta province of Navarra (en) Itzuli
Administrazioa
Ahaldun NagusiaRamiro Gonzalez (EAJ)
Arabako Ahaldun NagusiaRamiro González Vicente
LegebiltzarraArabako Batzar Nagusiak
Demografia
Biztanleria333.626 (2021)
4.758 (2018)
Dentsitatea109,85 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Bestelako informazioa
araba.eus
Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazaren ikuspegia 2007-2008ko zaharberritzea baino lehen

Araba (ofizialki Araba edo Arabako Lurralde Historikoa euskaraz; Álava edo Territorio Histórico de Álava gaztelaniaz) Euskal Herriko zazpi herrialdeetako bat da, Euskal Herriko erdialde-mendebaldekoa. 3.311,98 km² ditu[1] (Trebiñuko barrendegia gabe, 3.032,40), eta 2012an ia 322.557 biztanle zituen. Bere barnean du Trebiñu barrendegia, Burgosko probintziaren administraziopean dagoena. Administratiboki Euskal Autonomia Erkidegoko foru lurraldea edo lurralde historikoa da; izan ere, Araba da erkidego horretako hiru lurralde historikoetatik handiena (% 40,96) eta biztanle gutxien dituena (% 14,5).

Gasteiz da Arabako hiriburua, eta, 1978az geroztik, Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua ere.

Mugakideak

Iparraldean Gipuzkoa eta Bizkaia ditu mugakide; hegoaldean Errioxa; mendebaldean, Burgosko probintzia eta ekialdean Nafarroa.

Inguru naturala eta klima

Orografia

Ikus zerrenda: «Arabako mendien zerrenda»

Hiru mendilerro nagusik zeharkatzen dute, ekialdetik mendebaldera, Araba: iparraldean, Gipuzkoa eta Bizkaiko mugan, Aratz, Elgea, Anboto eta Gorbeia (gailurrik altuena, 1.475 m) mendialdeak hedatzen dira. Erdialdean altxatzen dira, Nafarroatik datozen kateei jarraipena emanez, Urbasa, Andimendi, Entzia, Iturrieta, Gasteiz mendiak eta Argantzun mendiak. Hegoaldean, azkenik, Kodes, Izkiz, Kantabriako mendilerroa, Toloño eta Buradon aldeko mendiak zabaltzen dira. Ipar-mendebaldean ageri diren Kantaurialdeko haranak (Arabako Kantaurialdea, Nerbioi harana, 328 km2) sakonak dira, Bizkaia eta Gipuzkoakoen antzekoak. Gorbeia eta Elgea mendilerroetatik hegoaldera zabaltzen da Arabako Lautadak, 785 km2-ko hedadura duen eremu laua (525 m), Gasteiz du hiri nagusi. Gasteiztik hegoaldera, berriz, Arabako Mendialdea ageri da (487 km2) Kanpetzu, Kodes, Kantauriko Mendikatea eta Gasteizko Mendien artean. Kantauriko Mendikatearen hegoaldean hedatzen da Arabako Errioxa (316 km2). Araba mendebaldeko haranak (Añana, 648 km2), urak Ebro ibaian isurtzen dituzten adarrek osatuak dira.

Herrialdeko mendirik garaiena Gorbeia (1.481 m) dugu, Bizkaiko mugan dagoena. Bestela, Toloñoko mendilerroan Palomares (1.446 m) eta Peña del Castillo (1.432 m) mendiek ere 1.400 metroko maila gainditzen dute. Halaber, Altzaniako mendilerroan Aratz (1.443 m) eta Kodesko mendilerroan Joar (1.418 m) eta Kodes (1.414 m) tontorrak ere maila horren gainetik daude.

Hidrologia

Arabako ibai garrantzitsuenek Mediterraneo aldera jotzen dute (2.600 km2; Ebro eta beronen ibaiadarrak: Omecillo, Baia, Zadorra, Ihuda, Jugalez, Ega eta Burunda). Kantauri aldera jotzen duten ibaiek askoz ere hedadura txikiagoa hartzen dute (380 km2): Aramaio (Deba ibaia), Altube (Nerbioi ibaia), Izoria (Nerbioi), Llanteno (Cadagua) eta Artziniega (Cadagua). Uren banalerroa Araia, Elgea, Altube, Gujuli, Urduña eta Salbada mendikateetatik igarotzen da. Arabak ez du aintzirarik, Arreo aintzira txikia izan ezik. Gasteiz eta Bilbo Handia urez hornitzen dituzten Zadorrako urtegi artifizialek, bestalde, guztiz paper garrantzitsua izan dute herrialdearen garapenean.

Klima

Bi eskualde nagusi bereiz daitezke Araban, klimatologiari dagokionez: herrialdeko iparraldean klima ozeaniko epela nagusi den bitartean, hegoaldera joan ahalean klima mediterraneo eta kontinentalak nagusitzen dira. Era berean, euriteak urritu egiten dira hegoaldean (828 mm batez beste, Gasteizen). Neguak hotzak eta hezeak dira; udako tenperaturak askoz ere altuagoak izan ohi dira. Errioxako ezaugarriak erabat kontinentalak dira: negu hotzak, uda beroak eta euri-ur kopuru eskasa.

Flora

Klimatologiaren arabera, hainbat landaredi molde ageri dira Araban: iparraldean jatorriz nagusi ziren zuhaitz mota atlantikoak (haritza, pagoa, gaztainondoa) eta, azkenaldi honetan ugaldu den Pinus insignis pinuaren landaketak. Ekialdeko eta erdialdeko mendietan harizti eta artadiak ageri dira behe aldeetan; pagadiak eremu gorenetan. Gainerako lurraldeetan landaretza mediterraneoa (artea) nagusitzen da, nahiz bitarteko eremuetan ametzak ageri diren.

Demografia

Azalerari dagokionez Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde handiena izan arren, biztanle gutxien eta dentsitate txikiena duen lurraldea da oraindik ere. Halere, azken aldian Araba da biztanletan hazi den Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde bakarra. 1980tik aurrera Bizkaian eta Gipuzkoan eta, horrenbestez, autonomia erkidegoan biztanleriak behera egin badu ere, Araban etengabe hazi da biztanle kopurua urtez urte.

Biztanleria ez dago batere orekatua Araban, Gasteiz hiriburua barne duen Arabako Lautada eskualdean bizi baita arabarren erdia: 244.174 biztanle, 2006an (319.927 b. 2013-01-01ean[2]). Biztanleriaren banaketa desorekatu honen ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoaren batezbestekotik gora dago Arabako Lautada, biztanle dentsitateari dagokionez (311 biztanle km2 bakoitzeko), baina beste eskualde batzuk erdi hutsik daudela esan daiteke, Arabako Mendialdean, adibidez, 6,5 lagun baino ez baitira bizi km2-ko. Gasteiz hiriburuak eta horren inguruan hazi diren udalerriek eragin dute, beraz, Arabaren hazkunde demografikoa. Hiriburuaren ondorengo udalerririk jendetsuena, Laudio, herri ertaina baino ez da 20.000 inguru biztanlerekin. Biztanleriaren egitura demografikoari dagokionez, Araba Euskal Autonomia Erkidegoko batezbestekoa baino zertxobait gazteagoa da, alde txikiz bada ere; 65etik gorakoak guztizkoaren %16,7 dira (%18,6 Euskal Autonomia Erkidegoan).

Urtea 2000 2003 2006 2009 2012 2014
Araba 286.497 294.360 301.926 313.819 322.557 321.932

Banaketa administratiboa

Arabako kuadrillak

Zazpi kuadrilla edo eskualdetan zatituta dago:

Aiarako Gure Andra Mariaren santutegia (Dulantzitik gertu)

Bestela, Burgosko (Gaztela-Leon) administraziopean dago Trebiñuko konderria, herrialdearen erdialde geografikoan, Gasteiz eta Mendialdea artean. Trebiñu eta Argantzun udalerriek osatzen dute.

Udalerriak

Arabar gehienak hiriburuan bertan bizi dira, Gasteiz izanik hiri nagusia alde handiz. Hauek dira herrialdearen udalerri nagusiak:

Udalerria Populazioa 2011
Gasteiz 239.949
Laudio 18.564
Amurrio 10.145
Agurain 5.019
Oion 3.374
Iruña Oka 3.125
Dulantzi 2.988
Aiara 2.846
Zuia 2.452

Udalerri txikienak Añana (172 biztanle), Lagran (185) eta Zalduondo (191) ziren 2011n.

Historia

Sakontzeko, irakurri: «Arabako historia»
Estibalitz, Arabako santutegia eta topaleku historikoa

Historiaurreko aztarnategien eta monumentu megalitikoen arrasto handia da Araban. Trikuharri esanguratsuak aurki daitezke, besteak beste, Aizkomendikoa Egilazen eta Sorginetxekoa Arrizalan. Egungo Araban, garai hartan, karistiarrak eta barduliarrak bizi ziren. Erromatarrak heldu baino lehenagotik, Gesaltza-Añanako gatzaga indarrean zen dagoeneko, gatza erauzteko gune ekonomiko garrantzitsua. Erromatarren garaian, berriz, hainbat mansus (bentak) eta fundus (herriska modukoak) aurkitu izan dira agirietan, baita haien aztarnak ere; izan ere, Ab Asturica Burdigalam galtzara nagusiak mendebaldetik ekialdera zeharkatzen zuen egungo Arabako lurraldea Lautadan barrena. Veleia deitutako gotorlekua (Iruña) gune garrantzitsua bihurtu zen, eta bisigodoek konkista kanpaina batean sortutako Victoriacum ere hor zegoela uste dute adituek batzuek VIII. mendeko Veleia Alavensis izan daitekeela pentsatzen da. Egilon izan zen Arabako lehen jaun ezaguna eta, bere ondoren, arabarrak hainbatetan matxinatu ziren asturiarren eta gaztelaren kontra. IX. mendean ageri da lehenengoz Araba izena, Arba (Cronica Abeldensis).

Zalduondoko eliza, San Adriango pasabidera igo aurretik

Araba 'nafarren' (euskaldunen) lurraldean kokatzen zen eta, XI. mendetik XII. mendera, Iruñeko Erresumak izena aldatu zuen, Nafarroa bilakatu. Gaztelak, baina, Nafarroa eskuratu nahi zuen, bereziki haren mendebaldeko lurraldea, Araba tartean. 1199-1201. urteetan, Nafarroako errege Antso Jakituna egungo Aljerian negoziazioetan zebilela, gaztelarrek Durango eta Arabari eraso egin zieten, Trebiñu eta Gasteizi zehazki. Bi gotorlekuek gogor eutsi zieten, baina etsipenak jota, Erregeren baimenaz, amore eman zuten. Harrezkero, Araba Gaztelako Koroan sartu zen. 1332. urtean, Arriagako ermandadeak Araban zeuzkan lurralde guztiak eman zizkion Gaztelari. Ondoren, jauntxoak gailendu ziren: Aiaratarren leinua, Mendozatarrena, eta Gebaratarrena, eta Bandoen Gerra piztu zen Araban ere. Ia aldi berean, Arabak onurak atera zituen kostaldea eta barrualdea lotzen zituzten bideetan eta Donejakue bidean zuen kokapen estrategikoagatik (Miranda - Gasteiz - Agurain - Sandrati tunela). Beste euskal lurraldeek bezala, XVI. mendean Aldundi Nagusia eratu zen. XVIII. mendearen bigarren erdialdean, berriz, euskararen atzerakada handia jazo zen Araba gehienean, Lautada osoan eta Trebiñun galtzeko zorian geratuz. 1766an, Euskalerriaren Adiskideen Elkartea sortu zen, eta hainbat pertsonaia Ilustrazioaren eragin handia izan zuten, arlo desberdinetan: Samaniego, Montehermosoko kondea, Borica, Landazuri, Foronda, etab. 1794an, berriz, Konbentzioaren Gerran, frantses armada Mirandaraino heldu zen eta, orduko eskuizkribuek agerian uzten dutenez, hainbat herritar eta agintariren abegia izan zuten, hurrengo hamarkada osoan ere. 1813ko uztailean, Penintsulako Gerran, Arthur Wellesleyren armada portugesak eta britainiarrak Gasteizera sartzeko puntuan izan ziren, baina Alava generalak eragotzi egin zien, Gasteizko gudua bukatu ondoren hiria arpilatzea eragotziz.

1833an, berriz, Lehen Karlistaldia piztu zen, Hego Euskal Herri osoan errotua. Zumalakarregiren indarrak Araba osotik zabaldu ziren, eta denbora luzean lurraldearen kontrola izan zuten, Gasteizena Karlistek gerra galdu zuten 1839an, 1841ean Baldomero Espartero liberalaren aurkako altxamendu bat izan zen, eta espainiar buruzagiak armada bidali zuen Araba, Gipuzkoa eta Bizkaira. 1841eko urrian, Gasteiz okupatutik, foruak baliogabetzen zituen dekretua eman zuen. Aldiz, Arabako Aldundi Nagusiak eta foruek indarrean jarraitu zuten. Modernitatearen sinbolo bat, burdinbidea, 1862an heldu zen Mirandatik Ziordiaraino. Handik gutxira, Bigarren Karlistaldia piztu zen eta gerraren amaierak foruen behin betiko galera ekarri zuen (1876). Biztanleriaren gainbehera gertatu zen hurrengo hamarkadetan. Araba nekazari lurralde bat izaten jarraitu zuen, industrializaziorik gabe. 1936ko uztailean, militarren estatu kolpea garaile atera zen Gasteizen eta Araba gehienean, eta bataila bakarra Legution izan zen urte bereko azaroan.1937an Gipuzkoak eta Bizkaiak ez bezala, Arabak ez zuen itun ekonomikoa galdu gerra ondoren. 60ko eta 70eko hamarkadan hirigintzaren eta industriaren garapen handia izan zen, Gasteizen oso zentratuta. Lizarra eta Bergara lotzen zituen Euskal-Nafar Burdinbide historikoa 1967an desmuntatu zuten, errepideko garraioaren indarrak alboratuta. Haran Atlantikoetan industria asko garatu zen. Aldi berean, Espainiako etorkinen emari handia izan zen urte horietan, bereziki Gasteizera.

Franco diktadorea hil ondoren (1975) zabaldu zen aro politiko berrian, Araba Euskal Kontseilu Nagusian, lehenik, eta Euskadiko Autonomia Erkidegoan, ondoren, sartu zen, Gipuzkoa eta Bizkaiarekin batera. Lehenengo ikastolen haziak erein ziren Arabako hainbat herritan: Agurain, Gasteiz, Amurrio, Oion, Labastida, etab. 1980tik, berriz, Eusko Jaurlaritza eta Eusko Legebiltzarra Gasteizen finkatu ziren eta, era berean, Araba erkidego berrian eroso sentitzeko, 25 eserleku esleitu zitzaizkion Eusko Legebiltzarrean, beste lurraldeek baino askoz biztanleria txikiagoa izan arren. EHUk hainbat fakultate ezarri zituen bertan. Aldi berean, ordea, handia zen kalean politika arloko aztoramendua eta langile protestak, baita ETAren eta erregimenari atxikitako legez kanpoko taldeen eraso armatuak ere. 1976an, Gasteizko martxoaren 3ko sarraskia gertatu zen, polizia indarrek eraginda. Urte hauetan, hobekuntza handiak izan ziren azpiegituretan. Aldundian, EAJ eta PP gailendu ziren alderdi politiko nagusien artean eta, Gasteizen, Jose Angel Cuerdak izan zuen hiriburuko alkatetza 1979tik 1999ra. Nafarroan bezalako erregionalismo espainiartzale bat, Unidad Alavesa, 1989an indartsu sortu bazen ere, ez zen errotu eta, 2005ean, desegin egin zen. Bestalde, Gaztela-Leongo gobernuek ukatzen jarraitu zuten Trebiñuk gehiengoz Araban sartzeko egindako ahalegin guztiak. Horrekin batera, Garoñako zentral nuklearraren kontrako borroka piztu zen, arabar alderdi gehienek babestua; lurraldean poz handia sortu zuen hura ixteko aginduak 2017an. Urteotan, sendotu egin da Gasteizen nagusitza beste herrien aldean, baina hiriburua gainerako eskualdeekin lotzeko azpiegitura sare bikain batez konpentsatua.

Kultura

Literatura

Sakontzeko, irakurri: «Arabako idazleak»

Hego Euskal Herriko literaturan ezaguna den euskarazko libururik zaharrena Lazarragaren eskuizkribua da (1567 - 1602), Larreko Joan Perez Lazarraga arabarrak idatzia. Egungo egileen artean, aldiz, nabarmentzekoak dira Josemari Velez de Mendizabal eta Xabier Montoia.

Gaztelaniazko idazleen artean, aipatzekoak dira Felix Maria Samaniego, Ramiro Maeztu, Ignacio Aldekoa eta Toti Martinez de Lezea.

Musika

Euskara

Sakontzeko, irakurri: «Arabako euskara»

Eustaten 2006ko datuen arabera, orduan ia 75.000 arabar euskaldunak ziren, biztanle guztien %25 inguru, beraz. Udalerri euskaldunenak, euskal hiztunen ehunekoari dagokionez, Aramaio (ia %85,5) eta Legutio (%39) ziren, iturri horren arabera.

Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako lurraldeetan bezalatsu, aurrera egin du euskarak Araban azken urteotan, eta aurrerapen hori nabarmenagoa izan da, gainera, Araban, Aramaio inguruan izan ezik, euskara, berez, ia desagertuta zegoela kontuan izanez gero. 1996an bi urtetik gorako arabar guztien %14,6 euskalduna zen, eta antzeko kopuruak ia-euskalduntzat zuen bere burua, baina handik hamar urtera %25ekoa zen kopuru hori. Atal honetan ere, nabarmena da Arabako Lautadak eta hiriburuak duten garrantzi demografikoa batezbestekoa finkatzerakoan. Nolanahi ere, Gorbeia inguruko eskualdea da oraindik ere Arabako eskualde euskaldunena, bertakoen %37,4 euskaldunak baitziren 2001ean.

Euskarak Araban egin duen aurrerapausoak zerikusi zuzena du hezkuntzan izan duen hedapenarekin. 1999-2000 ikasturtean, esaterako, unibertsitatez kanpoko ikasleen ia erdia (%47) D eta B ereduetan ari zen ikasten Araban. 2010-2011 ikasturtean, berriz, %75tik gora ziren, horietatik %42 D ereduan eta soilik %25 A ereduan.

Gainerako lurraldeetan bezala, derrigorrezko hezkuntzako lehen mailetan, nabarmena zen euskarazko ereduen nagusitasuna. 2011n, haur hezkuntzari begiratuta soilik, %53,4 ari zen euskarazko D ereduan, %42 B eredu elebidunean eta %4,5 A ereduan.[3]

Jaiak

Arabako jai nagusia apirilaren 28a da, San Prudentzio eguna, katolikoen santu hori baita probintziaren zaindaria.

Politika

Arabako Foru Aldundiaren egoitza, Gasteizen.

Arabako Foru Aldundia lurraldean agintzen duen herri erakundea da, herritarren botoen ondorioz aukeratzen dena lau urtetik behin. Bestela, Arabako Batzar Nagusiak lurraldeko batzar orokorrak dira, aldundia kontrolatzen duena.

2015eko hauteskundeak

Arabako aldundia

Alderdia Eserlekuak Boto kopurua[4]
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
13
34.705 (% 21,60)
Alderdi Popularra (PP)
12
35.335 (% 21,99)
EH Bildu
11
32.716 (% 20,36)
Ahal Dugu
8
23.393 (% 14,56)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
5
17.991 (% 11,20)
Irabazi Araba
1
5.953 (% 3,70)
Herritarrak - Herritarron Alderdia (C's)
1
4.982 (% 3,10)

Ahaldun Nagusiaren hautaketa

2015eko ekainaren 30ean Arabako Batzar Nagusiek Ahaldun Nagusia hautatzeko osoko bilkura egin zuten. Horretan bi hautagai aurkeztu ziren; alde batetik EAJko Ramiro González, eta bestetik Irabaziko José Damián García. PSE-EEk eta EAJk lortutako ituna ez zen izan nahikoa lehenengo bozketan, gehiengo osoa beharrezkoa baitzen eta bi alderdietako prokuradoreek 51tik 18 bozka gehitzen baitzituzten. Gainerakoek boto zuria eman zuten, Irabazikoa izan ezik, bere buruari bozka eman baitzion. Bigarren bozketan gehiengo erlatiboa zen nahikoa, eta emaitzak errepikatu zirenez, Ramiro Gonzalez Arabako Ahaldun Nagusi izendatu zuten.

Atzerriko diplomazia

Gaur egun Arabako Talde Kontsularra ondorengo kontsulatuak osatzen du:

Ekonomia

Ekonomiari dagokionez, erabat aldatu da Arabaren egitura XX. mendearen bigarren erditik aurrera. Oraindik ere, Bizkaian eta Gipuzkoan baino garrantzi handiagoa du lehen sektoreak Araban, baina batezbestekoari erreparatuz gero jarduera ekonomiko marjinala dela esan liteke (BPGaren %2 baino ez, 2004an). Arabaren egitura ekonomikoa industrian eta, batez ere, zerbitzuetan oinarritua da. Euskal Autonomia Erkidegoko batezbestekoarekin alderatuta, Araban aberastasun proportzional gehiago sortzen du industriak Bizkaian eta Gipuzkoan baino, nahiz eta tradizionalki guztiz alderantzizkoa izan egoera. Aldagai honetan ere, ordea, Arabako Lautadak eta Gasteizek duten eragina aipatu behar da egitura ekonomikoa aztertzean, egoera ez baita bateragarria eskualde guztiak aintzat hartuz gero.

Zerbitzuei dagokienez, bestalde, esan beharra dago Euskal Autonomia Erkidegoaren erakundeek egoitza Gasteizen izateak asko aldatu duela sektore horrek jarduera ekonomiko orokorrean duen garrantzia. Bestalde, Arabaren bilakaera ekonomikoari ezaugarri bereziak eman dizkio lurraldearen industrializazio berantiarrak. Azken urteotan eduki teknologiko eta balio erantsi handiko industria ezarri da Araban, puntako sektoreei lotua kasu askotan (automozioa, aeronautika...) eta kanpo inbertsio handiak erakarri dituena. Hori dela eta, enpresa gutxi batzuen inguruan eta horiek eragin duten industria osagarrian gauzatzen dira produkzio nagusiak; ehun ekonomikoak espezializazio handia lortu du, baina enpresa gutxi batzuekiko mendekotasun handia ere badu. Atalik garrantzitsuenak automozioa, aeronautikarako osagarriak eta hodi eta profilak dira. 2007. urteko lehen hiruhilekoan, %15,4 hazi ziren Araban esportazioak aurreko urteko epe berarekin alderatuta, eta ekoizpen industriala ere %10,4 handitu zen, espainiar Estatuko eta Euskal Autonomia Erkidegoko batezbestekoaren gainetik. Egitura ekonomiko horren ondorioz, 2007ko aurrerapenen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren batezbestekoaren eta gainerako herrialdeenaren gainetik egon zen Araba, biztanleko Barne Produktu Gordinari dagokionez (35.960 €). Hainbat urtez, Bizkaiak eta Gipuzkoak gogor jasan zuten krisialdi industrialak Araban eragin arinagoa izan zuenez, langabezia tasetan Bizkai eta Gipuzkoakoen azpitik egon da Araba (2005. urtean, %3 zen Arabako langabezia tasa, eta %5 inguru Euskal Autonomia Erkidegokoa), baina, 2008az gero, atzeraldi orokorraren ondorioz, joera hori aldatzen ari dela erakusten dute azken datuek.

Arabaren garapen industrialak eragin zuzena izan du Arabako azpiegituretan. Euskal Herria Espainiako mesetarekin lotzen duen N-1 errepideak zeharkatzen du Araba, eta horrek beti izan duen garrantzia areagotu egin da errepide honek azken urteotan izan duen hobekuntza nabarmenei esker. Horrez gainera, gehienbat Gasteiz inguruko industrialdeetan kokatuta dauden industrien ekoizpenari irteera egokia emateko Gasteizko Garraio Zentroa sortu da, Jundizko industrialdean. Zentro horrek garraioarekin zerikusia duten arlo guztiak biltzen ditu: biltegiak, banaketa, aduanen eta stock-en kudeaketa. Nazioarteko trenetako zama-terminala ere badu. Industriari lotutako garraio-azpiegiturei dagokienez, aipagarria da Gasteizko aireportua, Euskal Autonomia Erkidegoak dituen hiru aireportuetan berriena eta merkantzia garraiorako bereziki prestatua. Gaur egungo hegazkinik handienak hartzeko gai da aireportua eta, esan bezala, karga-aireportua da bereziki, espainiar Estatuko laugarrena garraiatutako merkantziari dagokionez.

Hedabideak

Arabar ospetsuak

Sakontzeko, irakurri: «Arabar ezagunen zerrenda»

Arabar ezagun klasikoak Joan Perez Lazarraga, Felix Maria Samaniego eta Ramiro Maeztu idazleak ditugu, bai eta Justo Antonio Olagibel arkitektoa, Manuel Iradier esploratzailea edo Jesus Guridi musikagilea ere, besteak beste.

XX. mendean, aipatzekoak dira Jose Angel Cuerda politikaria, Juanito Oiarzabal mendigoizalea, Martin Fiz atleta, Juanma Bajo Ulloa zinema zuzendaria eta Almudena Cid gimnasta, beste batzuen artean.

Bitxikeriak

Israel eta Jordaniaren arteko mugan, bada Araba izeneko eskualde edo harana. Euskal Herrikoaren antzera, gehienbat ordoki zabalek osatua dago.

Erreferentziak

  1. Espainiako Estatistika Institutuaren datuak erabiliz lortutako lur eremua (datu base honetako datuetatik, Álava + Condado de Treviño + Puebla de Arganzón (La) batura eginda).
  2. Anuario estadístico de España 2014 / I.N.E.
  3. Hezkuntza datuak EUSTATen webgunean
  4. 2015eko foru hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean 2016/01/28an kontsultatua

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Araba Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Araba