Paper: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
16. lerroa: 16. lerroa:


== Fibraren hasierako jatorriak ==
== Fibraren hasierako jatorriak ==
[[Industria Iraultza]]ren aurretik papera bestelako fibren birziklapenetik etorri ohi zen. Askotan [[kalamu]], [[liho]] edo [[kotoi]]zkoak ziren material hauek. [[Justus Claproth]]ek [[1774]]an paperetik [[tinta]] kendu eta birziklatzeko prozesu bat asmatu zuen. [[1843]]an [[egur-ore]]a sartu zen papera egiteko, eta orduan ehunak biltzen zituztenen materialen birziklapena garrantzitsua izateari utzi zion.
[[Industria Iraultza]]ren aurretik papera bestelako fibren birziklapenetik etorri ohi zen. Askotan [[kalamu]], [[liho]] edo [[kotoi]]zkoak ziren material hauek. [[Justus Claproth]]ek [[1774]]an paperetik [[tinta]] kendu eta birziklatzeko prozesu bat asmatu zuen. [[1843]]an [[egur-ore]]a sartu zen papera egiteko, eta orduan ehunak biltzen zituztenen materialen birziklapena garrantzitsua izateari utzi zion<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Recycled fiber and deinking|argitaletxea=Fapet Oy|data=2000|url=https://www.worldcat.org/oclc/44464142|isbn=9525216071}}</ref>.


== Paper-motak ==
== Paper-motak ==

22:15, 11 urria 2017ko berrikusketa

Paperarekin egin daitezkeen objetu ezberdinak

Papera material fin bat da, gehienbat bertan idazteko, inprimatzeko edo zerbait biltzeko erabiltzen dena. Elkar gurutzaturik dauden landare zuntzek eratzen dute, zelulosak batez ere, bai fisikoki eta bai kimikoki, hidrogeno zubiak direla eta. Material malgu bat da, erabilera askorekin: papera idazteko, paketeak egiteko, garbitzeko eta eraikuntzan zein prozesu-industrialetan erabiltzen da.

Ts'ai Lunek asmatu zuela esan ohi da, K. a. 105. urte inguruan[1]. Hala ere K. a. II. mendeko aztarnategi arkeologikoetan paper zuntzak aurkitu dira[2]. Gaur egungo papergintza industria globala da, Txina delarik gehien produzitzen duen herrialdea, Ameriketako Estatu Batuek jarraituta.

Izena, euskaraz, papirotik datorkio, horrela deitzen baitzen paperaren Egiptoko aitzindari bat, bere izen berbera daramaten landaren batzuen zuntzekin sortua.

Historia

Antzinako Egipton papiroaren gainean idazten zen, eta berau Nilo ibaiaren ertzean oso ugaria zen papiro landarearen zurtoinetik lortzen zen. Europan berriz, Erdi Aroan, pergaminoa erabiltzen zen bertan idazteko, ahuntz edo akerraren larru landua alegia, tinta jasotzeko prestatua. Hala ere, pergaminoa garestia zen, eta VIII. mendetik aurrera pergaminoan idatzitako testuak ezabatzeko joera zabaldu zen, pergaminoa berriz erabili ahal izateko. Hala, lehendik idatzitako hainbat lan betiko galdu ziren.

Bestalde, txinatarrek ordurako papera ekoizten zuten, zeta, arroz-lastoa eta kalamuaren zuntzak erabiliz, bai eta kotoiarenak ere. Ezagutza hura arabiarrei erakutsi zieten, eta arabiarrek gaur egungo Espainia eta Sizilia diren lurraldeetara zabaldu zuten jakintza X. mendean. Paperaren ekoizpena Frantziara hedatu zen, eta han lihoa erabiliz egin zen XII. mendetik aurrera.

XIV. mendean alkandoraren erabilera guztiz zabalduta zegoenez, trapu eta alkandora zahar nahikoa zegoen papera prezio merkeetan egiteko. Horrek eta inprentaren asmakuntzak liburuak eskuragarriak izaten lagundu zuten, artean bitxikeria garestiak baitziren.

Gaur egun zenbait erabileratarako papera material sintetikoek ordezkatu badute ere, paperak oraindik garrantzi handia du gure eguneroko bizitzan.

Fibraren hasierako jatorriak

Industria Iraultzaren aurretik papera bestelako fibren birziklapenetik etorri ohi zen. Askotan kalamu, liho edo kotoizkoak ziren material hauek. Justus Claprothek 1774an paperetik tinta kendu eta birziklatzeko prozesu bat asmatu zuen. 1843an egur-orea sartu zen papera egiteko, eta orduan ehunak biltzen zituztenen materialen birziklapena garrantzitsua izateari utzi zion[3].

Paper-motak

Erabileraren arabera

Erreferentziak

  1. Bevis, Dorothy. (1953-01-01). «Print: A Manual for Librarians and Students, Describing in Detail the History, Methods, and Applications of Printing and Papermaking. George Mann» The Library Quarterly 23 (1): 47–47.  doi:10.1086/617942. ISSN 0024-2519. (Noiz kontsultatua: 2017-10-10).
  2. (Ingelesez) Needham, Joseph; Tsuen-Hsuin, Tsien. (1985-07-11). Science and Civilisation in China: Volume 5, Chemistry and Chemical Technology, Part 1, Paper and Printing. Cambridge University Press ISBN 9780521086905. (Noiz kontsultatua: 2017-10-10).
  3. Recycled fiber and deinking. Fapet Oy 2000 ISBN 9525216071..
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paper Aldatu lotura Wikidatan