Kaxa-diagrama: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
kalkulu okerra ezabatu
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
eraketa ez da zuzena, albo-balioak ez baitira horrela kalkulatzen
1. lerroa: 1. lerroa:
[[Fitxategi:Boxplot 0001.png|thumb|250px|Bi datu multzoen arteko ezberdintasunak erakusten dituzten '''kaxa eta biboteen diagramak''']]
[[Fitxategi:Boxplot 0001.png|thumb|250px|Bi datu multzoen arteko ezberdintasunak erakusten dituzten '''kaxa eta biboteen diagramak''']]
[[Estatistika]]n, '''kaxa-diagrama''', '''kaxa eta biboteen diagrama''' ere deitua, ingelesezko '''''box plot''''' izenez ere ezaguna, [[aldagai kuantitatibo|aldagai koantitatibo]] bat irudikatzeko [[datu-diagrama]] bat da, datu multzo bateko ezaugarriak ([[zentro-joera (estatistika)|zentroa]], [[sakabanatze (estatistika)|sakabanatzea]], ...) modu integratuan eta grafikoan aztertzen azaltzen dituena. [[Muturreko datu]]ak atzemateko ere erabiltzen da. Bost [[laburkin (estatistika)|laburkin]] erabiltzen dira bere eraketarako: [[mediana]], lehenengo [[kuartil|koartila]], hirugarren koartil, [[datu (argipena)|datu]] handiena eta datu txikiena. [[Aldagai kuantitatibo]] bati buruz, multzo zenbaiten arteko ezberdintasunak azaltzeko erabiltzen da sarri, horretarako diagramak batera jarriz, bertikalean edo horizontalean. [[John Tukey]] estatistikariak garatu zuen 1970eko hamarkadan, berak bultzaturiko [[datuen azterketa esploratzaile]] izeneko datuen azterketarako korrontearen baitan. Geroztik maiz erabiltzen da datu estatistikoak aurkezten dituzten txosten eta argitarapen zientifiko eta teknikoetan. Aldi berean, aldaera anitz izan dituen datu-diagrama da: hozkaturiko kaxa-diagrama, bibolin-diagramak eta HDR diagramak, besteak beste.

== Eraketa ==

Kaxa-diagramaren bertsio arruntenerako pauso hauek jarraitu behar dira, diagrama horizontalean marraztu nahi bada:

# Lehenengo eta hirugarren [[kuartil]]ak eta [[mediana]] kalkulatu behar dira.
# [[Kuartil arteko ibiltarte]]a kalkulatu behar da: hirugarren koartila ken lehenengo koartila.
# Laukizuzen bat, kaxa alegia, marraztu behar da, ezkerretik lehenengo koartila eta eskuinetik hirugarren koartila mugatzat dituena.
# Mediana goitik beherako marra batez irudikatzen da kaxa barnean.
# Kaxako alde banatik, lehenengo eta hirugarren kuartiletatik alegia, biboteak luzatzen dira, marra batez, 1.5 bider kaxa edo [[kuartil arteko ibiltarte]]aren luzeran.
# Biboteen muturretatik harago dauden datuak [[muturreko datu]]tzat hartzen dira eta puntu banaz adierazten dira.
# Biboteak haien luzeran zehar dauden ''albo balioetan'', datu txikien eta handienaren balioetan alegia, moztu behar dira, muturreko datuak egon ala ez.

== Interpretazioa ==
== Interpretazioa ==

17:42, 12 urria 2017ko berrikusketa

Bi datu multzoen arteko ezberdintasunak erakusten dituzten kaxa eta biboteen diagramak

Estatistikan, kaxa-diagrama, kaxa eta biboteen diagrama ere deitua, ingelesezko box plot izenez ere ezaguna, aldagai koantitatibo bat irudikatzeko datu-diagrama bat da, datu multzo bateko ezaugarriak (zentroa, sakabanatzea, ...) modu integratuan eta grafikoan aztertzen azaltzen dituena. Muturreko datuak atzemateko ere erabiltzen da. Bost laburkin erabiltzen dira bere eraketarako: mediana, lehenengo koartila, hirugarren koartil, datu handiena eta datu txikiena. Aldagai kuantitatibo bati buruz, multzo zenbaiten arteko ezberdintasunak azaltzeko erabiltzen da sarri, horretarako diagramak batera jarriz, bertikalean edo horizontalean. John Tukey estatistikariak garatu zuen 1970eko hamarkadan, berak bultzaturiko datuen azterketa esploratzaile izeneko datuen azterketarako korrontearen baitan. Geroztik maiz erabiltzen da datu estatistikoak aurkezten dituzten txosten eta argitarapen zientifiko eta teknikoetan. Aldi berean, aldaera anitz izan dituen datu-diagrama da: hozkaturiko kaxa-diagrama, bibolin-diagramak eta HDR diagramak, besteak beste.

Interpretazioa

Kaxa-diagramak datuen ezaugarri nagusiak azalarazten ditu.

Kaxa-eta-beso diagramaren bitartez zentroa, sakabanatzea, alborapena eta kurtosia azter daitezke. Datuen azterketa esploratzailearen tresna moduan, kaxa-diagramak muturreko datuen eragina baztertu eta datu multzoaren erdigunean (kaxan, alegia) jasotzen den informazioa lehenesten du datuak aztertzeko, horretarako neurri jasankorrak proposatuz:

  • zentroa kaxa barruko marra bertikalaz adierazten den medianak adieratzen du. Batezbesteko aritmetiko sinplea ez bezala, neurri jasankorra da eta beraz, ez dago muturreko datuen eraginpean.
  • sakabanatze neurri moduan kaxaren zabalera, kuartil arteko ibiltartea alegia, hartzen da. Muturretan dauden datuak ere jaso nahi badira, bibote-muturren arteko distantzia har daiteke sakabanatze-neurri moduan.
  • alborapena aztertzeko, medianatik alde banatara dauden distantziak erkatzen dira, kuartiletaraino edo bikoteen muturretaraino. Eskuineko distantzia (medianatik gora) ezkerreko distantzia (medianatik behera) baino handiagoa bada, banaketak alborapen positiboa duela esaten da; ezkerreko distantzia eskubikoa baino handiagoa bada, berriz, banaketak alborapen negatiboa duela esaten da.
  • kurtosiaren azterketa kaxaren eta biboteen luzera alderatuz egiten da: kaxa zabala bada biboteen aldean, banaketa platikurtikoa edo zapala da; biboteak luzeak badira kaxaren aldean, banaketa leptokurtikoa edo zorrotza da.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kaxa-diagrama Aldatu lotura Wikidatan