Mungia: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 43°21′17″N 2°50′50″W / 43.354722222222°N 2.8472222222222°W / 43.354722222222; -2.8472222222222
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
informazioa
No edit summary
29. lerroa: 29. lerroa:
Hauek [[Butroe (ibaia)|Butroi ibaiaren]] ibarra inguratzen dute. Ibai hau [[Bizkargi]] (536 m) mendian sortu, Mungiatik igaro eta [[Gaminiz]] badian isurtzen du ura. Baina hau ez da alde honek duen ur-etorri bakarra; badira inguruan makina bat errakatxo eta iturri Butroi ibaiaren ibaiadarrak direnak, Atxuri, Trobika, Lauromendi, Atebarri edo Mantzorriko erreka esaterako, antzina 20 errotari eragiteko gauza zirenak.
Hauek [[Butroe (ibaia)|Butroi ibaiaren]] ibarra inguratzen dute. Ibai hau [[Bizkargi]] (536 m) mendian sortu, Mungiatik igaro eta [[Gaminiz]] badian isurtzen du ura. Baina hau ez da alde honek duen ur-etorri bakarra; badira inguruan makina bat errakatxo eta iturri Butroi ibaiaren ibaiadarrak direnak, Atxuri, Trobika, Lauromendi, Atebarri edo Mantzorriko erreka esaterako, antzina 20 errotari eragiteko gauza zirenak.


Erdi aroan, Mungiak bi jauregi zituen: Butroi eta Bileratarren dorretxea.
Erdi aroan, Mungiak bi jauregi zituen: [[Butroeko gaztelua|Butroi]] eta Bileratarren dorretxea.


== Geografia==
== Geografia==

19:52, 18 urria 2017ko berrikusketa

Mungia
 Bizkaia, Euskal Herria
Mungiako udaletxea.
Mungiako bandera

Mungiako armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaMungialdea
Izen ofiziala Mungia
AlkateaAger Izagirre (EAJ)
Posta kodea48100
INE kodea48069
Herritarramungiar
Kokapena
Koordenatuak43°21′17″N 2°50′50″W / 43.354722222222°N 2.8472222222222°W / 43.354722222222; -2.8472222222222
Map
Azalera52,12 km²
Garaiera20 metro
Distantzia15 km Bilbora
Demografia
Biztanleria17.882 (2023)
220 (2022)
alt_left 9.073 (%50,7) (%48,2) 8.618 alt_right
Dentsitatea343,09 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 19,16
Zahartze tasa[1]% 16,79
Ugalkortasun tasa[1]‰ 52,25
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 79,11 (2011)
Genero desoreka[1]% 1,36 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 10,23 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 55,46 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 36.84 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1376. urtea
Webguneahttp://www.mungia.org

Mungia Bizkaiko barrualdeko udalerria eta Mungialdeko eskualdeko hiriburua da. 2016. urtean 17.091 biztanle zituen eta itsasotik 20 metroko garaieran dagoen eremu zabala da. Sollube (684 m) eta Jata (592 m) mendiez gain, baditu hainbat sakonune eta mendixka; besteak beste Gondramendi (217 m), Tallu (342 m) eta Berreaga (366 m).

Hauek Butroi ibaiaren ibarra inguratzen dute. Ibai hau Bizkargi (536 m) mendian sortu, Mungiatik igaro eta Gaminiz badian isurtzen du ura. Baina hau ez da alde honek duen ur-etorri bakarra; badira inguruan makina bat errakatxo eta iturri Butroi ibaiaren ibaiadarrak direnak, Atxuri, Trobika, Lauromendi, Atebarri edo Mantzorriko erreka esaterako, antzina 20 errotari eragiteko gauza zirenak.

Erdi aroan, Mungiak bi jauregi zituen: Butroi eta Bileratarren dorretxea.

Geografia

Inguru naturala

Muga hauen barruan sortzen den eskualdeak Mungiaz gain, Arrieta, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz, Jatabe, Meñaka, Fruiz eta Bakio udalerriak ditu. Orain gutxira arte, Mungiak beste herri batzuek legez, bazituen ondoko udalerrietan hainbat barruti. Hauek hurbilen zeukaten udalerriaren esku geratu dira, kostaldeko Basorda kasu.

Auzoak

Demografia

XX. mendeko lehen erdialdean Mungiaren biztanle kopurua nahiko egonkor mantendu zen, eta beherakada txiki bat ere izan zuen 1930eko hamarkadan. Bigarren erdialdean, berriz, hazten hasi zen, eta hazkundeak ez du etenik izan ordutik, ezta 1980eko hamarkadako krisialdian ere. Hazkunde hori azken urteotan bizkortu egin da Euskal Herriko hainbat tokitatik etorri eta herritartu diren pertsonei esker, bai eta hazkunde begetatiboaren ehuneko handiari esker ere.

Horrek guztiak populazioaren %21 hogei urtetik beherakoa izatea eragin du. Mungiako bizilagunetatik %43 oinarrizko ikasketak egiten ari da edo egin ditu, %14k profesional erako ikasketak ditu, %24k bigarren mailakoak edo erdi mailakoak, eta, %11k, berriz, goi mailakoak.

Azken urteotan, Mungia jatorri askotako jendearen bizileku gertatu da, besteak beste Ipar Afrikatik eta Hego Amerikatik etorritako hainbatena.

Biztanleriaren bilakaera

Mungiako biztanleria

Politika

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeen emaitzen ondorioz, EAJ alderdiko hautagai Izaskun Uriagereka hautatu zuten alkate. 2015eko otsailean dimisioa eman zuen, Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkari Carlos Urkijok Espainiako bandera udaletxean jartzera derrigortu nahi zuelako.[4] Haren tokia EAJ alderdi beraren Igor Torrontegik bete zuen.

2015eko maiatzaren 22ko hauteskundeetan EAJ alderdiak berriro eskuratu zuen gehiengoa, eta horren ondorioz Ager Izagirre jeltzaleak eskuratu zuen alkatetza.

Mungiako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
8 / 17
3.511 (% 45,30)
9 / 17
3.747 (% 45,04)
Euskal Herria Bildu (EH BILDU)*
5 / 17
2.267 (% 29,51)
5 / 17
2.302 (% 27,67)
Monte Berriaga
3 / 17
1.237 (% 16,10)
2 / 17
1.079 (% 12,97)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE-PSOE)
1 / 17
484 (% 6,30)
1 / 17
433 (% 5,20)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak emaitzak euskadi.eus webgunean

Kultura

Hizkuntza

Euskarari dagokionez, euskaldun kopuru handia duen herria da: bizilagunen %26 gaztelaniaduna da, %16 ia euskalduna eta %58 euskaldunak dira, (horietatik %67 alfabetatuak). Berezko hizkera mendebaleko euskararen aldaera bat da.

Ondarea

Larraurin Zumetxagako San Migel baseliza dugu, arte erromanikoaren adibide bakanetarikoa dena Bizkaia osoan.

Iruditegia

Mungiar ospetsuak

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo loturak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mungia Aldatu lotura Wikidatan