Mungia: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
128. lerroa: | 128. lerroa: | ||
== Kultura == |
== Kultura == |
||
=== Hizkuntza === |
=== Hizkuntza === |
||
[[Euskara]]ri dagokionez, euskaldun kopuru handia duen herria da: bizilagunen %26 [[gaztelania]]duna da, %16 ia euskalduna eta %58 [[euskara|euskaldunak]] dira, (horietatik %67 alfabetatuak). Berezko hizkera [[bizkaiera|mendebaleko euskararen]] aldaera bat da. |
[[Euskara]]ri dagokionez, euskaldun kopuru handia duen herria da: bizilagunen %26 [[gaztelania]]duna da, %16 ia euskalduna eta %58 [[euskara|euskaldunak]] dira, (horietatik %67 alfabetatuak). Berezko hizkera [[bizkaiera|mendebaleko euskararen]] aldaera bat da. |
||
===Ondarea=== |
===Ondarea=== |
19:53, 18 urria 2017ko berrikusketa
Mungia | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizkaia, Euskal Herria | |||||||||||
Mungiako udaletxea. | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Bizkaia | ||||||||||
Eskualdea | Mungialdea | ||||||||||
Izen ofiziala | Mungia | ||||||||||
Alkatea | Ager Izagirre (EAJ) | ||||||||||
Posta kodea | 48100 | ||||||||||
INE kodea | 48069 | ||||||||||
Herritarra | mungiar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°21′17″N 2°50′50″W / 43.354722222222°N 2.8472222222222°W | ||||||||||
Azalera | 52,12 km² | ||||||||||
Garaiera | 20 metro | ||||||||||
Distantzia | 15 km Bilbora | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 17.882 (2023) 220 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 343,09 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 19,16 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 16,79 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 52,25 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 79,11 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 1,36 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 10,23 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 55,46 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera [3] | % 36.84 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1376. urtea | ||||||||||
Webgunea | http://www.mungia.org |
Mungia Bizkaiko barrualdeko udalerria eta Mungialdeko eskualdeko hiriburua da. 2016. urtean 17.091 biztanle zituen eta itsasotik 20 metroko garaieran dagoen eremu zabala da. Sollube (684 m) eta Jata (592 m) mendiez gain, baditu hainbat sakonune eta mendixka; besteak beste Gondramendi (217 m), Tallu (342 m) eta Berreaga (366 m).
Hauek Butroi ibaiaren ibarra inguratzen dute. Ibai hau Bizkargi (536 m) mendian sortu, Mungiatik igaro eta Gaminiz badian isurtzen du ura. Baina hau ez da alde honek duen ur-etorri bakarra; badira inguruan makina bat errakatxo eta iturri Butroi ibaiaren ibaiadarrak direnak, Atxuri, Trobika, Lauromendi, Atebarri edo Mantzorriko erreka esaterako, antzina 20 errotari eragiteko gauza zirenak.
Erdi aroan, Mungiak bi jauregi zituen: Butroi eta Bileratarren dorretxea.
Geografia
Inguru naturala
- Iparraldean Bakio eta Bermeo
- Hegoaldean Derio, Zamudio eta Gamiz-Fika
- Ekialdean Meñaka eta Gamiz-Fika
- Mendebaldean Loiu, Gatika eta Jatabe
Muga hauen barruan sortzen den eskualdeak Mungiaz gain, Arrieta, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz, Jatabe, Meñaka, Fruiz eta Bakio udalerriak ditu. Orain gutxira arte, Mungiak beste herri batzuek legez, bazituen ondoko udalerrietan hainbat barruti. Hauek hurbilen zeukaten udalerriaren esku geratu dira, kostaldeko Basorda kasu.
Auzoak
- Atxuri
- Belako
- Billela
- Emerando
- Iturbaltzaga
- Larrabizker
- Larrauri
- Laukariz
- Markaida
- Trobika
- Atela
- Basozabal
- Berreagamendi
- Birle
- Elgezabal
- Llona
- Maurolaz
- Zabalondo
Demografia
XX. mendeko lehen erdialdean Mungiaren biztanle kopurua nahiko egonkor mantendu zen, eta beherakada txiki bat ere izan zuen 1930eko hamarkadan. Bigarren erdialdean, berriz, hazten hasi zen, eta hazkundeak ez du etenik izan ordutik, ezta 1980eko hamarkadako krisialdian ere. Hazkunde hori azken urteotan bizkortu egin da Euskal Herriko hainbat tokitatik etorri eta herritartu diren pertsonei esker, bai eta hazkunde begetatiboaren ehuneko handiari esker ere.
Horrek guztiak populazioaren %21 hogei urtetik beherakoa izatea eragin du. Mungiako bizilagunetatik %43 oinarrizko ikasketak egiten ari da edo egin ditu, %14k profesional erako ikasketak ditu, %24k bigarren mailakoak edo erdi mailakoak, eta, %11k, berriz, goi mailakoak.
Azken urteotan, Mungia jatorri askotako jendearen bizileku gertatu da, besteak beste Ipar Afrikatik eta Hego Amerikatik etorritako hainbatena.
Biztanleriaren bilakaera
Mungiako biztanleria |
---|
Politika
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeen emaitzen ondorioz, EAJ alderdiko hautagai Izaskun Uriagereka hautatu zuten alkate. 2015eko otsailean dimisioa eman zuen, Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkari Carlos Urkijok Espainiako bandera udaletxean jartzera derrigortu nahi zuelako.[4] Haren tokia EAJ alderdi beraren Igor Torrontegik bete zuen.
2015eko maiatzaren 22ko hauteskundeetan EAJ alderdiak berriro eskuratu zuen gehiengoa, eta horren ondorioz Ager Izagirre jeltzaleak eskuratu zuen alkatetza.
Mungiako udalbatza | |||||
Alderdia |
2015eko maiatzaren 24a |
2011ko maiatzaren 22a | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV) | 8 / 17 |
9 / 17 |
|||
Euskal Herria Bildu (EH BILDU)* | 5 / 17 |
5 / 17 |
|||
Monte Berriaga | 3 / 17 |
2 / 17 |
|||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE-PSOE) | 1 / 17 |
1 / 17 |
|||
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen. | |||||
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak emaitzak euskadi.eus webgunean |
Kultura
Hizkuntza
Euskarari dagokionez, euskaldun kopuru handia duen herria da: bizilagunen %26 gaztelaniaduna da, %16 ia euskalduna eta %58 euskaldunak dira, (horietatik %67 alfabetatuak). Berezko hizkera mendebaleko euskararen aldaera bat da.
Ondarea
Larraurin Zumetxagako San Migel baseliza dugu, arte erromanikoaren adibide bakanetarikoa dena Bizkaia osoan.
Iruditegia
-
Mungiako udaletxea.
-
Billela dorretxea.
-
Andra Mari eliza.
-
San Pedro eliza.
Mungiar ospetsuak
- Juan Antonio Olabarrieta (1763 - 1822), polemista antiklerikala.
- "Zarra" (1921-2006), futbolaria.
- Ikerne Goikoetxea (1967-), aktorea.
- Agustin Sagasti (1970-2009), txirrindularia.
- Unai Ziarreta- (1970-), Eusko Alkartasuneko presidente ohia.
- Rafa Rueda- (1972-), abeslaria eta gitarra-jotzailea.
Ikus, gainera
Erreferentziak
- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Espainiako bandera jartzearen "umiliazioa" salatu du Mungiako alkateak kargua uztean» Berria 2015-02-13 (Noiz kontsultatua: 2015-07-01).
Kanpo loturak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mungia |
- (Gaztelaniaz) Mungiako udala
- (Gaztelaniaz) Mungia historian zehar
Mungiako auzoak | ||
---|---|---|
Atxuri · Belako · Billela · Emerando · Iturbaltzaga · Larrabizker · Larrauri · Laukariz · Markaida · Trobika |