Izaro: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 43°25′30″N 2°40′57″W / 43.42487°N 2.68255°W / 43.42487; -2.68255
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
informado
No edit summary
31. lerroa: 31. lerroa:
Uhartearen ipar-mendebaldean eta bertatik 200 m-tara "Potorro-harri" edota "Harri-ederra" izenez ezagututako harkaitza dago. Hego-ekialdean ontziraleku natural bat dago, Izaroko "portua" bezala ezagutua.
Uhartearen ipar-mendebaldean eta bertatik 200 m-tara "Potorro-harri" edota "Harri-ederra" izenez ezagututako harkaitza dago. Hego-ekialdean ontziraleku natural bat dago, Izaroko "portua" bezala ezagutua.


Portu natural honetik, goiko ermitaña joateko eskilara batzuk aurkitzen dira eta hauek Isabel erregina Katolikoak ordaindu zuen. Hau uda batzuetan Bermeora etoretzen zelako eta Izaro uhartea asko gestalten zitzaion.
Portu natural honetik, goiko ermitaña joateko eskilara batzuk aurkitzen dira eta hauek [[Isabel católica|Isabel erregina Katolikoak]] ordaindu zuen. Hau uda batzuetan Bermeora etoretzen zelako eta Izaro uhartea asko gestalten zitzaion.


Goialdeko lautadan frantziskotarren komentu bat eraiki zen eta XVI. mendean Sir [[Francis Drake]]k eraitsi zuen. Komentua behin eraitsita (aztarna gutxi batzuk aurkitzen dira) eta Urdaibai Biosfera Erreserbako patronatuak debekatu zeuenera arte, uhartea gazteen kanpaldietarako leku bilakatu zen.
Goialdeko lautadan frantziskotarren komentu bat eraiki zen eta XVI. mendean Sir [[Francis Drake]]k eraitsi zuen. Komentua behin eraitsita (aztarna gutxi batzuk aurkitzen dira) eta Urdaibai Biosfera Erreserbako patronatuak debekatu zeuenera arte, uhartea gazteen kanpaldietarako leku bilakatu zen.

20:49, 18 urria 2017ko berrikusketa

Izaro

Izaro uhartea, kostaldetik ikusita
Geografia
KokapenaBizkaiko golkoa
Punturik garaiena49 m.
Politika
Herrialdea Euskal Herria
UdalerriaBermeo
Gizartea
Biztanleria0 bizt.

Izaro Bizkaiko kostaldeko uharte bat da. Bermeo eta Mundaka herrien aurrean dago, Bermeotik 3 kilometrora eta Mundakatik 2,2 kilometrora, hurrenez hurren; hala ere, Bermeoko udalerriko lurra da. Mundakako itsasadarraren sarreran dago kokatuta, Ogoño eta Matxitxako lurmuturren artean, Urdaibai ingurune naturalaren barruan.

Triangelu itxura duen eta luzetara zabaltzen den uhartea dugu. Ipar-mendebalde - Hego-ekialdeko norabidea hartzea du, non alde altuena eta zabalena hego-ekialdeko aldea baita. Bere alde zabalenean 150 zabal da eta 675 m luze, eta bere altuera maximoa 44,5 m-takoa da. Ipar-mendebaldeko punta "Artxikote" izenaz ezagutzen da.

Uhartearen ipar-mendebaldean eta bertatik 200 m-tara "Potorro-harri" edota "Harri-ederra" izenez ezagututako harkaitza dago. Hego-ekialdean ontziraleku natural bat dago, Izaroko "portua" bezala ezagutua.

Portu natural honetik, goiko ermitaña joateko eskilara batzuk aurkitzen dira eta hauek Isabel erregina Katolikoak ordaindu zuen. Hau uda batzuetan Bermeora etoretzen zelako eta Izaro uhartea asko gestalten zitzaion.

Goialdeko lautadan frantziskotarren komentu bat eraiki zen eta XVI. mendean Sir Francis Drakek eraitsi zuen. Komentua behin eraitsita (aztarna gutxi batzuk aurkitzen dira) eta Urdaibai Biosfera Erreserbako patronatuak debekatu zeuenera arte, uhartea gazteen kanpaldietarako leku bilakatu zen.

Izaro hegaztien bizileku aipagarria da, zeintzuetatik espezie nagusia kaio argentea baita, nahiz eta kaio ilunak edo paiño arruntak, kazetak eta uherroiak ere dauden. Beste garai batzuetan, untxiak ere aurki zitezkeen (ziurrenik fraideek eramandakoak) eta XIX. mendean ardiek belarra jan zezaten, uharteko lurrak alokatzen ziren.

Bere kostaldea eta inguruak urpekaritza eta arrantza lekuak dira eta udan Bermeo, Mundaka zein Sukarrietako portuetatik etorritako hainbat kirol-itsasontzi ikus daitezke inguruan.

Inguruko herritarrek uhartearen jatorriaren inguruan gogoeta ugari egin dituzte; Laga hondartzatik ikusita, Ogoño lurmuturraren itxura bera antzeman dakioke, hori horrela izanik askok garai batean bertatik eroritako lur zatia dela pentsatu dute. Edozein kasutan, uharteak berdintasun geologikoa "Antzoras"ko puntarekin mantentzen du, hau da, itsasadarraren eskuineko aldearekin.

Madalen Eguna

Uhartearen jabetzaren inguruan Bermeoko hiribilduaren eta Mundakako elizatearen arteko gatazka eman izan da. Herri biek historian zehar gatazka desberdinak izan dituzte euren arteko lurralde - mugak ezartzeko, bien arteko maila ezberdinaren ondorioz, modu horretan Mundakak bere lurraldea defendatzen zuen Bermeoren aurrean. Gatazka hauek Bizkaiko Batzar Nagusietara ere heldu ziren eta lurralde - mugak ezartzeko batzorde bat eratu zen, baina hala ere ez ziren guztiz konpondu gatazkak. Horren adibide dugu Diminigus (Demikuren kasua, zeinen lurrak Bermeokoak diren eta eliza Mundakaren parrokiaren eskumenean dagoen. Beharbada gatazka haien ondorioz sortu zen gaur egun oraindik autore batzuek defendatzen duten Izaroko estropadaren legenda. Legenda horren arabera, uhartearen jabetza zehazteko bermeotarrek eta mundakarrek estropada bat egitea proposatu zuten Elantxoberen zuzendaritzapean, izan ere nahiz eta hasieran herri honek ere uhartearen jabetza lortu nahi izan, bere nahiari utzi zion.

Estropada eguna argitzean eta oilarrak kukurrukua bota bezain laster hasiko zela adostu zen eta Bermeoko arraunlariak garaile atera ziren nahiz eta gizon bat galdu. Bestalde, legenda mundakarrak dio Bermeotarrek sua piztu zutela oilarrak arinago garrasi egin zezan eta horregatik irabazi zutela.

Urtero, uztailaren 22an, Santa Maria Madalena egunean estropada gogoratzen da Bermeo, Mundaka eta Elantxobe arteko anaitasun jai baten bitartez. Ekintza nagusian, Bermeoko alkateak, egun horretan Mundakako eta Elantxobekoa ere izango denak, teila bat botatzen du uhartearen aurrean honako esaldi hau esanez: "Honaino heltzen dira Bermeoko itxuginak". Ekintza honen bidez uhartea Bermeorena dela gogoratzen da. Gero, uhartearen tontorrean ikurrina eta Bermeoko bandera jasotzen dira.

Kondaira

Kondaira baten arabera monasterioko fraile lego bat Kanalako neska batez maitemindurik omen zegoen eta gauero joaten omen zitzaion bisita egitera, igeriketan, neskak piztutako argia lagun. Komentuko abadeak frailearen ibileren berri izan omen zuen, eta, ekaitz gau batean, argia labarretan piztu omen zuen eta maitale gaixoa bertan ito. [1]

Iruditegia

Ikus, gainera

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Izaro Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa