Game Erauntsia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Elkartekideen argazkia
No edit summary
36. lerroa: 36. lerroa:
== Sariak ==
== Sariak ==
* [[2017]]ko [[urtarrilaren 27]]an internet arloari dagokion [[Argia saria]] jaso zuten <ref>[http://www.argia.eus/albistea/urtzi-odriozola-mundu-birtualean-ere-txoko-bat-merezi-dugu-euskaldunok Interneteko Argia saria 2017 (2017/01/27)]</ref>
* [[2017]]ko [[urtarrilaren 27]]an internet arloari dagokion [[Argia saria]] jaso zuten <ref>[http://www.argia.eus/albistea/urtzi-odriozola-mundu-birtualean-ere-txoko-bat-merezi-dugu-euskaldunok Interneteko Argia saria 2017 (2017/01/27)]</ref>
* [[2017]]ko [[martxoaren 30]]ean aisialdia atalari dagokion ''[http://www.azkuefundazioa.eus/azkue-fundazioa/gure-proiektuak/lehiaketeei-buruzko-informazioa/blogetan-euskal-blogariak-lehian-2/blogetan-euskal-blogariak-lehian Blogetan!]'' saria jaso zuten <ref>[http://www.azkuefundazioa.eus/azkue-fundazioa/gure-proiektuak/lehiaketeei-buruzko-informazioa/blogetan-euskal-blogariak-lehian-2/blogetan-euskal-blogariak-lehian Blogetan! Aisialdia ataleko Blogetan! saria 2017 (2017/03/30)]</ref>


== Kronologia ==
== Kronologia ==
41. lerroa: 42. lerroa:
* [[2015]]eko urtarrilaren 1ean euskarazko lehen [[Minecraft]] zerbitzari publikoa jarri zuten martxan.
* [[2015]]eko urtarrilaren 1ean euskarazko lehen [[Minecraft]] zerbitzari publikoa jarri zuten martxan.
* [[2016]]an Euskal bideojokozaleen Game Erauntsia elkartea sortu zen. <ref>[http://www.jusap.ejgv.euskadi.eus/elkartea/euskal-bideojokozaleen-game-erauntsia-elkartea/r47-edukireg/eu/ Euskal bideojokozaleen Game Erauntsia elkartea (2016/04/18)]</ref>
* [[2016]]an Euskal bideojokozaleen Game Erauntsia elkartea sortu zen. <ref>[http://www.jusap.ejgv.euskadi.eus/elkartea/euskal-bideojokozaleen-game-erauntsia-elkartea/r47-edukireg/eu/ Euskal bideojokozaleen Game Erauntsia elkartea (2016/04/18)]</ref>
* [[2017]]an internet arloko [[Argia saria]] jaso zuten.
* [[2017]]an internet arloko [[Argia saria]] eta ''[http://www.azkuefundazioa.eus/azkue-fundazioa/gure-proiektuak/lehiaketeei-buruzko-informazioa/blogetan-euskal-blogariak-lehian-2/blogetan-euskal-blogariak-lehian Blogetan!]'' lehiaketako aisialdia ataleko saria jaso zuten.


== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==

13:21, 19 urria 2017ko berrikusketa

Game Erauntsia
GE

Datuak
Sortze-data2014ko irailaren 1a
HerrialdeaEuskal Herria
Webguneahttp://gamerauntsia.eus

Game Erauntsia 2014. irailaren hasieran bideojokoei buruz euskaraz jarduteko sortu zen komunitatea da. Jokoei buruzko albiste eta berrikuntzak sareratzeaz gain, txapelketak eta GETB izeneko web telebista saio bat ere plazaratzen dute http://gamerauntsia.eus webgunean.

Historia

2013ko udazkenean sortu zen ideia, zarauzko Garikoitz Larrañaga, Joseba Galarraga eta Urtzi Odriozola laguntaldea Youtuber euskaldun falta eta zeuden apurrak aurkitzeko zegoen zailtasunaz solasean hasi ziren batean. Egoera honi buelta ematen haste aldera, Joseba eta Garikoitz Youtuberren bideoak sareratuko zituen webgune bat osatzea otu zitzaien. Pixkanaka gero eta Youtuber gehiago biltzea izango zuen helburu, eta euskal Youtuberrak erraz aurkitzeko leku erreferente bat izatea. Beti ere, bideojokoekin lotuta zeuden Youtuberrak biltzeko asmoarekin.

Ez zen ordea 2014ko uda arte ideia gorpuzten hasi eta uda osoan zehar webgunearen inguruko xehetasunak (izena, logotipoa, domeinua, marka, koloreak...) zehaztu ostean irailaren 1ean argitaratu zen. Hasierako 3 erabiltzailetik bi hilabeteren buruan 9 izatera iritsi ziren eta urtea amaitzerako 200 erabiltzailetik gora zeuden erregistratuta. Webgunea plazaratu zenean, bideo iruzkinduak (gameplayak) eta blog txiki bat besterik ez bazeuzkan ere, urte horretan bertan foro bat, Minecraft eta Mumble zerbitzari bat eta aurkezpenen artxiboa bat izatera ere iritsi zen.

2014ko urriaren 17an eman zuen lagun taldeak bere biziko saltoa Durangoko azokan egin zuten aurkezpenarekin batera eta lagun talde izatetik, komunitate izateko hautua egin zuten. Webgunean erregistraturiko edonork bideo iruzkinduak igo edota blogeko artikuluak idazteko aukera jarri zuten. Taldea beraren antolamendua egituratu eta "talde motorra" izeneko erabaki gunea sortu zuten, komunitatea indartzeko asmoa zuen edonork parte hartzeko aukera zabaldu zutelarik. Honek jende berria erakarri zuen taldera eta idea eta ekarpen berri mordoa ere bai. Bingen Galartzaren eskutik etorri zen adibidez euskarazko Minecraft[1] zerbitzaria martxan jartzeko ideia.

2015. urtea hastearekin batera eta Karena crowdfunding plataforman bildutako diruari esker, historiako euskarazko lehen Minecraft zerbitzari publikoa jarri zuten martxan.

Game Erauntsia elkarteko kideak

Ekimenak

  • Bloga
  • Foroa
  • Bideo iruzkinduen bilduma
  • Txapelketak
  • Joko katalogoa
  • Jokoen euskarazko itzulpenak
  • Euskarazko terminologia
  • Game Erauntsia telebista (GETB)
  • Telegram eztabaida talde irekia
  • Bideojoko ezberdinen euskarazko zerbitzariak
  • Bazkide txokoa
  • Aurkezpen eta hitzaldiak

Sariak

Kronologia

  • 2014ko irailaren 1ean sortu zen komunitatea webgune txiki batekin.
  • 2015eko urtarrilaren 1ean euskarazko lehen Minecraft zerbitzari publikoa jarri zuten martxan.
  • 2016an Euskal bideojokozaleen Game Erauntsia elkartea sortu zen. [4]
  • 2017an internet arloko Argia saria eta Blogetan! lehiaketako aisialdia ataleko saria jaso zuten.

Erreferentziak

Kanpo loturak


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.