Migel Joakin Eleizegi: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
tNo edit summary
9. lerroa: 9. lerroa:


Bere bizitzako gertakarietan inspiratuta 2017an ''[[Handia]]'' filma estreinatu zen.
Bere bizitzako gertakarietan inspiratuta 2017an ''[[Handia]]'' filma estreinatu zen.



== Ezaugarriak ==
== Ezaugarriak ==

09:27, 23 urria 2017ko berrikusketa

Migel Joakin Eleizegi
Altzoko erraldoiaren marrazkia, Frantzisko Lopez Alenek 1846an egina. Bertan ikuskizun baterako espainiar armadako jeneralez jantzita agertzen da. Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMiguel Joaquín de Eleicegui y Ateaga, Migel Joakin Eleizegi Arteaga
JaiotzaAltzo1818ko uztailaren 6a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
HeriotzaAltzo1861eko azaroaren 20a (43 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraknekazaria eta zirkuko artista
Altuera2,42 metro
Izengoitia(k)Gigante Guipuzcoano, Altzoko Erraldoia, Altzoko Handia, Gigante de Alzo eta El Gigante Eleizegui

Migel Joakin Eleizegi Ateaga, ezagunagoa Altzoko Handia edo Altzoko Erraldoia ezizenarekin, Altzoko hizkeraz Altzoko Aundie[1] eta Tolosaldeko hizkeraz Altzoko Aundiya[2] (Altzo, Gipuzkoa, 1818ko uztailaren 10a - ibidem, 1861eko azaroaren 20a) oso gizaseme garaia zen, akromegalia deritzon gaixotasunaren ondorioz.

Ospe handia izan zuen eta handiki ugari ezagutu Europan zehar.[3]

Bere bizitzako gertakarietan inspiratuta 2017an Handia filma estreinatu zen.

Ezaugarriak

2,27 metroko garaiera zuen, eta besoak gurutzean jarriz gero esku batetik besterako distantzia 2,42 metrokoa zen. Inguruko zapata-dendetan bere oinen neurriko zapatarik saltzen ez zutenez, espreski beretzat egindako 39 zentimetro luzeko zapatak jazten zituen. Gaur egun oraindik ere Paris hirian berak erabiltzen zituen ahutz larruz egindako eskularruak gordetzen dira, hatz loditik txikira 31 zentimetrokoak. Berak jantzi eta gaur egun arte gorde izan diren bi kopa-kapel bakoitzak 3/4 puntu neurtzen dituzte, alegia, buruaren diametroaren 62 zentimetro.

Bizitza

Tolosatik gertu dagoen herriko, Ipintza baserrian jaio, bere haurtzaroaz ez dago gauza jakin askorik, berak 10 urte zituela, bere ama hil zela baino ez. Bere gaztaroa, berriz, oso arrunta izan zen: pilota partidak, igandetan mezatara, nekazari... Baina lasaitasun hura Migel Joakinek 20 urte bete zituenean desagertu zen.[4] Orduan erraldoitasunarekin lotutako gaixotasun larria jasan zuen, akromegalia izenekoa, denbora gutxian asko haziz. Dirudienez, bizilagunak, sarritan ikusten zutelako edo, ohituta zeuden mutilaren tamainarekin. Tolosara joaten zenean, ordea, benetako ikusmira sortzen zuen eta guztien ahotan egoten omen zen haren handitasunari buruzko aipamenen bat. Dirudienez, bere handitasunak lotsarazi egiten zuen eta bere burua naturaren abortutzat jotzen zuen. Horren ondorioz, geroago, bere familiak "10 xentimoko museoak" edo bitxikerien ikuskizunak direlakoetan sartu zuen.

Garai hartan, Phileas Taylor Barnum izeneko gizon iparramerikarra oso ospetsua egin zen mundu osoan, zirkuan akromegaliako, desfiguratuak ikusgai jartzen zituelako eta horrek eraginik izan zuen Lekunberriko Jose Antonio Arzadunen egitasmoan, elkarte bat osatu baitzuen, erraldoia herriz herri eraman eta dirua egiteko. Kontratuan, Migelek erretzeko behar zuen tabako guztia elkartearen gain egongo zela eta zegoen lekuan egonda ere, Elkarteak mezara joateko aukera eman beharko ziola zehazten zen.

Migel bidaiak egiten hasi zen, turkoz eta espainiar armadako jeneralez mozorrotuz, lehendabizi Espainian eta gero Europan, han 'euskal erraldoia' bezala aurkeztu zuten, zenbait grabatuk erakusten dutenez.

29 urte zituenean Portugal eta Frantzia bisitatu zituen eta Madrilen Elisabet II.a, Frantzian Luis Filipe erregea, Portugalen Maria de la Gloria erregina eta Viktoria I.a Ingalaterran bisitatu zituela egiaztatzen duten agiriak daude. Emakume ingeles batekin ezkondu nahi izan zuten ekonomikoki onura ekar zekiokeelako, baina Joakinek benetan nahi zuena etxera itzultzea zen.

Migel Joakin Eleizegi 43 urterekin bere jaioterrian, biriketako tuberkulosi baten eraginez hil zen eta Altzoko hilerrian lurperatua izan zen, baina kondairak dionez, erraldoiaren hezurrak hilkutxatik lapurtu zituztela zabaldu zen, hobitik ateratzerakoan ez zeudela han zioen herriko jendeak.[5]


Ikus gainera


Erreferentziak