Migel Joakin Eleizegi: berrikuspenen arteko aldeak
atal ordena |
No edit summary |
||
11. lerroa: | 11. lerroa: | ||
== Ezaugarriak == |
== Ezaugarriak == |
||
2,27 metroko garaiera zuen, eta besoak gurutzean jarriz gero esku batetik besterako distantzia 2,42 metrokoa zen. Inguruko zapata-dendetan bere oinen neurriko zapatarik saltzen ez zutenez, espreski beretzat egindako 39 zentimetro luzeko zapatak jazten zituen. Gaur egun oraindik ere [[Paris]] hirian berak erabiltzen zituen ahutz larruz egindako eskularruak gordetzen dira, hatz loditik txikira 31 zentimetrokoak. Berak jantzi eta gaur egun arte gorde izan diren bi kopa-kapel bakoitzak 3/4 puntu neurtzen dituzte, alegia, buruaren diametroaren 62 zentimetro. |
2,27 metroko garaiera zuen, eta besoak gurutzean jarriz gero esku batetik besterako distantzia 2,42 metrokoa zen. Bere pisurik handiena 203 kilo izan zen. Inguruko zapata-dendetan bere oinen neurriko zapatarik saltzen ez zutenez, espreski beretzat egindako 39 zentimetro luzeko zapatak jazten zituen. Gaur egun oraindik ere [[Paris]] hirian berak erabiltzen zituen ahutz larruz egindako eskularruak gordetzen dira, hatz loditik txikira 31 zentimetrokoak. Berak jantzi eta gaur egun arte gorde izan diren bi kopa-kapel bakoitzak 3/4 puntu neurtzen dituzte, alegia, buruaren diametroaren 62 zentimetro. |
||
[[Akromegalia]]ren ondorioz ohikoak dira honako osasun-arazoak: giharretako mina, artikulazioetakoa, ibiltzeko makulu baten beharra eta osteoporosia, besteak beste<ref>Iñaki Lasa Etura: [http://gipuzkoa.hitza.eus/2017/09/15/altzotik-mundura/ «Altzotik mundura»] ''Gipuzkoako Hitza'', 2017-10-15</ref>. |
|||
== Bizitza == |
== Bizitza == |
||
Tolosatik gertu dagoen herriko |
Tolosatik gertu dagoen Altzo herriko Ipintza Zar baserrian jaio zen (egun Ipintza Haundi izenez ezaguna)<ref name=Altzo>[http://www.altzo.eus/documents/163538/164177/Altzoko+erraldoia/c10f2a62-7226-42d8-bf6b-f19e78d50434 Altzoko erraldoia]</ref>. Bere haurtzaroaz ez dago gauza jakin askorik, berak 10 urte zituela, bere ama hil zela baino ez. Bere gaztaroa, berriz, oso arrunta izan zen: [[pilota]] partidak, igandetan mezatara, nekazari... Baina lasaitasun hura Migel Joakinek 20 urte bete zituenean desagertu zen.<ref>[http://www.altzo.net/Herria/Altzotarrak/Altzokoerraldoia Altzoko erraldoia altzo.net webgunean]</ref> Orduan erraldoitasunarekin lotutako gaixotasun larria jasan zuen, [[akromegalia]] izenekoa, denbora gutxian asko haziz. Dirudienez, bizilagunak, sarritan ikusten zutelako edo, ohituta zeuden mutilaren tamainarekin. Tolosara joaten zenean, ordea, benetako ikusmira sortzen zuen eta guztien ahotan egoten omen zen haren handitasunari buruzko aipamenen bat. Dirudienez, bere handitasunak lotsarazi egiten zuen eta bere burua naturaren abortutzat jotzen zuen. Horren ondorioz, geroago, bere familiak "10 xentimoko museoak" direlakoetan sartu zuen, alegia, ezohiko ezaugarri fisikoak zituzten gizakien ikuskizunetan. |
||
Garai hartan, [[Phileas Taylor Barnum]] izeneko gizon iparramerikarra oso ospetsua egin zen mundu osoan, [[zirku]]an akromegaliako, desfiguratuak ikusgai jartzen zituelako eta horrek eraginik izan zuen [[Lekunberri (argipena)|Lekunberriko]] Jose Antonio Arzadunen egitasmoan, elkarte bat osatu baitzuen, erraldoia herriz herri eraman eta dirua egiteko. Kontratuan, Migelek erretzeko behar zuen [[tabako]] guztia elkartearen gain egongo zela eta zegoen lekuan egonda ere, Elkarteak [[meza]]ra joateko aukera eman beharko ziola zehazten zen. |
Garai hartan, [[Phileas Taylor Barnum]] izeneko gizon iparramerikarra oso ospetsua egin zen mundu osoan, [[zirku]]an akromegaliako, desfiguratuak ikusgai jartzen zituelako eta horrek eraginik izan zuen [[Lekunberri (argipena)|Lekunberriko]] Jose Antonio Arzadunen egitasmoan, elkarte bat osatu baitzuen, erraldoia herriz herri eraman eta dirua egiteko. Kontratuan, Migelek erretzeko behar zuen [[tabako]] guztia elkartearen gain egongo zela eta zegoen lekuan egonda ere, Elkarteak [[meza]]ra joateko aukera eman beharko ziola zehazten zen. |
||
Migel bidaiak egiten hasi zen, turkoz eta espainiar armadako jeneralez mozorrotuz, |
Migel bidaiak egiten hasi zen, turkoz eta espainiar armadako jeneralez mozorrotuz. Lehendabiziko ikuskizuna [[Bilbo]]n egin zuten<ref name=naiz> Gotzon Aranburu: [http://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/7k/editions/7k_2017-10-15-07-00/hemeroteca_articles/altzoko-handiaren-arrastoari-segika «Altzoko handiaren arrastoari segika»], ''Naiz'', 2017-10-15.</ref>. Ondoren, [[Espainia]]n (1841ean [[Madril]]en egon zen) eta gero [[Europa]]n zehar bidaiatu zuten eta han 'euskal erraldoia' bezala aurkeztu, zenbait grabatuk erakusten dutenez. |
||
29 urte zituenean [[Portugal]] eta [[Frantzia]] bisitatu zituen eta [[Madril]]en [[Elisabet II.a Borboikoa (Espainia)|Elisabet II.a]], Frantzian [[Luis Filipe Frantziakoa|Luis Filipe erregea]], [[Portugal]]en [[Maria II.a Portugalgoa|Maria de la Gloria]] erregina eta [[Viktoria Erresuma Batukoa|Viktoria I.a]] [[Ingalaterra]]n bisitatu zituela egiaztatzen duten agiriak daude. Emakume ingeles batekin ezkondu nahi izan zuten ekonomikoki onura ekar zekiokeelako, baina Joakinek benetan nahi zuena etxera itzultzea zen. |
29 urte zituenean [[Portugal]] eta [[Frantzia]] bisitatu zituen eta [[Madril]]en [[Elisabet II.a Borboikoa (Espainia)|Elisabet II.a]], Frantzian [[Luis Filipe Frantziakoa|Luis Filipe erregea]], [[Portugal]]en [[Maria II.a Portugalgoa|Maria de la Gloria]] erregina eta [[Viktoria Erresuma Batukoa|Viktoria I.a]] [[Ingalaterra]]n bisitatu zituela egiaztatzen duten agiriak daude. Emakume ingeles batekin ezkondu nahi izan zuten ekonomikoki onura ekar zekiokeelako, baina Joakinek benetan nahi zuena etxera itzultzea zen. |
||
1859an makaltzen hasi zen, akromegaliaren ondorioz, eta ikuskizunetan parte hartzeari utzi behar izan zion. 1867an, 43 urte zituela, hil zen, jaiotetxean, [[birika|biriketako]] [[tuberkulosi]] baten eraginez eta Altzoko hilerrian lurperatua izan zen. Handik gutxira, hilobitik haren hezurrak lapurtu zituztela zabaldu zen halako batean, hobitik ateratzerakoan ez zeudela han zioen herriko jendeak<ref>[http://www.zumalakarregimuseoa.eus/eu/ekintzak-eta-zerbitzuak/ikerketa-eta-dokumentazioa/xix.mendeko-pertsonaia-xumeak/miguel-joaquin-eleicegui Zumalakarregi Museoaren webgunearen artikulua, CC-BY-SA lizentziapean argitaratuta]</ref>. Bi hipotesi nagusi aztertzen dira. Luis Angel Sanchez Gomez antropologo madrildarraren arabera, seguru asko osteoporosiak jota zegoen Joakin, eta, beraz, oso litekeena da lur azpian berehala eta erabat desegin izana haren hezurrak. Beste hipotesia, [[Pako Etxeberria]] forentsearen ustez erabat baztertu ezin daitekeena, zera da, hezurrak Londreseko laborategiren batean gordeta egotea, ohikoa baitzen XIX. mendeko antropologoen artean gizaki “ez arrunten” gorpuak aztertzea. Ez dago, ordea, bata ala bestea proba dezakeen inongo frogarik.<ref name=naiz></ref> |
|||
== Erreferentziak == |
== Erreferentziak == |
03:24, 24 urria 2017ko berrikusketa
Migel Joakin Eleizegi | |
---|---|
Altzoko erraldoiaren marrazkia, Frantzisko Lopez Alenek 1846an egina. Bertan ikuskizun baterako espainiar armadako jeneralez jantzita agertzen da. Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Miguel Joaquín de Eleicegui y Ateaga, Migel Joakin Eleizegi Arteaga |
Jaiotza | Altzo, 1818ko uztailaren 6a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Lehen hizkuntza | euskara |
Heriotza | Altzo, 1861eko azaroaren 20a (43 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | nekazaria eta zirkuko artista |
Altuera | 2,42 metro |
Izengoitia(k) | Gigante Guipuzcoano, Altzoko Erraldoia, Altzoko Handia, Gigante de Alzo eta El Gigante Eleizegui |
Migel Joakin Eleizegi Ateaga, ezagunagoa Altzoko Handia edo Altzoko Erraldoia ezizenarekin, Altzoko hizkeraz Altzoko Aundie[1] eta Tolosaldeko hizkeraz Altzoko Aundiya[2] (Altzo, Gipuzkoa, 1818ko uztailaren 10a - ibidem, 1861eko azaroaren 20a) oso gizaseme garaia zen, akromegalia deritzon gaixotasunaren ondorioz.
Ospe handia izan zuen eta handiki ugari ezagutu Europan zehar.[3]
Bere bizitzako gertakarietan inspiratuta 2017an Handia filma estreinatu zen.
Ezaugarriak
2,27 metroko garaiera zuen, eta besoak gurutzean jarriz gero esku batetik besterako distantzia 2,42 metrokoa zen. Bere pisurik handiena 203 kilo izan zen. Inguruko zapata-dendetan bere oinen neurriko zapatarik saltzen ez zutenez, espreski beretzat egindako 39 zentimetro luzeko zapatak jazten zituen. Gaur egun oraindik ere Paris hirian berak erabiltzen zituen ahutz larruz egindako eskularruak gordetzen dira, hatz loditik txikira 31 zentimetrokoak. Berak jantzi eta gaur egun arte gorde izan diren bi kopa-kapel bakoitzak 3/4 puntu neurtzen dituzte, alegia, buruaren diametroaren 62 zentimetro.
Akromegaliaren ondorioz ohikoak dira honako osasun-arazoak: giharretako mina, artikulazioetakoa, ibiltzeko makulu baten beharra eta osteoporosia, besteak beste[4].
Bizitza
Tolosatik gertu dagoen Altzo herriko Ipintza Zar baserrian jaio zen (egun Ipintza Haundi izenez ezaguna)[5]. Bere haurtzaroaz ez dago gauza jakin askorik, berak 10 urte zituela, bere ama hil zela baino ez. Bere gaztaroa, berriz, oso arrunta izan zen: pilota partidak, igandetan mezatara, nekazari... Baina lasaitasun hura Migel Joakinek 20 urte bete zituenean desagertu zen.[6] Orduan erraldoitasunarekin lotutako gaixotasun larria jasan zuen, akromegalia izenekoa, denbora gutxian asko haziz. Dirudienez, bizilagunak, sarritan ikusten zutelako edo, ohituta zeuden mutilaren tamainarekin. Tolosara joaten zenean, ordea, benetako ikusmira sortzen zuen eta guztien ahotan egoten omen zen haren handitasunari buruzko aipamenen bat. Dirudienez, bere handitasunak lotsarazi egiten zuen eta bere burua naturaren abortutzat jotzen zuen. Horren ondorioz, geroago, bere familiak "10 xentimoko museoak" direlakoetan sartu zuen, alegia, ezohiko ezaugarri fisikoak zituzten gizakien ikuskizunetan.
Garai hartan, Phileas Taylor Barnum izeneko gizon iparramerikarra oso ospetsua egin zen mundu osoan, zirkuan akromegaliako, desfiguratuak ikusgai jartzen zituelako eta horrek eraginik izan zuen Lekunberriko Jose Antonio Arzadunen egitasmoan, elkarte bat osatu baitzuen, erraldoia herriz herri eraman eta dirua egiteko. Kontratuan, Migelek erretzeko behar zuen tabako guztia elkartearen gain egongo zela eta zegoen lekuan egonda ere, Elkarteak mezara joateko aukera eman beharko ziola zehazten zen.
Migel bidaiak egiten hasi zen, turkoz eta espainiar armadako jeneralez mozorrotuz. Lehendabiziko ikuskizuna Bilbon egin zuten[7]. Ondoren, Espainian (1841ean Madrilen egon zen) eta gero Europan zehar bidaiatu zuten eta han 'euskal erraldoia' bezala aurkeztu, zenbait grabatuk erakusten dutenez.
29 urte zituenean Portugal eta Frantzia bisitatu zituen eta Madrilen Elisabet II.a, Frantzian Luis Filipe erregea, Portugalen Maria de la Gloria erregina eta Viktoria I.a Ingalaterran bisitatu zituela egiaztatzen duten agiriak daude. Emakume ingeles batekin ezkondu nahi izan zuten ekonomikoki onura ekar zekiokeelako, baina Joakinek benetan nahi zuena etxera itzultzea zen.
1859an makaltzen hasi zen, akromegaliaren ondorioz, eta ikuskizunetan parte hartzeari utzi behar izan zion. 1867an, 43 urte zituela, hil zen, jaiotetxean, biriketako tuberkulosi baten eraginez eta Altzoko hilerrian lurperatua izan zen. Handik gutxira, hilobitik haren hezurrak lapurtu zituztela zabaldu zen halako batean, hobitik ateratzerakoan ez zeudela han zioen herriko jendeak[8]. Bi hipotesi nagusi aztertzen dira. Luis Angel Sanchez Gomez antropologo madrildarraren arabera, seguru asko osteoporosiak jota zegoen Joakin, eta, beraz, oso litekeena da lur azpian berehala eta erabat desegin izana haren hezurrak. Beste hipotesia, Pako Etxeberria forentsearen ustez erabat baztertu ezin daitekeena, zera da, hezurrak Londreseko laborategiren batean gordeta egotea, ohikoa baitzen XIX. mendeko antropologoen artean gizaki “ez arrunten” gorpuak aztertzea. Ez dago, ordea, bata ala bestea proba dezakeen inongo frogarik.[7]
Erreferentziak
- Edukiaren zati bat Gipuzkoa Kultura webgunetik hartu da, webgune haren egile eskubideen jabe den Gipuzkoako Foru Aldundiak Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 (CC-BY-SA 3.0) lizentziarekin argitaratu baitu (ikus webguneko oharra).
- ↑ Altzoko 'Aundiya' 'Handia' izango da. 2017ko uztailaren 13a. Berria.eus, Altzoko hizkerak Goierriko azpieuskalkiaren eragina du.
- ↑ "Altzo`ko Aundiya benetakoa, hezur-haragizko gizakia izan zen, oraindik batek baino gehiagok kondaira edo ipuinetako pertsonaia izan zela uste duen arren.". Altzoko Handia. Altzoko Udal webgunea
- ↑ Auñamendi Entziklopedia. Miguel Joaquín Eleicegui. .
- ↑ Iñaki Lasa Etura: «Altzotik mundura» Gipuzkoako Hitza, 2017-10-15
- ↑ Altzoko erraldoia
- ↑ Altzoko erraldoia altzo.net webgunean
- ↑ a b Gotzon Aranburu: «Altzoko handiaren arrastoari segika», Naiz, 2017-10-15.
- ↑ Zumalakarregi Museoaren webgunearen artikulua, CC-BY-SA lizentziapean argitaratuta
Ikus gainera
- Angus MacAskill
- Handia Migel Joakin Eleizegiren bizitzan oinarritutako 2017ko filma.