Garellano dorreak: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 43°15′39″N 2°56′58″W / 43.26083°N 2.94944°W / 43.26083; -2.94944
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Eraikin infotaula +Eraikin infotaula automatikoa)
1. lerroa: 1. lerroa:
{{etorkizuna}}
{{etorkizuna}}
{{Eraikin infotaula
{{Eraikin infotaula automatikoa
| izena = Garellano dorreak
| izena = Garellano dorreak
| irudia = Bilbao - Dorre Barriak 22.jpg
| irudia = Bilbao - Dorre Barriak 22.jpg

11:13, 30 urria 2017ko berrikusketa


Garellano dorreak
Eraikuntza lanen egoera 2015eko martxoan.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°15′39″N 2°56′58″W / 43.26083°N 2.94944°W / 43.26083; -2.94944
Map
Arkitektura
ArkitektoaRichard Rogers

Garellano dorreak Bilboko izen bereko Garellano gunean eraikitzen ari den etxebizitza multzoa da.

Ezaugarriak

2008an udaltzaingo eta suhiltzaileen egoitza berria hasi ziren eraikitzen Bilboko Miribilla auzoan, eta etorkizunean bi erakundeek Garellano utzi eta utzitako orubean parkea eta babes-ofizialeko etxebizitzak eraikiko dira. Udalaren asmoen arabera 1.100 etxebizitza. Babes ofizialeko eta etxebizitza tasatuen 617 etxebitzen zozketa 2012ko uztailaren 21ean egin zen eta 4.000 pertsona inguruk hartu zuten parte zozketan[1].

Arkitektura lehiaketa

Orubean zer eraikiko zen erabakitzeko Bilbao Ria 2000 eta Bilboko udalak arkitektura lehiaketa antolatu zuten. Bertan ondoko arkitektoek hartu zuten parte:

  • Carles Ferrater/Luis Dominguez
  • Junquera Arquitectos SLP
  • MVRDV/GRAS/IA+B
  • Rogers Stirk Harbour + Partners
  • Suárez & Santas Arquitectos

Lehiaketaren irabazlea 2009ko ekainean jakinarazi zen, eta Richard Rogersek zuzendutako Rogers Stirk Harbour + Partners arkitekto estudioa izan zen.

Eraikinak

Guztira bost dorre altxatuko dira[2]:

  • Lehen eraikina: 24 solairu (babes ofizialeko etxebizitzak)[3]
  • Bigarren eraikina: 28 solairu (etxebizitza tasatuak)[4]
  • Hirugarren eraikina: 30 solairu (etxebizitza tasatuak)[5]
  • Laugarren eraikina: 33 solairu (etxebizitza libreak)
  • Bosgarren eraikina: 36 solairu eta 116 metro (etxebizitza libreak)

Eraikuntza

Babes ofizialeko hiru etxeorratzen eraikuntza 2012ko urriaren 11n hasi zen[6]. Guztira babes ofizialeko 318 etxebizitza eta beste 289 etxebizitza tasatu eraikiko dira lehen fasean, "Dorre Barriak" izeneko kooperatibaren bitartez.

2013ko urtarrilean bi hilabeteko zulaketa lanen ondoren lehen eraikuntza garabia altxatu zuten.


Erreferentziak

  1. http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20120630/vizcaya/personas-optan-pisos-protegidos-20120630.html 4.000 personas optan a los pisos protegidos que se levantarán en Garellano El Correo Español egunkariko albistea
  2. http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20110301/vizcaya/2000-quiere-iniciar-derribos-20110301.html Ría 2000 quiere iniciar a fin de año los derribos en Garellano El Correo Español egunkariko albistea.
  3. http://oi45.tinypic.com/110m0wx.jpg Babes ofizialeko etxebizitzen ordenagailu bidezko irudia
  4. http://oi45.tinypic.com/110m0wx.jpg Babes ofizialeko etxebizitzen ordenagailu bidezko irudia
  5. http://oi45.tinypic.com/110m0wx.jpg Babes ofizialeko etxebizitzen ordenagailu bidezko irudia
  6. http://www.deia.com/2012/10/11/bizkaia/bilbao/las-excavadoras-empiezan-a-levantar-los-cimientos-de-los-pisos-de-garellano Las excavadoras empiezan a levantar los cimientos de los pisos de Garellano Deia egunkariko albistea

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Garellano dorreak


Aurrekoa
Isozaki Atea
Euskal Herriko etxebizitza eraikinik garaienak
2014tik
Ondorengoa
Garaiena