«Kirmen Uribe»: berrikuspenen arteko aldeak

Jump to navigation Jump to search
ez dago edizio laburpenik
 
== Olerkia eta multimediak ==
[[Jon Kortazar]] kritikariaren aburuz,<ref>Kortazar, Jon: "Bitartean New York: Kirmen Uriberen literaturgintza". Utriusque Vasconiae, 2011. 32-80. orld.</ref>, Kirmen Uriberen ''[[Bitartean heldu eskutik]]'' (2001) poema-liburuaren agerpena ''iraultza lasaia'' izan zen euskal literaturaren munduan. Kritika Saria lortu zuen eta lehenengo edizioa hilabete batean agortu zen. Liburua gaztelaniara (2003), frantsesera (2006), inglesera (2007), katalanera (2007) eta errusiarera (2007) itzuli zen. [[Elizabeth Macklin]] idazle estatubatuarrak euskaratik zuzenean egin zuen ingeleserako itzulpena. Lehen aldia zen euskaratik zuzenean itzulitako testu bat Amerikako Estatu Batuetako argitaletxe komertzial batean agertzen zena. Liburua finalista geratu zen 2007an Estatu Batuetan argitaratutako poesia itzulpen onenaren sarian ([[PEN]] Award for Poetry in Translation).
 
Uribek literatura bestelako arteekin uztartzen dituzten hainbat ikuskizunetan hartu du parte. 2000 urtean ''Bar Puerto'' jarri zuen abian [[Mikel Urdangarin]] eta Josu Eizagirrerekin batera. Taula gainean poesia, musika, bideoa eta ahozko historia biltzen ziren, errepide bat egiteko bota zuten auzo zahar bateko biztanleen bizipenak kontatzeko. 2003an ''Zaharregia, txikiegia agian'' (Gaztelupeko hotsak) CD-liburua argitaratu zuen Mikel Urdangarin, Bingen Mendizabal eta [[Rafa Rueda]] musikariak eta [[Mikel Valverde]] ilustratzailearekin batera. Urte berean New Yorken eman zituzten errezital batzuen ondorioz sortu zen lana, eta izenburuak euskarari buruz egiten du galdera, ea gure hizkuntza ez ote den zaharregia eta txikiegia globalizazioaren garaietarako. [[Arkaitz Basterra]] zinegileak ''Agian'' izeneko dokumentala grabatu zuen taldearen ibilbidean oinarrituz. ''Agian'' 2006ko Donostiako Zinemaldian estreinatu zen. ''Bitartean heldu eskutik'' liburuaren frantseserako itzulpena zela eta, ''Entre-temps donne moi la main'' izeneko ikuskizuna sortu zuen 2006an [[Francois Mouget]] Bordeleko dramaturgoarekin batera.
== Nazioarteko ibilbidea ==
Kirmen Uribek nazioarteko hainbat literatura jaialditan parte hartu du eta munduko hainbat unibertsitatetan eman ditu hitzaldiak. Halaber, bere olerkiak entzute handiko aldizkarietan eta nazioarteko antologiatan agertu dira. "Uriberen literaturak Euskal Herrian ditu erroak baina zeharo unibertsala da" esan du berari buruz Harvard unibertsitateko [[The Harvard Book Review]] aldizkariak.
*2017— ''Iowako Unibertsitateko International Writing Program-en egonaldia egiteko hautatua. <ref>{{erreferentzia|url=
[http://www.euskalkultura.com/euskara/albisteak/kirmen-uribe-iowako-unibertsitateko-international-writing-program-en-egonaldia-egiteko-hautatu-dute?_scpsug=crawled_3168167_72be69d0-7c57-11e7-94b3-90b11c40440d#_scpsug=crawled_3168167_72be69d0-7c57-11e7-94b3-90b11c40440d «Euskalkultura.com Albisteak.(2017/08/01: Kirmen Uribe Iowako Unibertsitateko International Writing Program-en egonaldia egiteko hautatu dute.(2017))]»}}</ref>
== Sariak ==
Anonymous user

Nabigazio menua