Edukira joan

Mantu: berrikuspenen arteko aldeak

3.985 bytes added ,  Duela 5 urte
ez dago edizio laburpenik
No edit summary
No edit summary
 
Mantuaren goikaldean bat-bateko [[abiadura]] [[abiadura sismiko|sismikoaren]] gorakada dago. Gertakari hau lehenengo aldiz [[Andrija Mohorovicic]]ek ikusi zuen [[1909]]an eta horren ondorioz [[Mohorovicic etengunea]] edo sinpleki "Moho" izena ematen zaio. 50 km. geroago mantua plastikoagoa bilakatzen da eta horregatik abiadura sismikoa txikitzen da. Hau dela eta zonalde honi, 200 bat km. dituena, Abiadura Baxuko Zona deitzen zaio, [[ingeles]]ezko sigletan LVZ. Hala ere honen mugak ez dira mundu osoan aurkitzen. Trantsizio zonaldea oso konplexua da. Behe-mantuaren inguruan oso gutxi dakigu, baina sismikoki homogeneoa da. D" zonaldea Lurreko zonalderik konplexuena da, mantua eta nukleoa bereizten baititu.
 
=== Ezaugarriak ===
Mantua, bere osagai kimikoengatik eta bere portaera mekanikoarengatik bereizten da nagusiki lurrazaletik, eta horrek, materialen propietate fisikoetan bat-bateko aldaketa bat ekartzen du. Lurrazalaren eta mantuaren arteko banaketari Mohorovicic etenunea esaten zaio, Andrija Mohorovicic, geofisikariari, omenaldi bat eginez.
 
Aspaldi, Mohorovicic etenunea, lurrazalaren egitura zurrunaren eta mantuaren gune plastikoenaren arteko muga zela pentsatzen zen, litosfera zurruneko plaken eta astenosfera plastikoaren arteko mugimendua gertatuko litzatekeen tokia izanik. Hala ere, ikerketa berri batzuk etenune hori askoz ere beherago kokatua dagoela frogatu dute, goiko mantuan bertan; Lurrazal ozeanikotik 70km eta kontinentaletik 150km-ra. Beraz, lurrazalaren azpian kokatzen den mantua, material nahiko hotzez (gutxi gorabehera, 600ºC), zurrunez eta lurrazalarekin bat eginez osatuta dago, nahiz eta Mohorovicic etenunearengatik Lurrazaletik banatuta egon. Horrek, frogatzen du, Mohorovicic, etenune bat besterik ez dela eta ez banantze bat.
 
==== Osaketa ====
Mohorovicic-eko aldaketa mekaniko nagusia uhin sismikoen abiaduran nabarmentzen da, mantuko materialen dentsitaterik handiena ematean (bibrazio bateko hedapen abiadura materialaren dentsitatearekin proportzionala da eta). Dentsitatearen handiagotzearekin, presioaren igoeraz gain, konposizio kimikoan ere desberdintasunak nabarmentzen dira, eta azken finean, lurrazal eta mantuaren arteko bereizle nagusia da: mantuko materialak oso aberatsak dira burdinezko eta magnesiozko material mafikoetan, batez ere, olibino eta piroxenoetan. Aipatutako mineral horien proportzio handiagatik, mantuko arrokak (peridotita, dunita eta eklogita), lurrazaleko arrokak baino proportzio handiagoan bereizten dira, eta silizio eta aluminioari kalte eragiten diote.
 
Ondorengo taulak, mantuko materialen gutxi gorabeherako konposizioaren portzentaia adierazten du, masa guztiaren artetik (%). Mantuko konposizioa ezin da izan uniformea, burdin eta magnesio proportzioan handiagotze bat espero delako; horregatik, goi mantuko 0,25a, 0,6ra aldatzea estimatzen da.
 
== Mantuaren banaketa ==
 
Tenperaturari dagokionez, 1.000 ºC eta 3.000 ºC bitartean aldatzen da, faktore frankorekin, hala nola, sakonerarekin eta desintegrazio erreaktiboek sortutako beroarekin igotzen dena.
 
=== Mantuko konbekzioa eta puntu beroak ===
Lurrazalaren eta kanpoko nukleoaren arteko tenperatura desberdintasunengatik dago mantu guztia bere gain hartzen duen konbekzio korrontearen eraketaren aukera. Hala ere, ahalmen hau, behe mantuko materialen plastikotasun baxuak eta dentsitatearen handiagotzeak (konposizioko eta presioko desberdintasunagatik) eragiten dute.
 
Hala ere, horrek ez du eragozten isolatutako diaparo plutonikoak azalera igo eta lurrazaleko zati hotzago eta dentsoagoak subdukzio guneetan hondoratzea, bir-fusioko gune zabalak eratuz lurrazaleko materialetan. Plastikotasun baxuak, mila edo milioika urtetan zehar irautera behartzen die mugimenduei.
 
Diaparoak irauten duten guneetan eta lurrazalera hurbiltzen direnean, gorakadak presioa gutxitzea eragiten du eta horrek materialak urtzea, puntu beroak eratuz. Subdukzio guneetan dauden material beroaren igoerak eta mantuko ur kantitate handiak, arku bolkanikoak (Japonia) eta kate bolkanikoak (Andeetako mendikatea) sortarazten dituzte.
 
Mantuko konbekzioa fluidoen inguruko dinamikaren prozesu kaotiko bat da, plaka tektokikoen mugimenduak zehaztea dirudirelako, eta horren harira, kontineneteenak baita ere. Testuinguru honetan, komeni da jakitea kontinenteen mugimendua plaka tektonikoen lekualdatze prozesuaren parte dela soilik, duen zurruntasunak eta subdukzioetan ematen diren suntsipenak eta riftetan sortutako lurrazal berriek, oso izaera konplexua ematen baitie.
 
Bestalde, litosferako mugimendua astenosferakotik bereizita dago; mantuan, plakak abiadura desberdinetan mugiaraztea dakar horrek. Hori dela eta, puntu beroek jatorria eman dezakete uharte kateetan (Hawaiiko eta Azoreseko artxipielakoak bezala, non uharte edo sumendi bakoitzak puntu bero baten posizioa zehazten duen plaka litosferiko baten inguruan, denbora zehatz batean).
 
== Miaketa ==
19

edits