Islam: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
me chusco a tu madre mientras me hago una canuto con ala.
j
6. lerroa: 6. lerroa:
n zen idatzi gabe, eta hortik liburuaren izena.
n zen idatzi gabe, eta hortik liburuaren izena.


Islama praktikatzen duenari [[musulman]] esaten zaio eta euren tenpluak [[meskita|me chusco a tu madre mientras me ago una canuto con ala.]].
Islama praktikatzen duenari [[musulman]] esaten zaio eta euren tenpluak [[meskita|hola me chusco a tu madre mientras me ago una canuto con ala.]].


==Islamaren doktrina==
==Islamaren doktrina==

13:53, 13 azaroa 2017ko berrikusketa

Ilargierdia eta izar berdea, Islamaren ikurrak

Islama (arabieraz لإسلام; al-'islām, "sumisioa") Mahoma profetak Arabian VII. mendean sortutako potoloa da. abrahamikoetan hirugarrena da, judaismoaren eta kristautasunaren ondotik, eta elementu asko jaso zituen bere aurretiko bi erlijio horietatik.

Islamaren liburu sakratua Korana da (Alqur'an, arabieraz, "errezitazioa"); bertan Mahomak Jainkoarengandik jasotako errebelazioa azaltzen da. Hasieran, Profeta hil eta gero, errebelazioa ahoz aho igortzeholaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa

n zen idatzi gabe, eta hortik liburuaren izena.

Islama praktikatzen duenari musulman esaten zaio eta euren tenpluak hola me chusco a tu madre mientras me ago una canuto con ala..

Islamaren doktrina

Monoteismoa eta erlijio praktika zorrotz batzuk ditu oinarri. Jarraitzaileei edo fededunei musulman deritze. Gaur egun, musulmanak 400.000.000 inguru dira, eta islama da erlijio nagusia Asia eta Afrikako lurralde askotan. Korana deritzan liburuarekiko jaiera du islamak ezaugarri nagusi, han biltzen baita, musulmanen sinesmenaren arabera, Jainkoak Mahomari egindako adierazpena.

Korana arabieraz idatzirik dagoenez, mundu osoko islamiarren artean erabiltzen da hizkuntza hori. Ala (Allah) da Jainkoaren izena. Jainkoarenganako jarrera da musulmanen jokaeraren oinarria: Haren nahiari egiten diote men; Hura laudatzen eta loriatzen dute. Ezein izaki ezin da Alarekin alderatu, eta Hari baizik ez diote otoitz egiten musulmanek. Mahoma da Jainkoaren azken profeta: aurreko beste profetak Adam, Noe, Abraham, Moises eta Jesus dira.

Munduaren amaieran epaiketa bat izango da, eta zintzoak zerura eta fedegabeak infernura joango dira. Musulman jainkozale arruntak ez du bereizkuntzarik egiten sinesmenaren eta egintzen artean; biak dira ezinbesteko eta elkarren osagarri. Islamak bost betebehar nagusi ezartzen dizkio musulmanari: “Ez da jainkorik, Jainkoa baizik” aldarrikatu behar du; egunean bost aldi jakinetan Mekara begira otoitz egin behar du; eskuzabal eman behar du aumoina; Ramadan deritzan baraualdia gorde behar du (musulman egutegiko bederatzigarren hila); bizitzan behin, Mekarako erromesaldia (Hajj) egin behar du, eragozpen larririk ezean.

Bada, bestetik, debeku sail bat: alkohola, zerrikia, jokoa, lukurreria, iruzurra, gaizkiesatea, izaki bizien irudiak egitea. Koranaren osagarri, sunnah direlakoak (Mahomaren esan, gertaldi eta exenpluak) erabiltzen dira. Islamarekin bat etortzearen printzipioa (Ijma) baliatzen da itxurazko kontraesanak gainditzeko.

Islamaren euskarriak

Ala arabieraz
Sakontzeko, irakurri: «Islamaren bost euskarriak»

Hurrengoak dira Islamaren bost zutabeak:

  • Fede-aitorpena (shahada): Allah da Jainko bakarra eta Mahoma da haren profeta
  • Otoitza (salat): egunean, bost aldiz otoitz egin behar dute Mekara begira, meskitatik muezinak dei egiten duenean. Ostirala da haien egun sakratua.
  • Limosnak ematea (zakat): txiroei lagundu behar diete guztiek. Ondarearen %2,5 behartsuei eman behar zaie.
  • Baraualdia (sawm): Ramadan deiturikoa, 29 egunez, ez jan, ez edan, ez erre eta tratu sexualik ere ezin da eduki, eguzkia irteten denetik sartzen den arte. Amaieran, 3 jai egiten dira, behartsuei limosna emateko.
  • Erromesaldia (hajj): Mekara bizitzan behin joatea da, horretarako baliabideak izanez gero.

Islamaren legea

Islamaren legea (Sharia) Alaren nahiaren adierazpena da, eta fededunek itsu-itsuan makurtu behar dute haren esanetara. Islamaren legea gizonaren alderdi guztiez arduratzen da: giza harremanez, gizarteko arazoez, moralaz eta Jainkoarekiko gizonak dituen obligazioez.

Islamdar gizartea

Musulman estatuetan musulmanek baizik ez dute hiritar eskubide osorik; musulman ez direnak arroztzat jotzen dira. Islamak ez du onesten apaiz klaserik, baina erlijio eta lege arduradunek ahalmen handia dute, beste erlijioetakoen antzera. Ez dago bereizkuntza garbirik lege zibilen eta erlijiozkoen artean.

Islamaren adarrak

Musulmanak biztanleen % 5etik gora diren estatuak, bakoitzean nagusi den islamaren adarra zehaztuta:
     sunismoa      xiismoa      ibadismoa

Sunismoa eta xiismoa dira islamaren bi adar nagusiak. Kaliferriaren ondorengotasunari buruzko tirabiretatik dator zatiketa, musulman aroaren lehen mendetik.

Hiri santuak

Hiri santuena Meka da; han dago 'Kaaba' sakratua eta haraxe egiten da 'hajj' erromesaldia. Bigarrena Medina da, han bizi zen urte askotan profeta eta hantxe dago haren hilobia. Biak dira 'al Haramayn' hau da "bi leku sakratuak" eta biak Saudi Arabian daude.

Historia

Musulmanen jakintza bideak hiru joera nagusi erakutsi ditu historian zehar: legezaletasuna, arrazionalismoa eta mistizismoa; filosofia ez da inoiz erlijiotik garbi bereizi.

Musulman kulturaren arorik bikainena IX. mendetik XI. mendera bitartekoa da.

Islamaren hedatzea (632-750)

Sakontzeko, irakurri: «Musulmanen konkistak»
Musulmanen hedapena 632tik 750ra.

Mahoma profetaren heriotzaren ostean, islamaren buru edo kalifa Abu Bakr (632-634) bihurtu zen. Haren zuzendaritzapean Arabiar Penintsularen erdialdea musulmanen menpean geratu zen. Umar I.a bigarren kalifarekin (634-644), "fededunen burua" (amīr al-mu 'minīn) titulua hartuta, Siria, Jordania, Palestina eta Irak bereganatu zituzten islamdarrek 630. urterako. Egipto Utman hirugarren kalifak konkistatu zuen 645ean Bizantziar Inperiotik. Ali ondorengoarekin batera, lehendabiziko lau kalifa hauek islam garbiaren urrezko aroan gobernatu zuten buruak dira musulmanen ikuspuntutik.

Ali Muhammaden suhiaren agintaldia Utmanen heriotzaren gaineko zalantzekin hasi zen. Hori zela eta, borroka eta Lehen Gerra Zibil Islamdarra piztu ziren, Muawiya Siriako gobernadoreak bultzatuta. Kufa hirian otoitzen ari zen Ali hil zutenean, Muawiya I.ak boterea bereganatu, Omeiatar leinua sortu eta hiriburua Damaskon ezarri zuen. Aliren jarraitzaileak, azkenean, xii bilakatu ziren. Omeiarren urrezko aroa Abd al-Malik (685-705) kalifaren agintaldiarekin etorri zen. Izan ere, Erdialdeko Asia eta Iparraldeko Afrika azpiratzeaz gain, estatua arabiartu egin zuen, greziarren eta persiarren ordez, funtzionario arabiarrak jarri baitzituen.

Iberiar penintsularen konkista 711n hasi zen, Guadaleteko guduan bisigodoak garaitzean. Hurrengo zortzi urteetan penintsula osoa bereganatu zuten, gehienetan tokian tokiko nobleziarekin izandako bake itunen bidez. Euskal Herrira ere iritsi ziren, Iruñean Gazteluko Plazako azken indusketek erakutsi duten moduan. Iparralderago ere joan ziren, harik eta Poitiersko guduan Karlos Martel frankoen buruzagiak garaitu zituen arte (732).

Konstantinopolis bera ere hartzen saiatu ziren (717). Porrot egindakoan, Omeiarren ospeak behera egin zuen. Azkenean, 750ean, Abasidar leinuak Omeiarrak boteretik kendu zituen eta hiriburua Bagdadera aldatu zuen. Ia-ia omeiarren klan osoa hil zuten, baina printze bat, Abd al-Rahman I.a, Iberiar penintsulara heldu ahal izan zen eta han, Kordobako Emirerria sortu zuen (756), abasidarren inperiotik at. Musulmanen estatu batua bereizteko lehendabiziko pausoa izan zen hura, IX. mendean zehar desegin baitzen.

Islama VII. mendean banatu zen bitan, Mahoma profeta hil berritan.

Politika

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Islam Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak