Edukira joan

«Wikipedia:Txokoa/Archive 1»: berrikuspenen arteko aldeak

[[Berezi:Ekarpenak/158.227.171.28|IP horretatik Euskal Wikipedian ''Gizapedia'' izeneko lanera loturak jartzen ari dira]] sistematikoki. Jokabide hori ez da berez kaltegarria, baina kontuan hartu beharrekoak ditugu alderdi hauek:
# ''Gizapedia''ren erabilera lizentzia itxia da, Wikipediaren erabilera lizentzia librea ez bezala. ''Gizapedia''k ez du bere edukia Wikipedian erabiltzeko aukerarik ematen.
# ''Gizapedia'' ez da lan ezaguna, eta egile ezezagunak ditu. Kontraadibide bat jartzearren, ''Auñamendi Eusko Entziklopedia'' sona handiko lana da, beren arloan adituak diren egile fidagarriak ditu; beraz, logikoa da ''Auñamendi Eusko Entziklopedia'' kanpo loturetan jartzea logikoa da, irakurlea iturri fidagarri batera ari garabaikara bideratzen; ez da hala gertatzen ''Gizapedia''rekin.
# Azkenik, ekintza larriena: IP horretatik bertatik, [https://eu.wikibooks.org/wiki/Berezi:Ekarpenak/158.227.171.28 Wikiliburuetako edukiak ezabatzen ari dira]. Eduki horiek ere lizentzia librea dute, Euskal Wikipedian erabil daitekeen material bikaina da, eta badirudi ''Gizapedia''ren lizentzia itxira bideratzen ari direla eduki hori guztia.