Delfos: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t clean up, replaced: {{GRC|1}} → {{bandera|Grezia}} using AWB
64. lerroa: 64. lerroa:
[[Kategoria:Gizateriaren Ondarea Grezian]]
[[Kategoria:Gizateriaren Ondarea Grezian]]
[[Kategoria:Antzinako Greziako hiriak]]
[[Kategoria:Antzinako Greziako hiriak]]
[[Kategoria:Erorkinak]]

22:19, 29 azaroa 2017ko berrikusketa

Delfos arkeologia gunea1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Mota Kulturala
Irizpideak i, ii, iii, iv, vi
Erreferentzia 393
Kokalekua  Grezia
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Izen ematea 1987 (XI. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Delfos[1] (grezieraz Δελφοί, Delfoi, latinez Delphi) Antzinako Greziako hiria zen. Hantxe kokatzen zen Delfosko orakulu famatua, Apolo jainkoaren omenezko tenpluaren barnean. Antzinako Grezian, Delfos Unibertsoaren erditzat edo onfalos hartzen zuten. Egun UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu du.

Geografia

Delfos inguruko harana

Antzinako hiria Fozida eskualdean zegoen, Parnaso mendiaren magalean. Hirira ailegatzeko, bere kokapena zela eta ia helezina zena, hiru bide zeuden: ekialdean Beoziatik zetorrena, Skiste izenekoa eta mendebaldean bi Anfisa eta Krisatik zetozenak.

Alde aske bakarrak, hegoaldekoa, harresia zuen. Barnean, Apolo jainkoaren omenezko tenplua zen eraikin nagusia baina bazeuden beste eraikinak ere:

  • Antzerkia,
  • Greziako hiriek eginiko altxorrak, ikusgarriena egun berreraikia den Atenasekoa
  • Gimnasioa
  • Estadioa
  • Kastaliako iturria
  • Atenastarren portikoa
  • Tholosa
  • Txiostarren aldarea

Historia

Mitologiak dio Apolok eraiki zuela hiria. Orakulu bat eraikitzekotan zegoela, Krisara heldu zen eta Parnaso mendiaren ingurunabarrak gustatu zitzaizkion. Baina lekua sugez beterik zegoen eta nagusia pitoia zen. Apolok sugetzarra hil zuen eta kretaziar batzuk erakarri zituen bere apaizak izateko.

Delfosen okupazioa Neolitikoan hasi zen eta Aro Mizenikoan (K.a. 1600-1100) finkatu. Hiriaren urrezko aroa k. a. VI. mendea, Anfiktoniaren menpean, zen.

Orakulua erabiltzeko azken enperadorea Juliano Apostata erromatarra zen, baina k. a. 385an Teodosio I.a Handiak orakulua debekatu zuen.

Orakulua

Sakontzeko, irakurri: «Delfosko orakulua»

Delfosko orakulua Apolo jainkoaren omenezko tenpluaren barnean zegoen. Bere sazerdotesa nagusia Pitia zuen izena eta Apoloren bozeramalea zen. Orakuluari aholkua eskatzeko eskalea iturrian garbitzen zen eta gero oparia egin. Igarlea hiruoineko aulkian zegoen, zulo baten gainean. Zulotik Piton munstro hilaren lurrinak ateratzen ziren eta Pitiak arnasa hartu ondoren, estasian, Apoloren hitzak entzuten zuen. Estasian esandakoa, apaizek azaltzen zuten.

Irudiak

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Delfos