Pop Artea: berrikuspenen arteko aldeak
t robota Erantsia {{HezkuntzaPrograma}} |
|||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
{{HezkuntzaPrograma}} |
|||
[[Fitxategi:LOVE sculpture NY cropped.jpg|thumb|[[Robert Indiana]]ren ''Love'' eskultura]] |
[[Fitxategi:LOVE sculpture NY cropped.jpg|thumb|[[Robert Indiana]]ren ''Love'' eskultura]] |
||
'''Pop Artea''' mugimendu [[arte|artistiko]] bat da, [[1950eko hamarkada]]ren erdialdean sortu zena aldi berean [[Erresuma Batua]]n eta [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetan]], gero 1960ko hamarkadan indar handia hartu zuelarik. Kultura [[hiri|urbanoa]], marka komertzialak eta kontsumo-produktuak izan dira Pop Artearen gai nagusiak. |
'''Pop Artea''' mugimendu [[arte|artistiko]] bat da, [[1950eko hamarkada]]ren erdialdean sortu zena aldi berean [[Erresuma Batua]]n eta [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetan]], gero 1960ko hamarkadan indar handia hartu zuelarik. Kultura [[hiri|urbanoa]], marka komertzialak eta kontsumo-produktuak izan dira Pop Artearen gai nagusiak. |
22:27, 1 abendua 2017ko berrikusketa
Pop Artea mugimendu artistiko bat da, 1950eko hamarkadaren erdialdean sortu zena aldi berean Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan, gero 1960ko hamarkadan indar handia hartu zuelarik. Kultura urbanoa, marka komertzialak eta kontsumo-produktuak izan dira Pop Artearen gai nagusiak.
Historia
Gerraosteko ongizate garaiko kontsumo-kulturak bultzaturik, zenbait artista masa-produkzioa eta teknika artistikoak uztartzen saiatu ziren herriarentzat eskuragarri izan zitekeen Artea sortu asmoz. Orduko mugimendu artistikoen formaltasuna salatu zuen ere Pop Arteak, edozein kontsumo-produktu artelan gai izan zitekeela frogatuz. Artearen mugak "gai nagusietatik" gai berrietara zabaldu zituzten artistek eta ironiarekin jokatu zuen Artea desmitifikatzeko. Garai hartako pentsamoldearen isla da Andy Warhol-en Campbell Zopa Lata famatua.
Hasieran arbuiatua, Pop Artea denborarekin onarpena eta ospea lortzen hasi zen eta gutxinaka mugimendu elitista bihurtu zen, hasierako helburu herrikoia baztertuz, 1960ko hamarkadako arte mugimendu nagusia bilakatu zen arte.
Erresuma Batuko Pop Artea
Erresuma Batuko Pop Artea Independent Group taldeko Eduardo Paolozzi eta Richard Hamilton margolariek sortu zuten, eta beraien jarraitzaile izan ziren Peter Philips, R. B. Kitaj eta David Hockney besteak beste.
Estatu Batuetako Pop Artea
Estatu Batuetan Espresionismo Abstraktuaren aurkako erreakzio bezala sortu zen Pop Artea, Robert Rauschemberg eta Jasper Johns-ekin. Geroago Andy Warhol, Roy Lichtestein, Claes Oldenburg eta James Rosenquist bezalako artistak ospe handia lortu zuten.
Artistak
- Richard Hamilton
- Eduardo Paolozzi
- Robert Rauschemberg
- Jasper Johns
- Andy Warhol
- Roy Lichtestein
- Takashi Murakami
- Yoshitomo Nara
- Claes Oldenburg
- James Rosenquist
- Peter Philips
- David Hockney
- R.B. Kitaj
- Robert Indiana
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pop Artea |