Lankide eztabaida:Oraina: berrikuspenen arteko aldeak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎ADES taldea: atal berria
283. lerroa: 283. lerroa:
Aupa Oraina, nolako ilusioa, guri buruzko artikulua irakurtzea! Eskerrikasko ;-)
Aupa Oraina, nolako ilusioa, guri buruzko artikulua irakurtzea! Eskerrikasko ;-)
Eta bai, esan daiteke gure taldekide zaharrenak 1978 inguruan hasi zirela informalki, beraz nire ustez ondo dago. Esango diet begiratzeko, halere.--[[Lankide:Txikillana|Txikillana]] ([[Lankide eztabaida:Txikillana|eztabaida]]) 23:22, 30 azaroa 2017 (UTC)
Eta bai, esan daiteke gure taldekide zaharrenak 1978 inguruan hasi zirela informalki, beraz nire ustez ondo dago. Esango diet begiratzeko, halere.--[[Lankide:Txikillana|Txikillana]] ([[Lankide eztabaida:Txikillana|eztabaida]]) 23:22, 30 azaroa 2017 (UTC)

== Durangoko Azokako topaketa ==
Gabon, Oraina. Pozten naiz Durangoko Azokan zurekin solasaldia eduki izana: Euskal Wikipediaren Elkartekoa ez naizenez, ordurarte batere jakitun ez nintzen hainbat xehetasunei buruz eman zenizkidan azalpen baliagarriez gain, duela urte bat idatziz nahiz bertsoz erakutsi zenidan bezala aurrez-aurre ere legezko pertsona zarela egiaztatu bainuen. Segi horrela izaten. Ongi izan. -[[Lankide:Euskaldunaa|Euskaldunaa]] ([[Lankide eztabaida:Euskaldunaa|eztabaida]]) 00:29, 11 abendua 2017 (UTC)

01:30, 11 abendua 2017ko berrikusketa

Ongi etorri, Oraina, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Artikuluak hobetzeko gomendioak

Kaixo Oraina. Ikusten ari naiz dinosauroen artikuluekin hasi zarela. Ondo egina! Kontu batzuk aipatu nahi nizkizun artikuluak hobetzeko. Lehenengoa da berezko izenik euskraz ez duten animaliekin (dinosauroak hala dira), artikuluaren izenean izen zientifikoa erabiltzen dugula. Hau da, Gallimimo beharrean, Gallimimus. Honela argiagoak dira loturak.

Bestetik {{taxotaula automatikoa}} erabili ahal duzu dinosauroen sailkapena egiteko. Aski da honelako zerbait jartzea artikuluaren hasieran:

{{taxotaula automatikoa
|taxon=Gallimimus}}

Eta gauza eder bat agertuko zaizu.

Bestetik, saiatu loturak jartzen. Dinosauro jartzeko [[Dinosauro]] jarri behar duzu. Hitz askorekin loturak egin ahal dituzu.

Edozein duda baduzu, galdetu lasai! Theklan · Eztabaida · E-maila 23:27, 11 martxoa 2013 (UTC)

Kaixo berriro ere! Beste pare bat gauza ere egin ahal dituzu artikulua guztiz hobetzeko. Artikuluaren izenburua zientifikoa egitea hasieratik. Bigarrena da bukaeran kategoria jartzea. Gordetzen duzunean behean duzu Kategoria gehitzeko + sinbolo bat. Jarriozu ordenarena, adibidez Kategoria:Ornithopoda -Theklan · Eztabaida · E-maila 23:08, 14 martxoa 2013 (UTC)

Artikulu batean erdal wikipedietako lotura nola gehitu

Aupa, Oraina. Errazena da artikulu hori baduen erdal wikipedia batera jotzea, eta artikuluaren ezkerrean, beste hizkuntzetako loturen zerrenden bukaeran, Wikidata loturan sartzea. Wikidatako orriaren barruan, hizkuntzen zerrendaren bukaeran, klikatu «gehitu»; «site» laukian, jarri «eu» (euskararen kodea) eta «page» laukian, artikuluaren izena. Horrela, hizkuntzen arteko lotura sortuko duzu.

Dena dela, moldatzen ez bazara, aski duzu eskarmentu handiagoa duen wikilariren bati laguntza eskatzea. --Xabier Armendaritz 2014-07-16, 10:18 (UTC)

Hiru Kulturen plaza

Arratsaldeon, Oraina. Hiru Kulturen plaza (Mexiko Hiria) sortu duzula ikusi dut, baina ez duzu inongo kategoriatan jarri ezta beste hizkuntzetako Wikipekin lotu ere. Kategoria azpian jarri ohi dira, adibidez, artikulu hau jada sortua dagoen "Kategoria:Mexiko Hiriko enprantzak" dagokio, bestela artikulua zintzilik gelditu eta ez da inongo kategoriatan agertzen. Kategoriak beharrezkoak dira, artikuluak beeti kategorien barnean baidoaz, gai berdintxuko artikuluak sailkatzeaz gain, errazago topa daitezen- Aldiz, sortzen dituzun artikuluen beste hizkuntzetako Wikipedietarako loturak egitea erraza da, ezkerraldean eta behean edit links (arkatza baten irudiaz) jartzen duen horretan sakatu, eta zuk sortutako artikuluaren beste hikuntza bateko sarrera ipini behar da, adibidez, gaztelaniazko Plaza de las Tres Culturas, orduan bootak automatikoki zuk sortutako euskarazko artikulua, gaztelaniazko eta beste hizkuntzetakoekin lotuko du. Zalantzak izan ezkero galdetu lasai. Aio. -Euskaldunaa (eztabaida) 16:54, 20 abuztua 2014 (UTC)

Dena da ETA

Kaixo Oraina! Artikuluan pare bat erreferentzia jarri ditut (Podemos eta LAB) ikusteko nola jarri erreferentziak askoz modu txukunagoan. Sinpleagoa da eta gainera horrela lotuta geratzen dira. Ikusi eta esango didazu dudarik baduzu. -Theklan · Eztabaida · E-maila 13:54, 21 abendua 2014 (UTC)

«Ekain Gerra» artikulua

Hemen behean jartzen dizut artikulu horrek ezabatua izan aurretik zeukan edukia. Ikusiko duzunez, biografia soiltzat zegoen jarrita; horregatik ezabatu zuten. Txokoan aipatutako ikuspegia ematen badiozu (Euskal Herriko gatazkaren adibidetzat duen balioa eta kasu horrek gizartean izan duen oihartzuna aipatuta, alegia), artikulua ezabatzeko arrazoirik ez da izango. Ondo izan. --Xabier Armendaritz 2015-01-29, 13:32 (UTC)

Artikulu ezabatuaren edukia (kodea)

'''Ekain Gerra Solaguren''' (???? - [[Iruñea]], [[Nafarroa Garaia]], [[2007]]ko [[ekainaren 9]]a) [[Barañain]]go [[Eusko Abertzale Ekintza]]ko bigarren hautagaia izan zen.

[[2003]]an preso sartu zuten, [[ETA]]ren azpiegiturarekin zerikusia zuelakoan. Baina epaiketa egin eta gero, absolbitu egin zuten. Dena den, [[Madril]]go Alcalako espetxean preso egon behar izan zuen epaiketa egin arte, eta bitartean, [[2004]]ko [[abendua]]n, [[Soria]] aldean, ama hil zitzaion auto istripu batean, kartzelara bisita egitera zihoanean.

[[2007]]ko [[ekainaren 9]]an, [[Iruñea]]n, lagunekin bizikletaz zebilela, bizikletaren kontrola galdu eta jauzi egin zen, eta auto batek harrapatu zuen. Zaurien ondorioz, ospitalean zendu zen.

== Kanpo loturak ==
* [http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=euskalherria&data=2007-06-10&orria=023&kont=455 Ezbeharraren albistea, Berria egunkarian]
* {{es}} [http://www.gara.net/paperezkoa/20070610/23060/es/Fallece/Ekain/Gerra/cuya/madre/murio/ir/visitarle/carcel Ekaini buruzko biografia, Gara]

[[Kategoria:2007ko heriotzak|Gerra, Ekain]]
[[Kategoria:Ezker abertzalea|Gerra, Ekain]]
[[Kategoria:Barañaindarrak|Gerra, Ekain]]

Dena da ETA / Dena ETA da

Aupa, Oraina. Biak zuzenak dira, baina orain duen ordenak, «Dena da ETA», hain zuzen ere esaldi horrek behar duen indarra ematen dio. «Zer da ETA?» galderaren erantzuna izateaz gainera, ordena horrek dena horretan indar berezia jartzen du. Xabier Letonak ederki laburbildu zuen bezala esaldi horren atzean dagoen tesia: «Denak dira etakide, “dena da ETA”» (bide batez: beharbada Letonaren artikulu hori ere aipatu liteke tokiren batean...). Beraz, ez nioke izenburua aldatuko. Ondo izan. --Xabier Armendaritz 2015-03-19, 06:20 (UTC)

Iparra.eus ezabatzea

Kaixo, Oraina. «Iparra.eus» orria ezabatzea proposatu da. Ekarpen guztiak dira ongi etorriak, baina beharbada orri hori ez dator bat Wikipediako politikekin. Eztabaida orrian aurkituko duzu zergatik proposatu den ezabatzea (ikus, baita ere, zer ez den Wikipedia).

Azter ezazu ea orriaren arazo horiek konpontzeko biderik baden, eta, ezabatzearekin ados ez bazaude, adieraz ezazu zure iritzia eztabaida orrian; hor erabakiko da ea ezabatuko den edo ez.

Orria ezabatzearekin ados baldin bazaude eta artikulua editatu duen bakarra baldin bazara (ikus ezazu orriaren historia), ezabatzeko prozesua bizkortzeko aukera duzu, artikuluaren hasieran kode hau jarrita: {{ezabatu|ni, orriaren egilea, bat nator ezabatzeko proposamenarekin}}

Itzulpen automatikoz egindako artikuluak

Aupa, Oraina. Kontua da artikulu horiek ezin direla hor argitara utzi, erabat artikulu itxuragabeak direlako eta, horrenbestez, erabiltzaileei entziklopedia hau kontsultatzeko gogoa kentzen dietelako. Nahi izanez gero, zure eztabaida orrira ekar dezaket artikulu horien kodea, txukundutakoan berriz argitara ekar ditzazun. Hemen behean duzu פארוק wikilariak sortutako artikuluaren kodea. Okerra du izenburua bera ere, ez duzu zeure gain lan makala hartu. Eutsi goiari. --Xabier Armendaritz 2015-10-12, 12:21 (UTC)


{{coord|31|46|31.73|N|35|13|59.16|E|display=title}}

{{Museo infotaula | izena = Tenplu Institutuan | berezko izena =מכון המקדש | irudia = 2014-06 Israel - Jerusalem 098 (14939390952).jpg | irudi oina = | herrialdea =Israel | hiria =Jerusalem | helbidea = | postakodea = | kokapenmapa = | koordenatuak = | irekitze data = 1987 | itxiera data = | zuzendaria = | telefonozenbakia = | faxa = | eposta = | webgunea = http://www.templeinstitute.org/ templeinstitute.org/ | oharrak = }}

'''Tenplu Institutuan''' ('''The Temple Institute - מכון המקדש''') hau da bat "[[Museum]]", "Ikerketa Institutuak" eta "Hezkuntza Center" bi eskainitako [[Jerusalemgo tenplua | Jerusalem] tenpluak]] eta "etorkizuneko [[Hirugarren tenplua]]" izango dela egon eraikia eta [[Meskiten Zelaigunea]] [[judu]] tradizioaren arabera. ere [[1987]] ezarri Rabbi ek [[Yisrael Ariel]]. The Temple Institutuak gertu [[Erosten harresia]] [[Erosten harresia]] Alde kokatuta dago. [[ Menorah tenplua | Menorah (tenplua)]] The Temple Institute kanpo dago eredu bat da.

== Kanpo loturak ==

{{Commonscat|The Temple Institute}}

* [http://www.templeinstitute.org/ The Temple Institute]

{{cite web|last1=Wright|first1=Lawrence|title=Forcing the End: Why do Pentecostal cattle breeder from Mississippi and an Orthodox Rabbi from Jerusalem believe that a red heifer can bring change?|url=http://www.pbs.org/wgbh/pages/frontline/shows/apocalypse/readings/forcing.html%7Cwebsite=Frontline at PBS|accessdate=11 July 2014}}

Israel

Hi. Thank you very much ! :) פארוק (eztabaida) 07:51, 13 urria 2015 (UTC)


[[Kategoria:Jerusalemgo eraikinak]] [[Kategoria:Israelgo museoak]] [[Kategoria:Israelgo arkeologia]]

Encyclopédie

Kaixo, Oraina! Encyclopédie artikuluan bi aldaketa egin ditut eta ahaztu egin zait aipatzea zer ziren. Batetik azkeneko aipuari aipua txantiloia gehitu diot, eta bestetik, liburu bat denez eta euskaraz ez dagoenez, titulua etzana jarri dut. Artikulu polita! -Xabier Cañas (eztabaida) 11:23, 13 urria 2015 (UTC)

AEBtarako bota

Iepa! Ba ez da hain erraza, egia esan. Frantziako Katalunian garatu zuten eta nik itzulpena egin nuen, baina ez da kasua. Ugaztunekin eta egin nuen bezala, posible da datu pila bat Excel batean jarri eta gero Excel horretatik abiatuta bot bat jartzea martxan, pagefromfile.py erabilita. Baina datuak oso gutxi izango direla esango nuke eta, gainera, ordenatu behar dira. Datu estatistikoak nondik lortu eta nola ordenatu da gakoa. Hala ere Wikidataren sorrerarekin gauza asko errazagoak izango dira aurrearantzean. Nahi baduzu joan gaitezke lantzen artikulu bat eskuratu daitezkeen datuetatik abiatuta... -Theklan · Eztabaida · E-maila 14:13, 13 urria 2015 (UTC)

Lan pixka bat egin ondoren, sortu dut bat konderrien artikuluak egiteko.Berez lan nahiko izango du, baina ni joan naiteke egiten estatuka. -Theklan · Eztabaida · E-maila 15:28, 25 urria 2015 (UTC)
Kontua da zentsoak "Latino edo hispano" kategoria "Zuri"en barruan sartzen duena. Bestela "Beltza edo afrikar amerikarra" jarri behar omen delako. -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:19, 26 urria 2015 (UTC)

Gasteizko topaketari kritika

Aupa, Oraina. Bat nator zure kritikarekin, eta niri ere atzera eragin dit den-dena gaztelania hutsean ikusteak. Euskara maila berean edo bertsuan sartu izan balute, ahalegina egingo nuke han izateko, baina...

Kritika aurkezteari dagokionez, administratzailea eta burokrata izateak ez didala Euskal Wikipediaren izenean hitz egiteko eskubiderik ematen; ez, behintzat, beste edozein wikilariri baino gehiago. Administratzailea eta burokrata izateak esan nahi du Euskal Wikipedian arauak betearazteko ardura neure gain hartu dudala eta beste wikilariek hala izatea onartu didatela, baina ez besterik.

Bestalde, Wikimedia Espainiakoekin ez dut harreman zuzenik. Aurrez ere kritikatu izan diegu euskara aintzat ez hartzea, baina ez du ezertarako balio izan. Esaten dute prest daudela hobetzeko, baina horretarako boluntario euskaldunak behar dituztela, eta anima gaitezela haien proiektuan parte hartzera, testuak euskaratzen eta abar laguntzeko. Niri behintzat ez zait interesatzen: funtsean gaztelaniaz funtzionatzen duen erakunde horri zabalkundea ematea da, eta ez diot nire boluntario lana eskainiko.

Hori bai, nirekin harremanetan jarri den Gasteizko Udaleko langileari eskatu diezaioket ezen, hurrengo batean halako jarduerarik antolatzeko asmoa baldin badute, jar dadila zuzenean euskal wikilariokin harremanetan, gustura lagunduko diogula euskaraz zerbait antolatzen, dena hain erdalduna izan ez dadin. (Testu hau Txokoan ere jarriko dut, gainerako wikilarien iritzia biltzeko. Eskerrik asko zuzenean nire eztabaida orrira idazteagatik, gaur oso lanpetuta ibili naiz eta ez dut zure mezua ikusi Txokoan.) --Xabier Armendaritz 2015-11-05, 20:28 (UTC)

Italiako bota

Iepa! Ez, lasai, konponduko da artikulu guztiak sortu eta Wikidatara lotzen joaten den heinean. -Theklan · Eztabaida · E-maila 21:40, 16 urtarrila 2016 (UTC)

Izenburu aldaketa

Kaixo, Oraina! Ba egia esan oraindik ez dakit nola egiten den. Beraz, Xabier Armendaritzi bidaliko diot zure mezua. Ongi bizi eta jarraitu ekarpen onak egiten!

-Aihotz (eztabaida) 18:08, 01 martxoa 2016 (UTC)

Euskal Herrian betetzen diren karguak

Ados, Euskaldunaaren iritzia jarraituko dut. -Lainobeltz (eztabaida) 17:13, 25 apirila 2016 (UTC)

Aipuak

Kaixo, Oraina. Azken ekarpenetan, pertsonaia eta gertakari historiko batzuen aipu eta testu literalak txertatzen ari zarela ikusten dut. Gertakari historikoetan aberasgarriak izan daitezke, baina pertsonaien kasuan, biografia desitxuratu egiten dute. Entziklopediako artikulua biografiko soila izan beharko litzateke orokorrean (hizkuntza nagusietako kalitateazko biografikoetan ikus dezakezunez), biografiako alderdi jakin bat argitu edo zehazteko ez bada, eta horrelako testuak wikiesanetara edo wikiiturrietara joan behar dira (eta hemendik harako lotura txertatuz artikuluan). Testuingurutik kanpo, horrelakoak txertatzeak "pastiche" bat osatzera garamatza. Kontuan hartuko duzulakoan, agur bero bat. - --Joxemai; (erantzunak) 16:28, 20 ekaina 2016 (UTC)

Errekipatutako artikuluak

Kaixo Oraina, Julián Zugazagoitia Mendieta artikulua Julián Zugazagoitia artikulura birzuzendu dut. Joakim Zuazagoitia artikuluari ezabatzeko txantiloia ezarri diot, administratzaile batek ezabatu dezan, erabiltzaileok ezin bait ditzakegu artikuluak ezabatu. Eskerrik asko eta ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 17:38, 28 ekaina 2016 (UTC)

Galarrena osteko bi bertso

Egun on, Oraina.
Lehenbizi, eskeini dizkidazun bertsoak eskertu eta zure hitzak asko estimatzen ditutela aipatzea da.
Bestelakoan, beste hainbat lankideei esandakoa esan beharrean nago: oraingoz euskarazko Wikipedian nire lankidetza eteteko erabaki irmoa dela: aurten ez dut artikulu bat bera ere gehiago sortuko, baten-batek horretarako gogoa kendu baidit. Irailean hasi nuen eta bukatzeke utzi nahi ez dudan Ikurrinaren artikuluaren handitze eta garapena amaitzera mugatuko naiz. Gogoeta denboraldi bat hartu eta datorren urtean edo udaberri aldera, patxadaz, nire lankidetza berrartu edo etenaldiarekin jarraitzen dudan erabakiko dut. Ongi bizi. -Euskaldunaa (eztabaida) 07:01, 20 azaroa 2016 (UTC)

Erlea (aldizkaria)

Kaixo, Oraina! Erlea aldizkariaren artikulua egin duzu baina konturatu naiz hitzez hitz kopiatu dituzula Euskaltzaindiren webguneko bizpahiru paragrafo. Euskaltzaindiak ez du onartzen bere materialaren erabilpen ez komentziala (ikus hemen) eta beraz, artikulu honetan lizentziaren urraketa bat gertatzen da. Moldatu mesedez testuak jartzen diren zeren bestela ezabatua izan beharko bailitzateke. Eskerrik asko!-Xabier Cañas (eztabaida) 19:21, 12 urtarrila 2017 (UTC)

Kaixo, Oraina! Bai, orain egokiago geratu da artikulua. Lan ona!--Xabier Cañas (eztabaida) 09:23, 18 urtarrila 2017 (UTC)

Request

Hello.

Could you create the article of the prominent Turkish-Jewish economist Dani Rodrik in Basque Wikipedia?

Thank you.

Audientziak

Kaixo. Normalean ETBko audientziak ez dira erakusten publikoarentzat. Nik enpresa pribatuen bitartez ikusten ditut euskal kateak izaten dituen audientziak. Ideia ona iruditzen zait Aitaren Etxea orrialdeari audientzia-datuak jartzea, baina telesaila aspaldi emititu zen eta ez dakit lortuko ditudan datuok. Atalak emititu ziren egunen data konkretuak zehazten badizkidazu, ahalegina egingo dut telesailak izan zituen audientziak aurkitzeko. Ongi izan. Edizioak (eztabaida) 16:28, 3 otsaila 2017 (UTC)

Kaixo berriro. Kostata, baina aurkitu ditut Aitaren Etxea telesaileko atalek izan zituzten audientzia-datuak. Orrialdean bertan jarri ditut, eta bide batez orrialdea bera ere garatu dut. Zerbait gehiago behar baduzu, abisatu. Edizioak (eztabaida) 16:03, 5 otsaila 2017 (UTC)
Kaixo. Go!azen 2.0 orrialdea sortu nuenean saiatu nintzen telesaileko atal guztietako audientziak lortzen, baina bakarrik lehenengo lau atalenak lortu nituen. Ia ezinezkoa da besteek izan zuten ikus-entzuleria jakitea. Oso audientzia ona izan zuen saioak, eta inork ez daki zergatik ez duten grabatu gehiago orain arte. Hemen uzten dizut lehenengo 4 atalen audientziak:
Znb.
Kapituluko titulua Emisio-data Audientzia
1 Basakabi 2009ko urriaren 9a 51 000 ikusle (%7,3)
2 Bide galduak 2009ko urriaren 16a 47 000 ikusle (%5,2)
3 Debekuarekin dantza 2009ko azaroaren 23a 51 000 ikusle (%6,5)
4 Paris & Donostia 2009ko azaroaren 30a 46 000 ikusle (%6,0)
Edizioak (eztabaida) 15:53, 6 otsaila 2017 (UTC)


Achatinella Bullimoidesen izena aldatu

Aupa Oraina! Egin dut izen aldaketa. Dena den, oso erraza da aldaketa hori egitea. Artikuluan zaudela, "Ikusi historia" fitxaren eskuinean "Mugitu" ikusiko duzu (agian menua zabaldu beharko duzu) eta horrekin egiten da aldaketa. Ondo segi!!-Xabier Cañas (eztabaida) 14:56, 21 otsaila 2017 (UTC)

Euskalduna naiz, eta zu? - Audientziak

Kaixo. Ongi da, denbora daukadanean Euskalduna naiz, eta zu? saioko audientziak begiratu eta publikatuko ditut. Eskerrik asko programaren emisio-datak jartzearren, lana erraztu didazu. Saioarekin erlazionatutako polemikaren berri naiz, bai; eta honen inguruko datu gehiago geituko ditut orrialdean bertan ordu batzuen buruan. Edizioak (eztabaida) 15:57, 6 martxoa 2017 (UTC)

Kaixo berriro. Jarri ditut saioaren audientziak Euskalduna naiz, eta zu? orrialdean. Edizioak (eztabaida) 19:30, 6 martxoa 2017 (UTC)

Har ezazu parte Wikimedia 2030 Estrategiaren eztabaidan

eu

16 urtez Wikilariok lan egin dugu, elkarrekin, gizateriaren historian eraiki den jakintza librearen iturririk handiena eraikitzeko. Gaur egun webgune talde bat baino zerbait gehiago gara. Mugimendu bat gara, baloreekin eta helburu indartsu batekin: mundu bat non gizaki bakoitzak, libreki, jakintza guztiaren batura parteka dezakeen.

Mugimendu gisa eztabaida bat hasi dugu etorkizuneko munduan Wikimediak izan behar duen paperari buruz. Eztabaidan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Honako hau da erantzun nahi dugun galdera handia:

Zer da mugimendu gisa
lortu edo eraiki nahi duguna hurrengo 15 urteotan?
Har ezazu parte eztabaidan

Mezu hau jaso duzu azken 30 egunotan aldaketaren bat egin duzulako Wikipedian. Edozein galdera baduzu, idatzi Theklan lankideari. -MediaWiki message delivery (eztabaida) 20:34, 19 martxoa 2017 (UTC)

Go!azen 3.0 telesaileko ikus-entzuleria

Kaixo. Ni ere nahiko harriturik geratu nintzen Go!azen 3.0 telesaileko laugarren atalaren audientzia ikusi nuenean. Baina datuok ondo daude, 11.000 ikusle izan zituen kapitulu horrek, %1,6ko kuota eskuratuz. Zerbait gehiago behar baduzu, abisatu. Edizioak (eztabaida) 21:34, 21 martxoa 2017 (UTC)

Gurekin Korrikara etortzeko gonbidapena

Kaixo. Asko eskertzen dizut gonbidapena, baina data horietan zaila dut bertaratzea. Noizbait Gipuzkoa aldean iazko Donostiako topaguneren baten antzekoa edo ikastaroren bat egiten baduzue saiatuko naiz bertaratzen, agurtzeko behinik behin. Ongi izan. -Euskaldunaa (eztabaida) 10:26, 29 martxoa 2017 (UTC)

Gurekin Korrikara etortzeko gonbidapena

Kaixo. Eskerrik asko zure gonbidapenagatik (ilusio handia egin dit), baina zoritxarrez ezingo naiz joan, lan kontuak direla medio. Ea hurrengo Korrikan posible dudan eta bertara hurbiltzen naizen. Berriro ere, eskerrik asko. Edizioak (eztabaida) 16:25, 30 martxoa 2017 (UTC)

Korrika eta artikuluarena

Eskerrik asko. Ezin izango naizela joan uste dut. Joe, Kubara! oporrak badira, ondo pasa!

Bestetik, artikuluarena goian duzun "gehiago" botoi hori sakatu eta gero "mugitu". Oso erraza da. Zalantzatxo bat: Golden Twenties ez al dira Urrezko Hogeiak?--Marklar (eztabaida) 17:34, 30 martxoa 2017 (UTC)

Eskertza

Eskerrik asko, Oraina! Besarkada bat. -Hpholke (eztabaida) 14:04, 27 apirila 2017 (UTC)

Aitzineuskaraz

Agur! Ezkur artikuluari dagokionez, ongi deritzozu aitzineuskararekin zerikusirik duen edukia ezabatzeari zi *zini-tik datorrenik frogatzerik ez dagoelako ala aipagarria ez delako? Aitzineuskal ustezko etimologietan denbora galduarekin ez nago harro baina ez zait guztiz damutzen. Are gutxiago Wikipedian, euskal neologismoz beterik baitago. Horiek horrela, euskal Wikipediatik neologismoak ezabatzea eskertuko zenuke ere bai? -Erunberri (eztabaida) 10:04, 4 ekaina 2017 (UTC)

Eskerrik anitz! Gauza bat da eboluzio fonetikoa; eta beste gauza bat etimologia. Lehen zeuden erreferentziak artikuluetarako kaltegarriak ziren; gehienaz ere, zuzena izan litzateke "etimologia" atalak sortzea. Aitzineuskal erak parentesi artean jartzeak, izan ere, irakurmenari oztopo egiten zion. Antzinako forma jakiteak Wikipediarentzako ia abantailarik ez dakar. Hala eta guztiz, K. Mitxelena, J. A. Lakarra, A. Irigoien eta beste aparteko hizkuntzalarietan oinarritzen nintzen ni; beraz, egin nuenak ez zuen inolako meriturik. Esate baterako, asun (osin...) hitzak *ausun sorburua baldin badu, ondorioz Usansolok 'asun-soro' esan nahi du (edo batek daki). Niri behintzat, gai honek eldarnio eta burugabekeriara eramaten nau (arrazoia: aitzineuskara berpiztu nahi dut ahozko hizkuntza bezala); hau dela eta, lan horretarako ezgaitzat daukat; halaber, oso estimatzen dut zure laguntza. -Erunberri (eztabaida) 18:34, 4 ekaina 2017 (UTC)

Arpin hitzak *ardi-bini (ardi-mihi) du jatorria, baina sarreran azaldutakoa latinetik (plantaginem) dator. Historialaria zarenez, eta aitzineuskara hizkuntzaren historiaren ardura denez, lan horretan aukerako ikertzailea zara. Zeren eta Historiak egia du azken helburua, eta aitzineuskara arloan egia ezkutatuta dago edonon. -Erunberri (eztabaida) 19:07, 4 ekaina 2017 (UTC)

Primeran. Orain lehen baino askoz irakurgarriagoa dago. Mila esker! -Erunberri (eztabaida) 19:34, 4 ekaina 2017 (UTC)

Eskerrik aunitz bai zuri ere! -Erunberri (eztabaida) 19:46, 4 ekaina 2017 (UTC)

Theklanek etimologia Wikiztegia-kontua dela diost. Adibidez, eremuan aginpiderik ez dudan honek, mahats hitzak *banats antzinako forma berregina edukitzea alferrik dut jakitea, *banats zerez osatzen den edota zeltera mailegua den ez dakidalako. Zuk zer uste duzu? -Erunberri (eztabaida) 08:37, 7 ekaina 2017 (UTC)

Banator bat zurekin; aizu, ikusi mahai etimologia Lakarraren ustez [1]. -Erunberri (eztabaida) 14:11, 7 ekaina 2017 (UTC)

Birzuzenketak

Guztiz onuragarria iruditzen zait erabiltzaileek bilatzen dituzten artikulu izen desegokietatik egokietara birzuzenketak egitea.

«Propolioa» artikuluaren kasuan, beste askotan bezala, {{ezabatu}} txantiloia jarrita zuelako ezabatu nuen, eduki entziklopedikorik ez zuela egiaztatu eta gero: maiz, ez naiz konturatzen orri horretatik birzuzenketa egitea komeni dela, edo, horretaz konturatuta ere, astirik ere ez dut izaten artikulua (izen egokiarekin) dagoeneko sortuta dagoela egiaztatzeko. Beraz, zuk edo beste inork lan hori hartuz gero, bikainǃ --Xabier Armendaritz 2017-06-13, 08:22 (UTC)

Kaixo Oraina eta Xabier Armendaritz: Aipatutako artikuluan neuk jarri nion ezabatzeko marka; propoli artikulua bazegoela ikusi nuen, baina propolioa izenera ezerk ez zuenez zuzentzen, ezabatzea lehenetsi nuen. Birzuzenketa egitea hobe ikusten duzuenez, aurrerantzean horrelako kasuetan birzuzenketa lehenetsiko dut. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 09:57, 13 ekaina 2017 (UTC)

Junkers / Heinkel, birzuzenketak

Arratsaldeon, Oraina. Zeuk egindako Heinkel eta Junkers birzuzenketei ezabatu txantiloia jarri diet, hegazkingintzako alemaniar enpresak direlako eta zeure birzuzenketa enpresa horien modelo zehatz batzutara egin zegoelako, baina enpresa horiek modelo asko ekoitzi zituzten. Beste konponbidea beharbada, zeuk egindako birzuzenketa ordezkatu eta Junkers eta Heinkel izenenez bi argipen orrialde sortzea litzateke, horietan enpresa bakoitzak ekoitzi zituzen modeloen zerrenda jarriz. Ongi izan. -Euskaldunaa (eztabaida) 14:47, 5 abuztua 2017 (UTC)

Proposamena: Euskarazko Wikipediak Kataluniarekin Elkartasuna adierazteko modua

Arratsaldeon, Euskarazko Wikipediak Kataluniarekin Elkartasuna adierazteko Txokoan Proposamena utzi berri dut. Irakurri eta haren inguruan iritzia eta bozka ematera gonbidatzen zaitut. Ongi izan. -Euskaldunaa (eztabaida) 15:24, 22 iraila 2017 (UTC)

Laminak orrialdea

Aupa Oraina. Saiatuko naiz zerbait egiten. Halere, ikusten dudanez, konfusio bat dago Lamiñen Sistema eta Lamiñak II izeneko kobazuloen artean (ADES-eko katalogoko MG-20/21 eta MG-18, hurrenez hurren); beraz, ez saiatu mapa topografiko hori kargatzen, ez baita zuzena ;-) Eskerrikasko abisuarengatik. --Txikillana (eztabaida) 15:56, 29 azaroa 2017 (UTC)

Izenburuari dagokionez, eztabaidagarria da eta ezin da irizpide bakarra erabili. Kontuan hartu behar diren zenbait gauza: errelebantzia, toponimo bereko elementu desberdinak egotea, literaturan erabilitako izenak... ADES taldean, horren arabera, "Lamiñak II" lehenetsiko genuke; horrela jarri dut (izenburua ezin izan dut aldatu, halere). Irudi pare bat ere sartu ditut, geuk eginak. Azkenik, erreferentzietan, Lamiñak II-ri buruzko erreferentzia nagusia sartu dut; artikulua osatzen hasi nahi baduzu, hor informazioa barra-barra duzu (nik ez baitut astirik oraintxe; aurrerago agian). --Txikillana (eztabaida) 10:06, 30 azaroa 2017 (UTC)

ADES taldea

Aupa Oraina, nolako ilusioa, guri buruzko artikulua irakurtzea! Eskerrikasko ;-) Eta bai, esan daiteke gure taldekide zaharrenak 1978 inguruan hasi zirela informalki, beraz nire ustez ondo dago. Esango diet begiratzeko, halere.--Txikillana (eztabaida) 23:22, 30 azaroa 2017 (UTC)

Durangoko Azokako topaketa

Gabon, Oraina. Pozten naiz Durangoko Azokan zurekin solasaldia eduki izana: Euskal Wikipediaren Elkartekoa ez naizenez, ordurarte batere jakitun ez nintzen hainbat xehetasunei buruz eman zenizkidan azalpen baliagarriez gain, duela urte bat idatziz nahiz bertsoz erakutsi zenidan bezala aurrez-aurre ere legezko pertsona zarela egiaztatu bainuen. Segi horrela izaten. Ongi izan. -Euskaldunaa (eztabaida) 00:29, 11 abendua 2017 (UTC)