Arnas-aparatu: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Informazioa jarri zuen pertsona, ez daki zer diren letra larriak eta hori oso larria da.
32. lerroa: 32. lerroa:
'''Arnas aparatua''' gorputzak behar duen [[oxigeno]]a jasotzeko eta soberako [[karbono dioxido]]a kanporatzeko gizakiak behar duen aparatua da. Birikek eta [[arnasbide]]ek osatzen dute:
'''Arnas aparatua''' gorputzak behar duen [[oxigeno]]a jasotzeko eta soberako [[karbono dioxido]]a kanporatzeko gizakiak behar duen aparatua da. Birikek eta [[arnasbide]]ek osatzen dute:


* '''arnasbideak''': arnas aparatuko atal eroalea da eta bi zatitan banatu ohi da.
* '''Arnasbideak''': arnas aparatuko atal eroalea da eta bi zatitan banatu ohi da.
:a) goi arnasbideak: [[sudur]]ra, [[aho]] barrunbea eta eztarriaz ([[faringe]]a) osaturik.
:a) Goi arnasbideak: [[sudur]]ra, [[aho]] barrunbea eta eztarriaz ([[faringe]]a) osaturik.
:b) behe arnasbideak: [[trakea|zintzur-heste]] edo [[trakea]] eta [[bronkio]]ez osaturik.
:b) Behe arnasbideak: [[trakea|zintzur-heste]] edo [[trakea]] eta [[bronkio]]ez osaturik.
* '''[[birika]]k''': gasen elkartrukea gertatzen den arnas atala arnas [[bronkiolo]], albeolo-hoditxo (lat. ''ductuli alveolares'') eta [[albeolo]]ez osaturik.
* '''[[birika]]k''': gasen elkartrukea gertatzen den arnas atala arnas [[bronkiolo]], albeolo-hoditxo (lat. ''ductuli alveolares'') eta [[albeolo]]ez osaturik.


== Organoak ==
== Organoak ==


* '''[[sudur]]-bideak''': [[aire]] sarrera errazten duten bi barrunbeei deritze, euren funtzioa bertan hezetu, iraitzi eta berotzea delarik pituitarioen bitartez.
* '''[[Sudur]]-bideak''': [[aire]] sarrera errazten duten bi barrunbeei deritze, euren funtzioa bertan hezetu, iraitzi eta berotzea delarik pituitarioen bitartez.


* '''[[faringe]]a''':[[lurraren atmosfera|airea]] beheko arnasbideetara bideratzea baimentzen duen mintz ehundura duen [[gihar|muskulu]]-hodia.
* '''[[faringe]]a''':[[lurraren atmosfera|airea]] beheko arnasbideetara bideratzea baimentzen duen mintz ehundura duen [[gihar|muskulu]]-hodia.

12:45, 14 abendua 2017ko berrikusketa

2. Altzo frontala 3. Altzo esfenoidala 6. Sudur hobiak 8. Sudur bestibuluak 9. Faringea 11. Epiglotisa 12. Tiroide kartilagoa 13. Krikoide kartilagoa 14. Ahots tolesturak 19. Zintzurrestea 20. Adar lobarra (edo lobuluko adarra) 21. Eskuineko goikoa 22. Eskuineko behekoa 23. Eskuineko erdikoa 26. Goiko lobulua 27. Erdiko arteka 28. Arteka zeiharra edo laprana 29. Erdiko lobulua 30. Beheko lobulua 33. Apexa 34. Arteka zeiharra 35. Koska kardiakoa 36. Birikako lingula 37. Beheko lobulua 38. Diafragma 39. Aho barrunbea 41. Ehun konektiboa 42. Zakutxo albeolarrak 43. Albeoloetako hoditxoa 44. Muki-guruina 45. Mukosa 46. Birika-zaina 47. Birika-arteria 48. Sare kapilarra 49. Atrioa 50. Albeoloak

Arnas aparatua gorputzak behar duen oxigenoa jasotzeko eta soberako karbono dioxidoa kanporatzeko gizakiak behar duen aparatua da. Birikek eta arnasbideek osatzen dute:

  • Arnasbideak: arnas aparatuko atal eroalea da eta bi zatitan banatu ohi da.
a) Goi arnasbideak: sudurra, aho barrunbea eta eztarriaz (faringea) osaturik.
b) Behe arnasbideak: zintzur-heste edo trakea eta bronkioez osaturik.
  • birikak: gasen elkartrukea gertatzen den arnas atala arnas bronkiolo, albeolo-hoditxo (lat. ductuli alveolares) eta albeoloez osaturik.

Organoak

  • Sudur-bideak: aire sarrera errazten duten bi barrunbeei deritze, euren funtzioa bertan hezetu, iraitzi eta berotzea delarik pituitarioen bitartez.
  • albeolo: zaku formako egitura txikiak dira. Pareta oso mehea dute eta odol-hodiz estalita daude. Gas-trukea egiteko balio dute.
  • birika: Zaku formako bi organo dira. Bronkioloz eta milaka albeoloz osatuak daude.
  • saihets arteko muskuluak: Arnasgora eta arnasbehera egiten laguntzen dute.
  • kaxa torazikoa: birikak babesten dituen hezurrek osatzen dute.
  • diafragma: Arnasgora eta arnasbehera mugimenduak diafragmari esker gertatzen dira.

Enbrioi garapen aldiak

Sakontzeko, irakurri: «Arnas aparatuaren enbrioi garapena»
Giza enbrioi baten birika hastapenen garapena non lobuluak nabarmentzen hasten diren
Birika hastapenak fase garatuago batean

Arnas aparatua aurreko hestearen sabelaldeko hormatik garatzen den hasikina da. Laringe, zintzur-heste, bronkio eta albeoloetako epitelioak endodermoan izango du jatorria, kartilago, muskulu eta konektibo ehunez osaturiko atalak mesodermotik eratorriak direlarik. Garapenaren 4. astean septu edo trenkada trakeoesofagikoak bitan banatzen du aurreko hestea, aurrean birika hastapena eta atzean hestegorria kokatuz. Bi hauen arteko kontaktua 4. eta 6. faringe-arkuetako ehunetik garatutako laringearen bitartez gauzatzen da. Trenkatze ezegoki bat izanez gero esofago edo hestegorriko atresia eta fistula trakeoesofagikoen (GNS:Q39) agerpena gerta liteke.

Birika hastapena bi bronkio nagusi garatzen ditu:

Sasiguruin eta hodixka aroen ostean, bronkiolo kuboideetako zelulak argaldu egiten dira zelula lauak edo zapalak, albeolo-epitelioko I motako zelulak (edo I motako pneumozitoak) sortuz, odol eta linfa kapilarrekin estuki elkarturik edo loturik daudenak.

7. hilabetean, odol eta airearen arteko gas elkartrukea posible da albeolo primitiboan. Jaio aurretik birikak osagai proteiko txikia, muki zerbait eta gai surfaktantea duen likidoz beterik daude. Azken honek fosfolipidozko geruza bat osatuko du albeolo-mintzean. Arnasketa hastean biriketako likidoa xurgatu egiten da surfaktantearen geruza izan ezik, zeinek albeoloen kolapsoa ekidingo duen arnasbeheran aire-odol kapilar interfasean gainazal tentsioa txikiaraziz. Surfaktantearen gabeziak edo gutxiegitasunak ume goiztiarretan jaioberriaren arnas distresaren sindromea (RDS ingelesez) mintz hialinoen gaixotasuna (GNS: P22.0) eragiten du albeolo primitiboaren kolapsoa dela eta. Biriken hazkuntza jaio ostean gehien bat arnas bronkiolo eta albeolo kopuruaren biderkatzea dela eta jazotzen da eta ez albeoloen tamainaren handipenagatik. Gainera jaio osteko aroan, 10 urte izan arte umeen biriketan albeolo berriak sortuko dira.

Orokorki garapen hau 4 alditan banatzen da: [1]

  • sasiguruin aroa (5. - 16. asteak):[2] adarkatzea dela eta arnas hodiek bukaerako bronkioloak [3] osatzen dituzte, baina ez dira ageri arnas bronkioloak ezta albeoloak. Lobulu bakarra aurki daiteke birika hastapen bakoitzean.
  • hodixka aroa (16. - 26. astea):[4] bukaerako bronkiolo bakoitza bi arnas bronkiolo bilakatzen da ondoren 3-6 albeolo hodi[5] garatzeko. Maila histologikoan kuboide epitelioa birikako odol hodietara gerturatu egiten dira.
  • bukaerako sakuluaren aroa (26. astea -jaiotza): [6] bukaerako sakuluak, alegia, albeolo primitiboak izango direnak, kontaktu estua lortzen dute odol eta linfa kapilarren endotelioarekin, kuboide zelulak mehetzean.
  • albeolo aroa (jaiotza - 18 urte): albeolo helduek ondo garaturiko kontaktuak garatzen dituzte kapilarretako endotelio epitelioarekin.

Fisiologia

Sakontzeko, irakurri: «Arnas aparatuaren fisiologia»

Arnas aparatuaren zeregin nagusia odola aire atmosferikoarekin harremanetan jartzea da, odol horrek oxigenoa hartu eta karbono dioxidoa kanpora dezan.

Aireztapena

Difusioa

Gasen garraioa odolean

Erregulazioa

Aparatu kardiobaskularrarekin lotuta dago, oxigenoaren sarrera eta azido karbonikoaren irteera kudeatzeko.

Anatomia

Arnasbideak: atal eroaleak

Goitik hasita, hauexek dira arnas aparatuaren atalak:

Birika parenkima: Arnas atala

  • Arnas bronkioloak
  • Hodi edo konduktu albeolarrak

Birika estroma: pleura

Odol-hodiak

Beste batzuk

Lotutako gaixotasunak

Arnas gaixotasunen artean hauexek ditugu: Tuberkulosia, bronkitiak eta neumoniak. Neumologoak bereziki arduratzen dira euretaz.

Sortzetiko gaixotasunak

Oharrak eta erreferentziak

  1. T. W. Sadler. Langman's Medical Embryology (9th Edition). Chapter 12: Respiratory System. pag. 281
  2. ingelesez: pseudoglandular period
  3. ingelesez: terminal bronchiole
  4. ingelesez: canalicular period
  5. ingelesez: alveolar duct
  6. ingelesez: Terminal sac period

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arnas-aparatu Aldatu lotura Wikidatan


Bibliografia

  • Heinz Feneis. Giza anatomiako poltsiko atlasa. 2. Argitalpena (Elhuyar, 1999). ISBN: 978-84-87114-33-5
  • Edurne Ugarte Nuñez. Patologia Orokorra: atal orokorra, arnas aparatua eta zirkulazio-aparatua. (Elhuyar, 2005). ISBN: 84-95338-53-X
  • Don W. Fawcett, Ronald P. Jensh. Histologiaren sintesia. 1. Argitalpena (EHU, 2009). ISBN: 8498601614
  • T. W. Sadler. Langman's Medical Embryology (9th Edition). Chapter 12: Respiratory System
  • Gray: Anatomía para estudiantes. 1. edición (Elsevier, 2005)