Gipuzkoa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
guipuzcoa estaba mal escrito. Viva çataluina
28. lerroa: 28. lerroa:
}}
}}
[[Fitxategi:Hondarribia plaza.jpg|thumb|320px|Hondarribiko Alde Zaharreko plaza]]
[[Fitxategi:Hondarribia plaza.jpg|thumb|320px|Hondarribiko Alde Zaharreko plaza]]
'''Gipuzkoa''' [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] zazpi herrialdeetako bat da, haren iparraldeko erdialdean dagoena. Mugakide ditu [[Bizkaia]] mendebaldean, [[Araba]] hego-mendebaldean, [[Nafarroa Garaia]] ekialdean, [[Lapurdi]] ipar-ekialdean eta [[Bizkaiko golkoa]] iparraldean. 42º58'10-43º8'5" ipar [[latitude]]en eta 1º5'13"-1º56'47" mendebaldeko [[longitude]]en artean hedatzen da. Hedaduraz 1.909 [[kilometro koadro|km²]] ditu, eta 66 km luze du itsasertza. [[2012]]ko erroldan, 712.097 biztanle zituen Gipuzkoak, eta horien laurdena hiriburuan bizi dira. Administratiboki [[Euskal Autonomia Erkidegoa|Euskal Autonomia Erkidegoko]] [[foru lurralde]]a edo [[foru lurralde|lurralde historikoa]] da.
'''Guipuzcoa''' [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] zazpi herrialdeetako bat da, haren iparraldeko erdialdean dagoena. Mugakide ditu [[Bizkaia]] mendebaldean, [[Araba]] hego-mendebaldean, [[Nafarroa Garaia]] ekialdean, [[Lapurdi]] ipar-ekialdean eta [[Bizkaiko golkoa]] iparraldean. 42º58'10-43º8'5" ipar [[latitude]]en eta 1º5'13"-1º56'47" mendebaldeko [[longitude]]en artean hedatzen da. Hedaduraz 1.909 [[kilometro koadro|km²]] ditu, eta 66 km luze du itsasertza. [[2012]]ko erroldan, 712.097 biztanle zituen Gipuzkoak, eta horien laurdena hiriburuan bizi dira. Administratiboki [[Euskal Autonomia Erkidegoa|Euskal Autonomia Erkidegoko]] [[foru lurralde]]a edo [[foru lurralde|lurralde historikoa]] da.


Hiriburua [[Donostia]] du, han daude [[Gipuzkoako Foru Aldundia]]ren eta [[Gipuzkoako Batzar Nagusiak|Gipuzkoako Batzar Nagusien]] egoitzak.
Hiriburua [[Donostia]] du, han daude [[Gipuzkoako Foru Aldundia]]ren eta [[Gipuzkoako Batzar Nagusiak|Gipuzkoako Batzar Nagusien]] egoitzak.

13:49, 14 abendua 2017ko berrikusketa


Gipuzkoa
Gipuzkoako Lurralde Historikoa


Gipuzkoako armarria
Gipuzkoa Euskal Herrian.png
Geografia
HiriburuaDonostia
43°19′12″N 1°58′48″W
Hiririk handienahiriburu
Azalera1.909
Punturik altuenaAketegi (1.551 m)
MugakideakAraba, Bizkaia, Lapurdi, Nafarroa Garaia eta Pirinio Atlantikoak
Administrazioa
Ahaldun NagusiaMarkel Olano (EAJ)
Gipuzkoako Ahaldun NagusiaEider Mendoza Larrañaga
LegebiltzarraGipuzkoako Batzar Nagusiak
Demografia
Biztanleria726.033 (2021)
6.751 (2017)
Dentsitatea366,68 bizt/km²
Erabilitako hizkuntzak
Bestelako informazioa
Ordu eremua
gipuzkoa.eus
Hondarribiko Alde Zaharreko plaza

Guipuzcoa Euskal Herriko zazpi herrialdeetako bat da, haren iparraldeko erdialdean dagoena. Mugakide ditu Bizkaia mendebaldean, Araba hego-mendebaldean, Nafarroa Garaia ekialdean, Lapurdi ipar-ekialdean eta Bizkaiko golkoa iparraldean. 42º58'10-43º8'5" ipar latitudeen eta 1º5'13"-1º56'47" mendebaldeko longitudeen artean hedatzen da. Hedaduraz 1.909 km² ditu, eta 66 km luze du itsasertza. 2012ko erroldan, 712.097 biztanle zituen Gipuzkoak, eta horien laurdena hiriburuan bizi dira. Administratiboki Euskal Autonomia Erkidegoko foru lurraldea edo lurralde historikoa da.

Hiriburua Donostia du, han daude Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Batzar Nagusien egoitzak.

Geografia

Mugakideak

Gipuzkoak iparraldean Bizkaiko golkoa du mugakide; mendebaldean, Bizkaia; hegoaldean, Araba eta Nafarroa Garaia; eta ekialdean, Nafarroa Garaia eta Lapurdi.

Lehorreko mugakide guztiak Euskal Herriko beste herrialde batzuk dituen Euskal Herriko herrialde bakarra da. Hedadurari dagokionez espainiar estatuko probintziarik txikiena da, 1.909 km²-rekin.

Hidrografia

Sakontzeko, irakurri: «Gipuzkoako ibaiak»

Gipuzkoan, Euskal Herriko gainerako herrialdeekin alderatuta, ibaiek ibilbide laburra eta arro hidrologiko txikia dute, iturburuak sortzen diren mendiak itsasotik hurbil baitaude. Emari handiko eta iraunkorrekoak dira, euri asko eta sarria egiten baitu.

Ekialdetik mendebalderantz, lehen ibaia Bidasoa da, iturburua Nafarroan duena 710 m-ko garaieran. Gipuzkoan Endarlatsan sartu eta 9 km egiten ditu Lapurdirekin mugan. Ibaian gora ibar estua da, itsasoratze aldean zabalduz eta Hendaia, Hondarribia eta Irun kokatzen diren eremu laua sortuz. Itsasoratzean Txingudi badia dago, Hondarribiko eta Ondarraitz hondartzek itsasotik babesten baitute.

Oiartzun ibaia 15 km luze den ibai laburra da, Aiako Harrian jaio, Errenteria igaro eta Pasaiako badian isurtzen dena. Malda handiko ibaia da (milako 45,3) eta, horregatik, hondar kopuru handia garraiatzen du eta badiara eramaten.

Urumea ibaiak Leitzan du iturburua 710 m-ko garaieran eta 53 km luze da. Hernanin Añarbe ibaiaren urak jaso eta Donostian itsasoratzen da, Urgull eta Ulia mendien artean, Gros auzoko hondar eremuak sortuz (Zurriola).

Oria, Tolosa zeharkatzean

Oria ibaia da Gipuzkoako luzeena (80 km baititu), bai eta Gipuzkoan arro hidrologiko handiena duen ibaia ere. Lizarratetik hurbil du iturburua, Aizkorri mendilerroan, itsas mailatik 660 metro gorago. Hainbat ibaiadar ditu: Leitzaran, Berastegi, Amezketa, Araxes, Amundarain, Agauntza eta Urtsuaran. Orion itsasoratu aurretik, herri hauek zeharkatzen ditu: Zegama, Segura, Olaberria, Beasain, Ordizia, Legorreta, Alegia, Tolosa, Billabona, Andoain, Lasarte-Oria eta Usurbil.

Urola ibaiak Legazpitik hurbil du iturburua, Aizkorriren iparraldeko magalean 720 m-ko garaieran. Urrestilla eta Errezil ibaiadarrak ditu eta honako herri hauek zeharkatzen ditu Zumaian itsasoratu baino lehen: Zumarraga, Urretxu, Azkoitia, Azpeitia eta Zestoa.

Deba ibaiak 825 m-ko garaieran du iturburua, Leintz Gatzagako Elgeako mendilerroan. 58 km luze da eta ibaiadar ditu Ego, Aramaio eta Arantzazu ibaiak. Izen bereko herrian itsasoratzen da, Deban, eta herri hauek zeharkatzen ditu: Leintz Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Soraluze, Elgoibar eta Mendaro.

Flora

Gipuzkoa haritz lurraldea izan da 500-600 m bitartean eta pago lurraldea aipaturiko metroetatik gora. Gizonaren eskuak, halere, errotik aldatu du ikuspegia eta XX. mendearen hasieratik pinudiak dira nagusi Gipuzkoako mendi eta basoetan. Basoari dagokion eremua herrialde osoko % 59,5 da (118.850 ha, % 62,5 pinua da). Aipagarriak dira, halaber, pagadiek (11.500 ha) eta hariztiek (2.700 ha) hartzen dituzten sailak.

Orografia

Sakontzeko, irakurri: «Gipuzkoako mendien zerrenda»

Lurraldeko hegoaldean kokatuta daude hurrengo mendilerroak, Arabarekin mugan, mendebaldetik ekialdera: Elgea (Aumategigaña, 1.189 m), Aloña (Gorgomendi, 1.250 m) eta Aizkorri (Aizkorri, 1.528m.). Zaraia (Kurtzebarri, 1.133 m), hego-mendebaldean kokatuta dago Elgearen atzealdean, apur bat barrualderantz eta Aloñatik hurbil.

Gipuzkoako hego-ekialdean bestela, Nafarroako mugan, Aralar mendigune ezaguna dugu, Ganboa (1.402m.) eta Txindoki (1.346m.) tontorrekin. Aralarretik erdialderantz Murumendiko mendilerroa dago, Goierrin, izena ematen dion Murumendi (867 m) tontorrarekin besteak beste.

Azkenik, Izarraitz mendigunea Gipuzkoako erdialdean dago, Urola Erdiako eskualdean, Erlo (1.026 m) mendiarekin.

Historia

Sakontzeko, irakurri: «Gipuzkoako historia»

Erromatarrengandik heldu zaizkigun izkribuetan gaur egungo Gipuzkoan zenbait tribu bizi zirela aipatzen da hauen lurraldeen distribuzioa oso argia ez den arren nagusiak barduliar eta baskoiak lirateke.

Erromatar inperioaren gainbeheraren ondorengo mendeetako berri gutxi da. Gehienbat, Gipuzkoak bisigodo, franko eta beste zenbait herriren joan-etorri eta erasoak jasan behar izan zituela.

Gipuzkoa izena lehenengoz 1014. urteko dokumentu nafar batean ageri da, non Donostiaren aldeko lur batzuen donazioa aipatzen den. Bada fidagarritasun handiagoa duen 1025. urteko beste dokumentu bat ere. Beraz, oro har, esan liteke gaur egun lurralde honek daraman izena bigarren milurtekoaren hasierarekin batera zabaldu eta erabiltzen hasi zela.

Ekonomia

Sakontzeko, irakurri: «Gipuzkoako ekonomia»

Gipuzkoako ekonomian bigarren sektoreak du garrantzirik handiena nahiz eta, hirugarren sektorean, turismoak gero eta indar handiagoa duen. Lehen sektoreak ere badu indarra, batez ere, barnealdeko eskualdeetan; nahiz eta eskualde horietan ere bere pisua BPGean ez den %3,5 baino handiagoa.

Demografia

2009ko urtarrilaren 1ean 705.698 biztanle zituen lurraldeak (708.207 b. 2014-01-01ean[2]). Biztanleriaren %26 Donostian biltzen da eta %60 Gipuzkoako herri populatuenetan, 2008 urteko datuen arabera:

  1. Donostia: 184.248 biztanle
  2. Irun: 60.914 biztanle
  3. Errenteria: 39.813 biztanle
  4. Eibar: 27.204 biztanle
  5. Zarautz: 22.915 biztanle
  6. Arrasate: 21.933 biztanle
  7. Hernani: 19.923 biztanle
  8. Tolosa: 18.993 biztanle
  9. Lasarte-Oria: 18.444 biztanle
  10. Hondarribia: 16.999 biztanle

Honako taula honetan Gipuzkoa osoko eta Gipuzkoako herri populatuenetako biztaleriaren XX. mendeko bilakaera jasotzen da:

Herria\Urtea 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006 2009 2014
GIPUZKOA 195.850 226.684 258.557 302.329 331.753 374.040 478.337 631.003 692.782 676.307 673.563 691.079 705.698 715.148
Azpeitia 6.066 6.692 6.941 7.848 8.024 8.991 9.400 10.797 12.958 13.385 13.590 - -
Bergara 6.196 6.761 7.345 9.307 9.499 10.373 13.162 15.148 15.759 15.121 15.046 - -
Donostia 37.812 49.008 61.774 78.432 103.979 113.776 135.149 165.829 175.576 176.019 181.064 - -
Tolosa 8.111 9.747 11.273 12.487 13.583 14.971 16.281 18.766 18.894 18.085 18.102 - -
Arrasate 3.713 4.706 5.915 7.720 8.645 10.014 14.148 22.421 26.045 25.213 23.367 - -
Errenteria 4.081 5.527 6.956 8.973 10.106 12.784 18.642 34.369 45.789 41.163 38.903 - -
Eibar 6.583 10.121 11.888 12.874 11.772 16.318 31.725 37.073 36.494 32.108 28.219 - -
Irun 9.912 12.120 14.161 17.670 14.368 19.956 29.814 45.060 53.445 53.861 56.601 - -

XX. mendearen hasieran Gipuzkoan bizi ziren ia 200.000 lagunak hirukoiztu eta gehiago egingo ziren mendearen bukaeran. Gehikuntza nabarmen hau ez da Donostian bakarrik gertatzen eta industria jarduera ekonomiko nagusi duten tamaina ertaineko herrietan ere gehikuntza handia izango da, 1955-1975 urte bitartean izandako immigrazioaren ondorioz. Donostiak bost halakotu egingo zuen mende hasierako biztanleria, Arrasatek sei halakotu eta Errenteriak bederatzi. Donostiak lurraldearen biztanlerian mendean zehar hartu duen nagusitasuna nabaria da: mende hasieran bost gipuzkoarretatik bat donostiarra bazen, mendearen bukaeran hirutik bat izango zen donostiar. Beste herri batzuek tinko eutsi diote XX. mendeko hasierako proportzioari: Irun lau aldiz txikiagoa bazen biztanleriari dagokionean, mendearen bukaeran berdintsu mantentzen da proportzioa. 1975. urtetik aurrera baby boom fenomenoa guztiz apaldu eta biztanleriaren zahartze eta, azkenean, gutxitze bat izango da XX. mendeko azken urteetan atzerritik etorritako etorkinei esker gehienbat.

Banaketa administratiboa

Eskualdeak eta udalerriak

Gipuzkoako lurralde historikoa 10 eskualdek eta 89 udalerrik osatzen dute. Biztanleriari dagokienez, Donostia handiena da eta Baliarrain, berriz, txikiena.

Hauek dira herrialdeko eskualdeak eta haien udalerri nagusiak:

  1. Bidasoaldea (Irun).
  2. Debabarrena (Eibar).
  3. Debagoiena (Arrasate).
  4. Donostialdea (Donostia).
  5. Goierri (Beasain).
  6. Oiartzualdea (Errenteria).
  7. Tolosaldea (Tolosa).
  8. Urola Erdia (Azpeitia).
  9. Urola Garaia (Zumarraga).
  10. Urola Kosta (Zarautz).

Barruti judizialak

Gipuzkoa judizialki 6 barruti judizialetan banatzen da. Barrutiko buruan kokatzen dira barrutiko epaitegi guztiak. Gipuzkoako Probintzia Auzitegia Donostian dago; Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia aldiz, Bilbon. Hauek dira barruti judizialak:

Hauteskunde barrutiak

Espainiako Gobernuko eta Eusko Legebiltzarretako hauteskundeetan, Gipuzkoa hauteskunde barruti bakar gisa aurkezten da. Foru hauteskundeetan aldiz, gipuzkoarrek 4 hauteskunde barrutitan bozkatzen dute udalerriaren arabera:

Politika

2015eko foru hauteskundeak

Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza
2015eko Gipuzkoako Batzar Nagusietako hauteskundeak
Alderdia Eserlekuak Ehunekoa Bozka kop.
EAJ 18 31,57 112.918
EH Bildu 17 28,83 103.140
PSE-EE 9 16,51 59.076
Podemos 6 12,05 43.123
PP 1 5,42 19.395

Atzerriko diplomazia

Gaur egun Gipuzkoako Talde Kontsularra ondorengo kontsulatuak osatzen du:

Kultura

XX. mendean Gipuzkoan mintzatzen ziren hiru euskalkiak, udalerrika:
     Mendebaldeko euskara edo bizkaieraz mintzo diren udalerriak.     Erdialdeko euskara edo gipuzkera egiten duten udalerriak.     Nafarreraz mintzo ziren udalerriak (gaur egun, gipuzkera da nagusi horietan ere).

Euskara

Gipuzkoan mintzatzen den euskara bi euskalkitan sailkatzen da: gipuzkera (nagusia) eta bizkaiera (mendebaldean). Gaur egun, euskara hizkuntza ofiziala da gaztelaniarekin batera. Gipuzkoako mendebalean bizkaiera da nagusi (Debagoiena eta Debabarrena, Deba, Mendaro eta Mutrikun izan ezik).

Gipuzkoako ipar-ekialdeko euskalkia, aldiz, goi-nafarrera da (Irun, Hondarribia, Lezo eta Oiartzun). Gipuzkeraz hitz egiten da gainerako eskualde guztietan. 2001eko datuen arabera, Gipuzkoan biztanleen % 51,1ek euskalduntzat zuen bere burua eta % 19,7 ia euskalduntzat.

Hezkuntzari dagokionez, 1999-2000 ikasturtean, esaterako, unibertsitatez kanpoko ikasleen % 81 D eta B ereduetan ari zen ikasten Gipuzkoan, EAEko batezbestekoaren gainetik 19 puntutan. Euskara hutsezko D eredua da gainera Gipuzkoan gehiena hazi dena, eta euskarazko irakaskuntza, maila askoz ere apalagoan bada ere, Lanbide Heziketara ere gainerako lurraldeetan baino gehiago zabaldu da. 2006-2007 ikasturtean ikasleen %70,1 D ereduan aritu zen, %19,8 B ereduan eta %10 A ereduan.

Gipuzkera

Koldo Zuazoren azken sailkapenaren arabera (1998), herrialdeko eremu handienean nagusiki mintzatzen den euskalkia erdialdekoa euskara edo gipuzkera izenekoa da.

Gipuzkoako gipuzkerak hiru aldaera nagusi ditu:

Bizkaiera

Gipuzkoaren mendebaldean Mendebaldeko euskara edo bizkaiera egiten da. Eremu hori Bizkaiarekiko mugari paraleloan jarraitzen dion Deba ibaiaren ibarrak eratzen du, hots, Debagoiena eta Debabarrena eskualdeek.

Nafarrera

XX. mendearen bigarren erdialde arte, nafarrera hitz egiten zen ipar-ekialdean; iparraldeko goi nafarrera, zehazki. Euskalki horretan aritzen ziren Hondarribia, Irun, Lezo eta Oiartzun udalerrietako biztanleak, baina gaur egun gipuzkera alde horretara ere zabaldu da (Beterriko gipuzkera, zehazki).[3][4]

Literatura

Sakontzeko, irakurri: «Gipuzkoako idazleen zerrenda»

Bernardo Atxaga idazlea (Asteasu, 1951), Euskal Herrian ez ezik, mundu osoan ere ezaguna da eta haren liburuak hainbat hizkuntzatara itzuli dituzte, tartean "Obabakoak" (1988) lan nagusia.

Euskarazko beste egileen artean, nabarmentzekoak dira, besteak beste, Joxe Azurmendi, Anjel Lertxundi, Koldo Izagirre, Ramon Saizarbitoria, Arantxa Urretabizkaia, Mariasun Landa eta Harkaitz Cano.

Bestalde, gaztelaniaz idatzi dutenen artean, Pío Baroja eta Gabriel Celaya dira egile nagusiak.

Musika

Ainhoa Arteta tolosarra dugu munduan gipuzkoar abeslari ezagunenetarikoa.

Bertsolaritza

Historikoki Gipuzkoa izan da bertsolaritzak garrantzia gehien izan duen lurraldea, eta bertakoak dira inoizko bertsolari onenetako asko: "Txirrita", "Basarri", "Uztapide", "Lazkao Txiki" eta abar.

Gaur egungoen artean aipagarria da Andoni Egaña (Zarautz, 1961), bera dugu Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia gehien (lautan) irabazi duen bertsolaria.

Hedabideak

Egunkariak

Telebistak

Aldizkariak

Garraioa

Aldirietako tren bat Donostiako geltokian sartzen.
Pasaiako portua
Autoz
Sakontzeko, irakurri: «Gipuzkoako errepideak» eta «Gipuzkoako errepideen zerrenda»

Gipuzkoa errepide sare garrantzitsu batek zeharkatzen du. Errepide garrantzitsuenak A-8, AP-1 eta N-1 dira. Gipuzkoa Espainiako eta Frantziako estatuen arteko mugan dagoenez, mugaz bi aldeetan errepide sarea asko eraldatu da azken urteetan (Irun Hegoaldean eta Hendaia Iparraldean).

Trenez

Errepide Sareaz gain, Renfe Operadorak Aldirien zerbitzua eskaintzen du probintzia osoan zehar, Zumarragatik Irunera. Halaber, EuskoTrenek ere garrantzi handia du.

Itsasoz

Gipuzkoako garraio porturik garrantzitsuena Pasaiako portua da. Beste portu guztiak kirol portuak edo portu arrantzale txikiak dira, esaterako Donostiako portua.

Airez

Lurralde Historikoak duen aire-bidezko garraio bakarra Donostia-Hondarribiko aireportua da. Gaur egun Madril eta Bartzelonara eskaintzen ditu hegaldiak.

Erreferentziak

  1. Idoia Arrieta Elizalde: «Ezkutatu digutena: Donostiaren konkista», BERRIA, 2011-04-08.
  2. Anuario Estadístico de España 2014 / I.N.E.
  3. Josep del Rio Rodríguez: «Errenteriako euskararen kokapen dialektala», Errenteriako Udal Artxibo Zerbitzuko aldizkaria, 22. zenbakia, 7-115. orrialdeak. ISSN 0214-624X.
  4. Koldo Zuazo (1997): «Oiartzungo hizkeraren kokagunea», in Fontes linguae vasconum: Studia et documenta, 76. zenbakia, 397-426. orrialdeak.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gipuzkoa Aldatu lotura Wikidatan