Gizarte rol: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
17. lerroa: 17. lerroa:
# [[Genero-rol]]ak edo familiakoak (adib. ''gizon, emakume, aita...'')
# [[Genero-rol]]ak edo familiakoak (adib. ''gizon, emakume, aita...'')


== Rolak eta estatusak ==

Rolak eta estatusak lotuak daude eta bien arteko nahasketa gertatzen da maiz, izan ere, fenomeno berdinaren alderdiak dira. Estatusa, eskubide eta erantzukizun saila da, eta rola, aldiz, erantzukizun eta eskubide horien jarduera praktikoa da.


== Rol multzoak ==
== Rol multzoak ==

10:46, 17 abendua 2017ko berrikusketa


Soziologian, gizarte rola aktore sozialek gizartean integratuak izateko behar duten jokabidea adierazten du.[1]. Goffmanen hitzetan, rola da estatus jakin bat lortu duen pertsona batengandik espero den jokabidea.[2] Rolen inguruko hainbat teoria desberdin egonagatik, guztiek oinarrizko proposizio batzuk onartzen dituzte:

  1. Lanaren banaketa sozialak posizio espezializatuen arteko elkarrekintza forma hartzen du: gizarte rolak.
  2. Rol horiek gizabanako batengandik (edo erakunde batengandik) espero daitezkeen portaerak dira, estatus sozialarekin lotutako funtzio egikaritzan.
  3. Rol horiek betetzen dituzten pertsonak edo pertsona multzoak aktore sozialak dira.
  4. Rolak legitimoak direnean, gizabanakoak prest dira rolera egokitzeko esfortzuak egiteko, eta baita rolari lotutako gizarte-arauen hausleak zigortzeko ere.

Hainbat rol aldi berean egikaritzeak rol gatazka sor dezake, eta hala, interes gatazka.

Rol motak

Soziologian, hainbat gizarte rolen arteko bereizketa egiten da:

  1. Rol kulturalak (adib. apaiza)
  2. Lanaren banaketarekin lotutako rolak (adib. irakaslea, eskola zuzendaria)
  3. Egoerari lotutako rolak (adib. istripu baten lekukoa)
  4. Rol soziobiologiakoa (adib. gizakiaren kokapena ekosisteman)
  5. Genero-rolak edo familiakoak (adib. gizon, emakume, aita...)

Rolak eta estatusak

Rolak eta estatusak lotuak daude eta bien arteko nahasketa gertatzen da maiz, izan ere, fenomeno berdinaren alderdiak dira. Estatusa, eskubide eta erantzukizun saila da, eta rola, aldiz, erantzukizun eta eskubide horien jarduera praktikoa da.

Rol multzoak

Estatus sozialek ez dute izaten rol bakar bat, elkar loturik dauden rol sail bat baizik.[3] Rol horiek era berean bete daitezke, nahiz eta, zenbaitetan horrek rol gatazkak sor ditzakeen. Adibidez, emazte bat, emazte ez ezik, izan daiteke ere alaba, ama, bizilaguna, ikaslea edo langilea, igandero mezetara doan kristau zintzoa... Rol bakoitzak egokitze modu erabat ezberdinak izan ditzake. Rolak arrakastaz betetzeak ez du halabeharrez multzoko rol guztiak ondo egitea eskatzen, horrek ez baitu estatusa erabat kolokan jartzen; gerta daiteke, adibidez, gizon bat oso aita arduratsua izatea baina ohaide txarra izatea, edota sermolari bikain bat administratzaile txarra izatea.[2]

Rol atxekiak eta lortuak

Rolen gatazkak

Erreferentziak

  1. (Frantsesez) Gizarte rolaren definizioa
  2. a b Paul, B. Horton; L. Hunt, Chester. (1994). Soziologia. Euskal Herriko Unibertsitateko Argitarapen Zerbitzua, 110 or. ISBN 84-7585-642-X..
  3. (Gaztelaniaz) Merton, Robert. (1959). Social Theory and Social Structure. Free Press, 369 or..

Ikus, gainera