Al-Azhar meskita: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
22. lerroa: 22. lerroa:


[[Kategoria:Meskitak]]
[[Kategoria:Meskitak]]
[[Kategoria:Cairoko eraikinak]]
[[Kategoria:Kairoko eraikinak]]
[[Kategoria:X. mendean amaitutako eraikinak]]
[[Kategoria:X. mendean amaitutako eraikinak]]

12:40, 18 abendua 2017ko berrikusketa


Al-Azhar meskita (arabieraz, الجامع الأزهر) Cairo (Egipto), ikuspegi historiko, erlijioso eta arkitektonikotik ikusita, hiriko garrantzitsuenetariko bat da.

UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zuen Islamiar Kairoren parte da. Meskita Fatimitar Kalifa-herriaren erdigunean dago kokatuta eta Egiptoko meskita nazionala da.

Historia

Meskita hau Fatimitar Kalifa-herriaren garaiari dagokio eta, mendeak aurrera joan ahala aldaketa ugari izan bazituen ere, 970-972 artean sortu zuten. Hasiera-hasieratik izan zen irakasleku, eta horrela darrai, mundu osoko ikasleak erakartzen dituelarik. Hala ere, irakaslekua inguruko eraikuntzetara aldatu da, moskita erlijioaren esparrurako geratu den bitartean.

973an sartu zen Al-Muizz kalifa Cairon, Ramadan hilabetean, eta Jawharrekin batera zihoan, baina, Al-Azhar sortu zutenean ez zioten Al Muizz (952-975) sortzailearen izena jarri ezta hiria hartu zuen Jàwhar as-Siqil·lí militarrarena ere.

Unibertsitatea

988an, eskola sortu zuten meskitan eta, orduz gero, erlijiogunez gain, irakasgune garrantzitsu bilakatu zen. Xiismoan kokatu behar dugu eta ez zituen garai onak pasa Aiubtar leinuaren eraginpean, suniak baitziren hauek. Mamelukoak itzuli zioten dizdira eta ez du gaur arte galdu. Aipatzeko bitxikeria bat da garaiko irakasleek ez zutela ezer kobratzen; asko ziren behartsuak edo beste iturri batzuetatik jaso behar zuten ogia.

1774an, Muhammad Bey Abu Dhahab emirrak bultzatu zuen XIV. mendeaz geroztik zeukaten liburutegia

Eraikuntza

Hasieran, meskita 88 x 70 m-ko laukizuzena zen; erdiko patioan, otoitz egiteko Kaabarantz begiratzen zuten 5 nabe paralelo zituen eta seigarren bat erdian, mihrabi begira. Hiru kupula zituen eta, patioaren alboetan, hiruna nabe. Islamaren aurreko zutabe eta kapitelek eusten zien arkuei.

Berehala hasi ziren aldaketak: 1009an, Al Hakim kalifak (996-1021) eta, batez ere Al-Hafiz kalifak (1130-1149). Azken honek arkuz osatutako galeria berri bat altxatu zuen erdiko patioaren inguruan. Puntadunak dira arku hauek, garaian egin ohi ziren bezala eta ez aurreko erdi puntuko arkuak bezala. Iztukuz dekoratu ohi zituzten eta oraindik baditugu haien adibideak.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Al-Azhar meskita Aldatu lotura Wikidatan